PresupuestosAbiertos::IntroduccionEUSK

Leioako Udalak 2018ko aurrekontuak prestatu nahi ditu leioaztarrekin. Helburu honekin Aurrekontu Irekiak sortu dira eta Udalak 2018ko udal aurrekontuko inbertsioen %25 Leioako herritarren eskura jartzen ditu leioaztarrek udalerako interesgarrienak deritzeten gaietan erabiltzeko. Komunikazio bide desberdinak erabiliz, Leioako herritarrek Udalari bere proposamenak helarazi ahalko dizkiote, eta proposamen bakoitzaren azterketa teknikoa egin ondoren, 8-12 proposamenen zerrenda lehentasunen arabera bozkatuko dute.

Nolako proposamenak aurkez ditzaket?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak.
  • Teknika edota ekonomiaren aldetik bideragarriak diren proposamenak
  • Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa justifikatuta dituzten proposamenak
  • Norberaren interesak baino Leioa udalerrian bizi diren herritar guztien onura eta interesak lehenesten dituzten proposamenak.
  • Legez kontrako, difamaziozko zein diskriminaziozko edukirik ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren arloan udal-eskumenekoa den edozein jarduera-esparruri lotutakoak.

 

Zuk 2018ko aurrekontu irekietan parte har dezakezu. Zeure proposamenen berri izan nahi dugu. Formulario honen bitartez bidali eiguzuz.