Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak ezarritakoarekin ados, izaera orokorrez, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legea ez zaie Herri Administrazioei aplikatzen, lege horren eranskinean definitzen diren informazioaren gizartearen zerbitzu emaileen izaerarik ez dutelako.  Lege hori aplikatuko litzaieke, bakarrik, Administrazioaren jarduerak izaera ekonomikorik balu.

Dena den, erabiltzailearen ekipoan cookieak instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen da. Lehenetsitako nabigazioarekin (cookieak onartzen dituen nabigatzailea), erabiltzaileak onartu egiten du cookieak instalatzea, horren aurka egiten ez badu, Cookiei buruzko Politika honetan xehatzen den arabera:

Zer da cookie bat eta zertarako erabiltzen da?

Cookieak tetsu fitxategi txikiak dira, webgunera sartzeko erabiltzen den gailuan (PC, smartphone, tablet, Smart TV eta abarretan) edo nabigatzailean gordetzen direnak. Fitxategi horrek leku horretan bisitatu diren orriei buruzko informazioa dauka, eta horrela, nabigazioa lehentasunak gogoratzeko aukera ematen du, gerora, webgunea berriz bisitatzean, nabigazioa bizkortzeko. Era berean, cookien bidez, informazio estatistiko anonimoa bildu ahal da edo webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetu.

Cookieak ezinbestekoa dira Interneten funtzionamendurako, zerbitzu interaktiboetarako abantailak ematen dituztelako, hala nola, erabiltzailearen saioa kudeatzea (pasahitza gutxiagotan sartu behar da), eskainitako zerbitzuak hobetzea eta webgunearen edukiak erabiltzailearen lehentasunetara egokitzea.

Cookie motak

Cookieak, beren iraunkortasunaren arabera, honela sailka daitezke: saiokoak eta iraunkorrak. Lehenengoen indarraldia amaitu egiten da erabiltzaileak nabigatzailea ixtean. Ostera, iraunkorren indarraldia alda daiteke, beren helburua bete edo erabiltzaileak eskuz ezabatu arte iraun dezakete.

Kudeatzailearen arabera, cookieak propioak (Leioako Udalarenak kasu honetan) edo hirugarrenenak izan daitezke, orokorrean, cookien bitartez eskuratutako datuak tratatzen dituzten erakundeenak.

Titulartasunaren arabera, honako hauek daude:

  • Cookies propioak: bisitatzen ari den webguneak sortzen ditu. Xede teknikoetarako (beharrezko ere deitzen zaie) erabil daitezke, eta kasu horretan, webguneak ondo funtzionatzeko beharrezkoak dira.
  • Hirugarrenen Cookieak: bisitatzen ari den webgunearen titularrak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipo edo nabigatzailera bidaltzen direnak. Beste erakunde batek kudeatzen ditu, cookie horien bitartez eskuratutako datuak tratatuko dituenak hain zuzen ere.


Beren xedearen arabera, honako cookie hauek desberdindu ahal dira:

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen diote. Horrela, web orri horretako aukera edo zerbitzuak erabil ditzake. Talde honetan sartzen dira, adibidez, saioaren identifikazioa edo edukiak partekatzea sare sozialen bitartez.
  • Pertsonalizazio Cookieak: hauei esker erabiltzaileak zerbitzu horietara jo dezake aurrez finkatutako ezaugarri orokor batzuk kontuan izanda. Ezaugarri horiek erabiltzailearen terminaleko irizpide batzuen arabera finkatzen dira. Adibidez, hizkuntza edo kokaleku geografikoa.
  • Azterketarako Cookieak: erabiltzaileak lotura duen webgunean zer jokabide duen aztertzen dute eta horren jarraipena egiten dute. Cookie hauen bidez jasotako informazioari esker web, zerbitzuaren hobekuntza bideratzen da.
  • Publizitate Cookieak: webgune edo aplikazioaren titularrak sartu dituen publizitate-guneak kudeatzea ahalbidetzen duten, bertan, iragarkiak bistaratu ahal izateko.
  • Portaera-publizitateko Cookieak: publizitate-guneak kudeatzea ahalbidetzen dute erabiltzaileen nabigazio ohiturak behatuta, portaerari buruzko informazioa bilduz.

 

Leioako Udalaren webgune honek darabiltzan Cookieak

Leioako Udalaren webgune honek Google Analytics-en (Azterketarako Cookieak) zerbitzua erabiltzen du.

Google Analytics web azterketarako zerbitzua da, Google Inc-ek eskainia. Delawereko konpainia bat da Google Inc, eta bere bulego nagusia helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Amerikako Estatu Batuak ("Google"). Cookieak sortzen dituen domeinura batuta dauden cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen nabigazioari buruzko datuak batzeko, anonimotasuna errespetatuz, hala nola, bisita ordua, erabiltzailea lehendik izan den webgune horretan, edo zein tokitako estekatik heldu den webgunera. Google Analytics-ek ez dio Leioako Udalari erabiltzailearen IP-ri buruzko daturik ematen. Udalak bakarrik jakingo du planetako zein lekutatik bistaratzen ari den webgunea.

Bezero guztiek bete beharreko Google Analytics zerbitzuaren baldintzek debekatu egiten dute izena edo helbide elektronikoa bezalako datuak jarraitu edo lortzea tresna hau erabiliz, baita web azterketarako datuei informazio pertsonala gehitzea ere. Informazio gehiagorako, klik egin hemen: https://www.google.com/analytics/learn/privacy.html?hl=es.

Cookieak sortzen duen informazioa webgunearen erabileraz, Google-ra bidali eta Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatuko da. Google-k informazio hori erabiliko du Udalaren eskutik webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko, gunearen jarduerari buruzko txostenak batuz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturako beste zerbitzu batzuk emanez. Google-k informazio hori bidali diezaieke hirugarrenei legeak hala eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazioa Google-n eskutik prozesatzen dutenean. Google-k ez du IP helbidea lotuko bere esku dagoen inolako daturekin.

Google Analytics-en Cookieak

Cookiea Iraupena  Xedea
_utma 2 urte Erabiltzaile bakarraren ID sortu eta data erregistratzen du, baita erabiltzailea webgunean sartu den lehen eta azken aldia ere.
_utmb 30 min. Orria bisitatu den ordua erregistratzen du eta automatikoki ezabatzen da beste webgune batera sartzean edo nabigatzailea ixtean
_utmc Saiokoa 30 minutu baino gehiago webgune berean egon ondoren, erabakitzen du ea beharrezkoa den erabiltzaileari saio berria irekitzeko eskatzea
_utmt Saiokoa Erabiltzailearen eskabide mota prozesatzeko aukera ematen du
_utmv Saiokoa Datu demografikoak segmentatzeko aukera ematen du, erregistrotik lortutako datuekin
_utmz 6 hilabete Bisitariaren jatorria eta webgunera heltzeko jarraitu duen bidea biltzen ditu. Webgunera egindako bisita berri bakoitzarekin eguneratzen da


Leioako Udalaren webgunean erabiltzen diren cookiei eta beren erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, zure eskaera bidali honako posta helbide honetara: leioazabalik@leioa.net

Nola desaktibatu cookien erabilera?

Cookien erabilera desaktiba daiteke nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz. Orokorrean, "Tresnak" edo "Hobespenak" izeneko menuetan aurkitu ahal da aukera hori. Horrela, posible da nabigatzailearen edo zerbitzu jakin baten cookieak ez onartzea.

Bere nabigatzailearen laguntzaren bidez, erabiltzaileak informazioa lor dezake cookieak kudeatzeko aukera desberdinei buruz:

Google Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
Apple Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
Google Analytics-ek erabiltzen dituen azterketarako cookien erabilera ere desaktibatu ahal da Google-k eskura jartzen dituen baztertze sistemen bidez. Horretarako, sartu esteka honeta: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout.

Sare sozialek erabiltzen dituzten cookieak direla-eta, desaktibatu ahal dira dagokion sare sozialaren saioa itxiz Leioako Udalaren webgunera sartu baino lehen.

Edozein kasutan, erabiltzaileak jakin behar du cookieak desaktibatuta, zailagoa izan daitekeela, edo ezinezkoa, Leioako Udalaren webguneko atal batzuetan sartzea. Nabigazio esperientziak ere okerrera egin dezake.