Erronka kolektiboen eta guztion onurako proposamenen garapenerako III. deialdia.

Irudia Erronka kolektiboen eta guztion onurako proposamenen garapenerako III....

Ekin Leioa erronka kolektiboak eta guztion onurako proposamenak aurkezteko eta udalarekin batera garatzeko Herriguneren prozesu parte-hartzailea da.

Hirugarren deialdi honetan Leioako komunitatea hobetzeko proposamen berriak ezagutu nahi ditugu, elkarrekin egiten ikasten jarraitzeko.

Zure txanda da!

Irailaren 23tik urriaren 11ra Leioako komunitatea hobetzeko eta Udalarekin batera garatu nahiko zenituzkeen erronkak proposatu ditzakezu.

Orain,zure txanda!

Irailaren 23tik urriaren 11ra zure ideiak eta proposamenak aurkeztu ezazu

Guztiok ditugu bueltaka buruan Leioa hobetzeko martxan jarri nahi ditugun ideiak eta haietan pentsatzen hasteko unea da.

Besteekin batera garatuu daitezkeen ideietan pentsa ezazu. Gogoan izan asmoa elkarrekin egiten ikastea dela! Argi duzunean bete ezazu formularioa zure proposamena ahalik eta argien azalduz.

Urriaren 30ean, Tamizatze Saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, non leioaztarrek aurkeztutako proposamen guztiak ezagutuko ditugun eta prozesuaren hurrengo urratsetan lan egingo dugun.
 

LPDD: Leioako udalak herritarren partaidetza-prozesuen, alkatetza ebazpenen, osoko bilkuren eta tokiko ordezkarien interes eta ondasunen erregistroen kudeaketaren esparruko datuak tratatzen ditu, euskadiko toki erakundeei buruzko 2/2016 legearen, gardentasunari buruzko 19/2013 legearen eta tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1895 legearen arabera. Datu pertsonalak herritarrei eta gardentasun-araudiaren arabera legitimatutako hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie. Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ebazteko, bai eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko ere, udalaren helbidera edo alkatetza@leioa.eus helbide elektronikora jakinarazpen bat bidalita, bai eta www.leioa.net gardentasun-atarian informazio gehiago jasotzeko ere.