Irudia PresupuestosAbiertos::Introduccion_EUS

Leioako Udalak, Aurrekontu Irekietan parte hartzeko prozesua abian jarri du berriro. Bertan, leioaztarrek beren udalerriaren etorkizunari buruz erabaki ahal izango dute, hobekuntzari, gastuari eta datorren urteari begira inbertitzeari dagokionez.

Datorren 2027rako, Leioako Udalak 1.000.000 €bideratuko ditu herritarrengandik sortutako proposamenetara; 800.000 €bideratuko dira prozesu horretara, eta 200.000 €Leioako Haur Kontseiluarekin (Umeen Kontseilua) finkatu den prozesura.

Udalerrian egin beharreko inbertsioak edo jarduerak izan daitezke. Pentsa, guztiontzat onuragarria izango den zerbait izan beharko duela, interes orokorra kontuan hartuko duena eta,
gainera, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izango dena Leioako Udalaren eskumenekin

 

FASEAK

Prozesuak, beti bezala, 2 fase izango ditu:

1. FASEA. LEIOA HOBETZEKO PROPOSAMENAK BILTZEA.

Udalerriaren hobekuntza-proposamenak eta beharrak egiten dira. Teknikariek bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen dituzte. Proposamenak 5-10 proiektuko zerrenda bihurtzen dira.


2. FASEA. PROIEKTUEN BOZKETA.

Bigarren fasean, gure interesetara gehien hurbiltzen diren proiektuen alde bozkatu ahal izango dugu.


PARTE HARTZEKO, Leioan erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago izan behar dira.

 

Zalantzarik izanez gero, WhatsApp bidez egin dezakezu kontsulta: 747 494 590.