null Ordenanza fiscal:Trasnporte

CONSULTA PUBLICA PREVIA DE LA ORDENANZA FISCAL SOBRE EL RÉGIMEN TARIFARIO DE TRANSPORTE URBANO (ITXITA)

Kontu-hartzaileak egindako txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio:

7/1985 Legeak, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak Arautzen dituenaren 25. artikuluak xedatzen dutenez, hiri barruko garraio kolektiboa udalen eskumena da.

2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, udalei ematen die bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraiobidea edozein dela– antolatzeko, planifikatzeko, programatzeko, kudeatzeko eta sustatzeko eskumena, eta horien inguruko diziplina ezartzeko, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik.

Halaber, martxoaren 18ko Errepideko Bidaiarien Garraioaren 4/2004 Legeak xedatzen duenez, udalek eskumena izango dute, herri barruko garraioaren arloan, bidaiari-garraio publikoaren zerbitzuak antolatu, kudeatu eta ikuskatzeko eta dagozkion zehapenak ezartzeko; orobat, dagozkion titulu gaitzaileak esleitzeko eta tarifa-araubidea finkatzeko, gai horri buruzko legeria aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Era berean, bidaiari-geltokien inguruan IX. Kapituluan ezartzen diren eskumenez ere baliatuko dira.

Hori guztia kontuan hartuta, otsailaren 23ko Alkatetzaren 525/18 Dekretuaren bidez, Leioako udalbarrutiko Herri Garraioa kontratatzea erabaki zen erregulazio harmonizatuari lotutako prozedura irekiaren bidez.

Aldi berean, Leioako Udalak 2018ko maiatzaren 20an kolaborazio-hitzarmen bat sinatu zuen Bizkaiko Garraioen Partzuergoarekin, biek, Leioako Udalak eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoak, elkarrekin lan egiteko bidaiarien hiri barruko garraio kolektiboaren zerbitzu erregular iraunkorrean Barik txartela —eta txartel horrek barne hartzen dituen tituluak— ezartzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko. Eta hitzarmen hori asmo nagusi batekin sinatu zen: erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua erraztea eta hobetzea.

Hori guztia kontuan hartuta eta legez aitortutako tokiko araugintzarako ahalmenean oinarrituta, idazki hau sinatu duenak zera proposatzen du: dagokigun gaian —hiri barruko garraioa arautzeko arloan— Udalei esleitutako eskumenen barruan, ezar daitezkeen tasen erregimena finkatuko duen araubide fiskala egitea eta onestea.

Kontuan hartuta Leioako Udalaren 2018ko Urteko Plan Arauemailean (2998/17 Dekretuaren bidez onetsi zena) aurten onestea aurreikusi diren arauen artean, besteak beste, administrazio elektronikoari buruzko araudia jaso dela, araudi hori onetsi aurretik udalaren gardentasun-atalaren bidez egin beharreko kontsulta publikoa artikulatze aldera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 133. artikuluarekin eta Alkatetzaren 3017/2017 Dekretuarekin bat eginik, proposatu den bidaiarien garraio kolektiboa arautzen duen ordenantza fiskalari dagokionez, zera proposatzen da:

  1. Elimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Dagokigun arloari buruzko estatuko eta autonomia erkidegoko araudiek bidaiarientzako herri barruko garraio kolektiboaren arloari buruzko kontuak arauen dituzte, eta arau horiek garapen bat behar dute udalaren garraio-zerbitzuaren tarifen araubidea nola artikulatu behar den ezartzeko. 

  1. Onesteko beharra eta egokitasuna

Herrian bidaiarientzako herri barruko garraio kolektiboaren zerbitzua emateko zabaldutako lizitazio irekiaren bidezko prozedurak justifikatzen du hura onartu beharra.

  1. Arauaren helburuak

Dagokigun arloko betebehar legalak betetzeaz gain, Leioako Udalak arlo horretan esparru juridikoa seguru bat ezartzea lortu nahi da..

   d. Araudi-arloko eta araudiz bestelako alternatiba posibleak.

Ez da aintzat hartzen araudiz bestelako alternatiba posibleen aukera; izan ere, martxoaren 10eko 2/2005 Foru-arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei Buruzkoak, xedatutakoaren arabera, tokiko entitatek dute zergen arloko ahalmena eta aurreikusten du tasak ezartzea ordenantza fiskalen bidez; betiere, zerga-egitatea sektore pribatuak ematen ez dituen zerbitzuak betetzea denean. 

Udal Idazkariak emandako udal araudia onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta aipatutako araudia egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web-Orrian argitaratze data Epe bukaera data
Ordenanza fiscal sobre el régimen tarifario de transporte urbano. 2018/AI/11/192 2018.07.10 2018.07.24