2017.ko Ordenantza Fiskalak
01.-ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUPETU DUEN ZERGA ORDENANTZA
23-12-2016

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauak eta zergari buruzko Foru Arauak (maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua) aurreikusten dutenarekin ados, Ondasun Higiezinen gaineko zerga eskatzen du Ordenantza honen arabera

ZERGA EGITATEA

2. artikulua.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izaera errealeko zerga bat da, Leioako udalerrian dauden ondasun higiezinen balioa zergapetzen duena, Ordenantza Fiskal honek ezarritako terminoetan.

ZERGAPEKO EGITATEA ETA MENDE EZ EGOTEA

3. artikulua.

Bat. Hiri- eta landa-ondasun higiezin eta ondasun higiezin berezien gainean ondoko eskubideen titular izateak eratzen du zergaren egitate ezargarria:

a) Administrazio emakida baten titular izateak ondasun higiezinen gainean edo haiei atxikita dauden zerbitzu publikoen gainean.

b) Azalera eskubide erreal baten titular izateak.

c) Gozamen eskubide erreal baten titular izateak.

d) Jabetza eskubidearen titular izateak.

Bi. Landa- edo hiri-ondasun higiezin bat aurreko atalean definitutako zergapeko egitateetako bat denean, bertan agertzen den hurrenkeran, ez da gainerako modalitateen menpe egongo

Ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinen kasuan, lehentasun berbera ezarriko da, ondasun higiezinaren gainean egon daitezkeen emakida eskubideek bere azalera agortzen duten kasuetan izan ezik. Azken horretan, jabetza eskubidearen gaineko zerga egitatea ere egingo da emakida baten eraginpean ez dagoen higiezinaren zatiaren gainean.

Hiru. Zerga horren eraginetarako, hiri- eta landa- ondasun higiezin eta ezaugarri berezietako higiezin gisa hartuko dira Higiezinen Foru Katastroak horrela definitzen dituenak.

Lau. Ondasun higiezin bat udalerri desberdinetan kokatuta badago, zerga honen ondorioetarako ulertuko da horietako bakoitzekoa izango dela dagokion udalerrian hartzen duen azaleraren arabera.

Bost. Honako hauek ez daude zerga honen mende:

a) Errepideak, bideak, lur gaineko gainerako bideak, eta itsas, lur gain eta ur-alorreko jabego publikokoak ere, doako aprobetxamendu publikokoak badira.

b) Ondasun higiezin hauek, bertako udalerriarenak direnean:

• Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak.

• Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak, udalak zuzenean kudeatzen baditu, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.

• Ondarezko ondasunak, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.

SALBUESPENAK

4. artikulua

Bat. Higiezin hauek salbuetsita geratuko dira:

a) Estatuarenak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Bizkaiko Lurralde Historikoarenak edo toki erakundeenak, defentsa nazionalerako, herritarren segurtasunerako eta irakaskuntzarako zein kartzela-zerbitzuetarako badira.

b) Herri-ondasunak eta auzo-baso komunak.

c) Hazkunde moteleko espeziez landatutako basoak, araudi bidez zehaztuak, horien aprobetxamendu nagusia egurra edo kortxoa ateratzea denean, eta daukan zuhaiztiaren dentsitatea espezie horri dagokiona bada.

Halaber, baso arloan aginpidea duen Administrazioak onartutako antolaketa-proiektu edo plan teknikoen barruko zuhaiztietan berritzen ari diren zatiak ere (basoak birpopulatzea edo zuhaiztiak leheneratzea). Salbuespen honek hamabost urte iraungo du, eskabidea egin eta hurrengo zergalditik hasita.

d) Eliza Katolikoarenak, Estatuak eta Vatikanoak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz sinatutako hitzarmenean jasotakoaren arabera.

e) Katolikoak ez diren baina legez onartutako elkarte konfesionalenak, Konstituzioaren 16. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezarriz gero.

f) Espainiako Gurutze Gorriarenak eta legez ezar daitezkeen antzeko beste erakunde batzuena.

g) Euskal Herriko Unibertsitatearenak.

h) Atzerriko gobernuenak, diplomaziaren edo kontsulatuaren ordezkaritzarako edo euren organismo ofizialetarako direnean, elkarrekikotasun-baldintzaren edo indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera.

i) Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikatu dakiekeen erakunde edo entitateenak.

j) Trenbideekin okupatutako lurrak eta lur horietako eraikinak, geltoki, biltegi edo linea horiek ustiatzeko ezinbestekoak diren beste edozein zerbitzutarako direnean. Beraz, ez dira salbuetsiko ostalaritzako lokalak, ikuskizunetakoak, merkataritzakoak eta aisialdirakoak, langileentzako etxebizitzak, zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak.

Bi. Era berean, aldez aurretik eskaera eginik, honako hauek ere salbuetsita egongo dira:

a) Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2.2.a) idatz-zatiak monumentutzat jotzen dituen ondasun higiezinak. Salbuespen horretan sartuko dira sailkatuta nahiz zerrendatuta dauden kultur ondasunak, uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2.2.b) idatz-zatiaren araberako monumentu multzoen zati diren ondasun higiezinak ere salbuetsita egongo dira. Salbuespen horretan sailkatu edo zerrendatu diren higiezinak edo hala izan daitezkeenak baino ez dira sartuko, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta babes berezi edo erdi-mailako babesaren araubidean sartzen badira. Era berean, salbuetsita egongo dira uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 44. artikuluan ezarritako arkeologia-gune batean dauden ondasun higiezinak, gune hori kultur ondasun izendatu bada, bai sailkapenaren bidez bai zerrenda batean sartuta. Halaber, bete beharrezko baldintza izango da arkeologiaren arloko esku-hartze baten ondoren, aurkitutako aztarnak ondasun higiezin horietan gordetzeko beharra ezarri izana Eusko Jaurlaritzako sail egokiak, eta bota edo beste leku batera eraman ezin izatea.

b) Hezkuntza-itunpeko ikastetxe pribatuak, itundutako ikastetxe diren artean.

c) Jarduera sozialetarako bakarrik erabiltzen diren ondasun higiezinak, betiere salbuespen hori egoki den Udalak erabaki bazuen, eta Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hiru. Salbuetsita egongo dira, baita ere, sei euroko kuota likidoa gainditzen ez duten higiezinak.

SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

Bat. Zergapeko gisa, zerga honen subjektu pasiboak Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau orokorraren 34.3 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta Erakundeak izango dira, eta baita testamentu-boterea aplikatzeko zain dauden herentziak eta zergapeko egitatearen eskubide osagarria dutenak.

Zergadun baldintza emakidadun bati edo gehiagori dagokienean, bakoitzak bere kuota edukiko du, eta kuota hori, emandako azaleraren katastroko balioaren zatiaren eta emakida bakoitzari zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera eta zehaztuko da. Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen adierazpenak egin beharko dituzte emakidadunek, eta higiezina dagoen edo higiezinak eragiten dion erakunde publikoak, edo higiezina administratu edo kudeatzeko ardura duen erakunde publikoak, Ogasun eta Finantza Sailari aurkeztu beharko dio emakida horiei buruzko informazioa, arauak ezarritako termino eta baldintzen arabera.

Jabea zergaduna denean emakidek eragiten ez dioten azaleragatik, horren ordez, aurreko ahapaldian aipatzen den erakundeak esku hartuko du. Erakunde horrek ezin izango dio ordaindutako zerga-zorrari dagokion diru-kopurua zergadunari jasanarazi. 

Bi. Aurreko atalean ezarritakoa betetzea ez da eragozpen izango subjektu pasiboak jasandako zergaren karga zuzenbide komunaren arauen arabera jasanarazteko ahalmena izateko.

Herri Administrazioek eta erakunde publikoek zergaren kuota likido osoa jasanaraziko diete subjektu pasibo izan ez eta euren jabari publikoko ondasunak edo ondare-ondasunak (hori jasateko obligazioa dutenak) kontraprestazio baten bidez erabiltzen dituztenei. Horretarako, erabilitako azalerari dagokion katastro-balioaren zatiaren eta erabilera eskubidearen errentari edo lagapen-hartzailearekin zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera zehaztuko da jasan beharreko kuota.

Hiru. Pertsona bat baino gehiagorenak diren ondasun indibisoak badira, katastroko titulartasuna komunero bakoitzari emango zaio, dagokien kuotaren araberako kidetza edo partaidetza izanik, eta hala badagokio, eurek guztiek osatzen duten komunitateari, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia izango duena.

Kasu horretan, zerga-kuota banatzeko eska daiteke, eta horretarako, nahitaezkoa izango da ordaindu behar dutenen datu pertsonalak eta helbide fiskalak aurkeztea.

Zerga kuota ezin izango da banatu sei eurotik beherako kuotak ateratzen badira.

Lau. Irabazitako ondasunen sozietatea edo ondasunen foru jakinarazpena daukaten ezkontideen edo aurreko bi ekonomia-ondare erregimenetariko edozein hitzartu duten izatezko bikoteen kideen titulartasunekoak diren ondasunen kasuan, likidazio bakarra egingo da eta zergaren kuota ezin izango da banatu.

ESKUALDATZEAREN AFEKZIO ERREALA ETA TITULARKIDEATSUNAREN ERANTZUKIZUN SOLIDARIOA

6. artikulua.

Bat. Zerga honen zerga egitatea osatzen duten eskubideen titulartasuna, edozein arrazoirengatik, aldatzen bada, eskubide horien xede diren ondasun higiezinek zerga-kuota osoa ordaindu beharko dute, erantzukizun subsidiarioko erregimenpean, Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 42. Artikuluko 1.d) atalean azaltzen diren terminoen arabera.

Horretarako, notarioek informazioa eskatuko dute eta agertutako alderdiei jakinaraziko die transmititzen den ondasun higiezinari Ondasun Higiezinen Zerga dela-eta dagozkion zorrak, eta ondasunek zerga-kuota ordaindu behar dutela.

Bi. Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan adierazten diren erakundeetako partaide edo titularkideek, euren partaidetzaren proportzioaren arabera eta Higiezinen Foru Katastroan horrela agertzen badira, zerga honen kuota modu solidarioan ordaindu beharko dute. Ez badaude inskribatuta, erantzukizuna hainbana izango da.

ZERGAREN OINARRIA

7. artikulua.

Ondasun higiezinen balio katastrala izango da zerga honen oinarria. Balio hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauak arautzen du.

KUOTA OSOA ETA KUOTA LIKIDOA

8. artikulua.

Bat. Zerga honen kuota aterako da Ordenantza Fiskal honen hurrengo artikuluak aipatzen duen zergaren oinarriari karga-tasa aplikatuta.

Bi. Kuota likidoa kuota lortzeko, ordenantza fiskal honetako 10 eta 11. artikuluetan zehazten diren hobariak kuota osoari kendu beharko zaizkio, egoki bada.

KARGA-TASA

9. artikulua.

Bat. Hiri Izaerako Ondasunak direnean, gutxieneko karga-tasa %0,02koa izango da, eta Landa Izaerako Ondasunak direnean, berriz, %0,05koa. Maximoa, %060koa izango da hiri-ondasunak direnean, eta 0,50ekoa landa-ondasunen kasuan.

Bi. Aurreko atalean esaten denaz gain, dena den, udalek karga-tasa desberdinduak ezar ditzakete hiri erabilerengatik, honako muga hauen barruan:

• Gehienez, %3,00 Industria erabileretarako (I)

• Gehienez, %2,00 Merkataritza erabileretarako (C).

• Gehienez, %1,00, tasa bakarrarekin, gainerako erabileretarako, Bizilekuak (V) eta beste erabilera batzuk (Y) izan ezik.

Artikulu honek xedatzen duenaren ondoreetarako, hiri erabilerak esleitzeko, hiri-ondasun higiezinak baloratzeko katastro-arauak ezartzen duena beteko da.

Hiru. Aurreko ataletan xedatutakoaren mugen barruan, Udalek tasa desberdinak ezarri ahal izango dizkiete hiri-ondasun higiezinei, katastro-arauak eraikuntzen baloraziorako ezartzen dituen erabileren arabera. Tasa horiek, gehienez, udalerri barruan dauden eta erabilera bakoitzerako katastro-baliorik handiena duten hiri-ondasun higiezinen %10ei bakarrik aplikatu ahal izango zaie. Horretarako, ordenantza fiskalak zehaztuko du balioaren muga erabilera bakoitzerako, eta hortik aurrera, tasa gehituak aplikatuko dira.

Higiezinek erabilera bat baino gehiago esleituta dutenean, eraikin edo zati nagusiaren erabilerari dagokion tasa aplikatuko da.

Lau. Salbuespen modura balio katastralen segidako ezarketak edo berrikusketak egiten direnean, eta ez aldi berekoak, edo udalerriko higiezinen zati handi baten balio katastralen aldaketa egiten denean, udalek karga-tasa ezberdinak ezarri ahal izango dituzte, ondasunek balio katastral berriak dauzkaten ala ez kontuan hartuta.

Bost. Udalek urtero aldatu ahal izango dituzte karga-tasak, eta aplikatuko diren urteko urtarrilaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira.

Sei. 2017ko ekitaldirako indarrean dauden karga-tasak ordenantza fiskal honen eranskinean jasota daude.

NAHITAEZKO HOBARIAK

10. artikulua.

Bat. Obra berrien edo horren pareko birgaitze-eraikuntzen urbanizazio, eraikuntza eta sustapen arloko enpresen jardueraren xede diren ondasun higiezinek zergaren kuota osoan % 50eko hobaria izango dute, betiere euren ibilgetuaren ondasunen artean ez daudenean eta interesdunek obra berriaren alta-adierazpenarekin eskatzen badute.

Hobari hori aplikatzeko epea lanak hasten diren zergaldiaren hurrengotik lanak bukatzen diren zergaldiaren hurrengora artekoa izango da, denbora horretan benetako urbanizazio-lanak edo eraikuntza-lanak egiten badira. Epe hori ezin da hiru zergaldi baino luzeagoa izan.

Bi. Zergaren kuota osoan % 50eko hobaria eskuratzeko eskubidea izango dute, behin betiko kalifikazioa jaso, eta hurrengo hiru zergaldietan zehar, babes publikoko etxebizitzek eta horiekin pareka daitezkeenek Euskal Autonomia Erkidegoko araudiari jarraiki.

 

Hiru. Baserritarren eta Lurra Auzolanean Ustiatzeko Kooperatiben landa-ondasunek zergaren kuota osoan % 95eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritako eran.

AUKERAKO HOBARI ETA GAINORDAINAK

11. artikulua.

