1.- Luis Bilbao Libano kaleko obrak

2014. urtean gauzatu ziren.
Luis Bilbao Libano kalean egin zen obraren xehetasunak zuzenago eta argiago azaltzeko, Udala obra hasi aurretik, iraun zuen bitartean eta ondoren bildu zen zonako merkatariekin eta kaleko bizilagunekin, proiektua egin zuen ingeniaritza teknikoarekin eta arduradun politikoekin batera, jarduerari buruz azalpen guztiak eskaintzeko eta proposamen berriak kontuan hartzeko. 
Era berean, obrek iraun zuten bitartean, Udalak zonako merkatariekin eta biztanleekin zuzeneko harremana izan zuen, jardueraren garapenaren berri behar bezala emateko eta zalantzak edota kezkak ebazteko. Ildo horri eutsiz, obran berariaz arreta eskaintzera pertsona bat bideratu zuen.

2.- Txakurrentzat aisialdiko guneak diseinatzea

2013. urtean hasi eta 2014. urtean amaitu zen.

Leioako Udaleko Hirigintza Batzordeak, ph+ Urbanismo Ciudadanoren laguntzaz, prozesu parte-hartzailea abian jarri zuen taldean proposamena garatzeko. Helburua txakur askatuentzat aisialdiko guneak definitu, diseinatu eta erabiltzea zen. Prozesua Leioako herritar guztientzat eta herri-espazioen erabiltzaileentzat irekia egon zen. Berdin zen txakurra izan ala ez izatea.

Prozesuaren partaidetza faseak bi fase egituratu zituen: bata, diagnostikoarena eta, bestea, proposamenarena. Diagnostikoaren fasean taldeka bilerak gauzatu ziren. Besteak beste, bertan egon ziren txakurren jabeak, auzokideen elkarteak, merkatarienak eta kultur erakundeak, Udaleko teknikariak nahiz ordezkariak eta, oro har, herritarrak. Gainera, lehenengo bisita bateratua egin zen hurrengo parkeetara: Artatza, Pinasolo, Elexalde eta Kultur Leioaren inguruneak. Bigarren bisitarekin Aldapa parkean, Kandelazubietako plazetan, Udondoko bulebarrean eta Lamiako-Txapoeta kaian zehar ibili zen. Aldi berean, herritar guztiei irekita paperean galdeketa bat eta online beste bat egin zen, orokorrean, herri espazioan eta, zehazki, TAAZ izenekoetan txakurrak izatearen behar eta aukerei buruz. Diagnostikoaren fasean sortutako material guztiarekin, partaidetzaren fasea taldean TAAZak definitu, diseinatu eta erabiltzeko proposamenaren lantegiarekin amaitu zen.

Dokumentazioa:
http://www.leioa.net/es/vive_la_ciudad/perros/Zonas+para+perros.html 

3.- III. Berdintasunerako Plana

2013. urtean amaitu zen eta oraindik indarrean dirau.
Dokumentazioa: 1. III. Berdintasun Plana.pdf
III. Leioako emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako planak, 2013. urtean eginak, abiapuntutzat EAEko indarreko plan orokorraren lanerako printzipioak eta estrategiak ditu eta udal-eremuko 100 pertsonak parte hartu zuen (63 emakumezkok eta 36 gizonezkok):  Udaleko langileak, elkarteak, ikastetxeak, etab.
Plan honen helburu orokorra generoaren ikuspegia udal-kudeaketan sartzea da eta, horretarako, berdintasunari buruzko tokiko politikak abian jarri behar dira, legezko berdintasunetik harat iristeko. Horrez gain, horizonte bezala aukeren eta emaitzen egiazko berdintasuna eta eraginkorra bermatzearen erronka planteatu behar dute.

4.- Nik Mashup

2014. eta 2015. urteetan garatu da.
Nik Mashup herritarrek parte hartu eta lankidetzan jarduteko prozesua da eta bere xedea nortasunaren kontzeptuari, nortasunei beraiei eta sormenez jakinarazteko moduei buruz hausnarketaren eta eztabaidaren espazioa sortzea zen. Halaber, Euskadin gatazkari eta bizikidetasunari buruzko pertsona bakoitzaren pertzepzioarekin harremanetan jarri nahi zuen.

Sormenezko laborategian Leioako 20 gaztek parte hartu zuen eta 18tik 30 urtera bitartean zituzten. Generoaren ikuspegiaren garrantzia kontuan hartu zen eta emakumezko bezainbeste gizonezko hautatu zen.
Emaitzaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=zr7LEmGbKdo
Informazio guztia: www.nikmashup.org
 

5.- Lan- eta familia-bizia bateratzeko azterlana

2014. urtean garatu zen.
Leioako Udalak, Berdintasun Sailaren eta Behargintza Leioaren bitartez, azterlan bat abian jarri zuen, udalerriko enpresa-sarean eta Leioako udal-baliabide eta zerbitzuetan lan- eta familia-bateratzea nola kudeatzen den ezagutzeko.

