Anonimoak dira http://leioazabalik.leioa.net atarira egiten diren bisitak.

Erabiltzaileek datu pertsonalak eman beharko dituzte, soilik, kudeaketa, izapide berezia edo komunikazio zuzena duten zerbitzuetan sartzeko, ezinbestekoak baitira zerbitzu horietarako.

Datu horiek egoki diren Leioako Udalaren fitxategi informatizatuetan gordeko dira eta Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeak ezartzen dituen baldintzen arabera erabiliko dira. Datuon erabilera eta kudeaketak bete egiten dute ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuak, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuetarako segurtasun neurriei buruzkoa, ezartzen duena.

Bildutako datuak ez dira inoiz lagako, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak aurreikusten duenarekin bat etorriz.
Datuak Leioako Udalaren fitxategi automatizatuetan dituztenek sartze, zuzentze, ezabatze eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete, Legeak aurreikusten duen erara, fitxategiaren arduradun den organoaren aurrean. Organo hori zein den ez badakite, eskabidea Leioako Udalari zuzendu beharko diote: Elexalde 1, 48940 - Leioa.