Herritarren lantaldeak dira, hain zuzen ere, Herriguneko partaidetza-espazio desberdinetan sortutakoak, erkidegoaren beharrekin zerikusia duten proiektu desberdinei buruz hausnarketa egin, sakondu, garatu eta lantzeko.

Euskal Ohiturak Leioan

2011. urtean "Euskal Ohiturak Leioan" lehenengo Irakalea egin genuen. Proiektu hartan aurkitu ginen herritar eta talde guztien artean (dantza-taldea, txikiteroak, euskaltegia…) IKASMOB antolatu genuen. Esperientzia hartatik sortu zen lantalde hau eta Herrigunean laguntzeko moduak bilatzen ditu. Ildo horri eutsiz, usadio eta kultura euskaldunaren ezagutzak partekatu eta praktikatzen ditu.

https://vimeo.com/62143145
https://www.youtube.com/watch?v=-6it_Wbw-pM
https://www.youtube.com/watch?v=8GUY3kScwQg
 

Eskolako Agenda21 (EA21)

Eskolaren iraunkortasun eta kalitaterako ingurumen-hezkuntzaren programa bat da eta eskola-erkidegoaren partaidetzan oinarritzen da. Hala, udalerriaren garapen iraunkorrean parte hartzen du eta lankidetzan dihardu. Jada hamar urte baino gehiago daramatza eraginkor Leioako ikastetxe batzuetan.

Ikastetxeek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailek eta Leioako Udalak garapen iraunkorrerako hezkuntzaren konpromisoarekin agiri bat sinatu dute Eskola Agenda 21 abian jartzeko orduan. Leioako Udalak udalerriko ikastetxeekin lankidetzan dihardu eta, xede horrez, laguntza teknikoa eskaintzen du, ikastetxeei aholkularitza teknikoa emateko hezkuntza-enpresa kontratatzen du, eskolen arteko partaidetzarako eztabaida-guneak antolatu eta dinamizatzen ditu eta EA21en eskola esperientziak zabaltzen ditu.

Leioan neurri handiagoan erakundearenak diren proiektuen eta Leioako hezkuntza-erkidegoaren berezko proiektuaren artean topaketa egin nahi izan dugu Herrigunean. Lanean jarraitzen dugu esperientzia horiek isolatuak ez gelditzeko eta kalean erkidegoarekin aurkitzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=zXpTOg-JVK0
 

Umeen Kontseilua-Consejo de la Infancia

Leioako Umeen Kontseilua 10 eta 12 urte bitarteko 22 pertsonek osatzen duten lantaldea da. Hamabi ikastetxetatik datoz eta ikastordutan hilean behin biltzen dira. Pertsona horiek iritziak, ikuspuntuak eta nahiak alkatearekin elkar aldatzen dituzte eta erabakiak hartzen laguntzen dizkiote, haurren begiradatik abiatuta, bere udal-erantzukizunean aberastu eta ikasteko. Leioak duela sei urte proiektu honen aldeko apustua egin zuen. Bere egunetan Italian hasi zuen Francesco Tonuccik, pentsalari eta pedagogoak, eta orain Euskadiko beste udalerri batzuetan abian jartzen hasi dira.

Umeen Kontseiluan lurralde berdinari, hau da, batera bizi diren herriari buruz bi ikuspegi oso desberdin daude. Alkateak "erabakiak har ditzaketenei eta, noski, hartu behar dituztenei" ordezkatzen die eta neska-mutilak "bestea, agintetik kanpokoa" ordezkatzen dute. Hala eta guztiz ere, ez dira haurrak entzunak izatea eskatzen dutenak; izan ere, helduek eskatzen diete aholkua herria aldatzeko: konpromiso politikoa da. Herria hobetzea, haurren proposamenen bitartez helduen ezagutzak areagotzea du helburu.

https://www.youtube.com/watch?v=_jOiuqikp9c
https://www.youtube.com/watch?v=FqO0TtmquTE
http://issuu.com/herrigune/docs/sandra_bordelweb
http://issuu.com/herrigune/docs/africa_enri__quez_web

Umeen Kontseilua-Consejo de la Infancia

Irudia Umeen Kontseilua-Consejo de la Infancia

Leioako Umeen Kontseilua 10 eta 12 urte bitarteko 22 pertsonek osatzen duten lantaldea da. Hamabi ikastetxetatik datoz eta ikastordutan hilean behin biltzen dira. Pertsona horiek iritziak, ikuspuntuak eta nahiak alkatearekin elkar aldatzen dituzte eta erabakiak hartzen laguntzen dizkiote, haurren begiradatik abiatuta, bere udal-erantzukizunean aberastu eta ikasteko. Leioak duela sei urte proiektu honen aldeko apustua egin zuen. Bere egunetan Italian hasi zuen Francesco Tonuccik, pentsalari eta pedagogoak, eta orain Euskadiko beste udalerri batzuetan abian jartzen hasi dira.

Umeen Kontseiluan lurralde berdinari, hau da, batera bizi diren herriari buruz bi ikuspegi oso desberdin daude. Alkateak "erabakiak har ditzaketenei eta, noski, hartu behar dituztenei" ordezkatzen die eta neska-mutilak "bestea, agintetik kanpokoa" ordezkatzen dute. Hala eta guztiz ere, ez dira haurrak entzunak izatea eskatzen dutenak; izan ere, helduek eskatzen diete aholkua herria aldatzeko: konpromiso politikoa da. Herria hobetzea, haurren proposamenen bitartez helduen ezagutzak areagotzea du helburu.

https://www.youtube.com/watch?v=_jOiuqikp9c
https://www.youtube.com/watch?v=FqO0TtmquTE
http://issuu.com/herrigune/docs/sandra_bordelweb
http://issuu.com/herrigune/docs/africa_enri__quez_web

Bizibideak

Bizibideak Leioan ingurune fisikoaren bizigarritasuna eta mugimenduaren autonomia hobetzez arduratzen den taldea da. Herritarren, teknikarien eta arduradun politikoen taldea da eta beste eragile batzuek (elkarteek, adinduen egoitzek, gurasoen elkarteek…) parte hartzera irekita dago. Helburu nagusia kalea, ohiturak eta udal-baliabideak egokitzea da bizi-espazio bezala Leioaren kalea berreskuratu ahal izateko.

Neska-mutilak ikastetxera oinez joateko eskola-bidearekin hasi ginen. Hemen 2010. urteko ekainean Leioako herri-ikastetxe guztietako ikasleei banatu zitzaien informazio-orria (danbor eta baketarekin batera) ikus dezakezu. Eskola-bidean parte hartzeko deia egitea zuen helburu. 2015/2016 ikasturtetik aurrera, Herrigunek proiektua bultzatu eta proiektuan interesa duten gizarte-eragileekin (ikastetxeak, gurasoen elkarteak…) estuki lan egin nahi du.

http://herrigune.org/proyecto/wp-content/uploads/2010/06/cuartilla-bizibideak_LOGOS.pdf

Oinezkoaren pausoarekin abiada

Oinezkoaren pausoarekin abiada urtean behin ospatzen da eta adin desberdinetako leioaztar ugari biltzen ditu, udalerrian zehar ibilaldiaz gozatzeko, baita oinezkoentzako mugikortasunari dagokionez hobekuntzak balioztatu eta antzemateko ere. Bizilagunak, txikienak eta adinduenak, ezagutzeko aukera da; gainera, beraiekin esperientziak, istorioak eta kezkak trukatzen dira, gero, ohiko bizian elkar ezagut gaitezke, elkarri laguntzen praktika dezakegu… 

https://www.youtube.com/watch?v=TGifjmvkSD0
http://issuu.com/herrigune/docs/charo_pe__rezweb
 

