Gazteentzako lokalen segurtasuna eta bizikidetasuna hobetzeko proiektuaren lehenengo fasean, Leioako Udalak guztira gazteen 60 lokal erroldatu zituen udalerrian. Horren bitartez gazteek tokiko administrazioarekin partaidetza handiagoa izatea eta halako lokal-moten nahiz erabiltzaileen datu-basea egitea lortu ziren. Ondoren, segurtasunaren plana eta protokoloa gauzatzea zen helburu. Horretarako, lokal horien bizilagunen partaidetza izan zen.
Erroldaz gain, gazteen aisialdia eta astialdia erabiltzeko moduaz ezagutzen saiatu zen eta, xede horrez, oinarritzat hartu zen lokal pribatu mota horien erabilera. 1.579 galdeketa egin ziren udalerriko 11 ikastetxeetan eta Aterpe Leioa Gaztegunean. Halaber, Udaltzaingoaren laguntza izan zen, gazteen lokalak identifikatzeko.
Lehenengo fasearen ondorioz, Leioako gazteen 60 lokalei buruzko errolda osoa lortu zen, beren ezaugarri berezi guztiekin, gazteek lagundu zutelako. Gehienek (%94,83) parte hartu nahi izan zuten lan horretan.
Erabiltzaileak eta lokalak identifikatu zirenean, proiektuaren bigarren faseari ekin zitzaion, hain zuzen ere, bizikidetasuna kudeatzeari. Aldi berean, errolda eguneratu zen. Bigarren fasean, besteak beste, gazteei gazteentzako lokalei buruzko gaien berri eman zitzaien. Aurrekoaren harira, lokalak erabiltzeko gomendioen gida egin zen eta segurtasunari nahiz bizikidetasunari dagozkion alderdiak lantzen ditu. Gainera, laguntza eskaini eta gida hedatu zen.
Udal-sare guztiak lokalen egoerarekiko erantzun koordinatu eta bateratua izateko, nahasitako arlo nagusiekin adostutako protokoloa burutuko da. Halaber, aldeen artean gatazka sortzen duten egoeretan esku hartuko da.
Azkenik, bigarren fase honekin udal-ekitaldietan nerabeen partaidetza dinamizatu eta Udalaren eta gazteen artean komunikazio-bideak bideratu nahi dira. "Lokaletako" pertsonak dinamizatzea gazteen esketik jaio zen. Dibertsioa sustatzen duten aisialdiko eta astialdiko jarduerak eskatzen dituzte. Horien inguruan egiten duten erabilera egokia ikusteko eta sormena sendotzeko interesarekin elkartzen da eta bide horretatik topaketak, ikastaroak edota jarduerak antolatzen dira.