Bat. Zergaren kuota osoan % 50eko hobaria eskuratzeko eskubidea izango dute eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dauzkaten higiezinek. Hobari honen aplikazioaren baldintza izango da beroa ekoizteko instalazioek kasuan kasuko Administrazioaren homologazio egokia duten biltzaileak edukitzea.

Bi. Zergaren kuota osoan %50eko hobari baterako eskubidea izango dute Eusko Jaurlaritzaren "Etxebizitza Hutsen Programaren" esparruan, Etxebizitza Librea Alokatzeko Merkatuaren Bitartekaritzan, edo beste foru, udal edo gobernu programa batzuen barruan lagapenaren xede diren higiezinek.

Hiru. Zerga osoaren kuotaren %100eko hobaria izango dute hondamendi naturalak kaltetutako guneetan dauden higiezinek.

Lau. Subjektu pasiboaren, edo errenta zein erabilera-lagapenagatik`, hirugarrenen bizitokia ez diren eta bizileku erabilera duten ondasun higiezinei %50eko gainordaina ezarriko zaie zergaren kuota likidoan.

Gainordain hori urtero sortu eta likidatuko da, zergaren kuotarekin batera.

Bizileku erabilera duen higiezin bat okupatzaileen bizitokia dela ulertuko da, ondasun higiezinen gaineko zergaren sortzapen datan, horrela jasota dagoenean udal erroldan.

Gainordain hau aplikatzeko etxebizitzaren eranskinak ere kontuan hartuko dira, betiere, erregistro-finka bakarra osatzen baldin badute.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

12. artikulua.

Lehena. zergaldiaren lehen egunean sorrarazten da zerga.

Bigarrena. Zergaldia urte naturala izango da.

Hirugarrena. Higiezinen Foru Katastroan adierazi edo jakinarazi behar diren egintza eta negozioek eraginkortasuna izango dute zerga honen sortzapenean katastro-ondoreak eragiten dituzten unetik bertatik aurrera. Eraginkortasun hori ez da egoki deiren egintza administratiboak jakinaraztearen mende egongo.

Katastro-balioak ikuskatzearen eta aldatzearen ondoriozko egintzen eraginkortasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauan jasotako terminoen araberakoa zaingo da.

ZERGAREN KUDEAKETA

13. artikulua.

Bat. Udalerri bakoitzerako, urtero, osatuko den Katastro-erroldan jasotako informaziotik abiatuta kudeatzen da zerga, Higiezinen Foru Katastroaren araudiak ezartzen duenarekin ados. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionean Errolda hori osatzea, dagokien Udalen eskura egongo da, eta aldi berean, interesdunek sarbidea izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean, izaera pertsonaleko datuak behar bezala babesteari begira, identifikazio datu jakin batzuk eskatuko dituzten kontsulta inprimakien bitartez.

Bi. Katastro-errolda jendaurrean erakusteko epea amaitu ondoren, eta erreklamazio edota errekurtsoak ebatzita, Udalek ordainagiriak egongo dituzte eta horietan jasoko diren likidazioei dagozkien kobratzeko zerrendak egingo dituzte. Hori guztia, Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauko 8. artikuluak aipatzen dituen lankidetza formulez gain. 

Hiru. Udalerri berean dauden landa-ondasunak direnean, subjektu pasibo berak zerga hau ordaintzeko dauzkan kuota guztiak agiri bakarrean bildu ahal izango dira.

XIII. ESKUMEN-EREMUA

14. artikulua.

Lehena. Kudeaketa, ikuskapen eta bilketa eskumenak, epe boluntarioan eta betearazpen epean, eta zerga-kudeaketa bidetik egindako berrikusketa egintzak, Leioako Udalari dagozkio.

Bigarrena. Leioako Udalaren eginkizunak dira, hain zuzen, salbuespenak eta hobariak ematea eta ukatzea, zerga-arloko zorrak zehazteko likidazioak egitea, kobrantzako ordainagiriak egitea, okerreko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak ebaztea, egintza eta jarduera horien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea eta zergadunei atal honekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta laguntza emateko jarduketak egitea.

AZKEN XEDAPENA

15. artikulua. INDARREAN SARTZEA ETA ONDOREAK

Lehena. Ordenantza honen 11.4 artikuluan jasota dagoen gainordaina ezartzeko, aurretik, higiezinen errolda onetsi beharko da, Udal honetako Hirigintza eta Ogasuna sailek batera onartutako terminoetan

Bigarrena.Ordenantza Fiskal hau Udalbatzak onartu zuen 2016ko ekainaren 30(e)an egindako bilkuran, eta indarrean sartuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean. 

ERANSKINA

2017KO TARIFA

Karga tasa

A) Hiri ondasunak

1. Tasa orokorra

%0,171

2. Industriaren tasa

%0,491

3. Merkataritzaren tasa

%0,434

4. Gainerakoen tasa

%0,295

B) Landa ondasunak

%0,05

 

02.JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ZERGA ORDENANTZA
23-12-2016

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauan eta Zerga horri buruzko beren beregiko Foru Arauan ezarritakoarekin bat, Udalak honako ordenantza honen arabera eskatuko du Ekonomi Jardueren gaineko Zerga. Ordenantza honi eranskina gehitu zaio eta bertan establezimenduek Leioako  udalerrian duten kokapen fisikoaren haztapena eta kaleen zerrenda kategorien arabera ordenatuta, ageri dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau Udal mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1. Zerga egitatea Leioako udalerrian enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritzea da, lokal jakin batean edo ez eta Zergaren tarifetan zehaztuta dauden jardueretan edo ez daudenetan.

2. Zerga honen ondoreetarako, enpresa jardueratzat joko dira abeltzaintzako jarduerak, lokabeak direnean; baita meatzaritzakoak, industriakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak ere. Beraz, ez dira multzo horretan sartzen nekazaritzako jarduerak, inoren menpeko abeltzaintza jarduerak, basogintzakoak eta arrantzakoak, eta horietatik bakar bat ere ez da zerga egitatea.

3. Aurreko zenbakian ezarri denaren ondoreetarako, abeltzaintza lokabetzat joko da ondoko kasuetako batean dauden abelburu multzoen ustiapena:

a) Abelburuen jabeak nekazaritza edo basogintza jarduera moduan ustiatzen ez dituen lurretan gehienbat bazkatzen direnak.

b) Landa-lurreko finketatik kanpoko kortan daudenak.

c) Azienda transhumantea edo transterminantea.

d) Haztegian bertan ekoitzi ez diren pentsuez elikatzen den azienda

4. artikulua.

1. Jarduera bat enpresa, lanbide edo arte jardueratzat joko da hura egiten duenak bere kabuz antolatu behar dituenean ekoizteko baliabideak eta giza baliabideak, edo bietako bat, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan jarduteko.

2. Zergapeko jardueren edukia zergaren tarifetan zehaztuko da.

5. artikulua.

Zergapeko jarduerak zuzenbidean onartutako edozein baliabideren bidez egiaztatuko dira; batez ere merkataritza kodeko 3. artikuluan agertzen diren baliabideen bidez hain zuzen ere.

6. artikulua.

Ondoren agertzen diren jarduerak ez dira zerga honen egitatetzat hartuko:

1. Enpresen aktibo finkoan sartuta dauden ondasunen besterentzea, beti ere eskualdatu baino bi urte lehenago ondasun horiek ibilgetu moduan eta behar den bezala inbentariatuta egon badira; halaber, ez da zergapekoa izango saltzaileak erabiltzeko izan diren ondasun pribatuen salmenta, baldin eta goian adierazi den epean erabili baditu.

2. Nork bere lanaren edo lanbide zerbitzuen ordainetan jasotzen dituen ekoizkinen salmenta.

3. Establezimenduaren apaindurarako baino ez diren gaien erakusketa. Bezeroei oparitzeko diren gaien erakusketa, ostera, zergapean dago.

4. Txikizkako salmenta denean, egintza bakarra edo isolatutako eragiketa egitea.

III. SALBUESPENAK

7. artikulua.

1.? Zerga ordaindu beharretik salbuetsita egongo dira:

a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Bizkaiko Lurralde Historikoa, Toki Erakundeak eta Toki Erakunde horien erakunde autonomo administratiboak.

b) Nazioarteko itun edo hitzarmenen arabera salbuespena aplikatu behar zaien subjektu pasiboak.

c) Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera eratutako Gizarte Segurantzaren eta mutualitate eta montepioen kudeaketa-erakundeak.

d) Ikerketa-erakunde publikoak eta maila guztietako irakaskuntza-establezimenduak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Toki Erakundeen edo ongintza edota herri onurako izendapena duten fundazioen funtsez baino mantentzen ez direnak, eta irabazteko asmorik gabe hezkuntza-itunpean diharduten maila guztietako irakaskuntza-establezimenduak, baita ikasleei liburu eta idazgaiak eskuratu edota mantenu erdiko zein barnetegiko zerbitzuak egiten dizkietenak ere, nahiz eta salbuespen moduan establezimenduan bertan saldu irakaskuntza tailerretako ekoizkinak, beti ere salmenta horren emaitza lehengaiak erosteko edo establezimenduaren artapenerako erabiltzen denean eta ez duenean norbanako edo gainontzeko batentzako erabilerarik.

e) Urritu fisiko, psikiko edo zentzumenezkoen elkarte edo fundazioak, irabazteko xederik ez dutenean, burutzen duten jarduera pedagogikoa, zientifikoa, laguntzakoa eta enpleguaren alorrekoa denean eta minusbaliatuen irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta babesa eskuratzeko direnean, nahiz eta helburu horietarako dituzten lantegietan ekoizten diren ekoizkinak saldu, beti ere salmenta horren emaitza lehengaiak erosteko edo establezimenduaren artapenerako erabiltzen denean eta ez duenean norbanako edo gainontzeko batentzako erabilerarik.

f) Gurutze Gorria eta arauz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuk.

g) Beren jarduerari zerga hau garatzen den lehn bi zergaldietan ekiten dioten subjektu pasiboak.

Horretarako, honako kasu hauetan jarduera bat ez de hasitzat joko:

1) Lehen beste titulartasun batekin egin bada; eta hal gertatzen dela ulertuko da, besteak beste, jarduera-arloak fusionatu, bereizi edo gehitzen direnean.

2) Subjektu pasiboa merkataritza Kodeko 42. artikuluaren araberako sozietate multzo baten parte bada, baina jarduera hori taldeko beste enpresetako inork lehenago garatutako jarduera bata denenan izan ezik.

3) Jarduera horretan, partaidetzaren %25 baino gehiago jarduera hori aurretik garatu duten enpresei baldin badagokie.

Aurreko paragrafoetan xedatutako betetzeko, jarduera bera garatzen dela ulertuko da, zergaren tarifetan jarduera hori talde beraren barruan sailkatuta dagoenean.

h) Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena establezimendu iraunkorrean dihardutenek soilik aplika dezakete, baldin eta eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Nolanahi ere, salbuespen hau aplikatzeko ezinbestekoa da subjektu pasiboek zuzen-zuzenean edo zeharka  ez izatea %25etik gorako partaidetza letra honetan eragiketa bolumenari buruz ezarritako betekizuna betetzen ez duten enpresetan; Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 59 eta 60. artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako arrisku kapitaleko funtsak edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak ez badira eta partaidetza hori sozietatearen xedearen betekizunaren ondorio ez bada.

Letra honetan ezarritako salbuespena aplikatzeko arau hauek hartu behar dira kontuan:

1. Eragiketa bolumena Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 2. artikuluko 7. idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

2. Sozietateen gaineko Zergaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboen eragiketen bolumena hauxe izango da: aipatutako zergen aitorpenak aurkezteko epea zerga hau sortu aurreko urtean bukatu den zergaldikoa. Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako sozietate zibilen eta erakundeen eragiketen bolumena zerga honen ziozko zorra sortu den urtearen azken aurreko urtekoa izango da. Zergaldia urtebete baino laburragoa izan bada, eragiketen bolumena urtekoratu egingo da.

3. Subjektu pasiboaren eragiketen bolumena kalkulatzeko hark egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

Erakundea, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren arabera, sozietate talde bateko kidea bada, lehenago aipatutako magnitudeak talde horretako erakundeen multzoari egokituko zaizkio. Era berean irizpide hau ezarriko da pertsona fisiko batek berak bakarrik edota bigarren gradura arte, azkena ere barne, zuzeneko edo alboko ahaidetasun, odol-ahaidetasun edota ezkontza-ahaidetasun lokarriez bat egindako beste pertsona fisikoekin batera kide den beste erakunde batzuekin harremanak baditu Merkataritzako Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen balizkoren batean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondoreetarako, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluko kasuak abenduaren 20ko 1.815/1991 Errege Dekretuak onetsitako urteko kontu bateratuak formulatzeko arauetako lehenengo kapituluko 1. atalean ezarritakoak direla ulertuko da.

4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kargapekoen eragiketen bolumena Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkor guztiei egotzi ahal zaiena izango da.

i. Irabazizkoak ez diren erakundeak, otsailaren 24ko 1/2004ko Foru Arauaren 9. artikuluan aipaturiko estiapen ekonomikoei dagokienez. Hala eta guztiz ere, erakunde horiek altaren aitorpena aurkeztu beharko dute zerga horren matrikulan, baita baxaren aitorpena ere, jarduerari amiera emanez gero.

Ezarritako salboespena aplikatzeko, ezin bestekoa izango da izarabazizkoak ez diren erakundeen otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauko 16 artikuluko 1. atalean arauturiko aukeraren erabilera Udalari jakinaraztea eta leen aopatutako Foru Arauren bigarren Tituluan arauturiko zerga-araubide bereziari lotutako baldintzak nahiz kasuak betetzea.

2. Aurreko idatz-zatiko d) eta e) letretan arautu diren onurak eskatu egin beharko dira eta, bidezkoa denean, alderdietako batek eskatu ondoren emango dira.

IV. SUBJEKTU PASIBOAK

8. artikulua.

Zerga honen subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako erakundeak, baldin eta zerga egitatea sortzen duten jardueretariko bat Leioako udalerrian egiten badute.

Aurreko idatz-zatiko a), b), c) eta f) letretan aipatutako subjektu pasiboek ez dute Zergaren matrikularen alta-aitorpena aurkeztu beharrik izango.

V. ZERGA KUOTA

9. artikulua.

Zerga kuota izango da Zergaren tarifak foru arau honetan eta berau osatzen eta garatzen duten xedapenetan adierazitakoaren arabera eta foru arauetan eta ordenantza fiskaletan zein honako ordenantza honetan ezarritako koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatuz sortzen den emaitza.

10. artikulua.

