null Ordenanza admon:electronica

Leioako udaleko administrazio elektronikoari buruzko ordenantzaren aldez aurreko galdeketa publikoa (ITXITA)

Idazkariak egindako txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio:

Leioa Hurbil proiektuaren esparruan, Alkatetzaren 277/18 Dekretuaren bidez adjudikatu zen administrazio elektronikoaren proiektua handitu eta garatzeko sistema integral bat hornitu eta ezartzeko kontratua, hartara, 39/2015 eta 40/2015 lege berriei egokitzeko honako kudeaketa-eremu hauetan: "ePAC" espedienteak, "registr@" erregistroa, egoitza elektronikoa eta herritarren karpeta eta kontratatzailearen profila".

Ondoren, Alkatetzaren 930/18 Dekretuaren bidez, Administrazio Elektronikoa sustatzeko asmoz, Leioa Hurbil proiektua garatzen jarraitzea ebatzi zen. Horretarako, Izapidetze Erraztuko Plataforman ezarri beharreko moduluak definitzeko lanetan parte hartzeko ardura izango zuen talde bat izendatu zen. Horrez gain, Leioako Udalean Administrazio Elektronikoa martxan jartzeko azken eguna 2018ko urriaren 15a izango zela erabaki zen. Egun horretatik aurrera, udaleko administrazio-prozeduren bidez igorritako dokumentazioa erabat elektronikoa izango da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, besteak beste, administrazio publikoen funtzionamendu elektronikoaren inguruko arauak ezartzen dituzte, eta herritarren eskubide eta beharrizan jakin batzuk arautzen dituzte, baita administrazio publikoen betebeharrak ere.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak eskumen hau aitortzen die udalerriei: teknologia berriak eskueran izateko azpiegiturak antolatzea eta kudeatzea, administrazio elektronikoa, prozesuen arrazionalizazioa eta sinplifikazioa eta, batez ere, herritarrek informazioaren teknologiak eta komunikazioak modu efiziente eta jasangarrian erabil ditzaten bultzatzea.

Hori guztia kontuan hartuta eta legez aitortutako tokiko araugintzarako ahalmenean oinarrituta, idazki hau sinatu duenak zera proposatzen du: administrazio elektronikoari buruzko ordenantza bat egin eta onestea, arlo horretan ditugun eskumenak baliatuta, estatuko eta autonomia erkidegoko araudia udal-eremuan garatzeko eta araudi hori udalaren eta udalerriaren errealitateari egokitzeko.

Oinarria: Leioako Udalaren 2018ko Urteko Plan Arauemailean, (2998/17 Dekretuaren bidez onetsi zena) aurten onestea aurreikusi diren arauen artean, besteak beste, administrazio elektronikoari buruzko araudia jaso da. Araudi hori onetsi aurretik udalaren gardentasun-atalaren bidez egin beharreko kontsulta publikoa artikulatze aldera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 133. artikuluarekin eta Alkatetzaren 3017/2017 Dekretuarekin bat eginik, proposatu den administrazio elektronikoari buruzko ordenantzari dagokionez, zera jakinarazten dut:

  1. Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Arlo horri buruzko estatuko eta autonomia erkidegoko araudiek udaleko administrazio-prozedura elektronikoa artikulatzeko garapen edo osaketa bat behar duen administrazio-prozedura elektronikoari buruzko kontuak arautzen dituzte.

  1. Onesteko beharra eta egokitasuna

Leioa Hurbil proiektua garatzeko, Leioako Udaleko alkatetzak 2018ko urriaren 15a ezarri du Leioako Udaleko Administrazio Elektronikoa martxan jartzeko azken egun gisa. Egun horretatik aurrera, udaleko administrazio-prozeduren bidez igortzen den dokumentazioa erabat elektronikoa izango da.

  1. Arauaren helburuak

Arlo horretako betebehar legalak betetzeaz gain, administrazio elektronikoko ordenantzaren bidez, administrazio-prozedurak izapidetzerakoan Leioako Udalak herritarrekin dituen harremanen esparru juridikoa are seguruagoa izan dadin lortu nahi da. Leioako Udaleko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua arautzen duen Ordenantzak arlo horren inguruko eskubide jakin batzuk aitortzen dituen arren, proposatzen den ordenantzaren bidez eskubide horiek garatzea eta izapidetze elektronikoari egokitzea da asmoa.

  1. Araudi arloko eta araudiz bestelako alternatiba posibleak.

Kontu jakin batzuei dagokienez —besteak beste, egoitza elektronikoa eta baliozko identifikaziorako eta sinadurarako baliabideen ezarpena— nahitaezkoa da Leioa udalerriko errealitateari egokitutako araugintza-tresna bat edukitzea; hala eta guztiz ere, beste kontu batzuei dagokienez —esaterako, herritarren eskubide eta betebeharrak edo administrazioarekin elektronikoki harremanetan jartzera behartuta dauden subjektuen zehaztapena— estatuko araudia zuzenean aplikatu daiteke, ez baitira udal-ordenantza bidez ezarri behar.

Udal Idazkariak emandako udal araudia onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web-Orrian argitaratze data Epe bukaera data
Leioako Udaleko Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza. 2018/AI/11/159 2018.05.30 2018.06.13