null POLICIA LOCAL

LEIOAKO UDALTZAINGOAREN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Udaltzainburuaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio:

"Eusko Jaurlaritzak 58/2015 Dekretua onetsi zuen 2015eko maiatzaren 5ean, zeinak Euskadiko udaltzaingoen antolamenduari eta funtzionamenduari aplikagarri zaizkion esparru-arauak ezartzen dituen.

Dekretu hau, nagusiki, antolamenduaren barruan ofizial maila baino burutza baxuagoak dituzten polizientzako da. Horrela, elementu teorikoak gaituko dira gradu batean igotzeko, 1. agentea izendapena dutenetik hasita, azpiofizial graduko burutzetara iritsi arte.

Azken apartatuan, lehenengo xedapen iragankorraren bigarren apartuan, hauxe jaso da: udaltzaingoari buruzko araudi propiorik ez duten udalek ere hiru urteko epea izango dute beren araudia onartzeko. Aipatutako epea 2018ko maiatzaren 5ean amaituko da.

Udaltzaingoen Koordinazioa eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkartea (Ajeple) hori lantzen ibili dira, eta udal bakoitzaren premiei egokitzen den araudi-eredu bat prestatu dute".

Udal Idazkariak emandako udal araudia onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Arautegia Espediente Wrb orrian argitaratze data Epe bukaera data
Leioako Udaltzaingoaren araudia.

ESP. 2018/AI/11/128

2018.05.03 2018.05.17