Irudia PresupuestosAbiertos::Introduccion_EUS

Leioako Udalak, Aurrekontu Irekietan parte hartzeko prozesua abian jarri du berriro. Bertan, leioaztarrek beren udalerriaren etorkizunari buruz erabaki ahal izango dute, hobekuntzari, gastuari eta datorren urteari begira inbertitzeari dagokionez.

Datorren 2027rako, Leioako Udalak 1.000.000 €bideratuko ditu herritarrengandik sortutako proposamenetara; 800.000 €bideratuko dira prozesu horretara, eta 200.000 €Leioako Haur Kontseiluarekin (Umeen Kontseilua) finkatu den prozesura.

Udalerrian egin beharreko inbertsioak edo jarduerak izan daitezke. Pentsa, guztiontzat onuragarria izango den zerbait izan beharko duela, interes orokorra kontuan hartuko duena eta,
gainera, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izango dena Leioako Udalaren eskumenekin

 

FASEAK

Prozesuak, beti bezala, 2 fase izango ditu:
 

1. FASEA. LEIOA HOBETZEKO PROPOSAMENAK BILTZEA

Udalerriaren hobekuntza-proposamenak eta beharrak egiten dira. Teknikariek bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen dituzte. Proposamenak 5-10 proiektuko zerrenda bihurtzen dira.

2. FASEA. PROIEKTUEN BOZKETA

Aukeratu Leioa hobetzeko proiektuak!
 

PROMOSAMEN-FASEAN, 1.000 ideia baino gehiago bildu dira Leioa hobetzeko.

Orain, horiek guztiak aztertu ondoren, 10 proiektu dira, eta horien artean aukeratu beharko ditugu.
 

PARTE HARTU MAIATZAREN 5ETIK 19RA

 

PARTE HARTZEKO, LEIOAN ERROLDATUTA EGON BEHAR DUZU ETA 16 URTE EDO GEHIAGO IZAN.

ZEINTZUK IRUDITZEN ZAIZKIZU INTERESGARRIENAK? ZEINTZUK EGIN BEHARKO LIRATEKE 2027KO AURREKONTUEKIN??

800.000€ DITUGU AURRERA ERAMATEKO.

 

NOLA PARTE HARTU?
 

POSTONTZIAK

Maiatzaren 5etik 19ra bitartean, udaleraikinetan eta hainbat puntutan kokatuta dauden hautestontziak eta postontziak.

INFORMAZIO GUNEA

Informazio karpa

  • Maiatzaren 7an: Lehendakari Agirre plaza (goizez) eta Bidebarriko Boulevard, Ikurrinaren ondoan (arratsaldez)
  • Maiatzaren 12: Osasun zentroa (goizez) eta Sakoneta Kiroldegia (arratsaldez)
  • Maiatzaren 14: Pinueta (goizez) eta Metro Lamiako (arratsaldez)

RECORRIDOS POR LOS BARRIOS

Además, el 13 de mayo dos personas pasarán por los barrios del municipio para informar y facilitar la participación.

ON-LINE