Zergaren tarifak apirilaren 30eko 1/1991 Araugintzako Foru Dekretuan ezarritakoak izango dira.

11. artikulua.

Tarifa horiez gain aplikagarriak izango dira, hurrenez hurren, eragiketa bolumenaren araberako haztapen koefizientea, koefiziente bakarra eta establezimenduak udal mugartean duen kokapen fisikoaren haztapen indizea, eranskinen arabera.

VI. HOBARIAK

12. artikulua

a) Dagokien kuotan hobaria izango dute edozein jarduera ekonomiko hasten dutenek eta udal zerga ordaintzen dutenek jardueraren garapenari dagokion bigarren zergaldia amaitu eta jardueraren hurrengo bost urteetan, erantsita doan taularen arabera.

Hobaria aplikatzeko ezin izan da, aurretik, jarduera hori  burutu martxoaren 17ko 2/1992 Foru Dekretu Arauemaileak definitzen dituen terminoen araberako titulartasunarekin.

 

 

hobaria

5 pertsona edo gehiago kontratatzea

%10

10 pertsona edo gehiago kontratatzea

%20

20 pertsona edo gehiago kontratatzea

%30

30 pertsona edo gehiago kontratatzea

%40

 

 

 

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute eta mantendu behar dira, enpresako langileen batez bestekoarekin batera, hiru urtez kontratatzen denetik aurrera.

b) Lan sortzeagatik, dagokien kuotako hobaria izango dute udal zerga ordaintzen duten eta hobaria aplikatu behar den baino lehenagoko zergaldian, aurrekoarekin erkatuz, lan-kontratu mugagabea duten langileen batez bestekoa handitu duten subjektu pasiboek, taula honekin ados:

 

 

hobaria

Langileen %20tik gorako gehikuntza

 

%10

Langileen %30etik gorako gehikuntza

%20

Langileen %40tik gorako gehikuntza

%30

Langileen %50etik gorako gehikuntza

%40

 

Aurreko hobariak eskuratzeko baldintzak eta horiek kudeatzea:

c) Aurreko letretako hobariak aplikatzeko, gutxienez, kontratatutako langileen erdiek Leioan erroldatuta egon beharko dute, bi urteko antzinatasunarekin.

Halaber, %10 gehiagoko hobaria eman ahal izango da hobaria dakarren langile kopuruaren gehikuntzan, gainera, langile guztiak hartuta, %10 edo gehiago igotzen bada emakumeen paritatea, gutxienez bost emakume kontratatu badira.

%10eko hobari gehigarria eman ahal izango da, halaber, lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

Azkenik, %10eko hobari gehigarria eman ahal izango da hobaria dakarren langile kopuruaren gehikuntzaren erdiek, gutxienez, ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentalik badute (LISMI aurretik betetzen ari diren enpresen kasurako); edo 30 urtetik beherako, 50 urtetik gorako edo langabezian denbora luzea daramaten leioaztarrak badira. Horiek zenbatzeko, deskribatutako kolektiboren baten barruan dauden pertsonen, guztiak edo baten bat, batuketa aintzat hartuko da.

Hobaria dakarren langileen kopuruaren gehikuntza Leioan erroldatutakoak kontratatzeagatik bada, 2 urteko antzinatasunarekin erroldan, %10eko hobari gehigarria aplikatuko da.

Aplikatutako hobariek ez dute inoiz gaindituko dagokien kuotaren %50, eta aurreko ahapaldiek aipatzen dituzten hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaizkio.

Hobariok zerga kuotari aplikatuko zaizkio eta ez diote foru errekarguari eragingo, tarifa kuotaren gainekoa izango baita.

Hobariak kudeatzea

JEZi lotuta dagoen enpresa jarduera duten subjektu pasiboek, artikulu honetako hobari jaso dezaketela ustez gero, hobaria eska dezakete konputagarria den epealdiko lehen hiruhilekoan. Eskaerarekin batera, lan-kontratu mugagabeen dokumentazio laboral zehatza, erakunde eskudunean alta emateko eskabideak eta hobari eskatu baino lehenagoko urtean subjektu pasiboak izan duen langileen zerrenda, kontratu mota bakoitza adieraziz, aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ondo irizten dituen egiaztapenak eta txostenak burutu ondoren, eta horiek ikusirik, eskatutako hobaria ematea edo ukatzea erabakiko du eta interesdunari jakinaraziko dio.

Enplegu sorrera zenbatzeko epealdia eskaera aurkeztu baino lehenagoko ekitaldia izango da. Halaber, langile-zerrendaren batez besteko maila kalkulatze aldera, aintzat hartuko den epealdia konputagarria dena baino lehenagokoa izango da.

Hobaria jaso dezakeen enplegua izango da langile-zerrenda batez beste mantentzetik sortzen dena izango da. Lan-kontratuek mugagabeak izan beharko dute eta langile-zerrendaren batez besteko gehikuntza ekarri beharko dute. Gehikuntza dagoela ulertuko da kontratatu baino lehenagoko urtean lan-kontraturik iraungi ez denean.

Hobari honen efektuetarako enpleguetan aldaketarik bada, subjektu pasiboek jakinarazteko obligazioa izango dute, aldaketa hori edozein delarik ere.

Kanpo geratzen dira aurreko ekitaldian, konputagarria den epearen hasieran, enpresa eskatzailean edo horri lotutakoren batean zerbitzu eman duten langileei eginiko lan-kontratuak.

Ez dira aintzat hartuko hobari honen efektuetarako enpresen ondorengotzatik edo forma juridikoa aldatzetik datozen lan-kontratuak.

Hobari honen efektuetatik kanpo geratzen dira enpresen ondorengotzatik edo forma juridikoa aldatzetik datozen lan-kontratuak.

Hobari honen efektuetatik kanpo geratzen dira langile autonomoen erregimen berezian dauden langileen kontratazioak eta altak; enpresari, bazkide edo zuzendaritza kargu edo enpresen administrazio kontseiluko kide direnen 2. mailara arteko (hori barne) odol bidezko ahaide edo afinitatedunei eginiko lan-kontratuak.

Ez dira aintzat hartuko lege laborala edo Gizarte Segurantzarena urratzen duten kontratazioak.

Subjektu pasiboak behartuta daude, kontratazioaren datatik aurrera, langile-zerrendaren batez besteko maila gehi hobari honen xede den sortutako enplegua mantentzera.

Azaldutako baldintzak ez betetzea hobariaren zenbatekoa guztiz itzultzea dakar, atzerapen interesak eta interes legalak barne, dagozkion zigorrez gain.

VI. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

13. artikulua.

1. Zergaldia egutegiko urtea bera izango da, alta aitorpenak direnean izan ezik; horrelakoetan jarduera hasten den egunetik egutegiko urtea amaitu artekoa izango baita zergaldia; kontuan izan beharko da hala ere, artikulu honetako 3. idatz-zatian xedatutakoa.

2. Zergaldiko lehen egunean sortuko da zerga eta kuotak ezin izango dira txikitu, alta aitorpenen kasuetan izan ezik, jardueraren hasierako eguna ez bada egutegiko urtearen lehen eguna, horrelakoetan kuotak urtea amaitzeko egutegiko urtetik falta diren hiruhilekoen (jarduera hasi den hiruhilekoa barne) kopuruaren arabera eta horrekin proportzioan kalkulatuko dira eta.

3. Baja aitorpenetan, kuotak bajaren egunera arte (zergapeko jarduera amaitu den hiruhilekoa barne) igarotako hiruhilekoen kopuruaren arabera eta horren proportzioan kalkulatuko dira, jardueraren amaiera alta aurkeztu den ekitaldian bertan gertatzen denean izan ezik; horrelakoetan bajak hurrengo urteko lehen egunetik izango baititu ondorioak.

4. Ikuskizunak direnean, kuotak isolatutako jardueren arabera ezarri badira, sortzapena haietariko bakoitza egitean gertatuko da, eta horiei dagozkien aitorpenak arau bidez ezarritako eran aurkeztu beharko dira.

VII. KUDEAKETA

14. artikulua.

1. Zergaren kudeaketa matrikula egiten denean hasiko da. Matrikula urtero egingo da eta zentsuen bidez osatuko da; zentsu horietan jarduera ekonomikoak, subjektu pasiboak eta zerga-zorrak azalduko dira, eta behar denean foru errekargua ere bai. Nahi duenak eskura izango du matrikula Udaletxean.

2. Subjektu pasiboek alta aitorpenak aurkeztu beharko dituzte, arau bidez ezartzen den epean; aitorpen horietan aurreko idatz-zatian adierazitakoaren arabera matrikulan sartu beharreko elementu guztiak adierazi beharko dituzte. Jarraian, eskumena duen administrazioak likidazioa egingo du; likidazioa subjektu pasiboari jakinaraziko zaio eta, hark, behar den sarrera egin beharko du.

Halaber, subjektu pasiboek zergapeko jardueretan aritzean gertatu eta zerga honen ordainketan eragina duten aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoen berri eman beharko dute, arau bidez ezartzen diren epeetan eta zehazten den bezala.

Hain zuzen ere, foru arau honetako 5. artikuluaren 1. idatz-zatiko h) letran ezarritako salbuespena ezin aplikatu duten subjektu pasiboek Zerga Administrazioari jakinarazi beharko diote euren eragiketen bolumena. Orobat, eragiketen bolumenean aldaketaren bat gertatuz gero, subjektu pasiboek horren berri eman behar dute, baldin eta aldaketak ordenantza honetako 7. artikuluko 1. idatz-zatiko h) letran ezarritako salbuespenaren aplikazioan eragina badu, edo eragiketa bolumenaren araberako haztapen koefizientearen aplikaziorako kontuan hartu beharreko tartean zerbait aldarazten badu (nahi izanez gero udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboei aplikatu ahal zaie eta probintziako eta Estatuko kuota ordaintzen dutenei berriz nahitaez).

3. Zerga ikuskalaritzaren edo alten zein berriemateen formalizazioaren emaitzako zentsuetan datuak sartzea edo haietako datuak kentzea edo aldatzea administrazio egintzatzat joko dira eta zentsuaren aldarazpena ekarriko dute. Matrikulan egiten den aldaketa orok, zentsuetan dauden datuak ukitzen baditu, nahitaez, aldez aurretik zentsu horiek modu berean aldaraztea eskatuko du.

4. Zerga hau autolikidazio araubidean eskatu ahalko da, arau bidez ezartzen den eran.

15. artikulua.

1. Udalak du zerga ordainarazteko,  kudeatzeko, likidatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko (borondatezko epealdian zein premiamendu bidez) eskumena.

2. Udalak du honako hauek burutzeko eskumena: matrikula jendaurreratzea, errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea, zerga kobratzea, salbuespenak eta hobariak aplikatzea eta zerga honen alorrean zergadunari laguntza eta informazioa emateko jarduerak burutzea.

3. Foru Aldundiaren egitekoak dira matrikula osatu eta artatzea, jarduera ekonomikoak kalifikatzea eta kuotak ezartzea.

Hala ere, Foru Aldundiak nahiz udalek egin ditzakete egintza horien jakinarazpenak, bai eta zerga zorrak zehazteko likidazioen jakinarazpenak ere.

4. Udalaren ardura da ordainagiriak egitea; hala ere Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/1989 Foru Arauaren 8. Artikuluan azaltzen diren lankidetza formulak ere erabil daitezke.

Udala eta Foru Aldundia lankidetzan arituko dira zergaren matrikula osatzeko eta artatzeko; halaber, batera jardungo dute jarduera ekonomikoak kalifikatzeko eta kuotak ezartzeko orduan.

5. Salbuespenak eman edo ukatu aurretik Foru Aldundiari horri buruzko txosten teknikoa eskatu beharko zaio eta horren inguruan ebatzi ondoren, Aldundiari ebazpenaren berri eman beharko zaio.

16. artikulua.

Jarduerak sailkatzeko eta kuotak ezartzeko egintzen aurkako errekurtso eta erreklamazioak direla eta, Bizkaiko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 156 eta 168 bitarteko artikuluetan xedatutakoa beteko da. Bizkaiko Foru Aldundia izango da horrelako errekurtso eta erreklamazioak ebazteko organo eskuduna. Errekurtso edo erreklamazioa jarrita ere egintzaren betearazpena ez da etengo.

17. artikulua.

1. Foru Aldundiak egingo du matrikula eta Udalari igorriko dio.

2. Behin matrikula jaso eta gero, Udalak jendaurrean azalduko du hamabost egunez, ukitutako zergadunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ditzaten.

18. artikulua.

1. Jendaurrean erakusteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, emaitzaren ziurtagiria Foru Aldundiari igorriko zaio Aldundiak onetsi dezan.

2. Onetsi ondoren, udalek ordainagiriak egingo dituzte (lankidetzarako arauen kalterik gabe)

LEHENENGOA: Zerga hau indarrean jartzen den egunean Merkataritza eta Industriako Jardueren Zerga Lizentzian edo Lanbide eta Arte Jardueren Zerga Lizentzian onuraren bat dutenek onura hori izango dute aurrerantzean ere lehenengo aipatu dugun zergan, harik eta onura iraungi arte edo, onurak amaiera-egunik eduki ezean, 1994ko abenduaren 31ra arte, egun hori barnean dela.

BIGARRENA: Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren subjektu pasiboei dagokienez, 7/2003 Foru Araua indarrean jartzean bertan ezarritakoaren arabera hura ordaindu beharretik salbuetsita ez daudenek jarduera bati ekitearen ziozko hobaria              -Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onetsi dituen apirilaren 30eko 1/1991 Araugintzako Foru Dekretuan araupetutakoa- aplikatu badute euren kuotan, hobari hori aplikatzen jarraitu ahal izango dute, aipatutako baterako oharrean ezarritakoari lotuz, harik eta hobaria aplikatzeko aldia amaitu arte.

HIRUGARRENA: 7/2003 Foru Araua indarrean jarri aurretik hasitako prozedurei ez zaie aplikatuko arau horretan ezarritakoa, hau da aurretik zeuden arauek araupetuko dituzte.

LAUGARRENA: Foru arau honek edo ordenantza fiskalek egindako aldaketaren bat dela zio ordainagiri bidez kobratzen diren zerga-zorren elementuetan zerbait aldatzen bada, taldeka jakinaraziko da ediktu bidez eta ez da egongo banaka jakinarazi beharrik; honek 2004. urtean soilik izango ditu ondoreak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8ean onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

03.TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUPETU DUEN ZERGA ORDENANTZA
23-12-2016

1. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, zerga eskatzen du honako ordenantza honetan xedatutakoaren arabera; ezar daitezkeen tarifen koadroa duen eranskina ere, ordenantza honen zatia da.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

Hauexek dira Zergaren zerga-egitateak:

1. Herri bideetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna, ibilgailuen mota eta kategoria edozein izanda ere.

