null Ordenanza fiscal:basuras 2019
06.06.- ZABOR BILKETARENGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 106. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, eta, orobat, Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz, udal honek zaborra biltzeagatiko tasa ezarri du, eta tasa hori zerga-ordenantza honi jarraiki arautuko da. Ordenantza honen arauek lehen esandako foru arauak ezarritakoak betetzen ditu.

ZERGA EGITEA

1. artikulua

Tasaren zerga-egitatea dugu jarduera industrialetan, merkataritzakoetan, profesionaletan, artistikoetan eta gizarte-, kultura- eta kirol-zerbitzuetakoetan, edo izaera ekonomikoko eta hirigintza-plangintzan jasotako beste edozein erabileratan baliatzen diren etxebizitzetako, ostatuetako, lokaletako edo establezimenduetako etxeko zaborrak eta hiri-hondakin solidoak nahitaez jasotzeko zerbitzua ematea, bai eta horiek garraiatu eta tratatzeko zerbitzua ematea ere.

Ondorio horretarako, etxeko zabor eta hiri-hondakin solidotzat hartzen dira lokalen edo etxebizitzen garbiketa arruntetik sortzen diren hondakinak edo detrituak; hala, kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira hondakin industrialak, obra-hondakinak, giza detrituak, gai eta material kutsatuak, korrosiboak, arriskutsuak edo horiek biltzeko tratamendu profilaktikoak baliatu eta higiene-, edo segurtasun-neurri bereziak hartu behar direnak.

Ez dago tasa horri lotuta altzariak eta etxeko tresnak erretiratzeko borondatezko zerbitzua, alderdiak eskatu behar duena.

SUBJETU PASIBOA

2. artikulua.

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren 33. artikuluak jasotzen dituen pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta zerbitzua ematen den leku, plaza, kale edo bide publikoetan dauden etxebizitzetan bizi eta lokalak erabiltzen dituztenak, dela jabe gisa, dela gozamendun gisa, dela errentari gisa, dela prekarioan.

Zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da dena delako etxebizitzaren edo lokalaren jabea, eta, hala badagokio, ordaindutako kuotak erabiltzaileei jasanarazi ahal izango dizkie, zerbitzuaren onuradun baitira.

SORTZAPENA

3. artikulua.

Bat. Tasa eta ordaintzeko betebeharra sortzen dira zerbitzua ematen hasten den unetik bertatik. Horren haritik, zerbitzua nahitaez eman behar denez, zerbitzua hasi dela ulertuko da etxeko zaborrak biltzeko udal-zerbitzua ezarrita dagoenean eta martxan dagoenean tasa ordaindu behar duten zergadunek erabilitako etxebizitzak edo lekuak dauden kale edo tokietan.

Bi. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ez dute tasa ordaindu beharrik izango isolatutako etxebizitzek eta nekazaritzako etxolek, kamioia kargatzeko lekutik 200 metrotik gorako distantziara badaude.

Hiru. Aipatutako zerbitzua ezarrita eta martxan dagoenean, kuotak egutegiko hiruhileko bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, betiere tasaren sortzapena data horren ondotik gertatzen denean izan ezik; kasu horretan, lehenengo kuota hurrengo hiruhilekoaren lehen egunean sortuko da.

SALBUESPENAK

Artículo 4

Bat. Zabor-tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira jarduerarik gabeko lonja eta establezimendu hutsak; jarduerarik ez dagoela ulertuko da lokala ur-horniduraren zerbitzuaren onuradun gisa agertzen ez denean.

Nolanahi ere den, administrazioak salbuespena berrikusi, egiaztatu eta, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du, baldin eta lokalean edo establezimenduan ur-horniduraz bestelako jarduera-zantzuak badaude.

Bi. Garaje pribatuak, hau da, gehienez ere, hiru ibilgailurentzako edukiera dutenak, baldin eta ur-hornidurako zerbitzuaren onuradun gisa agertzen ez badira.

