Leioako udalerriak hamabost urte baino gehiago daramatza Herrigune Leioa proiektuan lanean: partaidetzarekin, ikastearekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten alderdietan erkidegoaren loturak sendotzera bideratutako hezkuntza-ekintzak. Harrezkero, Udal honek hezkuntza politikarekin eta partaidetzarekin konpromisoa finkatu du eta beste neurrien artean Herrigune programaren aldeko apustua egin du eta gure altxor bihurtu da. Gainera, herritarrek parte hartzeko ekintza puntualak egiten ditu.
Leioako Udalak gizarte-prozesu berriztatzaileak bultzatzearen aldeko apustua egiten du, gure ingurunea eraikitzeko eta gure udalerriko ohiko bizia hobetzeko orduan eraginkorrak izan daitezen. Haurren eta gazteen gaitasuna azpimarratzen da bereziki, eskubide osoko herritarrak diren neurrian. Nolanahi ere, hezkuntza espazio bateratu bihurtu nahi da: guztiena eta guztiontzat.
Mugitzen gaituen filosofiaren arabera, gure erkidegoa ikaste-ingurune bezala lantzeak "kide garela" ulertzea esan nahi du eta, ildo horri jarraiki, banan-banan eta taldean gure iritziak azaldu behar ditugu eta hala gauzatu behar dugu, hau da, egin, erabakiak hartu, mugak eta erantzukizunak onartu… Horiek guztiak dira gure eginkizunak. Partaidetzarik gabe gure hazkuntza-behar partikularrak jasotzen dituzten plan kolektiboak eraikitzeko aukerarik ez dago. Leioatik batera haztea ahalbidetzen duten mekanismoak eta esperientziak bilatu eta eraikitzen ditugu eta gainerako parametroekin topaketan, autonomiatik abiatuta eta guztion onerako, gure beharra eta gure eskubidea erabiltzea interesatzen zaigu.