2. Zirkulaziorako gai den ibilgailutzat joko da erregistro publiko egokietan matrikulatu dena, baja ematen ez zaion bitartean. Zerga honen ondorioetarako, aldi baterako baimena duten ibilgailuak eta turismo-matrikula dutenak ere zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira.

3. Jarraikoak ez daude Zergaren kargapean:

a) Antzinatasuna dela-eta erregistroan baja emanda egonik, aparteko kasuetan, erakustaldietan, lehiaketetan eta lasterketetan ibiltzeko baimena jaso lezaketenak, horretara mugaturik daudela.

b) Trakzio mekanikodun atoiak eta erdiatoiak, zama erabilgarria 750 kg baino gutxiagokoa dutenak.

III. SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

4. artikulua.

EXENCIONES

1. Zergatik salbuetsita egongo dira:

a) Estatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Bizkaiko Lurralde Historikoko eta toki-erakundeetako herritarren defentsarako edo segurtasunerako ibilgailu ofizialak.

b) Atzerriko herrialdeetako ordezkari diplomatikoen, kontsul-bulegoetako kideen, eta kreditatuta dauden agente diplomatikoen eta kontsul-funtzionarioen ibilgailuak, baldin eta herrialdeko herritarrak badira eta ibilgailua kanpoaldean identifikatuta badago, eta elkarrekiko salbuespena badago, hedapen eta maila berekoa.

Halaber, Espainiar estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta diplomazi estatutua duten haien funtzionarioak edo kideenak.

c) Nazioarteko itunen edo hitzarmenen bidez salbuetsita dauden ibilgailuak.

d) Anbulantziak eta osasun-laguntzako ibilgailuak, eta zaurituak edo gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerko ibilgailuakak.

e) Mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako ibilgailuen Araudi orokorreko II. Eranskineko A letran adierazitakoak, baldin eta desgaitasuna duen pertsona baten izenean matrikulatuta badaude.

Halaber, salbuetsita daude ezindu baten izenean matrikulatutako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, soilik ezinduak erabiltzeko direnak. Salbuespen hau inguruabar horiek hala irauten duten artean aplikatuko da, eta aplikatu ere urrituek eurek gidatzen dituzten ibilgailuei zein haiek garraiatzeko erabiltzen direnei aplikatuko zaie.

Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondoriotarako, hauexek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:

a') %33 eta %65 bitarteko desgaitasun-gradua onartuta dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonak; halakotzat joko dira minusbaliotasun gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazitako egoeretako batean daudenak teta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago dituztenak.

b') %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.

Aurreko a') eta b') letretan sartuta dauden pertsonen artean, 1971/1999 Errege Dekretuko III.eranskin gisa agertzen den baremoan A letrako mugitu ezintasunaren egoeran daudenei, ez zaie aplikatuko 14 zerga zaldien muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egotikuta badago.

Aurreko atalean ezarritako salbuespenak ezin dira aplikatu batera, hots, onuradun bati ez zaio bat baizik aplikatuko, ibilgailu bat baino gehiago eduki arren.

Hemen ezarrita dauden salbuespenak arautuak dira, eta erreguzko izaera dute. Salbuespenok eskumena duen udal-organoak emandako administrazio-egintza adieraziaren bidez emango zaizkie eskatutako betekizunak betetzen dituzten subjektu pasiboei, haiek eskabidea egin ondoren. Eskabide horretan, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia jaso beharko dituzte, eta, horrekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

Zirkulazioko baimenaren fotokopia.

Elbarritasuna egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiak edo beste organo eskudunak emandakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako irizpen tekniko-fakultatiboa aurkeztea.

Zinpeko aitorpena, ibilgailua minusbaliodunak ez beste inork erabiliko duela adieraztekoa.

Udal Administrazioak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztatzeko agiria emango zaio interesdunari.

Oro har, salbuespena emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen ditu ondorioak; ez du atzeraeraginik. Hala ere, likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.

f) Hiriko garraio publikorako erabili edo atxikitako autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, bederatzi plaza baino gehiago dituztenak, gidaria barne.

g) Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela duten traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makinak.

Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, interesdunek eskatu egin behar dute, eta, horretarako, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia azaldu behar dituzte. Udal Administrazioak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztatzeko agiria emango zaio interesdunari.

HOBARIAK

2. Gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuek %100eko hobaria izango dute; epe hori, fabrikazio-egunetik aurrera zenbatuko da. Hura jakin ezean, lehenengoz matrikulatu zen egunetik edo, bestela, ibilgailu-mota edo -modelo hori fabrikatzeari utzi zitzaionetik aurrera zenbatuko da.

3. %50eko hobaria izango dute kuotan familiako kideren bateko titulartasunpeko ibilgailuek, familia ugaria bada, eta lau seme-alaba edo gehiago badauka. Hobari hau ibilgailu bakarri aplikatuko zaio familia ugari bakoitzeko.

Hobaria subjektu pasiboak eskatu beharko du, honako agiri hauek aurkeztuz

Lehena: eskaera orria, hobaria eskatzen den ibilgailua identifikatuz.

Bigarrena: familia ugariaren titulua, Bizkaiko Foru Aldundiak egina (Gizarte Ekintza Saila).

Hobariaz gozatu ahal izango da familia hori familia ugaria den bitartean, eta subjektu pasiboak horri buruzko aldaketa guztiak jakinarazi beharko ditu. Administrazioak, bere aldetik, gorde egiten du hobariaz gozatzeko baldintzak betetzen diren ofizioz egiaztatu ahal izateko eskubidea, egoki diren likidazio osagarriak gehi atzerapen-interesak bidaliz hobaria modu desegokian jaso dela ziurtatzen bada (gehi egoki den zigorra zerga-arauak urratzeagatik).

Dena den, egoki litezkeen aldaketei eragin gabe, hobariaren bukaera data familia ugariko tituluaren iraungitze data bera izango da. 

IV. SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

Zerga honen subjektu pasiboak izango dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan ageri diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak, zirkulazioko baimenean ibilgailua beraien izenean agertuz gero.

V. KUOTA

6. artikulua.

1.- Zerga Eranskinean agertzen den tarifa taularen arabera eskatuko da.

2.- Ibilgailu-mota zehazteko, arau bidez ezartzen denari jaramon egingo zaio, eta gainera kontuan hartuko dira ondoko arauak ere:

a) Furgonetatzat ondokoak joko dira: pertsonak eta gauzak batera garraiatu ahal izateko moldatutako turismo-ibilgailuak, zenbait eserleku eta kristal kendu zaizkienak, ateen neurriak edota kokapena aldatu, eta bestelako aldaketak egin zaizkienak, baina jatorrizko ibilgailuaren modeloaren ezaugarriak funtsean aldatu gabe. Furgonetengatik, turismoak balira bezala ordainduko da Zerga, euren zerga-potentziaren arabera, ondoko kasuetan izan ezik:

Lehenengoa. Ibilgailua bederatzi pertsona baino gehiago, gidaria barne, garraiatzeko gaiturik badago, Zergak autobusa balitz bezala kargatuko du.

Bigarrena. Ibilgailuak 525 kg-tik gorako zama erabilgarria garraiatzeko baimena badu, Zergak kamioia balitz bezala kargatuko du.

b) Zerga honen ondoreetarako, motogurdiak motozikletatzat joko dira eta, beraz, euren zilindradaren edukieraren arabera ordainduko da Zerga.

c) lbilgailu artikulatuen kasuan aldi berean eta banandurik tributatuko dute garraiatzeko ahalmena duenak ata arrastran eramandako atoiak ata erdi-atoiak.

d) Edukiera dela-eta matrikulatu beharrik ez duten ziklomotorrak, atoiak eta erdiatoiak zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira Industria Ordezkaritzak horren ziurtagiria ematen duenetik, edo ibilgailua zirkulatzen hasten denetik, kasuan kasukoa.

e) Makina autopropultsatuengatik, alegia, trakzio mekanikoko beste ibilgailu batek gainean edo herrestan eraman gabe, herri-bidetik berez ibil daitezkeen makinengatik, traktoreei dagozkien tarifak kobratuko dira.

f) Autokarabanek turismo baten modura ordainduko dituzte zergak, euren zerga-potentziaren arabera.

VI. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

7. artikulua.

1. Zergaldia egutegiko urtea izango da, ibilgailua lehenengoz eskuratzen denean edo baja ematen zaionean izan ezik. Izan ere, horrelakoetan, zergaldia eskuraketaren egunean hasiko da, edo ibilgailuari Trafiko Burutzan baja ematen zaion egunean amaituko da, hurrenez hurren.

2. Zerga zergaldiko lehen egunean sortuko da.

3. Zergaren kuotaren zenbatekoa hil naturalen arabera hainbanatuko da, ibilgailuaren lehenengo eskuraketaren edo behin betiko bajaren kasuetan, eta ibilgailuari alta edo baja ematen zaion eguneko hila ere kontuan hartuko da.

4. Era berean, ibilgailua ostu edo lapurtzeagatik ibilgailuari aldi baterako baja ematen bazaio, haren kuota arestian azaldutak moduan hainbanatuko da, dagokion erregistro publikoan aldi baterako baja gertatzen den unetik.

VII. KUDEAKETA

8. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri den egoitza zein udalerritan dagoen, hango udalaren eginkizunak izango dira ibilgailu horren zerga kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea eta biltzea, eta bai zerga-kudeaketan agindutako egintzak berrikustea ere.

9. artikulua.

Udalak autolikidazio-araubidean eskatu ahal izango du zerga hau.

10. artikulua.

Zerga ordaindu delako frogagiria Udal Administrazioak emandako ordainagiria izango da.

11. artikulua.

Zerga ekitaldi bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan ordainduko da, hurrengo artikuluan agertzen diren kasuak izan ezik; horietan, bertan xedatutakoari jarraituko zaio.

12. artikulua.

1. Trafiko Burutzari ibilgailua matrikulatzeko, zirkulaziorako gaitasunaren ziurtagiria emateko edo ibilgailuari behin betiko baja emateko eskatzen diotenek, aldez aurretik Zerga ordainduta dutela frogatu behar dute. Hamabost urte edo gehiago dituen ibilgailu bati behin betiko baja eman nahi bazaio, ez dago ezer frogatu beharrik.

2. Gauza bera egin beharko dute ibilgailuen titularrek Trafiko Burutzari ibilgailuaren eraldaketaren berri ematen diotenean, baldin eta eraldaketak zerga honen ondoreetarako ibilgailuak duen kalifikazioa aldatu badu, bai eta ibilgailuaren zirkulazio-baimena eskualdatzen bada edo bertan ageri den egoitza aldatzen bada ere.

3. Trafiko Burutzek ez dute ibilgailuen bajei edo eskualdaketei buruzko espedienterik tramitatuko, aldez aurretik zerga hau ordainduta dagoela frogatzen ez bazaie.

13. artikulua.

Matrikulazio berrietan, edo ibilgailuari egindako aldaketek zerga-ondoreetarako kalifikazioa aldatzen dutenean, interesdunek jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar dizkiote Udal Administrazioari, Zergaren matrikulari eransteko, 30 eguneko epean, matrikulazioa edo aldaketa egiten den egunetik hasita:

a) Zirkulazioko baimena.

b) Ezaugarri teknikoen ziurtagiria.

c ) NAN edo IFK.

VIII. XEDAPEN IRAGANKORRA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga indarrean jartzen den egunean Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergan mota bateko nahiz besteko zerga-hobariren bat dutenek hobariaren onura jasotzen jarraituko dute aipatutako zerga horri dagokionean, hobaria iraungitzen den egunera arte, edo, hobariaren onurak mugaegunik ez badu, 1992ko abenduaren 31ra arte, azken egun hori barne dela.

IX. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

 

2017ko TARIFA

Ibilgailuaren potentzia eta mota

Euroak €

A) Turismoak

8 zerga zaldi baino gutxiago..............................................

28,00

8-11,99 zerga zaldi bitartekoak.........................................

74,00

12 zerga zaldi baino gehigotik 13,99ra bitartekoak...........

142,00

14 zerga zaldi baino gehigotik 15,99ra bitartekoak...........

155,00

16 a 19,99zerga zaldi baino gehiagokoak......................

191,00

20 zerga zaldi baino gehiagokoak....................................

239,00

B) Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoak.............................................

177,00

21-50 plaza bitartekoak.......................................................

253,00

50 plaza baino gehiagokoa................................................

316,00

C) Kamioiak

Zama erabilgarria 1.000 k baino gutxiagokoa dutenak....

89,00

Zama erabilgarria 1.000-2.999 k bitartekoa dutenak....

177,00

Zama erabilgarria 2.999-9.999 k bitartekoa dutenak....

253,00

Zama erabilgarria 9.999 k baino gehiagokoa dutenak....

316,00

D) Traktoreak

16 zerga zaldi baino gutxiago dutenak............................

37,00

16-25 zerga zaldi bitartekoak.............................................

58,00

25 zerga zaldi baino gehiagokoak....................................

177,00

E) Atoi eta trakzio mekanikodun erdiatoiak

Zama erabilgarria 751-1.000 k bitartekoa dutenak.......

37,00

Zama erabilgarria 1.000-2.999 k bitartekoa dutenak....

58,00

Zama erabilgarria 2.999 k baino gehiagokoa dutenak....

177,00

F) Beste ibilgailu batzuk

Ziklomotoreak.......................................................................

8,00

125 cc arteko motozikletak.................................................

8,00

125 cc baino gehiagotik 250 cc-ra bitartekoak...............

16,00

250 cc baino gehiagotik 500 cc-ra bitartekoak...............

33,00

500 cc baino gehiagotik 1.000 cc-ra bitartekoak............

66,00

1.000 cc baino gehiagoko motozikletak..........................

130,00

 
04. ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREI BURUZKO ZERGA ARAUPETU DUEN ORDENANTZA
26-12-2016

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Toki Ogasunak araupetu dituen Lurralde Historikoaren Foru Arauan eta Zergei buruzko Foru Arauan ezarri dena betez, eraikuntza, instalazio edo obrak  egiteagatik dauden zerga bereziak araupetu dituen Ordenantza onetsi du; ordenantzaren barruan aplikagarriak diren tarifak ere bildu dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

Zerga honen egitate zergapegarria da lizentzia urbanistikoa behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo lan egitea, lizentzia lortu zein ez, edo ardurapeko deklarazioa edo aurretiazko jakinarazpena eskatzen duena, betiere Udalak eman behar badu lizentzia edo kontrol-aktibitatea egin behar badu

4. artikulua.

Zergapeko zerga egitateak, banan-banan adieraziz, ondoko hauek dira:

1.- Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.

2.- Egon dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak

3.- Egon dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen egituran eragin dezaketen aldarazpen edo zaharberrikuntzak.

4.- Egon dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura aldarazteko obrak.

5.- Eraikinen barruko taxuketa aldatzen duten obrak, horien erabilera gora-behera.

6.- Behin behinekoak diren obrak.

7. Herri zerbitzuak instalatzeko obrak.

8.- Lurren mugimenduak, besteak beste lur-erauzketak, indusketak eta lur-berdinketak, jarduera horiek onartutako edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiektuko obra bezala burutzeko programatuak dauden kasuan salbu.

9.- Eraikuntzak erraustea, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.

10.- Lurpeko instalazioak: aparkalekuak, industria, merkataritza edo lanbide jardueretarako instalazioak, zerbitzu publikoenak edo lur azpiari ematen zaion beste edozein erabilera dutenak.

11.- Propaganda kartelak herri bideetatik ikusteko eran jartzea.

12.- Gaitasun ekonomikoa agerian jartzen duten baliabide ekonomikoen inbertsioa eskatzen duten obra, eraikuntza eta instalazio guztiak, baldin eta obra lizentzia edo hirigintzako lizentzia behar badute .

5. artikulua.

Ez dira zerga honi lotuta egongo ondoko hauek:

1. Udal honen jabetza-titulartasuneko higiezinetan egin diren eraikuntza, obra edo instalazioak, baldin eta Udala bada obraren jabea.

2. Estatua, autonomia erkidegoen edo toki izakien jabetzako era guztietako eraikuntza, instalazio edo obrak, baldin eta horri lotuta badaude, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko, biztanleguneen saneamendu eta horien hondakin uren saneamendurako izango badira; kudeaketa erakunde autonomiadunek egindakoak baldin badira ere eta inbertsio berriko obrak zein artapenekoak izan.

3. Egoitza Santua, Gotzainen Batzarra, Elizbarrutia, Parrokiak eta beste lurralde-mugape batzuk, erlijio-ordena eta kongregazioak, bizitza kontsakratuko erakundeak, haien probintziak eta etxeak oso-osorik eta modu iraunkorrean salbuetsita daude eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordaintzetik.

III. SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1. Zergadun izanik, zerga honen subjektu pasibo dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-Arau Foraleko 34.3 artikuluko pertsona fisikoak, pertsona juridikoak edo entitateak, eraikuntza, instalazio edo obraren jabe badira, horiek egiten diren higiezinaren jabe izan ala ez.

2. Aurreko paragrafoaren ondoreetarako, eraikuntza, instalazio edo obraren jabea haren gastuak edo kostuak jasaten dituena da.

3. Eraikuntza, instalazioa edo obra zergaduna den subjektu pasiboak egin ezean, horren ordezko subjektu pasibo izaera izango dute dagozkion lizentziak eskatu edo dagozkion ardurapeko deklarazioak zein aurretiazko jakinarazpenak aurkezten dituzten horiek, edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenek. 

4. Ordezko subjektu pasiboak ordaindutako zerga-kuotaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio zergadunari.

IV. ZERGA OINARRIA

7. artikulua.

1. Zerga-oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostua izango da; benetako kostua hura burutzeko kostua izango da.

Ez dira sartuko zerga-oinarrian ez Balio Erantsiaren gaineko Zerga, ez araubide bereziko antzeko gainerako zergak, ez tasak, ez prezio publikoak, ez eraikuntza, instalazio edo obrarekin zerikusia duten ondarearen gaineko gainerako toki prestazioak, ez profesionalen ogibidesariak, ez kontratistaren enpresa-mozkina, ez burutzapen materialaz kanpoko gainerako kontzeptu guztiak.

2. Zerga oinarria, Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak ezarritakoa izango da.

V. ZERGA KUOTA

8. artikulua.

Zergaren kuota eranskinean adierazi den zerga oinarriari karga tasa aplikatzearen emaitza izango da.

VI. SORTZAPENA

9. artikulua.

Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan gertatuko da, oraindik obra burutzeko lizentzia jaso ez bada ere.

VII.  KUDEAKETA

10. artikulua.

Lizentzia onartzen denean edo ardurapeko deklarazioa edo aurretiazko jakinarazpena aurkezten denean, edo eskatu barik, onartu edo ukatu ez bada edo horiek aurkeztu badira, eraikuntza, instalazioa edo obra hasi denean behin behineko likidazioa egingo da. Zerga oinarria interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren araberakoa izango da, betiere dagokion Elkargo Ofizialak oniritzia eman badio, edo bestelako kasu baten, zerga-oinarria udal zerbitzu teknikoek erabakiko dute proiektuaren kostu estimatuarekin ados.

11. artikulua.

Lizentzia eman ondoren edo ardurapeko deklarazioa zein aurretiazko jakinarazpena aurkeztu ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berria aurkeztu beharko litzateke behin-behineko likidazio berria egiteko, aldatutako aurrekontuaren arabera, jatorrizkoari egiten zaion gehikuntza aintzat hartzeko.

12. artikulua.

1. Egin diren eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta horien benetako kostua kontuan hartuta eta administrazio egiaztapen egokia egin ondoren, Udal Administrazioak, bidezkoa bada, aldatu egingo du zerga oinarria, behin betiko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari dagokion kopurua ordainarazi edo itzuliko dio.

2. Aurreko atalean ezarri denaren ondoreetarako, obra bukatu edo hori behin-behinerako jaso eta hurrengo lehen hilabetearen barruan inguruabar horren aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak emango duen inprimakian; obra zuzendu duen teknikariaren ziurtagiria erantsiko da, haren lanbide elkargoak ikusonetsita, baldin eta hori zilegi bada. Agiri horretan obren kostu osoa ziurtatuko da, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide teknikoak, industri onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk barne.

13. Artikulua.

Zergaren likidazioaren ondoreetarako, administrazioaren isiltasun positiboaren bidez eman diren lizentzien ondorioak beren beregi eman diren lizentzienak eurak izango dira

14. Artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako moduan kalkulatutako kuotari Udalak HOBARI hauek ezarriko dizkio:

A) % 95era arteko hobaria jasoko dute inguruabar sozial, kultural eta historiko-artistikoak dituztelako eta enplegua eta aldi baterako bizitokia sustatzen dutelako interes bereziko edo herri erabilerako hartu diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.

Interes bereziko edo herri erabilerako obratzat joko dira herri administrazioek sustatutako babes publikoko etxebizitzen sustapenak. Sustapen horietan, etxebizitzen zati bat babes berezikoak, etxebizitza sozialak edo zuzkidura apartamentuak izan beharko dira, alokairu araubideari laguntzeko asmoz.

% 95eko hobaria aurreko paragrafoan aipatutako obrei baino ez zaie aplikatuko.

Interes bereziko edo udalarentzat erabilgarri diren obratzat joko dira, baita ere, enplegua sustatzeko neurri hauek hartzen dituztenak:

Horietan sartzen diren eta enpresa aktibitate berriak edo existitzen direnak ezartzeko, hobetzeko edo zabaltzeko egiten diren obra, eraikuntza eta instalazioak, honako baldintza hauen arabera:

3.1.      Establezimendu berrian sortzen diren lan-kontratu mugagabeko lanpostu kopuruak edo existitzen den establezimenduan dagoen gehikuntzak 5ekoa izan behar du hobaria jasotzeko. Langile zerrendaren gehikuntzak suposatu beharko du, gutxienez, aipatu tamainako enplegu gehikuntza Leioako udalerrian dauden lantokietan. Kasu honetan, hobaria %30ekoa izango da. 

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta halaber, mantendu egin beharko dira langile-zerrendaren batez bestekoarekin batera, gutxienez, hiru urtez kontratazioa egiten denetik.

Hobari gehigarriak lortu ahal izango dira honako kasu hauetan:

%10 gehiago

Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

%10 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

20% gehiago.

Hobari hau bakarrik aplikatuko da 5 lanpostu edo gehiago sortu diren kasuetan

Kontratatutako langile guztiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

%10 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

— ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

— 30 urtetik beherako leioaztarrak.

-— 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

%10 gehiago

Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

%10 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago)

Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte;  edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.

 

3.2. Bost enplegu baino gutxiago sortuko balira, %5eko hobaria aplikatuko da sortu berria den eta lan-kontratu mugagabea duen lanpostu bakoitzeko. Hobari hau ez zaie aplikatuko merkataritza sozietate eta analogoei. 

Kontratatutako langileek ezin izango dute, hobariaren eskabidea egiten den data baino lehenagoko bi urteetan, enplegu emaile autonomoaren kontura eginiko zerbitzurik eduki.

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta enpresa edo saltokiko langile-zerrendaren batez bestekoarekin mantendu behar dute bi urtez, kontratatzen direnetik aurrera, salbuespen bakarrarekin: egiaztatzea langile autonomoak lege laboralak aurreikusten dituen arrazoiengatiko murrizketaren beharra, edo enpresa ixtearen ondorioz, kontratu guztiak iraungi beharra. 

Halaber, kontratazio horien kasuan, hobari gehigarriak eskuratu ahal izango dira, baldintza hauetan:

%5 gehiago

Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

%5 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

%5 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

— ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

— 30 urtetik beherako leioaztarrak.

— 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

%5 gehiago

Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

%5 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago)

Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte;  edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.

 

3.3.      Zergaren subjektu pasiboak izan behar du higiezinean, instalazioan edo obran garatzen den enpresa jardueraren titularra, eskatzen den hobariaren helburu dena, berdin dio higiezinaren jabea nor den.

Hobariek ez dute inoiz gaindituko dagokien kuotaren %50, eta aurreko letrek aipatzen dituzten hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaizkio.

Langile bakar batek ezin izango du agortu arauak ahalbidetzen duen hobari osoa, eta gehienez, bi hobari gehigarri aplikatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

Existitzen deiren enpresa jardueren kasuan, agiri bidez justifikatu beharko da aurreko bi urteetan ez dela langile murrizketarik egin.

Hobaria aplikatu egingo da, behin obra amaituta, zergaren likidazio osagarria edo behin-betikoa egiten denean.

Azaldutako baldintzak ez betetzea hobariaren zenbatekoa guztiz itzultzea dakar, atzerapen interesak eta interes legalak barne, dagozkion zigorrez gain.

B) % 50era arteko hobaria jasoko dute babes publikoko etxebizitzei dagozkien eraikuntzek, instalazioek eta obrak.

Hobaria honela aplikatuko da:

a)         Ekimen publikokoak diren Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %50eko hobaria.

b)         %25eko hobaria udalarentzat interes berezikotzat edo erabilgarritzat jotzen diren obretan, ekimen pribatukoak diren Babes Publikoko Etxebizitzen sustapenetan, parte bat erregimen berezikoak edo etxebizitza sozialak direnean, edo alokairua sustatzeko zuzkidura apartamentuak. Promozioak jabegoko etxebizitzak eta alokairukoak baldin baditu, hobari hau alokairuko etxebizitzei eragiten dien aurrekontuko zatiari bakarrik aplikatuko zaio.

c)         Aurreko bi ataletako baldintzak betetzen ez dituzten Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %12,5eko hobaria

C) % 50eko hobaria eraikuntza, instalazio edo obretarako, etxebizitza partikularretan egin badira eta burutzapen materialeko aurrekontua 6.010,12 euro edo gutxiagokoa bada.

D) % 90eko hobaria, minusbaliatuei irisgarritasuna eta bizigarritasuna errazten dizkieten eta igogailuak jartzea bultzatzen duten eraikuntza, instalazio edo obretarako. Hobari hori ondore horretarako erabiltzen den zenbatekoaren gainean bakarrik kalkulatuko da, obrak obra berriko proiektu baten barnean ez badaude eta modu independentean egiten badira.

15. artikulua.

Udalak autolikidazio araubidean eskatu ahal izango du zerga hau.

16. artikulua.

Lizentzia baten titularrak edo ardurapeko deklarazioa zein aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duen zergadunak uko egingo balio baimendutako edo deklaratutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari beren-beregi idatzitako uko egitearen bidez, Udalak diru itzulketa egingo du edo behin-behineko likidazio osoa bertan behera utziko du.

17. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egin den likidazioa itzuliko du edo deuseztatu egingo du, titularrak hura berritzea eskatu eta Udalak baimena ematen ez badu behintzat.

VIII. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

2017KO TARIFA

Karga tasa

Eraikuntza, instalazio edo obra mota........................................                                  

% 5

 
 
05.- HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUPETU DUEN ZERGA ORDENANTZA
26-12-2016

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta zerga horri buruzko beren beregiko Foru Arauan ezarri denarekin bat, honako ordenantza honekin hiri lurren balio-gehitzearen gaineko Zerga ezarri eta eskatu du; portzentajeen taula eta aplika daitezkeen tarifen eranskinak ere ordenantza honen atalak dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.- Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren zerga egitatea eskualdatu diren hiri-lurrek zerga-aldian izan duten gehikuntza da, jabetza-eskualdaketa bat, edozein titulugatik, egiten delako edo lurren gainean jabaria mugatzen duen eduki-eskubidea eratzen edo eskualdatzen delako.

2.- Xede horietarako, ondoko hauek izango dira hiri lurrak:

Hiri-lurzorua, urbanizatu daitekeena, egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarria; azken hau Hirigintzako Jarduketarako Egitaraua onetsi den unetik bertatik. Zolatutako bideak edo espaloi zintarridunak dituzten lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira baldin eta ezaugarri horiez gain estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta herriko argiak badituzte. Hiri-eraikuntzak dauden lurrak ere halakotzat joko dira.

Nekazaritzako legerian bestelakoa ezarri bada ere, zatikatzen diren lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazaritzako erabilera hutsaltzen badu eta, hala ere, haien landa-izaeran aldakuntzarik ez bada, zerga honetakoek ez diren beste ondorioetarako.

III.  LOTURARIK EZA

4. artikulua.

1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela-eta landa-lurtzat jotzen diren lurren balioaren gehikuntzagatik ez da honako zerga hau ordaintzen. Zerga hau ordainduko da berriz, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela eta, hiri-lurtzat jo behar diren lurren balioaren gehikuntzagatik; lur horiek Katastroan eta Erroldan hiri-lur moduan agertu ala ez.

2. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak edo eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago Zerga ordaindu beharrik, ez eta hark ordainketa gisa adjudikazioak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztatu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horretaz emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago Zergaren kargapean, ezkontzaren araubide ekonomikoa dena delakoa ere.

3. Gauza bera aplikatuko da, aurreko paragrafoetan aipatu balizkoen arabera, Izatezko Bikoteak arautzekoa den maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio etaeskualdaketei.

4. Ohiko etxebizitza ordainean eman duten hipoteka-zordun edo haren bermatzaileek eginiko eskualdatzeak, hipoteka bidez bermatutako zorrak kentzeko, zerga honetatik salbuetsita egongo dira, kreditu entitateekin edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituzten entitateekiko zorrak izan ezik.

Halaber, salbuetsita egongo dira aurreko baldintzak ematen diren etxebizitza eskualdatzeak, notario edo epaile bidezko hipoteka betearazpen bidez eginda badaude.

Salbuespenerako eskubidea izateko, eskatzen da zordun edo bermatzaileak edo familia unitateko beste edozeinek, etxebizitzaren besterentzea ekidin ahal izateko momentuan, hipoteka-zor osoa estaltzeko tamainako ondasun edo eskubide nahikorik ez edukitzea. Baldintza hori betetzen dela usteko da. Dena den, gerora, kontrakoa egiaztatuko balitz, egoki den zerga-likidazioa igorriko litzateke.

Atal honetan jasotako ondoreetarako, ohiko etxebizitzatzat joko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 8. atalak definitzen duena.

Familia unitate kontzeptuari dagokionez, Arau bereko 98. artikuluak dioena hartuko da. Ondore horietarako, ezkontza eta izatezko bikotea (Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 2/2003 legeak definitzen duena) baliokideak izango dira.

IV. SALBUESPENAK

5. artikulua.

1.- Zerga honetatik aske daude ondoko egintzen ondorioz azaltzen diren balio-gehikuntzak:

a)Zortasun-eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

b)Salbuetsita egongo dira Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean eta Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera multzo historiko-artistiko adierazitako eremu baten barruan dauden ondasunen edo kultur intereseko adierazitako ondasunen eskualdaketak, baldin eta jabeek edo eskubide errealen titularrek frogatzen badute higiezinak artatzeko, hobetzeko edo zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura, balioaren gehikuntza izan den epealdian.

Xede horretarako, kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratutako Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ondorioetarako, higiezinaren katastro-balioa egindako obren balioa baino txikiagoa bada, jabeek frogatu beharko dute higiezinak artatzeko, hobetzeko eta zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura.

Idatz-zati honetan ezarritakoaren ondorioetarako salbuesteko eskabidearekin batera aintzat hartu beharko dira honako agiri hauek:

1. Zergaren xede diren eskualdatutako ondasunak multzo historiko-artistikoaren barruan daudela edo kultura-intereseko ondasuntzat hartu direla  egiaztatzen duten agiriak.

2. Obren hirigintza lizentzia edo obrak burutzeko agindua.

3. Tramitatutako obra-lizentziagatik ordaindu behar den tasaren ordainketa-gutuna

4. Obra bukaerako ziurtagiria.

2. Halaber, balio-gehikuntzak zerga honetatik aske daude zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo erakundeak direnean:

a) Estatua, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Bizkaiko Lurralde Historikoa eta bertako toki erakundeak, eta Autonomia Erkidegoko eta toki erakunde horietako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

b) Zerga aplikatu den udalerria eta bertako toki-erakunde guztiak, bai eta haietan ari diren organismo autonomoen zuzenbide publikoko antzeko erakunde guztiak ere.

c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako erakundeak.

d) Gizarte Segurantzaren eta indarreko legeriaren arabera eraturik dauden mutualitate eta montepioen kudeaketa-erakundeak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan zerga honen salbuespena aintzatetsi zaien pertsona edo erakundeak.

f) Administrazioaren emakida lehengoragarrien titularrak, haiei loturiko lurrei dagokienez.

g) Gurutze Gorrikoak eta arauz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuenak."

h) Irabazizkoa ez diren erakundeak.

Lurren eskualdatzeak edo horien gaineko jabaria mugatzeko gozamenezko errege-eskubideen erraketa nahiz eskualdatzea denean, horiek irabazizkoa ez den erkunde batek kostu bidez egiten dituenean, zerga horretako salbuespena izateko, beharrezkoa izango da lur horiek Ondasun Higiezinen gaineko Zergako salbuespena aplikatzeko baldintzak betetzea.

Ezarritako salboespena aplikatzeko, ezin bestekoa izango da izarabazizkoak ez diren erakundeen otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauko 16 artikuluko 1. atalean arauturiko aukeraren erabilera Udalari jakinaraztea eta leen aopatutako Foru Arauren bigarren Tituluan arauturiko zerga-araubide bereziari lotutako baldintzak nahiz kasuak betetzea.

V. SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1. Zergaren subjektu pasiboa da zergadun gisa:

a) Lurren dohaineko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen dohaineko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

b) Lurren kostu bidezko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen kostu bidezko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskualdatu edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

2. Aurreko zenbakiko b letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea, zergaduna egoitza Espainian ez duen pertsona fisikoa bada.

3. Ordainean ematearen, hipoteka-zordunaren edo bermatzailearen ohiko etxebizitzaren hipoteka-betearazpen judizial edo notarialaren  ondoriozko eskualdatzeetan, onuraduna kreditu entitatea bada edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituen entitatea bada, zergapekoaren ordezko den subjektu pasibotzat joko da higiezina erosten duen entitatea, eta ordezkoak ezin izango dio zergapekoari eskatu ordaindutako zerga-obligazioen zenbatekoa. Atal honetan jasotako ondoreak eman daitezen, Foru Arau honetako 2. Artikuluan azaltzen diren baldintza berberak eman beharko dira salbuetsita egoteko eskubidea izateko

VI. ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

1. Zerga honen oinarria hiri lurren balioaren benetako gehikuntza da, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

2. Aurreko lerrokadan aipatutako benetako gehikuntza zenbatekoa den zehazteko, lurrak sortzapen-egunean duen balioari I. eranskinean jasota agertzen den eskalaren portzentajea aplikatuko zaio.

3. Artikulu honetako bigarren zenbakian adierazitako portzentajea zenbatekoa den zehazteko, ondoko arauak erabiliko dira:

Lehenengoa: Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatutako gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

Bigarrena: Sortzapen-unean lurraren balioari aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopurua biderkatzean lortuko den emaitza izango da.

Hirugarrena: Lehenengo arauari jarraiki eragiketa zehatzei aplikatu ahal zaien urteko portzentajea zehazteko, eta, orobat, bigarren arauari jarraiki urteko portzentaje hori zenbat urtez biderkatu behar den finkatzeko, balio-gehikuntza izan den epealdiko urte osoak zenbatuko dira soilik; horrenbestez, ez dira kontuan hartuko urte-zatikiak.

8. artikulua.

Lur-eskualdaketetan, lurren balioa zerga sortzen denean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatutakoa izango da.

9. artikulua.

1.- Jabaria mugatzen duten ondasunen gaineko eduki-eskubide errealak eratzen eta eskualdatzen direnean, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatuta dauden arauak ezarriz, eskubideek duten balioaren eta 7. artikuluan definitu den balioaren arteko aldeari aplikatu zaizkio I. eranskinean jasotako urte-portzentajeak.

2.- Eraikin edo lur batean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea eratzen edo eskualdatzen denean, edo zorupean eraikitzeko eskubidea -azalaren gaineko ondasun-eskubiderik ez eduki arren, I.  eranskinean adierazi dena alegia- 7. artikuluan finkatutako balioaren zatiari aplikatuko zaio, eta balioari eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportziotasun-modulua aplikaturik sortzen den balioari edo, horren ezean, hegalduran edo zorupean eraikiko den azalera edo bolumenaren eta guztirako azalera edo bolumenaren arteko proportzioa aplikaturik sortzen denari.

3.- Derrigorrezko desjabetzapenetan, urteko portzentajeen taula, I. eranskinean ageri dena, balioespenaren zati bati aplikatuko zaio, hain zuzen, lurren balioari dagokion zatiari.

VII.  ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Zerga honen kuota zerga-oinarriari eranskinean adierazi den karga-tasa aplikatuz sortuko da.

VIII.  HOBARIAK

11 artikulua.

Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria ezarriko da, heriotza dela bide, ondorengoentzat edo adoptatuentzat, ezkontidearentzat edo izatezko bikoteentzat –maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutakoak badira–, eta aurrekoentzat zein adoptatzaileentzat irabazteko asmoarekin egiten diren lur-eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzen edo eratzen direnean.

IX.  ZERGAREN SORTZAPENA

12. artikulua.

1.- Zergaren sortzapena ondoko kasuetan gertatuko da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez zein dohainik, bizien artean edo heriotzaren ondorioz. Sortzapena eskualdaketa egunean gertatuko da.

b) Jabaria mugatzen duen eduki eskubide errealen bat eratzen edo eskualdatzen denean. Sortzapena eraketa edo eskualdaketa egunean gertatuko da.

Arestian adierazi denaren ondoreetarako, ondokoak hartuko dira eskualdatze eguntzat:

a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen den eguna eta, dokumentu pribatuak direnean, agiriok erregistro publikoan inskribatzen diren eguna edo  lanbidearen zioz funtzionario publiko bati ematen zaizkion eguna.

b) Heriotz ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.

2.- Baldin eta, epai edo administrazio ebazpen irmo baten bidez, lurren eskualdaketa edo lurrak edukitzeko eskubide erreala eragiten duen egintza edo kontratua deuseztaturik, hutsaldurik edo suntsiarazirik dagoela adierazten edo aitortzen bada, subjektu pasiboak aurretik ordaindutako zergaren itzulketarako eskubidea izango du, baldin eta egintza edo kontratu hori irabazteko ondorerik gabekoa bada eta zergaren itzulketa ebazpen irmoa ematen denetik bost urte igaro baino lehen eskatzen bada. Interesatuek elkarri Kode Zibilaren 1295. artikuluko itzulketak egin beharra dutela bidezkotu ezean, irabazteko ondoreak daudela ulertuko da.  Hutsalketa edo suntsiarazpena zergapeko subjektu pasiboak betebeharrak ez betetzearen ondorioz adierazten bada ez da itzulketarik izango, nahiz eta egintza edo kontratua irabazteko ondorerik gabekoa izan.

3.- Alderdi kontratatzaileek elkarren adostasunez kontratua ondorerik gabe uzten badute, ez da bidezkoa izango ordaindutako zerga itzultzea eta egintza zergapeko egintza berritzat joko da.  Elkarren adostasuntzat hartuko dira bai adiskidetze ekitaldiko abenikoa eta bai eskariari amore emate hutsa.

4.- Egintzek edo kontratuek baldintzaren bat dutenean, Kode Zibileko preskripzioen arabera kalifikatuko dira.  Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte. Baldintza suntsiarazlea bada, zerga erreserba gisa eskatuko da baldintza betetzen denean, behar den itzulketa aurreko ataleko arauari jarraituz eginez gero.

5.- Alkar-poderosoaren edo testamentua egiteko ahalaren bidezko jaraunspenetan, ahala osorik erabiltzen denean edo ahala iraungitzeko gainerako karietariko bat gertatzen denean izango da zergaren sortzapena.

Alkar-poderosoan edo testamentu egiteko ahalean norbaiti zerga honen pean dauden jaraunspeneko ondasunen gozamena edukitzeko eskubidea ematen bazaio, ahala erabiltzen ez den artean gozamenaren likidazio bi egingo dira: bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen pean, eta bestea behin-betikoa, alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzen denean, aldi baterako gozamenaren arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboraren arabera. Behin-betiko likidazioagatik ordainduko dena konturako sarreratzat konputatuko da eta bien arteko aldea gozamendunari bihurtuko zaio, bidezkoa bada.  Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazioa eta alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzeagatik edo berau iraungitzeko gainerako kariengatik jaraunsle direnen likidazioa aldi berean egingo dira.

X. KUDEAKETA

13. artikulua.

Subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu behar diote Udalari; Udalak ezarritako eredu ofizialaren arabera egin beharko dute aitorpen hori eta kuota finkatzeko behar diren zerga elementuak eta gainerako beharrezko eta nahitaezko datuak jasoko dira bertan. Aitorpena aurkezten den unean bertan ordaindu beharko da kuota.

14. artikulua.

Aitorpena aurkezteko eta kuota ordaintzeko epeak ondoren agertzen direnak izango dira; zergaren sortzapena hasten denetik zenbatuta betiere:

a) Inter vivos egintzei buruzko aitorpenak, 30 asteguneko epea.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzei buruzko aitorpenak, sei hileko epea; subjektu pasiboak eskatuz gero, epea beste sei hilabete luza daiteke.

15. artikulua.

1.- Aitorpenarekin batera, zergapeko egintza edo kontratua agerrarazten duen ziurtatutako agiria aurkeztu beharko da nahitaez.

2.- Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agirien bidez ziurtatu beharko dira.

16. artikulua.

Udal Administrazioak eskubidea du interesdunei agindeia egiteko eta hogeita hamar eguneko epean (interesatuak eskatuz gero epea hamabost egun luzatu ahal izango da) zerga likidatzeko bidezkotzat jo ditzakeen agiri guztiak eskatzeko; epe horretan egindako agindeiari  erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, baldin eta adierazi diren agiriak aitorpena egiaztatzeko  beharrezkoak badira. Adierazi diren agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, agindeiari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.

17. artikulua.

12. artikuluan xedatu dena gora-behera, ondoren aipatuko direnak ere zerga egitatea jakinarazi behar diote Udalari, subjektu pasiboei ezarritako epeen barruan:

a) Zerga ordenantza honen 6. artikuluko a) letran adierazitako balizkoak bizien arteko negozio juridikoen ondorioz gertatzen direnean, dohaintzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena.

b) Arestian aipatu den 6. artikulu horretako b) letrako balizkoak gertatzen direnean, eskuratzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaiona.

18. artikulua.

Halaber, notarioek, egutegiko hiruhileko guztien lehenengo hamabostaldietan, egutegiko aurreko hiruhilekoan egiletsiak dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea igorri behar diote Udalari. Zerrendan alderdi eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalen zenbakiak eta helbideak eta zerga honen peko egitate, egintza edo negozio juridikoak jaso behar dira, hilburuko egintzak izan ezik.  Halaber, sinadurak aintzatetsi edo legeztatzeko aurkeztu dizkieten egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzko agiri pribatuen zerrenda igorri behar dute epe beraren barruan.  Atal honetan ezarritakoa gorabehera, Lurralde Historikoko Zerga Arau Orokorrari buruzko Foru Arauan ezarri den lankidetzarako betebehar nagusia bete behar da.

19. artikulua.

1.- Udal Administrazioak aitortu ez diren zerga oinarriak burutu direla baldin badaki, administrazioak interesatuei agindeia egingo die 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, aipatutako aitorpena egin dezaten. Horrez gain, ezarri beharreko tributu urratzeak eta bidezkoak diren zehapenak ezarri beharko dituzte.

2.- Udal Administrazioak arestian ezarritako agindeiak bideratu ondoren, interesatuek ez badute aurkeztu beharreko aitorpena aurkezten, administrazioak ofiziozko espedientea tramitatuko du, esku artean dituen datuekin; ondoren bidezkoa den likidazioa egingo du; horrekin batera dirua sartzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoen berri ere eman beharko du. Horrez guztiaz gain eta bidezkoa bada, tributu urratzeak eta bidezko diren zehapenak ere ezarriko dituzte.

XI. XEDAPEN GEHIGARRIA

Goian aipatu den 9.1 artikuluan xedatu denaren ondorioetarako eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onetsi duen Foru Araua indarrean dagoen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:

1. a) Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 2a, baina 100eko 70a gainditu gabe.

b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean eta hori gutxituz joango da, hortik gorako urte bakoitzeko 100eko 1eko proportzioan; muga  balio osoaren 100eko 10ekoa izango da.

c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.

2. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko aldearen bidez konputatuko da.  Era berean eta aldi baterako diren biziarteko gozamenetan jabetza soila neurtzeko, goian aipatu diren lehen zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.

3. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, aldi baterako gozamenaren edo biziartekoen gozamenaren –bata edo besteari, kasuaren arabera- balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.

4. Arrazoia edozein dela ere, katastro-baliorik ezarrita ez duten ondasun higiezinetan, lurzoruaren balioa zehaztuko da 8/89 Foru Arauaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera zehaztutako unitateko balio-tasen indizea aplikatuz.

Hala ere, behin-behineko likidazioa izango da. Aipatutako higiezinari Bizkaiko Foru Aldundiko  Katastro eta Balorazio Zerbitzuak katastro-balioa ezartzen dion unetik aurrera, behin betiko likidazioa egingo da, eta subjektu pasiboari aldea itzuliko zaio, bere aldekoa bada, edo Administrazioak bere alde duen diferentziaren bidez.

XII. XEDAPEN IRAGANKORRA

Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-oinarria zehazteko, eta katastroko balioak Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Arauan ezarritako moduan berrikusten ez diren bitartean, Udalak honakoak aplikatuko ditu lehenengo eta behin:

1.- Lurzoruari dagokion arauzko gutxieneko balioa ezartzeko arau teknikoak aplikatzeagatik eratorritako lurzoruaren benetako balioa.

Lurzoruari eta eraikuntzari egotzi dakiekeen gutxieneko balioa duten banakatu gabeko erabileren kasuetan, % 60ko murrizketarekin aplikatu ahal izango da.

Balio hori egongo ez balitz:

2.- Zerga Ordenantza hau aplikatzearen ondoriozkoak. Horretarako, zerga honen likidazio-oinarritzat Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko finkatu den katastro-balioa hartu ahal izango da, %60 txikituta, lurraren eta eraikuntzaren balioa bereizi gabe daudenean.

Eta azkenik:

3.- 1989ko abenduaren 31n indarrean dauden lurren balio gehikuntzaren gaineko udal zergaren balio-indizeen tauletatik ateratzen dena.

XIII.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2012ko uztailaren 25an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

2017

I. PORTZENTAJEEN KOADROA.

DENBORALDIA

URTEKO PORTZENTAJEA

a) 1-5 urte..........................................................

3,7

b) 10 urte arte....................................................

3,5

c) 15 urte arte....................................................

3,2

d) 20 urte arte....................................................

3,0

II. KARGA TIPOA

 

Zergaren kargako tipoa % 6tako izango da

 
06.- ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURTAEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA
29-12-2016

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurraldeko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua

Ordenantza hay Udalerriaren eremu osoan aplikatuko da.

II. ZERGAGAIA

3. artikulua

Udalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak ertzen du zergagaia, dela eskatuaizan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbituaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan, obren eraikitzaileak eta kontratistak.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo husegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo husegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenanza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V. OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI. KUOTA

9. artikulua.

1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Ernskinean ezarritakoaren arabera.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1.- Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Udalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arua partikularrei jarraituz.

IX. TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X. AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

06.01 AGIRIAK LUZATZEAGATIKO TASA
29-12-2016

2017ko Tarifa

1. Udal Administrazioak alderdiren batek eskaturik hirigintz edo Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren aplikazioaz ematen duen edozelako informazioa       

4,30

2. Fotokopien salmenta

·         A4 Z/B...................................................................

               0,05

·         A·4 KOLORETAN...................................................

0,30

·         A·Z/B.....................................................................

0,15

·         A3 KOLORETAN....................................................

0,65

·         A2 Z/B...................................................................

0,30

·         A2 KOLORETAN....................................................

1,5

·         A1 Z/B...................................................................

0,50

·         A1 KOLORETAN....................................................

2,5

3. Planoen salmenta 

·         Z/B........................................................................

               3,30

·         KOLORETAN.........................................................

               4,30

4. Auzotarren agiriak konpultsatu....................................

1,40

5. Arma-txartela tramitatu  .............................................

1,85

6. Zirkulazio-istripuei buruzko txostenak:

Udaltzaingoak aseguru-etxeentzako zirkulazio-istripuei buruz egiten dituen txosten bakoitzeko, 

49,00

 
06.02 AUTOTAXI ETA ALOGERAKO GAINERAKO IBILGAILUEN LIZENTZIAGATIKO TASA
29-12-2016

2017ko Tarifa

A) Lizentziak eta alogerako gainerako ibilgailuen lizentziagatiko tasa (lizentzia bakoitzeko):

1. A motakoa ......................................................

158,00

2. B motakoa ......................................................

196,00

3. C motakoa ......................................................

393,00

B) Lizentzia ustiapenaren erabilpena (lizentzia bakoitzeko urteko):

1. A motakoa ......................................................

39,00

2. B motakoa ......................................................

68,00

3. C motakoa ......................................................

79,00

C) Ibilgailuen ordezkapena:

1. A motakoa ......................................................

79,00

2. B motakoa ......................................................

56,00

3. C motakoa ......................................................

79,00

D) Lizentzia-eskualdaketa:

Edozein motatakoa .............................................

393,00

E) Herriko bideetan jartzea:

Edozein motatakoa .............................................

97,00

 
06.03. LIZENTZIA ESKAERAREN ORDEZ ZINPEKO ADIERAZPENA EDO AURREKO JAKINARAZPENA ESKATZEN DEN KASUETAN, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEGATIKO EDO KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASA
29-12-2016

Martxoaren 4ko Ekonomia jasangarriko 2/2011 Legeak administrazioa errazteko neurriak barne hartzen ditu, beste batzuen artean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apririlaren 2ko Legeko 84 bis artikulua erantsiz, honako hau dioena: orokorrean, jarduerak ez dira lizentzia eskuratzearen edo bestelako prebentzio-kontrolerako neurrien menpe egongo. Hala ere, lizentzia edo prebentzio-kontrolerako neurripean egon daitezke arlo hauetako jardunak, betiere mendekotasun erabakia justifikatua eta neurrikoa bada: ingurugiroaren edo ondare historikoaren babesa, segurtasuna edo osasun publikoa, edo ondasun publikoen erabilera pribatiboa eta okupazioa dakartenak.

Honakoa ere gehitzen da: jardunak aurretiaz gaitzen duen baimenik eskatzen ez duenean, Toki Erakundeek beharrezkoak diren komunikazio prozedurak zehaztu eta planifikatu beharko dituzte, eta ondoren, lan-araudiak aurreikusitako interesatuek jardunerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatu.

APLIKAZIO EREMUA:

Leioako udalerria.

1. artikulua.— Funtsa eta izaera

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Arauarekin ados, zehaztu eta exijitu egiten du jakinarazi ondoren establezimendua irekitzearen bidezko administrazio kontrolerako tasa, Ordenantza honen terminoen menpean eta berton zehazten diren tarifen arabera

2. artikulua.—Zerga egitatea

2.1.-. Tasaren zergapeko egitatea udalaren jarduera da, teknikoa zein administratiboa, establezimenduek lasaitasun, segurtasun eta osasungarritasun baldintzak betetzen dituztela ziurtatze aldera, Udalak irekiera lizentzia emateko beharrezkoa baita.

Jarduera izapidetzeko eskaera honela egin daiteke:

1.- Jarduera sailkatuaren aurreko jakinarazpen bidez

2.- Jarduera sinplifikatuaren aurreko jakinarazpen bidez.

3.- Jarduera sailkatuaren eskaera bidez.

2.2. Ordainarazpen honen efektuetarako, Lizentzia behar duten establezimendu edo lokal irekieratzat jotzen dira honako hauek:

a) Establezimendua lehenengoz instalatzea jarduerei ekiteko.

b) Establezimenduak eskualdatzea, hobarien araudiak dioenari kalterik egin gabe.

c) Establezimenduak egiten den jarduera aldatzea edo zabaltzea, titular berak iraun arren.

d) Establezimendua zabaltzea eta bertan egiten den edozein aldakuntza, artikulu honen 2.1. zenbakikoan adierazi diren baldintza ukitzen baditu, haiek berriro begiztatzeko eskatzen duela

2.3. Merkatal edo industria establezimendutzat joko da etxebizitza bakarrik ez den eraikin bizigarria, publikoarentzat irekita egon ala ez, eta horrez gain:

a) Bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren menpeko enpresa, lantegi, artisautza, eraikintza, merkataritza edo zerbitzu jardueraren bat egiten bada.

b) Aktibitate horiek aurrera eramaten ez badira ere, horien osagarri badira aktibitateak edo horiekin harremana badute, onura edo probetxua ematen baldin badute. Adibidez, egoitza sozialak, agentziak, entitate juridikoen ordezkaritzak edo sukurtsalak, kontsultak, bulegoak edo ikasgelak

3. artikulua — Subjektu pasiboa

3.1. Subjektu pasibo dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34 eta 35. artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, aurrera eraman nahi den jardunaren titular direnak, edo edozein merkatal edo industria establezimendutan garatzen denaren titularrak.

3.2. Zergadunaren ordezkoak izango dira establezimenduen jabeak; hauek euren onuradunei ordainarazi ahal izango dizkiete kuotak, hala denean.

4. artikulua. —Erantzuleak

4.1. Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 40 eta 41. artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek erantzungo diete, modu solidarioan, subjektu pasiboaren zerga obligazioei.

4.2. Erantzule subsidiario izango dira sozietate eta sindikoen administratzaileak; porrot, lehiaketa, sozietate, eta orokorrean, entitateen interbentore edo kitatzaileak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 42. artikuluak zehazten duen irismenarekin.

5. artikulua. —Zerga oinarria

Tasaren zerga oinarria establezimenduaren azalera da, zein ondorengo erregelak kontutan hartuz zehaztuko baita:

5.1. Establezimenduaren azalera zehazteko, aintzat hartuko da multzo bakarra osatzen duen beraren azalera osoa.

5.2. Irekita dauden establezimenduei erantsita daudenek, hala nola, erakusketa-lokalek, etab., tasaren sortzapena izango dute eta irekiera egin beharko dute, establezimendu nagusitik aparte.

Tarifa 2017

 

6. artikulua. —Tributu kuota. 2016

 

6.1. Aurretiazko jakinarazpenak edo aktibitate gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko ardurapeko deklarazioek 2,04 euroko zerga ordainduko dute establezimenduaren m² bakoitzeko

2,04

6.2. Gainerako irekierarako aurretiazko jakinarazpen edo ardurapeko deklarazioek 1,41 euroko zerga ordainduko dute establezimenduaren m² bakoitzeko        

1,41

6.3. Aurreko ataletako zerga-kuotak 221 eurotik beherakoak diren kasuetan edo kuota kobratu ezin denean azaleren arabera baina irekierak espedientea tramitatzea eskatu duen kasuetan, 221 euroko gutxieneko kuota ezartzen da         

221,00

6.4. Ireki ondoren, instalazio azalera handitzen duten establezimenduek azalera berria eta aurrekoaren arteko eskubideei dagokien diferentzia ordaindu beharko dute.

7. artikulua.—Tarifa bereziak

 

7.1. <A> tarifa berezia

 

Elektraenergia ekoitzi, transformatu edo saltzen duten sozietate edo konpainietarako ondorengo eskalaren araberako kuotak ezarri dira, oinarri gisa kilovatioak dituztenak:

— 100 kW-ra arte ................................................

0,39

— 100 baino gehiagotik 500 kW-ra arte ................

0,36

— 501 baino gehiagotik 1.000 kW-ra arte..............

0,33

— 1.001 baino gehiagotik 5.000 kW-ra arte .................

0,27

— 5.001 baino gehiagotik 10.000 kW-ra arte ................

0,13

— 10.001 baino gehiagotik 20.000 kW-ra arte ..............

0,07

— 20.001 baino gehiagotik 30.000 kW-ra arte ..............

0,04

— 30.001 baino gehiagotik 40.000 kW-ra arte ..............

0,03

— 40.001 baino gehiagotik 50.000 kW-ra arte

0,02

— 50.001 baino gehiago .....................................

0,01

Zerbitzu publiko eta partikular gisa banatzeko gasa ekoizten duten entitateei, ekoizpen modua edo ezaugarri propioak edozein direlarik, irekiera duen instalazioan ekoizten den gasaren (metro kubikotan) araberako kuotak ezarriko zaizkio, honako eskala honen arabera

7.2 <B> tarifa berezia

 

Zerbitzu publiko eta partikular gisa banatzeko gasa ekoizten duten entitateei, ekoizpen modua edo ezaugarri propioak edozein direlarik, irekiera duen instalazioan ekoizten den gasaren (metro kubikotan) araberako kuotak ezarriko zaizkio, honako eskala honen arabera

—Gehienez 1.000 m³ egunean: .............................

0,04

—1.000 baino gehiagotik 4.000 m³-ra arte egunean:      

0,04

—4.000 baino gehiagotik 10.000 m³-ra arte egunean:    

0,03

—10.000 baino gehiagotik 20.000 m³-ra arte egunean:  

0,02

—20.000 baino gehiagotik 50.000 m³-ra arte egunean:  

0,02

—50.000 baino gehiagotik 100.000 m³-ra arte egunean:

0,01

—100.000 baino gehiagotik 200.000 m³-ra arte egunean:           

0,01

—200.000 baino gehiago egunean .......................