Ekimen honen bidez bateratzearen gaiari buruz Leioako zerbitzuen eta enpresen pertsona arduradun eta profesionalen pertzepzioa ezagutu nahi zen, gaiaren argi eta iluntasunen inguruan iritziak ezagutzeaz gain. Era berean, azterlanari esker, pertsonaren, familiaren eta lanaren bizia bateratzearen arloan jarduera-lerroak eta gomendioak zehaztu ziren Leioako zerbitzu, udal-baliabide eta enpresetarako.

Metodologia kuantitatibo eta kualitatiboen arteko konbinazioa erabili zen. Batetik, apur bat egituratua zegoen online galdeketa egin zen, baita telefonoaren bidezkoa ere pertsona arduradunei. Horretarako, enpresa-saretik eta Udaleko zerbitzu- nahiz baliabideetatik lagin esangarria lortu zen. Gainera, erakunde horietako eta Udaleko giza baliabideen eta langileen pertsona arduradunekin elkarrizketa sakonak izan ziren.

Ondoren, work-coffee izenekoa antolatu zen azterlanaren emaitzak aurkeztu eta horiei buruz hausnarketa egiteko. Horrez gain, gomendioak eta jarduera-lerroak jaso nahi izan ziren.
 

6.- Generoaren ikuspegiaren bitartez kirol-jarduna aztertzea

2010. urtean egin zen.
Azterlan honen helburu nagusia generoaren ikuspegitik kirol-jardunaren diagnostikoa egitea da, hau da, eremu horretan emakumezkoek eta gizonezkoek dituzten behar eta zailtasun ezberdinak hautematea eta Leioan jarduera fisikoarekin eta kirolarekin harremanetan nola eragiten duten ikustea.

Metodologiak metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak elkar nahastu zituen. Analisi kuantitatiboaren barruan, zenbait teknika bereizten dira: batetik, bigarren mailako iturri desberdinak bilatu eta aztertzea, emakumezkoen kirol-jardunari buruz Leioan ematen den egoera ezagutzeko. Berdin dio erakundeak publikoak edo pribatuak izatea. Bestetik, Leioakoak izanik, 16 urtetik gorako herritarrentzako galdeketak egin ziren, kirola ez egitearen arrazoiak aztertzeko. 307 galdeketa burutu ziren. Galdetutako emakumezkoak hautatzeko, hurrengo parametroen arabera proportzioak mantendu ziren: adina, minusbaliotasuna eta kirol-eremuan partaidetza. Xedea pertzepzio mota desberdinak izatea zen.

Analisi kualitatiboan 5 elkarrizketa (2 emakumezko eta 3 gizonezko) egin ziren eta Leioan kirol-eremuarekin zerikusia zuten profesional ezberdinak ziren, baita pertsona eskarmentudunak eta kirolaren munduan ibilbide luzea zutenak ere, baina, aldi berean, Leioari lotuak zeudenak. Halaber, 8 emakumezkorekin eztabaida-taldea antolatu zen. Modu batean edo bestean kirol-munduarekin harremana zuten eta jardunean zebiltzan.

7.- Imajinatu bakea

2014. urtean zehar garatu zen.

"Imajinatu bakea" dokumentalaren helburua Leioako haurrek bizikidetasun eta bakeari buruz dituzten ideiak eta nozioak hautematea da, gaiaren inguruan gainerako herritarren hausnarketa kritikoa sustatzeko. Izan ere, bizikidetasunari eta bakeari buruzko ulermenarekiko sentsibilizatu eta horretan sakondu nahi da, gure herritarren adimenean eta jarreran bakearen kulturari dagozkion baloreak lantzen jarraitzeko.

DVDarekin batera unitate didaktikoa dago Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat eta "bakearen kultura" kontzeptua ulertzean oinarritzen da.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=kL3Pa0gOhcI
 

8.- Topaketa

Topaketa Leioako hezkuntzaren erkidegoa elkartzeko unea izan zen. Bertan arrazoi eta aitzakia ezberdinekin euren buruari buruz berriz hausnartu, bildu eta aztertu zen. 2013ko topaketa Herrigunen egin eta berak aurkeztu zuen 12 urtez lanean eman ondoren.

Eragileak, herritarrak, arduradun teknikoak eta udal-politikariak, hezitzaileak, ikastetxeak, EHU… guztiak elkarri eseri ginen eta kritikotasunez gertaerari buruz pentsatu genuen. Egin nahi genuenaz amesten hasi ginen eta gure indarrak, nahiak eta aukerak ezagutu genituen.

