06.24.- AZTERKETA-ESKUBIDEENGATIKO TASA
ZERGA-EGITATEA
1. artikulua
Udal honek deitutako funtzionarioen kidego edo eskaletan edo lan-kontratuko langileen kategorietan sartzeko hautaprobak egiteko beharrezkoak diren zerbitzu teknikoak eta administratiboak ematea da tasa honen zerga-egitatea.
SUBJEKTU PASIBOA
2. artikulua
Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, funtzionario edo lan-kontratudun lanpostu hutsak jabetzan betetzeko Leioako Udalak deitutako hautaketa-prozesuetan izangai moduan izena ematen duten pertsona fisikoak.
SORTZAPENA
3. artikulua
Tasaren sortzapena hautaprobetan izena emateko eskaera egiten den unean gertatuko da.
Inskripzio-eskaera hori ez da izapidetuko tasaren zenbatekoa ordaindu arte, zerga-ordenantza honen 6. artikuluak araututako baldintzetan.
SALBUESPENAK
4. artikulua.
1. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude ondokoak:
a) % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak.
b) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 11. Artikuluan ageri den diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak, edo, hala badagokio, Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzen duen maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluak xedatutakoari jarraiki, bizitzeko gutxieneko errentaren onuradunak.
c) Genero-indarkeriaren biktimak, arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.
KUOTA
5. artikulua:
Oposiziogile edo lehiaketariek ordaindu beharreko kuotak bete beharreko lanpostuari dagokion taldearen arabera zehazten dira, epigrafe edo eskala hauen arabera:
| AZPITALDEAK | KUOTA |
| - A1 | 37,14€ |
| - A2 | 31,00€ |
| - C1 | 24,74€ |
| - C2 | 18,58€ |
| - Lanbide- taldeak | 11,80€ |
AUTOLIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
6. artikulua.
Tasa autolikidazio-araubidean eskatuko da, eta ordainketa eskabideak aurkezteko epearen barruan egingo da, abuztuaren 21eko 125/2019 Foru Dekretuaren bidez onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-bilketako Erregelamenduan ezarritako moduetako edozein erabilita.
SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
7. artikulua.
Tasa eskabideak onartzeko epearen barruan ordaintzen ez bada, izangaia ez da hautaprobetan onartuko.
Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, tasaren zerga-egitatea osatzen duen jarduera teknikoa eta/edo administratiboa egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
Beraz, ez da azterketa-eskubiderik itzuliko hautaketa-probetatik kanpo geratzen bada, interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.