Atari honen sorreran gardentasuna arautzen duen araudia betetzeko beharra baliatzeko aukera dago, urrats bat harago egin eta Gobernu Irekiaren estrategiaren alde egiteko, leioaztarrekin dugun konpromisoa gauzatzeko balio izango duen tresna sortuz.
Estrategia hau Gardentasun kontzeptutik harago doa; izan ere, hura ardatz bat gehiago bezala oinarri hartuz, Partaidetza eta Lankidetza barnean sartzen ditugu Leioako Udaleko kudeaketa moderno, eraginkor eta artatsu baten zutabe gisa. Leioa Data ahaztu gabe, datu publikoen mailakako argitalpenaren bidez, ekonomia arloen garapenari eta administrazioaren gardentasunari laguntzea helburu nagusi duen datuak irekitzeko ekimena.
Gardentasunak, administrazio publikoaren eremuan, Gobernuaren gai guztiak irekitzea suposatzen du, herritarrak, eskuan duten informazioarekin, gauza izan daitezen dagozkien erabakietan gaitasunez parte hartzeko. Gardentasuna, beraz, administrazioaren eskuetan jarri duten ahalmena herritarrei itzultzea da, gauza publikoa, denona den hori, eraikitzen parte har eta lagun dezaten
Gardentasuna gizartearen eskakizuna da eta herri administrazioak gaiari heldu eta bete egin behar du. Informazioa, beste lehengai batzuk bezala, prozesatu behar den ondarea da, bere inguruan balio ekonomikoa sortzen da, eta urria denean, botere harreman asimetrikoak eratortzen dira. Internet eta web soziala heltzearen ondorioz, joko zelaia asko aldatzen ari da herritarrek protagonismo handiagoa duten testuinguruan: gizartea hobeto informatuta dago eta egon nahi du, eta gai publikoetan partaide izan nahi du. Ez da "ikusten uzteko" zeregin pasiboa; ordea, herritarrak ondo informatuta izatea ahalbidetuko duten politikak beharrezkoak dira
Udal kudeaketa ulertzeko modu hau hainbat abantaila ditu era batean edo bestean horretan parte hartzen duten eragile guztietan
Udalerako
- Herritarren eta langile publikoen konfiantza: herritarrek zenbat eta hobeto ezagutu bere administrazioa, orduan eta gizarte-zilegitasun handiagoa izango du; langile publikoek segurtasun handiagoz lan egiten dute informazio irekia baldin badute.
- Informazioaren barne-antolaketa: gardentasunaren beharra dela-eta, ekoizten duen informazio guztia antolatu eta sailkatu behar du administrazioak.
- Jardueraren ezagutza zehatza: informazio guztia antolatuta duenez, administrazioak uneoro daki zer daukan, eta horregatik, bere erabakiak informazio egiazkoan eta gaurkotuan oinarrituko dira.
- Jarduera irregularra jazartzea: administrazio gardenaren kide guztiak beren jardueraren berri ematera behartuta daude, eta honek zaildu egiten du, edo galarazi, legez kanpoko ekintzarik burutzea.
Beste Erakunde batzuetarako
- Administrazioen elkar jarduera erraza: gainerako erakundeek harreman estuagoa eduki ahal izango dute administrazio propioarekin.
- Ezagutza partekatzea: gardentasuna jarrera orokorra bada, modu partekatuan lan egiteko aukera handiagoa da eta gastu murritzagoarekin.
Herritarrentzat
- Udalaren jarduera zehaztasunez ezagutzea: herritarrek, zuzenean, bitartekorik gabe, Udalak sortzen duen informaziorako sarbidea eduki dezakete.
- Konfiantza Udal Gobernuaren ekintzan: jardueraren ezagutza hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa administrazioan konfiantza izateko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko egiazko informazioa: herritarrek datu ofizialak eskura dituzte beren ingurunea hobeto ezagutzeko eta kasu bakoitzari dagozkion erabakiak hartzeko.
- Parte hartzeko eta ikuskatzeko gaitasun handiagoa: ondo informatuta dagoen gizarteak tresna gehiago ditu bizitza publikoan, gai publikoen kudeaketan parte hartzeko.
- Zerbitzu profesionala: datuen katalogo guztia antolatuta eta sailkatuta duen administrazioa prest dago arreta zuzenagoa, arinagoa eta zehatzagoa emateko.
- Eguneroko bizitzan berrerabil daitezkeen datuak: herritarrek produktu eta zerbitzu gehiago eduki dezakete eskura publikoarentzat datu zehatz gehiago erabilgarri daudelako.
Enpresa ehundurarako
- Balioa eta aberastasuna sortzea: enpresek doako datuetatik sortutako produktuak diseinatu ditzakete, ondoren merkaturatzeko.
- Kontratazio publikorako sarbidea: Administrazioaren kontratuen gaineko informazio zehatza eta gaurkotua, baldintza teknikoen agiriei eta kontratazioarekin lotutako datuei buruzkoa.
- Berrikuntza: informazioa sartzea (eta irtetea) baimentzen duen erakundea bere langileen, hornitzaileen eta bezeroen adimena baliatzeko egoeran dago.
Herritarrekin daukagun konpromisoan irekita egotearen balioa defendatzen dugu zerbitzuak hobetzeko, baliabide publikoak kudeatzeko, berrikuntza sustatzeko eta erkidego seguruagoak sortzeko