Gainera, Leioatik kanpoko beste proiektu eta profesional batzuei gonbita luzatu genien. Nolanahi ere, horiek Herriguneren proiektuarekin ez zuten zerikusirik, baina horiez ikasteko, esperientziak partekatu zituzten eta gurea ezagutu zuten. Gurea aberats dadin begirada ezberdinak batzeko beste modu bat.
http://topaketa.org/

9.- Auzolan

Guztion artean ingurunea eraiki eta zaintzeko espazioak irekitzean datza. Ildo horri jarraiki, erkidegoan elkartasunez erantzukizunak onartzen dira, auzoen eta pertsonen artean harreman-loturak zehaztu ere bai, gure historia eta nortasun kolektiboaren zati diren praktika iraunkorrak berreskuratzen dira eta erkidegoaren arazoen inguruan arduradun politiko nahiz herritarrentzat topaketa-gunea sustatzen da. Ekintzatik abiatuta, errealitate eraldatzaile bilakatzen da.

Bi Auzolan egin ziren eta horietan herritarrak nahiz politikariak elkartu ziren espazio erkide eta publikoetan esku hartu, horiek hobetu eta txukuntzeko:
a. Pinuetako berdegunea: garbitu eta sastrakak kentzea, bideak berreskuratzea…
b. Kurkudiko parkea: garbitzea, aulkiak margotzea, kalteak konpontzea…
 

10.- Elkar Hazi

Haurtzaroaren Kontseilua eraginkor bihurtu zen aldi berean, bi urtez partaidetzaren eta elkarrizketaren esperientzia jarri genuen abian, bestea beste, hurrengoak lortzeko: haurren eta arduradun politikoen nahiz administratiboen artean beste komunikazio-modu batzuk ikertu eta probatzea, baita harreman horien norainokoa areagotzea ere.

Horretarako, Udaleko batzordeak bideo bat grabatu zuen Udalean ordezkaritza zuten alderdi politiko guztien partaidetzarekin. Zinegotziek gai eta kezka batzuk azaltzen zituzten eta horiei buruz galdetzen zuten. Izan ere, horien inguruan iritzia ezagutu nahi zuten. Bideoak Leioako herri-ikastetxe guztietako ikasgela desberdinetara bidali ziren eta beraiek hautatutako formatuan proposamenak edota hausnarketak bidaltzeko aukera eman zitzaien: bideoa, gutuna, e-posta, etab.
 

11.- Co-working EHU

2012/2013 ikasturtean Leioako hezkuntza-sail ezberdinetatik (nagusiki, EHU eta udal-teknikariak) Herrigunera iristen ziren kezkak jasotzen ari zirenean, Herrigunek Co-workingaren jardunaldia antolatu zuen Leioako Irakasleen fakultatean. Udalerrian zeuden gizarte eta hezkuntzako eragileak elkartu ziren, gonbita luzatu ondoren, eta hurrengoek parte hartu zuten: EHUko fakultate desberdinetako irakasleek, udalerriko ikastetxeetako zuzendariek, arlo ezberdinetako udal-teknikariek (gaztegunea, euskara, hezkuntza, hirigintza…), Leioako elkarteek eta Udalean ordezkaritza zuten alderdi politiko guztietako zinegotziek.

P2P taldeetan (berdinen artean) lan egin zen, diagnostiko bateratua burutu zen eta zenbait proposamen nahiz proiektu adostu ere bai hurrengo urteetan zehar garatzeko. Hori guztia Leioaren eta bere herritarren nahiz Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko harremana hobetu eta sendotzeko nahiz aurrera egiteko gauzatu zen.

Gaur egun lan horren ondorio batzuek oraindik eraginkor diraute: Udala-EHU koordinazioa; Zientzia Kalera, EHU-Leioa ekintza bateratuak, Arboretum, etab.

http://issuu.com/herrigune/docs/doku_ehu_2013_baja

12.- Kale Ekintza

2010. urtean lehenengoz antolatu zen "Kale Ekintza". Beste modu batean erabiltzen ikasteko kalearen "okupazioa": Herrigunek antolatu zituen lehenengo esperientzia disruptibo eta parte-hartzaileak izan ziren. Jokorako eta erkidegoaren harremanerako errepideak moztu eta berreskuratu genituen eta, gainera, aisialdia eta kudeaketa soziokulturala beste modu batean ulertzeko jardunean aritu ginen. Esperientzia osasuntsuak, esperientzia atseginak, gero, espazio desberdinak diseinatu/proiektatzeko bilatzen genituen eta horietan gure desberdintasunak berresten ziren: guztiek parte har dezakete, beren ezberdintasunetik eta beharretik abiatuta. Elkar ezagutzeko, harremanetarako, pertsonak eta hiri erkidea eraikitzeko espazioak izan ziren.
https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157624018679484

