null Viviendas tuteladas

TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZEN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Gizarte Ekintza Arloko arduradunaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio hitzez hitz:

" Urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak ezartzen du beharrezkoa dela gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxeekin lotutako udal baliabidea sortzea.

Arlo honetatik beharrezkotzat jotzen dela aipatutako baliabidea  ezartzea, gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko aldi batez etxebizitzarik daudenean, hartara, gizarteratzeko bideari ekin diezaioten baliabide ekonomiko pertsonalik eta gizartearen edo familiaren laguntzarik ez daukatenean.

Nahitaezkoa dela aipatutako baliabideari araudi bat ematea, beroriek eskuratzeko baldintzak, ordainketa partekatuaren sistema, eskubideak eta betebeharrak, zehapen-araubidea… arautuko dituena. Araudi honen helburua baliabide hori eskuratzeko herritarrei berdintasuna bermatzea da, eta beste alde batetik, baliabidearen funtzionamendu egokia ziurtatzea."

Udal Idazkariak emandako udal ordenantzak eta araudiak onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web orrian argitaratze data Epe bukaera data
Tutoretzapeko etxebizitzen araudia 2018/AI/11/153 2018.05.18 2018.06.01