null PresupuestosAbiertos:Fases:Fase1:EUSK

1. Zatia: Herritarren proposamenak biltzea.

Otsailaren 9etik otsailaren 28ra proposamenak bidali ahal izango dituzte 16 urte baino gehiago duten leioaztarrek. Horretarako bide desberdinak antolatuko dira 

Proposamenak helarazteko bideak.

  1. HAZ: Betetako formularioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emanez. Gainera, euskarri digitalean ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak (USB memoria, SD txartela, CD, DVD, etab.)  Formularioa helbide elektroniko honetara ere bidali dezakezu: leioa.zabalik@leioa.net
  2. Buzoiak: Leioako puntu desberdinetan jarritako 15 buzoietako edozeinetan betetako formularioa sartuz. Buzoiak udal eraikin hauetan kokatuta daude:
  • Pinuetako Nagusien Zentroa
  • Txorierriko Nagusien Zentroa
  • Gaztelubide HAZ
  • Udaletxea (Udaltzaingoko sarrera)
  • Sakoneta kiroldegia
  • San Bartolome Kulturgunea

Kalean, honako tokien inguruetan:

  • Lamiakoko metro geltokia
  • Udondoko bulebarra (Ikaztegi aparkalekua)
  • Ikeamendiko igogailua
  • Mendibile pasabiderako sarbidea (aparkaleku urdina)
  • Artatzagane (Bordeoena parkea)
  • Artatza kalea, 20
  • Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza)
  • Estartxe kalea (haurrentzako jolas-parkearen ondoan)
  • Maiatzaren Bata kalea, 2
  1. On line: Formulario honen bitartez.

 

Lehen fase honetarako hitzaldiak antolatu eta informazio karpak ere jarriko dira Leioako hainbat tokitan (osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu). Bizilagunek informazio gehiago izan dezaten eta proposamenak ere egin ahal izateko.

Karpak:

  • Otsailak 16: Leioa Metro geltokian (goizez) eta Sakonetan (arratsaldez)
  • Otsailak 17: Lamiako geltokian (goizez) eta Txorierri (arratsaldez)
  • Otsailak 18: Maiatzaren bata, 2 Pinueta (goizez) eta San Bartolome (arratsaldez)