null PresupuestosAbiertos:Fases:Fase4

3. Zatia: Herritarren botoa aukeratutako proiektuentzat.

Leioan erroldatuta dagoen eta 16 urtetik gora dituen edonork parte hartzeko bideak jarriko dira.

Udalak identifikatuko ditu herritarrek lehenets ditzaketen proposamenetatik sortutako proiektuak. Horietako bakoitzak barne hartuko ditu kontzeptua, definizioa, argazkia edo material grafikoa, epeak, irismena eta kalkulatutako aurrekontua.

2 asteko epean, Leioako herritarrek parte hartu ahal izango dute 4 proiektu hautatuta, horretarako prestatutako kanalen bidez:

1. Haz: aldez aurretik leioaztarrek Herritarren Arretarako Zerbitzuetan jasoko duten liburuxka bat entregatuz, bozketaren berri emanez.

  • HAZ Udala: Elexalde, 1
  • SAC Gaztelubide: Langileria, 202

2. Online: LeioaZabalik Gobernu Irekia atarian prestatuta dagoen inkesta birtuala betez.

3. Herritarren partaidetzako buzoiak: Liburuxka udalerrian prestatutako 15 buzoietan utziz.