HOBARIAK

Udalerrian erroldatutako pertsonek zabor-tasa % 50 murrizteko eskubidea izango dute, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a)    Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) edozein modalitateren titularrak izatea

b)    Langabezia-prestazioen hartzaile izatea eta DSBE jasotzen dutenen ondare-baldintza berdinak betetzea, nahiz eta une horretan errenta ez jaso, betiere bizikidetza-unitateko kide guztiak langabezian badaude. Hobaria jasotzeko eskubidea izateko, eskabidea hura aplikatzen den ekitaldiaren barruan egin beharko dute, eta aldez aurretik egiaztatu beharko dituzte aldi horretan ordaindutako ordainagiriak eta bizikidetza-unitateko kide guztiek legez duten langabezia-egoera.

c)    Kide kopuruaren arabera, hileko diru-sarrerak DSBEren arabera legokiekeen zenbatekoa baino txikiagoa duten eta, aldi berean, DSBE jasotzen dutenen ondare-baldintza berdinak betetzen dituzten pertsonak edo bizikidetza-unitateak. Hain zuzen ere, honako hauek:

- DSBE etenda duten pertsonak, zehapen gisa, gertatzen sorturiko administrazio-baldintzak ez betetzeagatik.

- DSBE jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak, honako arrazoi hauetako batengatik:

Ezin dute hiru urteko errolda egiaztatu.

Ezin dute jatorrizko herrialdeko dokumentaziorik aurkeztu.

Ezin dute ezkontidearen jatorrizko dokumentaziorik aurkeztu..

Etxebizitza partekatzen eta une horretan bi DSBE duten pertsonak egotea.

Epigrafe honetan adierazitako kontzeptuengatik tasan egiten den edozein murrizketarekin batera, Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostena aurkeztu beharko da beti.

KUOTA

6. artikulua

Bat. Zerga-kuota lokal-unitate bakoitzeko zenbateko finko jakin bat izango da, eta ondasun higiezinen izaeraren eta xedearen arabera zehaztuko da.

Bi. Ondorio horretarako, hiruhilekoko tarifa hau aplikatuko da:

Etxebizitza pribatuak

21,46 €

Lonja hutsak eta ur-hartunea duten garaje pribatuak

10,73 €

EJZri lotuta ez dauden jarduerak egiten diren establezimenduak eta garaje komunitarioak:

50 m2-tik beherakoak

29,64 €

51-100 m2-koak

36,80 €

101-200 m2-koak

43.95 €

201-500 m2-koak

59,28 €

500 m2-tik gorakoak

73,59 €

Tabernak, kafetegiak eta antzekoak, arrandegiak, janaritegiak, fruta-dendak, harategiak eta tailer txikiak:

50 m2-tik beherakoak

104,26 €

51-100 m2-koak

130,83 €

101-200 m2-koak

154,34

201-500 m2-koak

208,51 €

500 m2-tik gorakoak

261,66 €

Burdindegiak, zapata-denda, bankuak, farmaziak, ikastetxeak, estankoak eta beste:

50 m2-tik beherakoak

58,77 €

51-100 m2-koak

73,58 €

101-200 m2-koak

87,90 €

201-500 m2-koak

117,54 €

500 m2-tik gorakoak

147,19 €

 

Hiru: Industria handiaren zabor-bilketa interesatuekin egingo diren banako hitzarmenen bidez arautuko da.

Lau: Putzu beltzak husteagatik, 33,73 €-ko tasa sortuko da m³ edo zatiki bakoitzeko.

Bost: zabor geldoak (50 kg-ko zakua), 3,68 €/unitate.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

7. artikulua.

Bat. Tasa lehen aldiz sortzen denetik hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barruan, subjektu pasiboek matrikula formalizatuko dute; horretarako, alta-adierazpena aurkeztu eta, aldi berean, lehenengo hiruhilekoko kuota ordainduko dute.

Bi. Matrikulan agertzen diren datuetan aldaketaren bat gertatu dela jakinez gero, ofizioz edo interesdunek hala jakinarazita, aldaketa egokia(k) egingo d(ir)a matrikulan, eta adierazpena egin den egunaren ondoko kobrantza-alditik aurrera izango ditu(zte) ondorioak.

Hiru. Tasa horren zioz eska daitezkeen kuotak ur-horniduraren eta -kontsumoaren ziozko ordainagirien aldi eta epe berdinetan likidatu eta bilduko dira.

KUDEAKETA ARAUAK

8. artikulua

Tasa ordaindu behar duten pertsona fisiko edo juridikoek altaren, bajaren eta lekualdaketaren adierazpenak aurkeztu beharko dituzte tasa kudeatzeaz eta kobratzeaz arduratzen den Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren bulegoetan, bai eta ordainarazpen hori behar bezala aplikatzeko eskatzen dizkioten datuak eman ere, eta interesdunaren erantzukizunpekoak izango dira datuak ez ematetik edo gaizki ematetik sortzen diren ondorioak.

Zerga-arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzari dagozkion zehapenei dagokienez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 77. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoa beteko da