Participacion:Herrigune:JengaEguna

Herrigune Leioak urteari hasiera ematen dio joko handia emateko asmoz.  udalerria itxuraldatuko du ondoz ondoko hamaika egunetan atsegin emateko eszenatoki batean. Leioaztarrek jaso dute jada etxean Jenga Egunean parte hartzeko gonbita, otsailaren 3an, garapen pertsonalerako eta hazkunde kolektiborako tresna gisa.

Datorren astetik aurrera, Jenga Truck kamioia kaleetatik ibiliko da Leioako 20 puntu jolaserako gune mugikor bihurtzeko. Goizez 10:30etatik  14:00etara eta  arratsaldez 16:00etatik  19:00etara, kamioian beti joango da monitore bat eta entrenamendu bezala balioko du Herrigunek datorren otsailaren 3rako proposatzen duen Jenga Eguneko erronka komunitariorako: denon artean ahalik eta dorrerik altuena eraiki.

Halaber, Herrigunen parte hartzen duten lantaldeek ere euren protagonismoa izango dute, Jenga Truck-ek Lantaldeek (hiritarren taldeak) antolatutako jarduerak ere eramango baititu urte osoan zehar egiten duten lana ikusarazteko. Talde hauek pertsona heterogeneoek osatutako taldeak dira, helburu komun baten inguruan elkartuta euren interesekin lotutako jarduerak egiteko eta ezagutzak partekatzeko biltzen dira.

Oraingoz, Herrigunek zortzi Lantalde dauzka: Eskulanak, Margolanak eta Konpontzelanak, sorkuntzarekin zerikusi handiago duten arloetakoak; Trantsizioa, iraunkortasunaren bila; Ekotalde, adin desberdinetako gazte-taldea haurren parte hartzea sustatzeko, eta Frantsesa, Ingelesa eta Euskera, hizkuntzak ikasteko gunea. Jakin-nahiak dituen edozein herritarrek bere Lantaldea osatu edo jadanik existitzen batean parte har dezake.

Nola jolastu

  1.      Lantaldea osatu: parte hartzeko taldean jolastu behar da.

    2.      Lantaldeak dibertsitatea behar du: taldeetan adin eta genero ezberdinetako partaideak egotea garrantzitsua da.

    3.      Zure lantaldea inskribatu: urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra arte, jenga truck-ean bertan edo 944029780 zenbakira dei eginez.

    4.      Entrenatu ahal duzuen guztia: helburua lantalde guztien artean egin daitekeen dorrerik altuena eraikitzeko estrategiak aurkitzea da.

    5.      Entrenamendu guneak: eremu hauek (jenga truck) herrian zehar bilatu eta praktikan jarri zuen estrategiak beste lantaldeekin.

    6.      Zalantzarik izanez gero: ez izan lotsarik eta deitu 944029780 zenbakira.

    7.      Jolastu, eraiki, parte hartu.

Izena eman

Arauak errezak dira: antola ezazu sexu eta adinari dagokienez anitza den talde bat eta eman izena 944029780 deituz, zure izen-emate orria Leioan zehar egongo diren Jenga buzoietan sartuz, edo Jenga Truck monitoreari orria emanez. Talderik ez badaukazu, ez zaitez kexka eta utzi Herriguneri antolatzen laguntzen