null OLENTZEROK ETA MARI DOMINGI URTEKO GAURIK MAGIKOENA PRESTATZEN HASI DIRA LEIOAN

OLENTZEROK ETA MARI DOMINGI URTEKO GAURIK MAGIKOENA PRESTATZEN HASI DIRA LEIOAN

Irudia OLENTZEROK ETA MARI DOMINGI URTEKO GAURIK MAGIKOENA PRESTATZEN HASI DIRA...
  • Gaur goizean, Iban Rodriguez Etxebarria alkatearen bisita izan dute, egun hauetan bere etxea izango dena; Elexaldeko Errota, bertan prestatzen ari dira abenduaren 24ko gauean leioaztarrek jasoko dituzten opariak.

  • Olentzero eta Mari Domingirekin batera, doako aisialdi-jardueren programazio zabala dator 2025eko urtarrilaren 5era arte, txikienentzat eta haien familientzat pentsatua.

  • Nobedade gisa, Leioak Gabonetako elementu berri bat estreinatuko du: elur-bola handi bat, haurrak eta helduak barruan aurkituko duten elur artifizialarekin jolastera sartu ahal izateko. Zalantzarik gabe, unean uneko argazkiak ateratzeko eta familia eta lagunen Gabonetako postal bat sortzeko aukera ona izango da.

 

(Leioa, 2024ko abenduaren 18a) -. Olentzero eta Mari Domingi Leioan dira jada, urteko gau magikoa prestatzeko.

Gaur goizean, Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak ongietorria egin die Elexaldeko Errotan, egun hauetan euren etxea izango denean. Bertan, abenduaren 24an Leioako etxeetan utziko dituzten gutunak irakurri eta opari-zakuak prestatuko dituzte.

Bere bisitan, Alkateak Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitz egin ahal izan du urte sasoi honetako ilusioaz, prestaketez eta helarazi dizkieten desio ugariez, batez ere txikienei, baina baita jada hainbeste ez direnei ere, eta, hain zuzen ere, beraiei, alkateak mezu bat helarazi nahi izan die Leioako Haurren Kontseiluko haurren artean gehien errepikatzen den eskaeretako bati buruz: "haurrek jostailuak eskatzen dituzte, gauza materialak eskatzen dituzte, baina baita gurasoek denbora oparitzea nahi dute, eta ez bakarrik Gabonetan, egunero tarte bat izatea elkarrekin jolasteko, hitz egiteko, partekatzeko...", "garrantzitsua da gogoratzea modu horretan laguntzen diegula hazten, garatzen eta ikasten. Ez da erraza, baina 2025erako dugun erronka izan daiteke: gure seme-alabei, ilobei, bilobei... denbora gehiago eskaintzea ", esan du.

Olentzerok eta Mari Domingik gogoratu dute abenduaren 24ra arte Kultur Leioan, Polikiroldegian, Pinuetako Herritarren Arretarako Zerbitzuan eta Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artaza eta Altzagako ikastetxe publikoetan utz dezaketela gutuna.

Leioako Udalak antolatzen dituen Gabonetako jarduerak eskolako oporrekin batera hasiko dira, abenduaren 20an, ostirala, Boulevardean gaztaina erreak banatuz, 18:00etatik aurrera eta Leioako Saltoki Elkartuen Elkarteari esker.

Asteartean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi herriko kaleetan zehar ibiliko dira, irteera 17:00etan izango da Elexaldeko Errotatik eta ordubete beranduago, 18:00etan, toki berera itzuliko dira eta agurtu nahi duten haurrei harrera egingo diete, eskutitzak eskura emanez edo azken desioak kontatuz.
Euria egiten badu ez da ibilbiderik egongo eta harrera Kultur Leioan izango da.

Errege Magoek Olentzero eta Mari Domingiren lekukoa hartuko dute. Nahi dutenek abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean bidali ahal izango dituzte gutunak Ekialdera, Kultur Leioan, Kiroldegian eta Pinuetako Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Errege Magoek harrera egingo diete haurrei urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 21:00etara, Kultur Leioan.

Aurretik, baina, urteari agur esateko, txikienak izango dira berriro ere protagonista Kanpanada Txikietan, abenduaren 31n, Errekalde plazan, 11:30ean.

HAURRENTZAKO TAILERRAK ETA IKUSKIZUNAK

Urte berria haurrentzako proposamenez beteta iritsiko da. Kandelazubietan, urtarrilaren 3tik 5era bitartean, doako hainbat jarduera, tailer eta ikuskizun izango dira.

Tailerrak goizeko saioetan egingo dira, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, egunero, hilaren 5ean izan ezik, goizeko saioa baino ez baita izango. Gainera, ikuskizunak izango dira egunero:

Urtarrilak 3
• Titerrak: Rosa Martinez, "De Fabula" 12:30ean. 4 urtetik aurrera.
• Antzerkia: Patata Tropikala, "Pirata garrapataren abenturak" 18:304. 4 urtetik aurrera

Urtarrilaren 4an:
• Antzerkia: Txaloka, "Buala" 12:30ean. 4 urtetik aurrera
• Magia: Kidam magoa, "Magia" 18:30ean. 4 urtetik aurrera

Urtarrilak 5
• Antzerkia: Ameztu Producciones, "Organik", 12:30ean. 4 urtetik aurrera
Urtarrilaren 3an, ostirala, Txistu Kale Bandak Leioako kaleak alaituko ditu, 19:00etan Udondoko Boulevardean, 20:00etan Euskal Etxeen Plazan eta 21:00etan Ia plazan Ikea Barri.

Programazio honi guztiari Leioako Udal Kontserbatorioak antolatutako Gabonetako kontzertuak gehitu behar zaizkio.

ELUR BOLA

Nobedade gisa, aurten Leioak Gabonetako dekorazio eta argiztapenarekin bat egiten duen elementu berri bat estreinatuko du: Gabonetako elur-bola handi bat, haur zein helduek barruan aurkituko duten elur artifizialarekin sartu eta jolastu ahal izango dutena, zalantzarik gabe momentuari argazkiak ateratzeko eta familia eta lagunen Gabonetako postal propioa sortzeko aukera ona.

Boladak hainbat gune zeharkatuko ditu abenduaren 3tik 5era

• Urtarrilak 3 – Udondoko Bulebarra
• Urtarrilak 4 – Euskal Etxeen Plaza
• Urtarrilak 5 – JR Aketxe plaza

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

REDES SOCIALES: 
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net 
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu