06.14.- KULTURA ETA GAZTERIA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
DISPOSICIONES GENERALES
1. artikulua
Udal hau, Lurralde Historikoko Toki Ogasunen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauarekin eta abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauarekin ados, Eranskinean jasotzen diren zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteatatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu, Ordenantza honetako terminoetan, aipatutako foru arauak honen parte direlarik.
2. artikulua
Ordenantza udalerri osoan aplikatzen da.
ZERGA EGITATEA
3. artikulua
Zerga egitatea Udal Administrazioak egiazko zerbitzua ematea edo jarduera egitea da, bai horretarako premiatua izan delako, bai partikularren ekintzek edo ez-egiteek horrela eragin duelako.
SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua
Subjektu pasiboak, zergapeko gisa, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak dira, zerbitzuak edo jarduerak eskatzen badituzte edo haien ondorioz, eraginpeko edo onuradun suertatzen badira.
5. artikulua
Ordenantza honek arautzen dituen tasak ordaintzeko betebeharra dute Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak emandako zerbitzu edo jardueren onuradunek eta aipatutako arloak antolatutako ekitaldietara bertaratzen direnek, tasa hau ordaintzea eskatzen denean
ZERGA OINARRIA
6. artikulua
Zerga oinarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza da, dagokion tarifak markatzen dituen terminoetan.
KUOTA
7. artikulua
Kuotaren zenbatekoa aurreko artikulutik sortutako oinarriari dagokion tarifa aplikatuz zehaztuko da.
MURRIZKETAK
8 artikulua
Tarifen % 100eko murrizketa izango dute Leioako ikastetxeetako ikasleek, baldin eta Leioako Udalaren Hezkuntza arloak antolatutako arte eszenikoetako, musikako eta zinemako ikuskizunetara joaten badira ere aldez aurretik arlo horretan izena emenda badute.
SORTZAPENA
9. artikulua
Tasa zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzapena egiten da.
LIKIDAZIOA ETA SARRERA
10. artikulua
Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzeko dagokion likidazioa egingo du, likidatutako zenbatekoaren sarrera eskudirutan eginez, Tarifetan jasotako ordainarazpen bakoitzaren arau partikularren arabera.