null Ordenanza fiscal:cementerio2020
06.04.- UDAL HILERRIAREN ZERBITZUAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGAK ORDAINDU BEHARRA

1. artikulua

1. Zerga egitatea.—Ordainarazpen honen tarifan zehaztu den ehorketa zerbitzugintza da.

2. Zergak ordaindu beharra.—Ehorzketa eskubidea edo hilerriko zerbitzua baimentzen denean, zergak ordaintzeko betebeharra sortuko da, salbu eta eskubide horiek hilerria artatzeko direnean.

3. Subjetu pasiboa.—Eskubidearen titularra, horren jaraunsleak edo ondorengoak edo bera ordezkatzen dutenak ordaintzera beharturik daude.

OINARRIAK ETA TARIFA

2. artikulua

Kargapeko zerbitzuak eta honen zenbatekoa ondorengo taulan finkatu dira:
 

2023ko tarifa

1. Alogerak

a) 8 urterako nitxoa ematea, Leioan erroldatuta dagoen pertsonari edo 30 urtez udalerrian erroldatuta egon eta bizi izan denari.

386,36

b) 8 urterako nitxoa ematea, Leioan hil eta Leioan erroldatuta egon ez, baina udalerrian bizi izan denari.

699,13

c) Hezurtegia 10 urterako ematea. Ez dira salduko, eta, nolanahi ere, 2002-05-02ra arte emandakoak errespetatuko dira:

—Hezurtegi bakunak ...........................................

125,72

—Hezurtegi bikoitzak ..........................................

252,46

d) Ez da onartuko lurperatzerik, ez nitxoen alokairurik, ezta hezurtegiak saltzerik ere, udalerrian erroldatuta ez badaude edo udalerrian bizi ez badira.

2. Ehorzketak egiteagatiko eskubideak

a) Aurreko jabetza partikularreko panteoian ehorzteagatik.

279,04

b) Aurreko jabetza partikularreko hilobian edo nitxoan ehorzteagatik.

140,03

c) Hilobi erkidean edo alokairuko nitxoan ehorzteagatik.

40,88

d) Hondakinak edo errautsak ehorzteagatik.

36,80

3. Hobitik ateratzea, berriz hobiratzea eta lekualdatzea.

a) Hilerri barruan gorpuzkiak 8 urte baino lehen beste hilobi batzuetara eramateagatik.

93,01

b) Hilerri barruan gorpuzkiak 8 urteren ondoren beste hilobi batzuetara eramateagatik.

71,55

c) Gorpuzkiak hilobi erkidera eramateagatik...........

Salbu

d) Hondakinak prestatzeagatik, partikularraren kontura lekualdatzeko    

93,01

4. Jabetzak eskualdatzea

a) Panteoien, hezurtegien, nitxoen edo beste edozein motatako hilobien jabetzak pertsonei, aurreko eta ondorengo ahaideen edozein mailatako jabeen senideei eta adarreko anaia-arreben edo albokoen artean eskualdatzeagatik, eskualdatutako edo lagatako jabetza bakoitzeko.

93,01

 

b) Aurrez zehaztu ez diren pertsonei egindako transmisio berberetarako, salgai dagoen balio errealaren % 50, eskualdatutako panteoi, hilobi edo nitxoari dagokion peritu-txostenaren arabera.

Udalak, lehen aipatutako a) eta b) letretan, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak beretzat gordetzen ditu.

5. Eraikuntzak, gurutzeak, hilarriak edo bestelako apaingaiak

a) Hilobietan egiten diren obrengatik, udalerriko obra lizentziaren emakidearen antzeko tasa edo zerga ezarriko da.

6. Artapena

Udal hilerria era egokian eta behar bezala artatzeko, hilobietako behar edo zikinak garbitzeagatik 8 urterako ehorzketa edo lurperaketa eskubideei buruzko 3. tarifan ezarri ziren eskubideen erdia ordaindu beharko da behin.

7. Gorpuak eramatea

Hildakoak zerbitzu hori kontzertaturik ez badu, horren senideek hailautoen zerbitzuengatik udalerrian ezarri diren gastuak ordaindu beharko dizkie Udalari.

 

KONTZEPTUEN TERMINOLOGIA

3. artikulua

a) Harrilobia: Norbanakoek udal hilerrian egiten dituzten jabetza pribatuko eraikuntzak dira; ezin dira eman egungo udal hilerrian.

b) Jabetzako nitxoak: bertikalean eraiki diren hilobiak dira: Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

c) Jabetzako lurpeko hilobiak: lurpean egiten diren ehorzketak dira, eta horretarako, lurren jabetza adjudikatzen da; gaur egun, ez dira udal hilerrian onartu.

d) Jabetzako Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

e) Alokatzen diren Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; hamar urtetarako alokatzea onartu da.

f) Erkidego hezurtegiak: hilobietako gorpu hondakinak biltzeko erabiltzen dira.

g) Alokatzen diren nitxoak: bertikalean eraiki diren eraikuntza mota batzuk dira: hilobi hauek zortzi urtetarako eta ez gehiago alokatzea onartu da.

h) Erkidegoaren lurreko hilobiak: udal lurrean egiten diren ehorzketak dira; ehorzketa hauen iraupena zehaztu gabe dago, eta Hil Poliziak baimentzen duenean, bertako gorpu hondakinak ehortzi ahal izango dira.

4. artikulua

Udalerri honetan hiltzen diren eta erabat txiroak direnak ehorzteko eskubideak ordaintzetik salbuetsirik daude.


ADMINISTRAZIOA ETA KOBRANTZA

5. artikulua

Interesatuek eskaturik aurreko tarifako zerbitzugintzarengatik adierazi diren eskubideaek sortzapena izango dute, titulu edo baimen egokiak luzatzea eskatzen den une berean.

6. artikulua

Tarifaren eskubideak, artapenarengatik sortu direnak, zortzi urtetik behin eskatu ahal zaingo dira.

Zortzi urtetan desehorzketak edo ehorzketak egiten badira, artapen kanona berriz ere sortzapena izango du.

Jabetzakoak diren lurpeko hilobiak, nitxoak edo harrilobiei dagokienez, egutegiko 60 egun igaro ondoren, artapen gastuen eskubideak aldian aldian ordaindu ez badira, haiek ordainerazpena izango dute premiamenduzko betearazpidez.

Tarifako 8. zenbakiko gastuez aparteko konponketa gastuak ere gain hartu beharko ditu hilobi mota hauen titularrak: hori egiten ez badu, Udalak ordainduko ditu interesatuaren kontura. Eskubide hauek edonork ordaindu ahal izango ditu interesatuen kontura.

7. artikulua

Likidatuta dauden eta behar zen egunean ordaindu ez ziren kuotak premiamendu bidez ordainduko dira.

HUTS EGITEN DUTEN PARTIDAK

8. artikulua

Huts egiten duten partidak premiamendu bidez ordaindu ezin izan diren kuotak dira; kuota horien aitorpenerako, espediente egokia egin beharko da, indarrean dagoen Zerga-Bilketari buruzko Araudian ezarritakoaren arabera.

MAULA ETA ZIGORRAK

9. artikulua

Udal ordainezarpen honen eskubideak urratzeari edo maulei dagokienez, kontuan hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Zehapenen Araudia onartzen duen ekainaren 21eko 100/2005 Foru Dekretua eta zerga zehapen jakin batzuk barkatzeko eskumena eskuordetzen duen ekainaren 29ko 1693/2005 Foru Agindua.