null Ordenanza fiscal:pisos acogida

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzen lagapenagatiko zerga ordenantzaren aldez aurreko galdeketa publikoa (ITXITA)

OINARRIA: Ogasun eta Ondare Zerbitzuko Administrazio Orokorreko Teknikariak egindako txostena. Honen eragilea da eta honakoa jasotzen du, hitzez hitz:

 ALKATE ANDREA:

 Udalbatzak 2018ko apirilaren 22an egindako bileran, 3. Akordioaren bidez behin-behingoz erabaki zuen etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta larrialdi egoeretarako Leioako Udalaren harrera etxebizitzen araudia onartzea.

Gure Autonomia Erkidegoan urriaren 6ko 185/2015 dekretu bidez onartutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu zorroak zera ezarri du: etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera etxebizitza doako zerbitzua dela, baina gizarte larrialdietan arreta emateko harrera etxebizitzan egoteak baterako ordainketa daukala.

Horrela izanik, zerga ordenantza berri bat onartu beharra dago, gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzen lagapenagatiko tasa arautzeko.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. Artikuluaren arabera, lege aurreproiektu edo araudi bat onartu aurretik, kontsulta publiko bat egin behar dela, administrazioaren webgunearen bidez. Horrela, arau horrek eragingo dien erabiltzaile eta erakunde posibleek beren iritzia emango dute.

Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak artikulu hori zerga ordenantzen onarpen prozeduraren aplikatzearen inguruko iritzia eman du. Adierazi du aurretiko kontsulta egiteko izapidea burutu behar dela zerga ordenantza berri baten onarpenaz ari garenean; aldiz, aurretik egon den zerga ordenantza baten aldaketan ez da beharrezkoa, erregulazio partzial bat delako.

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitza lagatzeagatiko tasa arautzeko ordenantza berria da, beraz, gardentasunaren printzipioa betetze aldera, aurretiko kontsulta egin behar da ordenantza hori onartu aurretik. Horren barruan, informazio publikoki eman behar da, gardentasunaren orriaren bidez. Horrela dago jasota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. Artikuluan.

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzak lagatzeagatiko tasa arautzeko zerga ordenantza bat landu eta onartu beharra adierazita, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web orrian argitaratze data Epe bukaera data
Ordenanza fiscal reguladora de la tasa por cesión de piso de acogida para la atención de situaciones de urgencia social   2018.05.07 2018.05.21