13.- Jarraipen-mahaia

Jarraipen-mahaia esperientzia pilotua izan zen Euskadin, Eskola Agenda 21en diagnostikoan parte hartzen duten ikasleek ikasturte guztian egindako lanari jarraipena emateko. Partaidetzarako udal-egiturak sortzen esperimentatu eta ikasi nahi zen eta arreta berezia jarri zitzaien haurrei eta nerabeei. Proposamen zehatzen gainean arduradun politikoek, haurrek eta gazteek batera lan egitea zen helburua.
http://herrigune.org/acciones/?p=1262&lang=es
https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157629167614386

14.- Hiri-baratzeak

Proposamen hau Herriguneko eztabaida-gune desberdinetatik (EA21, herritarren eztabaida-gunea, Umeen Kontseilua…) iritsi zen azkeneko urteetan. Jarraipen-mahaitik sortu zen herritarren partaidetzarako proiektu hau eta Tokiko Agenda 21en Zinegotzigoa eta lanerako proposatu ziren gazteen nahiz haurren talde heterogeneoa arduratu ziren: gizarte-hezkuntzako ikasleak, EA21 proiektuaren ikasleak eta Umeen Kontseiluko kideak. Guztiak elkarturik eztabaida-gunea antolatu zuten eta hainbat jardunalditan bildu zen hausnarketa egiteko, oinarrizko dokumentua burutzeko eta Leioan hiri-baratzearen proiektua abian jar zezan proposamen bideragarriak aztertzeko. Prozesua konplexua zen eta oraindik irekia eta eztabaidan dirau.
http://herrigune.org/acciones/?p=1286&lang=es
http://herrigune.org/acciones/wp-content/uploads/2011/12/huertos-urbanos-municipiales.pdf

15.- Ekolapikoak

Metodologia- eta hezkuntza-tresna hau aktibatu zen txikienen artean ikaste-prozesu parte-hartzaileak bultzatzeko. "Ekolapikoak" kaxa bidaiariak ziren eta eskolaz eskola joaten ziren eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilei Leioaren eta iraunkortasunaren inguruko gai desberdinei buruzko hausnarketa eskatzen zieten.

16.- Hausnartekak

Hausnartekak gizarte-tresna metodologikoa izan ziren eta Zilborhestea (Herrigune) lantaldearen barruan elkarteko merkatariek diseinatu eta proposatu zituzten haurtzaroari nahiz herriari buruzko hausnarketak herritarrekin eta, bereziki, bezeroekin lantzeko.
http://herrigune.org/proyecto/wp-content/uploads/2010/10/hausnarteka-3.pdf

17.- Kanpaketa-familia-kanpaldia

6 urtez, erkidegoaren esperientzien barruan, Leioako Ondizen "familia-kanpaketa" egin genuen. Ideia udalerriko familientzat topaketa-gunea eskura jartzea zen. Hala, haurrek eta helduek bizikidetzeko aukera izango zuten eta erkidegoan ohitura eta portaera berriak sustatuko ziren. Xede horrez, definitzea eta probatzea ezinbestekoa zen. Topaketa, berdintasunaren eta aniztasunaren baldintzetan egina, elkarri laguntzeko eta eskuzabal izateko pentsatuta zegoen. Ingurunearekin harremanetan praktika iraunkorrak aplikatu ziren eta ingurumena gehiago errespetatzen zuten ohiturak lortu nahi izan ziren.

Kanpaketa modu parte-hartzailean kudeatu zen. Udalak baliabideak eta bitartekoak jartzen zituen parte hartzen zuten familien esku eta guztiak batera esperientzia babestuz eta horri itxura emanez joan ziren. Herritarrak kontsumitzaile hutsak izatetik at, prozesuen aktore bihurtu ginen. Administrazioaren eta herritarren artean kudeaketarako eredu kolektibo ezberdina ikasi zen.
https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157624078365183

18.- Ezagutza Kalera: Herrigunea

Leioako biztanleen artean proiektua eta, aldi berean, hausnarketarako eta partaidetzarako eztabaida-gune bateratuetatik (Zilborhestea, co-working EHU, EA21, Umeen Kontseilua, lantaldeak…) iristen ziren proposamen asko aditzera emateko Herrigunek zuen beharraren ondorioz, komunikazio- eta ikaste-ekintza ugari jarri genituen jardunean.
Beti bezala, ekintza horiek modu parte-hartzailean eta batera kudeatuak antolatu ziren. Bakoitzak ahal zuena jartzen zuen eta nahi zuen tokian jardun ere bai. Hona hemen horietako esperientzia batzuk:

  • Ezagutza Lurrera
  • Pegata duen guztia Omen da.
  • Erakusleihoak.
  • Mahai-zapiak taberna eta jatetxeetan.

https://www.flickr.com/photos/herrigune/sets/72157629355802587/?page=2