Zilborhestea

Zilborhestea Leioan jaio zen 2006. urtean. Txikienen autonomiaz hitz egitean helduen pertzepzioaz sortu zen eta pertsonen nahiz denden sare bezala egituratu zen, erkidegoaren zentzua sendotzeko eta Leioako haurren autonomia- eta partaidetza-ekintzak laguntzeko. Gure erkidegoan beren presentzia bultzatzeko eta oinarrizko esperientziak bizi ditzaten eskubidea errespetatzeko: arakatu, arriskatu, aurkitu, sentitu…

Harrezkero, Zilborhestea Haurrak Laguntzeko Sareak ekintza eta jarduera ugari egin ditu, Leioako Merkatarien Elkarteak lagundu, bultzatu eta beste batzuekin batera kudeatu ondoren.
 

Ekotaldeak

Ekotaldea 10 eta 24 urte bitarteko pertsonen taldea da eta borondatez lanean dihardu erkidegoko hezkuntza ekonomikoak garatzen. Euren proposamenez, Leioako erkidegoan bere zereginari eta, bereziki, eskatzen dituzten behar eta baliabideei buruzko hausnarketa-taldea eratu du. Gaur egun eraginkortasunez parte hartzen du Herriguneren ia ekintza guztietan: sarea eginez, herritarren prozesuei arreta eskainiz, oinezkoen pausoka abiada lagunduz, etab. Gainera, ekimen propio bezala erabilerarik gabeko objektuen merkatua beren gain hartu dute. Urtero behin edo bitan egiten dute.

https://vimeo.com/111919305
https://www.youtube.com/watch?v=2wlR7wjmR1U
 

Erabilerarik gabeko objektuen merkatua

"Zuk erabiltzen ez duzuna, agian, beste batek erabil dezake". Erabilerarik gabeko objektuen merkatua Leioan jada duela 10 urte antolatzen da. Merkatu horretan objektuek beharraren balioa dute. Hori bigarren eskuko merkatuekiko edo trukatze-merkatuekiko ezberdintasuna da. Kontsumismoari edo balioari buruzko hausnarketa, objektuen erabilera eta erabilerarik eza urrunago doa. Urtero gutxi gorabehera 400 kilo objektu berreskuratzen dira (100 gora edo behera urtearen arabera).

Herritarrek eraginkortasunez parte har dezakete: bai erabiltzen ez dituzten objektuak partekatuz, bai beste batzuenak berrerabiliz eta beren bizia zabalduz edo esperientzia eta ekimen hau antolatzen nahiz hedatzen lagunduz.

https://vimeo.com/76129497
https://www.flickr.com/photos/herrigune/sets/72157649143890059/

Aurrekontu parte-hartzaileak

Udal-batzordea eratu zen eta etorkizunean aurrekontu parte-hartzaileak abian jarri ahal izateko lehenengo urratsak eman ziren. Lehenik eta behin, beste ingurune batzuetan zer egiten zen ikertu zen: aurrekontu parte-hartzaileen sarea (Espainiar estatuaren mailan), INJUVE, Andaluziako Junta, Sevilla, Ermua, Aspe, New York (Participatory Budgeting)... Esperientziak Ogasun Politikako arduradunari eta Alkatetzari jakinarazi zitzaien txostenean laburbildu ziren.

Aldi berean, udal-aurrekontuei buruzko aurkezpen/azalpena sortu zen, herritarrak prestatzeko, prestakuntza-urratsa prozesu parte-hartzailea abian jartzeko ezinbestekoa baitzen.

Gainera, esperientzia hartatik Umeen Kontseiluarekin batera ekimen txikiagoak (esperimentalak) jarri ziren abian, gai horiek, adibidez, udalerriko garbiketari buruzko aurrekontuak haurrei nola hurbiltzen zitzaizkien hobe ulertzeko.