null Ordenanza fiscal.06.09 2020
06.09.- ONDORENGO UDAL-KONTROL AKTIBITATEAGATIKO TASA, AURRETIAZKO JAKINARAZPENA EDO ARDURAPEKO DEKLARAZIO MENPEAN DAUDEN OBRA ETA JARDUN URBANISTIKOETARAKO ZERBITZUAK EMATEAGATIK
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGA EGITATEA

1. artikulua.

Ordenantza honek arautzen duen ordainarazpenaren helburua da udalaren aktibitatea, kontrolerako jardun administratibo edo teknikoak, lizentzia urbanistikoaren exijentziaren ordez aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den kasuetan.

Udal jardun hori subjektu pasiboak aurkeztutako aurretiazko jakinarazpen edo ardurapeko deklarazioaren ondorioz eman daiteke, edo inspekzioaren ondorioz, jakinarazi ez diren edo jakinarazpenak osorik babesten ez dituen obra edo jardun urbanistikoak existitzen direla egiaztatzen den kasuetan.

Ordainarazpen xede izango dira emandako zerbitzu tekniko edo administratiboak, ekainaren 30eko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Euskadiko 2/2006 Legeak zehazten dituen egintzekin harremana dutenak.

SORTZAPENA

2. artikulua.

Tasaren sortzapena egiten da eta zerga ordaintzeko obligazioa hasten da zerga egitatea eratzen duen udal aktibitatea hasten denean. Efektu horietarako, aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den egunean bertan hasitzat jotzen da jarduna.

Era berean, sortzapena egingo da obra edo jardun urbanistikoa aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztu barik egiten denean, edo obra edo jardun urbanistikoa jakinarazitakoarekin bat ez datorrenean, Udalak egindako inspekzioaren ondorioz obra edo jarduna aurkitzen eta egiaztatzen denean.

KITAPENA

3. artikulua.

Tasa autolikidazio erregimenpean exijituko da obra edo jardun urbanistikoaren hasierari dagokion aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten denean. Interesatuek zehaztu egin beharko dituzte tasa ordaindu dela ziurtatzen duten datuak.

Aurrekoa ez diren bestelako kasuetan, Udalak likidatuko du tasa eta subjektu pasiboari jakinaraziko dio. Azken horrek, epe boluntarioan, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak zehazten duen epe barruan ordaindu beharko du.

ZERGA OINARRIA

4. artikulua.

2023ko Tarifa

Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuaren portzentaia       

0,50%

 

SALBUESPENA ETA HOBARIAK

5. artikulua.

1. Ondoren azalduko direnak tasa honetatik salbuetsita daude, baina ez daude lizentzia egokia eskatzetik salbuetsita.

Estatua, autonomi elkartea, udalerria dagoen probintzia, zenbait udalerri biltzen dituen mankomunitate, metropolialde edo bestelako erakundea, eta udala partaide duen partzuergoa, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen instalazio, obra edo eraikuntzengatik, eta nazioaren segurtasuna eta defentsa zuzenean ukitzen dituzten beste guztiengatik.

2. Otsailaren 24ko 24/1988 Foru Dekretuak Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzari luguntz eko araupetu duen planera bilduta dauden onuradun guztiek, jarraian zehaztuko diren hobariak izango dituzte:

2.a) Dedikazio esklusiboko nekazaritza-ustiapenetarako hirigintza lizentzien tasaren kuotan %90eko hobaria, beti ere, interesatuakNekazaritzako Gizarte Segurantzako alta duela frogatuz gero.

2.b) Dedikazio partziala duten nekazaritza-ustiategientzako hirigintza-lizentzien tasako kuotaren %50, gaitasun ekonomikoa, lantzen duen azalera, ustiategi-mota eta udalerriko antzeko ustiategiekin alderatuta landatutako azaleraren errendimendu proportzionala kontuan hartuta.

3. Gizarte etxebizitzen hobariak:

Gizarte etxebizitzak eraikitzea, baldin eta etxebizitzen prezioak kopuru hau gainditzen ez badu: behin-behineko kalifikazioaren unean indarrean dagoen eta aplika daitekeen modulu haztuta 1.1 baino handiagoa ez den koefizienteaz biderkatzetik ateratzen den kopurua.

—Hirigintza lizentziak emateagatiko tasaren kuotari 100eko 90eko hobari fiskala ezarriko zaio.

4. Autoen tailer mekanikoak eta kontzesionarioak bizitzeko aldeetatik herriaren kanpoaldeko aldeetara eramateagatik %90eko hobariak aplikatuko dira, baita ondoren bizilagunentzako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekuz aldatzeagatik ere.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko kuotaren % 50eko hobaria jasoko dute erakunde eskudunek emandako energia-eraginkortasunaren ziurtagiria aurkezten dutenek. Hobari hori ezin izango zaie eraikuntza berriei aplikatu, eta 2006ko urtarrilaren 1ean badauden eraikinei baino ez zaie aplikatuko.

Hobari hau lizentzia Eraikuntzaren Kode Teknikoan indarrean sartu aurretik eskuratu zuten eraikin eta obrei baino ez zaie aplikatuko.

6. Tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, familiako kideak gehitu direlako obra txikia burutu edo etxebizitza birgaitu behar izan duten familia ugariak, etxeak dituen espazioei edukiera gehiago emateko. Hobaria jasotzeko, titularrak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria lortuta izan beharko du familia ugaria izateagatik.