null Ordenanza fiscal 06.07 2020
06.07.- IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEAGATIK ETA GORDETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

1. Artikulua.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen 9/2005 Foru Arauak ematen dituen eskumenak erabiliz, Udal honek ibilgailuak herri bideetatik kendu eta gordetzeagatiko tasa ezarri eta ordaintzea eskatzen du. Tasa hori Zergetarako Ordenantza honetan oinarrituko da.

2. Artikulua.

Ordenantza udalerri osoaren esparruan aplikatzekoa da.

ZERGA-EGITATEA

3. Artikulua

Ordenantza honetan arautzen den ordainarazpenaren xedea da ibilgailuak herri bideetatik kentzeko erabiltzen diren pertsona eta material baliabideen bitartez, garabietara lotuz eta gordetzeko dauden tokietara eramanez burutzen den jarduera, hala baten batek eskatuta nola Udaltzaingoaren ekimenez, Zigor Kodeko, Zirkulazioaren Kodeko edo indarreko beste lege xedapenen bateko arauak betetzen ez direnean.

SUBJEKTU PASIBOA

4. Artikulua.

1. Tasaren Subjektu Pasiboak dira, zergadun izanik, Ordenantza honetan arautzen diren udal zerbitzu zein jarduerak eskatu edo horien onuraduna edo eragina izaten duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergetarako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak.

2.- Jarduera zein zerbitzuak subjektu pasiboari eragin edo hartzen duela ulertuko da berak zuzenean zein zeharka sorrarazi duenean, bere jarduera bete ala ez betetzearen ondorioz Udalak ofizioz hemen esaten diren jarduerak egin edo zerbitzuak eman behar izan baditu.

ERANTZULEAK

5. Artikulua.

Zergen erantzukizunari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

ZERGEN ONURAK

6. Artikulua.

Zergen salbuespenak eta beste onura batzuk emateko aplikatzekoak diren xedapen orokorretan ezartzen dena beteko da.

7. Artikulua.

Titularrari ibilgailua lapurtu, edo bere borondatearen aurka bestela erabiltzen den kasuetan, ibilgailuaren titularra Tasa ordaintzetik salbuetsiko da, betiere egitatea jarritako salaketaren kopia aurkeztuz egiaztatzen badu, Udaltzaingoak egiten dituen ikerketen bidea utzi gabe.

ZERGAREN KUOTA

8. Artikulua..

Zergaren kuota Ordenantza honen I. ERANSKINEAN dagoen tarifen zerrendaren arabera zehaztuko da.

SORTZAPENA

9. Artikulua.

Tasa sorrarazi eta ordaindu beharra gauzatuko da zerga-egitatea den udal zerbitzuaren zein jardueraren prestazioa hasten denean. Ibilgailuak herri bideetatik kentzen diren kasuan, loturaren zerbitzua hasitzat joko da horretarako maniobrak hasten direnean.

KUDEAKETAKO ARAUAK ETA ORDAINTZEKO ERAK

10. Artikulua

1. Ibilgailuaren lotura edo gordetzea ez da amaituko harik eta dagokion Tasa ordaintzen ez den arte, eta horretarako ordaindu dela erakusteko agiria erakutsiko da

2. Tasa Udaltzaingoaren egoitzetan esku dirutan ordainduko da. Tasaren autolikidazioko jaurbidea ezarriko da, horretarako prestatuko den inprimakian gauzatuko dena, eta subjektu pasiboak zein aurkezten duenak izenpetuko duena. Ordainketa aurkezpenaren ekintza berean egingo da.

11. Artikulua

Tasa hau ordainarazi eta likidatzeak ez ditu baztertzen Zirkulazioko Arauak zein Udaltzaingoarenak ez betetzearen ondorioz jar litezkeen isunak.

12. Artikulua

Udalak ibilgailuak gordetzeko dituen tokietan dauden ibilgailuak ibilgailuak herri bideetatik kentzeko eta utzitako ibilgailuak gordetzeko indarreko arautegian oinarrituz esleituko ditu.

ARAUAK HAUSTEAK ETA ISUNAK

13. Artikulua

Zergen arauak haustearen kalifikazioari buruzko kontu guztiak, baita horien ondoriozko isunak bideratzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetarako Foru Arau Orokorrak xedatzen duenari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA - TARIFAK

2023ko Tarifa

1. IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEA (LOTURA ZEIN LOTURA ETA GARRAIOA)

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

29,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak       

36,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak ..........................

90,00

d) kamioi, traktore, atoi, atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.     

138,00

Ibilgailua lotzeko maniobrak hasi baina gordetegirako garraioa egiten ez den kasuetan, tasa %50 murriztuko da.

2. IBILGAILUAK GORDE ETA ZAINTZEA

a) bizikleta eta ziklomotoreak

a.1.) lehen hamabi orduak ...................................

0,00

a.2) gainerako orduak, egunean gehienez 6 euroraino

2,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak

b.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

b.2) gainerako orduak, egunean gehienez 12 euroraino

4,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramorainoko zama erabilgarriko edukierakoak.

c.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

c.2) gainerako orduak, egunean gehienez 18 euroraino

8,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.

d.1) lehen hamabi orduak ....................................

0,00

d.2) gainerako orduak, egunean gehienez 24 euroraino

12,00

3. EPAILEEN AGINDUEN ONDORIOZKO IBILGAILUEN GORDAILUA

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

0,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak, egun edo zatikiko. 

2,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak, egun edo zatikiko.    

4,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak, egun edo zatikiko.            

7,00