null 2025. URTEKO PLAN ARAUEMAILEA

2025. URTEKO PLAN ARAUEMAILEA

Iban Rodríguez Etxebarria jaunak, Leioako Udaleko alkateak, ordenamendu juridikoak ematen dizkion eskudantziak erabilita, eta hain zuzen ere, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, 21.1 artikuluaren a), c) r) eta s) idatz-zatietan ezarritakoa,

Aintzat hartuta legez aitortutako toki erakundeek dituzten ahalmen arauemailea eta beren burua antolatzeko ahalmena

Aintzat hartuta ahalmen arauemailea erabiltzean administrazio publikoek zaindu beharreko printzipioak, hala nola, beharrizan, eraginkortasun, proportzionaltasun, gardentasun, efizientzia eta segurtasun juridikoaren printzipioak,

Aintzat hartuta Udal Idazkaritzak horri buruz egindako txostena, espedientean jasotzen dena eta ebazpen honen arrazoiketarako balio duena,

Aintzat hartuta aipatu txostenak azaltzen duen 2024ko Urteko Arau-Plana betetze-maila,

Idazkaritzak 2025ean onartzea aurreikusten dituzten ordenantza eta/edo erregelamenduak sail guztiei igortzeko eskatu dielako; eta horretarako igorri dituzten txosten eta jakinarazpenak aintzat hartuta,

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 132. artikuluan segurtasun juridiko eta aurresangarritasun handiagoa lortzearren hurrengoa ezartzen du: “Urtez urte, administrazio publikoek argitara emango dute Arau-plan bat, eta hartan jasoko dira hurrengo urtean onesteko igorriko diren lege- edo erregelamendu-ekimenak”. Beraz, hor agindutakoari jarraituz,

Honako hau XEDATZEN DUT

Lehenengoa.- Leioako Udalaren 2025. Urteko Arau-Plana onartzea, guztiek horren berri izan dezaten. Bertan sartuko dira udal sailek aurreikusten dituzten ordenantza- eta erregelamendu-ekimenak, erantsita doan agiriaren edukiarekin batera.

Bigarrena.- 2025. Urteko Arau-Plana Udalaren Gardentasun Atarian argitaratzea

Hirugarrena.- Udaleko sailei ebazpen honen berri ematea, dagozkion xedeetarako.

ERANSKINA

UDAL ARAUDI BERRIAREN AURREIKUSPENAK

  • Udal hilerria arautzen duen Erregelamendua
  • Hirigintza-araudia, indarrean dagoen Plan Orokorra berrikusteko prozesuari dagokionez
  • Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako gaueko harrerari eta eguneko arretari buruzko araudia onartzea
  • Leioako Emakumeentzako Kontseiluaren Erregelamendua
  • Adinekoen Kontseiluaren Erregelamendua
  • Generoaren araberako eraginari buruzko txostenak idazteko Alkatetzaren jarraibideak
  • Sarbide-erregimena arautzen duen erregelamendua
  • Alkatetzaren jarraibideak

LEHENDIK DAGOEN ARAUDIA ALDATZEKO AURREIKUSPENAK

  • Ordenantza fiskalak aldatzea/onartzea
  • Bide publikoa nola erabili eta txukun eduki arautzekoa zein hiriko paisaia babesteko arautzen duen zibismoaren ordenantza aldatzea
  • Udal Kirol Instalazioak eta Jarduerak Erabiltzeko Erregelamendua aldatzea
  • Diru-laguntzen ordenantza orokorra eta diru-laguntzen oinarri espezifikoak aldatzea
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erregelamendua aldatzea
  • Leioako Udalaren etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta larrialdi-egoeretarako harrera-pisuen Erregelamenduaren aldaketa
  • Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuen Leioako Udalaren Araudia aldatzea
  • Leioako Udalaren adinekoentzako ostatu-zerbitzua eskuratzeko araubidea eta zerbitzua emateko baldintzak arautzen dituen erregelamendua aldatzea
  • Trafikoko udal ordenantzaren aldaketa
  • Indarrean dagoen Plan Orokorraren garapenari buruzko hirigintza-araudia aldatzea eta/edo onartzea, bai egiturazko antolamenduari dagokionez, bai antolamendu xehatuari dagokionez
  • Jabari publikoaren okupazioa arautzen duten ordenantzak aldatzea eta/edo onartzea: (1) bide publikoaren erabilera pribatiboaren emakida, prentsa-kioskoak instalatzeko; (2) terrazak jartzea erabilera publikoko espazioetan; eta (3) bide publikoa erabiltzea ibilgailuak espaloietatik sartzeko, zamalanak arautzeko eta obrek eragindako okupazioa egiteko
  • Leioako Hiri garraio publikoari (Lejoanbusa) dagokion Araudia aldatzea eta/edo onartzea
  • Taxiaren udal-erregelamendua aldatzea eta/edo onartzea
  • Leioako udalerrian eraikitzen diren babes publikoko etxebizitzen zozketarako eta esleipenerako oinarriak arautzen dituzten ordenantzak aldatzea eta/edo onartzea
  • Etxebizitzen eta merkataritza-lokalen irisgarritasuna sustatzeko ordenantza aldatzea
  • Lur gaineko aparkaleku arautuaren zerbitzuaren ordenantza aldatzea
  • Era guztietako ordenantzak egokitzea indarrean dagoen araudira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onartzen duena bitarteko elektronikoen bidez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, eta administrazioelektronikoa eta elkarreragingarritasunari buruzko kontuak