Participación innovadora

Nola sortu zen?

Leioako udalerriak 2001. urtetik daramatza Herrigune Leioa proiektuan lanean: proiektua erkidegoko loturak sendotzera eta hazkuntza arduratsu nahiz egokia, autonomoa eta iraunkorra ahalbidetzera bideratuta dago, Ikaste Erkidegoaren ideiatik abiatuta.

Urte hartan, parte hartu nahi izanez gero, 0 eta 16 urte bitarteko neska-mutil guztiek mezuak eta objektuak lurperatu zituzten eta Udalak ofizialki hurrengo 25 urteetan zaindu eta babesteko konpromisoa hartu zuen. Jada orduan jakinarazi genuen "Leioak altxorra duela". Harrezkero, Udalak gizarte-berrikuntzarekin eta hezkuntza-politikarekin konpromisoa finkatu du eta, besteak beste, Herrigune programaren aldeko apustua egin du. Izan ere, hurrengo urteetan zehar ere garatzen jarraituko dugu.

Gizarte-prozesu berriztatzaileak bultzatu nahi ditugu, gure ingurunea eraikitzeko eta gure udalerriko ohiko bizia hobetzeko orduan eraginkorrak izan daitezen. Gure erkidegoa hazkuntzaren beharrak eta gaitasunak, erronka pertsonalak eta partekatuak, nahiak eta zalantzak… dituzten pertsonek eta baliabideek osatzen dute eta iraunkortasunez nahiz osasuntsu hazten jarraitzeko gaitasuna gure ahalmen-erabileraren edo beharrei eskaintzen diegun arretaren, laburbilduz, leioaztarrek eskaintzen duten hazkuntza-baldintzen araberakoa da Ikasteko baldintzak, ezagutza partekatzeko baldintzak, herritik mugitzeko baldintzak, topaketa-guneak eraikitzea, baliabideak erabiltzea, sortzea, lotzea… Azken finean, erkidegoko biziaren kide izan eta parte hartzea.

Herrigune Leioaren iritziz, funtzio teknikoak eta politikoak betetzen dituzten pertsonen, hezkuntza-egituren eta orokorrean herritarren hazkuntza prozesuei/bideratzeei lagunduz eta ikaste nahiz mendekotasunaren arteko kontzeptua eraldatuz, gure erkidegoaren deriba sendotzen da. Horregatik, laburbilduz, proiektua autonomiarekin eta partaidetzaren zerikusia duten ikaste-prozesuetan (pertsonalak eta kolektiboak) oinarritzen da. Eta ahuleziarengatik nahiz duen aberastasun handiarengatik, haurtzaroa eta gaztaroa bereziki azpimarratzen ditu, pertsona gaitu eta eskubide osoko herritar bezala.

Zer da Herrigune?

Hezkuntza, prestakuntza eta ikastea ez dagozkie bakarrik haurrei, herritar guztiei baizik eta bizi-etapa guztietan, gainera. Eta topatzeko, harremanetarako eta hazkuntzarako ingurune erkidea erkidegoa da. Eta hori modu berean hazten da beste erkidego batzuekin harremanetan eta herritarren bultzadari esker. Herrigune Leioa inguruneko hezkuntza-plana da: gizarte-eragile gehienen batura borondate erkidearekin: ikasi, hezkuntza-ekintza gauzatu eta gizarte-ongizatea bultzatzeko xedez gure behar bateratuei aurre egitea eta, xede horrez, modu berrien inguruan hausnartu eta sakontzea.

Edozein ikaste bezala, Herrigune Leioak bere bidea jarraitu du, zaila definitzeko, baina honako moduan deskribatzen duguna: "Haurren Hiriaren ibilbidea Ikaste Erkidegorantz. Haurrak Eskubidezko Herritar direla onartzetik Erkidegoa Ikasteko natur Ingurune potentziala dela onartzerainoko ibilbidea. Hezkuntzaren erkidegoko erantzukizun bateraturantz eta ikasteko erantzukizun pertsonalerantz ibilbidea; hazkuntza pertsonaletik erkidegoaren hazkuntzara; gutxi batzuen garapenetik guztien ongira".


Proiektua egituratzen duten parametroak eta ardatzak

Herrigune Leioak Leioa erkidego bezala ikusten du. Nolanahi ere, pertsonek herriaren baliabide eta aukerekin ikasten dute eta bere deribari jarraiki nahiz munduarekin konektatuta hazten da. Erkidegoa ikasteko, bizikidetzeko, erantzukizunerako… tokia da. Leioak beste batzuetatik ikasi behar du eta egin dezake eta guztion artean eratu behar da.

Betiere "umea" parametrotzat jota -gure gutxieneko behar ala premia erkideen erreferentzia modura eta ezberdintasunen nabaritasun bezala- eta jokoa estrategiatzat hartuta –mekanismo unibertsal bezala eta, beraz, ikastea barneratzen duena-, azkeneko urteetan hauek izan dira gure erreferentziazko ardatzak: Autonomia, Partaidetza, Esperientzia Komunitarioak eta Iraunkortasuna.

  • Esperientzia Komunitarioak. Erkidegoa aniztasunaren edukitzaile bezala eta esperientzia katalizatzailearen modura. Gure ezagutza eta esanahi erkideak batera eraldatu eta eraikitzeko saiakera da.
  • Ikastea eta Autonomia: Autonomia (harremanetarako, mugitzeko, proiektatzeko…) osasunez hazteko ezinbesteko baldintza bezala eta gure ikastearen askatasuna nahiz erantzukizuna erabiltzeko testuingurua.
  • Herritarrak eta Partaidetza: Partaidetza herritar horien adierazpen bakar modura (3.0., prosumitzailea, burujabetua, ekintzailea, disruptorea…). Nolanahi ere, horri berezitasuna onartzen zaio.
  • Ekologia eta Iraunkortasuna: Elkarren artean mendekotasunak dituen sistema ekologikoaren jomuga bezala iraunkortasuna. Horrez gain, bere deriba (eredu propioa) jarraitzen du.