Irailean leioaztarrei erronka bat proposatu genien: Oinezkoen pausora ibilaldiaren “Odisea Covid” edizio berezian jolastea. Asko izan zarete erronka kolektibo honetara gehitu zaretenak, 511 hain zuzen ere.
511 pertsona, bakoitza bere bizikidetza-taldean banatuta, maskara eta distantziak errespetatuz, Leioako kaleetan zehar ibili zarete aurten ere, oinezkoen pausora, udalerrian ezkutatuta dauden zebren bila eta haiekin argazkiak ateratzen.
Gainera, 85 gailuren bidez zuzenean Herrigune Irrati Birikoaren Oinezkoen Pausora programa jarraitu duzue. Modu honetan, uhinetan bada ere, herritarrek konektatuta jarraitu ahal izan zuten martxa, bata besteari pistak luzatzen, egunak sortutako zirrarak partekatzen eta, beste urtebetez, herritarrak elkarrekin ibiltzera (distantziak mantenduz) gonbidatuz.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu kalera jolastera irten zineten guztioi, izan ere, ekintza honekin jolas batean parte-hartu baino askoz gehiago egin duzue. Leioa osasungarriagoa, oinezkoagoa eta pertsona guztientzat bidezkoagoa izatearen alde egin duzue; elkarrekin bizitzeko, elkartzeko, harremanak izateko eta elkarri laguntzeko espazioak ez galtzeko lanean aritu zarete; eta espazio komunitarioak zaintzen jarraitu duzue, urteetan zehar Herrigune Leioan egiten jarraitzen dugun bezala. Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu modu batean edo bestean joko hau sortzen lagundu duzuen pertsona guztiei, eta, batez ere, aurtengo martxa eta komunitatean jolasten jarraitzea posible egin duzuen guztioi ere.
Martxa "atipiko" honek opari atipiko bat ere badu, eskertza gutun honekin batera doan Zebrabonoa. Leioako Merkatarien Elkartea osatzen duten saltokietan erabilgarria den 10€-ko balioa duen bonoa. Leioako Udalak komunitatea eta #EraikitzeKolektiboa-ren alde lanean jarraitzen du, eta horregatik, aurtengo opariak tokian tokiko loturak sendotzen jarraitu nahi du, gure udalerriari bizia ematen dion tokiko merkataritzaren aldeko apustua eginez, beste behin ere.
Eskerrik asko
Hemen kontsultatu dezakezu Leioa Zebrabonoaren lege-oinarriak.
Hemen kontsultatu dezakezu Leioako Merkatarien Elkartea osatzen duten saltokiak.