0,01

7.3. <C> tarifa berezia

 

Gas, olio edo antzekoen biltegiez den bezanbetean, bakoitza   

298,00

8. artikulua.—Hobariak

 

8.1. %50eko hobaria ezarriko da establezimendu edo lokalak beren instalazioa, burutzeko baimenduta egon arren, egokiak ez diren eremuetatik, instalazio horrentzako egokiagotzat hartzen diren eremuetara   lekualdatzeagatik.

8.2. Autoen tailer mekanikoak eta kontzesionarioak bizitzeko aldeetatik herriaren kanpoaldeko aldeetara eramateagatik %90eko hobariak aplikatuko dira, baita ondoren bizilagunentzako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekuz aldatzeagatik ere.

9. artikulua.—Sortzapena eta zergak ordaindu beharra

 

9.1.- Tasaren sortzapena emango da eta zerga ordaintzeko obligazioa sortzen da zergapeko egitatea eratzen duen udal jarduna hasten denean. Ondore horietarako, jarduna hasitzat joko da aurretiazko jakinarazpena edo irekierarako zinpeko adierazpena edo jarduera sailkatuko lizentzia eskaera Udal Erregistroan aurkezten den egunean bertan.

9.2. Aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztu barik ireki denean, tasaren sortzapena egingo da establezimenduak baldintza exijigarriak betetzen dituen zehazteko udal jarduna hasten denean.

9.3. Zergak ordaintzeko obligazioari, behin hartuta, ez dio eragingo establezimenduaren baldintzak aldatzeak, edo behin lokala irekita, ezta eskatzaileak uko egiteak ere.

10. artikulua. — Adierazpena

 

10.1. Establezimenduak ireki nahi dituzten pertsonek aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztuko dute Erregistro Orokorrean, eta bertan, lokaleko jarduna edo jardunak azalduko dituzte. Horrez gain, tasa likidatzeko balio dezaketen justifikazio agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita indarrean dauden arau-xedapenen arabera, eskaera tramitatzeko beharrezkoak diren bestelako dokumentuak ere.

10.2. Irekiera eskaera egin ondoren, establezimenduko aktibitatea aldatu edo zabalduko balitz, edo establezimenduak proiektatutako baldintzak aldatuko balira, edo hasieran aurreikusitako lokala handituko balitz, aldaketa horiek Udal administrazioari jakinarazi beharko zaizkio.

 

 
 
06.04 UDAL HILERRIAREN ZERBITZUAGATIKO TASA
29-12-2016

ZERGAK ORDAINDU BEHARRA

1. artikulua

1. Zerga egitatea.—Ordainarazpen honen tarifan zehaztu den ehorketa zerbitzugintza da.

2. Zergak ordaindu beharra.—Ehorzketa eskubidea edo hilerriko zerbitzua baimentzen denean, zergak ordaintzeko betebeharra sortuko da, salbu eta eskubide horiek hilerria artatzeko direnean.

3. Subjetu pasiboa.—Eskubidearen titularra, horren jaraunsleak edo ondorengoak edo bera ordezkatzen dutenak ordaintzera beharturik daude.

OINARRIAK ETA  TARIFA

2. artikulua

Kargapeko zerbitzuak eta honen zenbatekoa ondorengo taulan finkatu dira:

2017ko tarifa

1. Alogerak

a) Nitxoa zortzi urtez ematea Leioan erroldatuta egon denari edo erroldatuta egon eta bizi izan denari bere bizitzako 30 urtez

 

371,00

b) Leioan erroldaturikegon ez arren, udal mugarteko egoiliarra izan den hildakoarentzako 8 urterako nitxoa .................................................

671,00

c) 10 urtetarako hezurtegia ematea, ez delarik berauen salmenta onrtzen eta beti ere 2002-05-02 arte emandakoak errespetatuz, bakoitza:

 

—Hezurtegi bakuna .............................................

121,00

—Hezurtegi bikoitzak ..........................................

242,00

d) Mugarteko egoiliarrak izan ez edo bertan erroldaturik egon ez diren pertsonak ezin dira ehortzi, edo hoiei nitxoak alokatu edo hezurtegiak saltzea.

2. Horzketa edo lurperaketa eskubideak

a) Norbanakoen lehenengo jabetzako harrilobian ehortzia izateagatik    

268,00

b) Norbanakoen lehenengo jabetzako hilobi edo nitxoan ehortzia izateagatik     

134,00

c) Erkidego hilobian edo alogerako nitxoan ehortzia izateagatik            

39,00

d) Gorpuzkinak edo errautsak ehorzteagatik..........

35,00

3. Desehorzketa, berrejohorzketak eta lehualdaketak

a) Hilerrian bertan, 8 urte baino lehenago gorpu hondakinak beste hilobi batzuetara aldatzea .............................................................

89,00

b) Hilerrian bertan, 8 urte igaro ondoren gorpu hondahinak beste hilobi batzuetara aldatzea .............................................................

69,00

c) Erkidego harrilobi edo beste moda bateko harrilobitik erkidego hezurtegi edo norbanako hezurtegi batera gorpu hondakinak aldatzea            

salbu

d) Gorpu hondakinak beste hilerri batzuetara aldatzeagatik       

89,00

4. Jabetzen intsuldaketa

a) Jabetzako harrilobi, hezurtegi, nitxo edo edozein motatako hilobien jabetzak jabeen senide eta pertsonei intsuldatzeagatik, edozein delarik arbaso edo ondorengoen, eta ahaiko neba-arreben arteko senidetasun gradua, intsuldatu edo lagatu den jabetza bakoitzagatik..............................................................

89,00

b) Aurrean aipatu ez diren pertsonentzako intsuldaketa euretarako, salmentako benetako balioaren %50a, intsuldatu den harrilobi, hilobi edo nitxoari buruz aditu batek egindako txostenaren arabera.

Udalak, aurrean aipaturiko a) eta b) ataletan, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea gorde du.

5. Gorpuak biltegian izatea

 

a) Beste udal hilerri batera aldatu behar den gorpua biltegian izateagatik                      

36,00

b) Hilerrian ehortzia izateko gorpua biltegian izateagatik            

SALBU

6. Eraikuntzak, gurutzeak, hilarriak edo bestelako apaingaiak

 

a) Hilobietan egiten diren obrengatik, udalerriko obra lizentziaren emakidearen antzeko tasa edo zerga ezarriko da.

7. Artapena

Udal hilerria era egokian eta behar bezala artatzeko, hilobietako behar edo zikinak garbitzeagatik 8 urterako ehorzketa edo lurperaketa eskubideei buruzko 3. tarifan ezarri ziren eskubideen erdia ordaindu beharko da behin.

8. Gorpuak eramatea

Hildakoak zerbitzu hori kontzertaturik ez badu, horren senideek hailautoen zerbitzuengatik udalerrian ezarri diren gastuak ordaindu beharko dizkie Udalari.

9. Eskubide eta tasen berrikuspena

Ordenantza fiskal honetan ezarri diren tarifak urtero berrikusiko dira, bizitzaren kosturen igoera kontuan harturik, eta Estatistikako Nazio Erakundea edo honi dagokion erakunde ofizialak horretarako finkatu duen indizearen arabera.

3. artikulua

Kontzeptuen terminologia

a) Harrilobia: Norbanakoek udal hilerrian egiten dituzten jabetza pribatuko eraikuntzak dira; ezin dira eman egungo udal hilerrian.

b) Jabetzako nitxoak: bertikalean eraiki diren hilobiak dira: Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

c) Jabetzako lurpeko hilobiak: lurpean egiten diren ehorzketak dira, eta horretarako, lurren jabetza adjudikatzen da; gaur egun, ez dira udal hilerrian onartu.

d) Jabetzako Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

e) Alokatzen diren Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; hamar urtetarako alokatzea onartu da.

f) Erkidego hezurtegiak: hilobietako gorpu hondakinak biltzeko erabiltzen dira.

g) Alokatzen diren nitxoak: bertikalean eraiki diren eraikuntza mota batzuk dira: hilobi hauek zortzi urtetarako —eta ez gehiago— alokatzea onartu da.

h) Erkidegoaren lurreko hilobiak: udal lurrean egiten diren ehorzketak dira; ehorzketa hauen iraupena zehaztu gabe dago, eta Hil Poliziak baimentzen duenean, bertako gorpu hondakinak ehortzi ahal izango dira.

4. artikulua

Udalerri honetan hiltzen diren eta erabat txiroak direnak ehorzteko eskubideak ordaintzetik salbuetsirik daude.

ADMINISTRAZIOA ETA KOBRANTZA

5. artikulua

Interesatuek eskaturik aurreko tarifako zerbitzugintzarengatik adierazi diren eskubideaek sortzapena izango dute, titulu edo baimen egokiak luzatzea eskatzen den une berean.

6. artikulua

Tarifaren eskubideak, artapenarengatik sortu direnak, zortzi urtetik behin eskatu ahal zaingo dira.

Zortzi urtetan desehorzketak edo ehorzketak egiten badira, artapen kanona berriz ere sortzapena izango du.

Jabetzakoak diren lurpeko hilobiak, nitxoak edo harrilobiei dagokienez, egutegiko 60 egun igaro ondoren, artapen gastuen eskubideak aldian aldian ordaindu ez badira, haiek ordainerazpena izango dute premiamenduzko betearazpidez.

Tarifako 8.zenbakiko gastuez aparteko konponketa gastuak ere gain hartu beharko ditu hilobi mota hauen titularrak: hori egiten ez badu, Udalak ordainduko ditu interesatuaren kontura. Eskubide hauek edonork ordaindu ahal izango ditu interesatuen kontura.

7. artikulua

Likidatuta dauden eta behar zen egunean ordaindu ez ziren kuotak premiamendu bidez ordainduko dira.

HUTS EGITEN DUTEN PARTIDAK

8. artikulua

Huts egiten duten partidak premiamendu bidez ordaindu ezin izan diren kuotak dira; kuota horien aitorpenerako, espediente egokia egin beharko da, indarrean dagoen Zerga-Bilketari buruzko Araudian ezarritakoaren arabera.

MAULA ETA ZIGORRAK

9. artikulua

Udal ordainezarpen honen eskubideak urratzeari edo maulei dagokienez, kontuan hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Zehapenen Araudia onartzen duen ekainaren 21eko 100/2005 Foru Dekretua eta zerga zehapen jakin batzuk barkatzeko eskumena eskuordetzen duen ekainaren 29ko 1693/2005 Foru Agindua.

 
06.05 ESTOLDERIA ZERBITZUGINTZARENGATIKO TASA
29-12-2016
 

2017ko tarifa

Etxebizitzak

0,20€ kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzeko. Gutxienez, 20 metro kubiko ur hiruhileko ............................................................

0,20

Gainerako jardunak:

 

0,20€ kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzeko. Gutxienez, 25 metro kubiko ur hiruhileko ............................................................

0,20

 

OHARRA

1.Estolderia tasaren %50eko murrizketa ezarri da udalerrian erroldatuta dauden eta zerga-zorra sortu den momentuan oinarrizko errentaren titular edo onuradun diren pertsonentzat.

2.Estolderia-tasan %50eko murrizketa izango dute langabeziagatiko prestazioa jasotzen duten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen ondare-baldintza berberak betetzen dituzten pertsonek, une horretan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta  jasotzen ez badute ere, bizikidetza-unitateko kide guztiak langabezian baldin badaude. Hobarirako eskubidea izateko, eskaera hobariaren ezarpen-ekitaldiaren barnean burutu beharko dute, eta ordaindutako ordainagiria, zein bizikidetza-unitateko kide guztien aldi horretako legezko langabezia-egoera egiaztatu beharko dituzte.

06.06 ZABOR BILKETARENGATIKO TASA
29-12-2016

2016ko Tarifa

1. Ordaintzera beharturik dagoen norbanakoen etxebizitzako zaborrak biltzeagatik, 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiruhileko tasaren sortzapena egongo da     

20,54

2. Jarduerarik ez duten lonja eta norbanakoen garajeetako zaborrak biltzeagatik, hiruhileko tasaren sortzapena egongo da .............

10,27

3.Jabeen erkidegoen garajeetatik, eta oro har, JEZari lotuta ez dauden jarduerak burutzen diren establezimenduetatik zaborra biltzeagatik, hiruhilero, honako tasa hau sortuko da:

 

—50 m² baino gutxiagokoak ................................

28,15

—51 m²-tik 100 m²-ra bitartekoak .........................

35,14

—101 m²-tik 200 m²-ra bitartekoak ........................

42,20

—201 m²-tik 500 m²-ra bitartekoak ........................

56,35

—501 m²-tik gorakoak .........................................

70,42

4. Bar, taberna, kafetegi edo antzekoak, arraindegi, jakidenda, fruitategia, harategia, lantegi txikien jabeei zaborrak biltzeagatik, hiruhileko bakoitzeko:

—50 m² baino gutxiagokoak ................................

100,28

—51 m²-tik 100 m²-ra bitartekoak .........................

125,25

—101 m²-tik 200 m²-ra bitartekoak ........................

148,29

—201 m²-tik 500 m²-ra bitartekoak ........................

199,99

—501 m²-tik gorakoak .........................................

250,73

5. Burdindegi, zapatadenda, banku, ikastetxe, estanku, eta abarren jabeei zaborrak biltzeagatik, hiruhileko bakoitzeko:

—50 m² baino gutxiagokoak ................................

56,31

—51 m²-tik 100 m²-ra ...........................................

70,29

—101 m²-tik 200 m²-ra. ........................................

84,41

—201 m²-tik 500 m²-ra. ........................................

112,70

—501 m² -tik gorakoak ........................................

140,85

6. Industri handiko zaborbilketa interesatuekin banako kontzertuen bidez araupetuko da.

7. Mindazuloak garbitzeagatik, m³-ko edo ondorengo zatikiko tasaren sortzapena egingo da ...........................................................

 

31,59

8. Zabor inerteak (50 kg-ko zakua.) ......................

3,53

 

 OHARRAK

 

1. Zerbitzugintza hasten den unetik, tasa eta ordaintzeko betebeharra sortzen da; zerbitzugintza hasi dela ulertuko da zerbitzu hori nahitaez jaso behar delako, zabor bilketaren udal zerbitzua ezarri denean eta jarduten hasten denean, bai kaleetan, bai tasari loturiko zergadunak erabilitako etxebizitza edo lokaletan dauden tokietan.

2. Aurreko atalean xedatutakoa gora-behera, kamioiak zaborra biltzen duten tokitik 200 m. urrunago dauden etxebizitza isolatuek ez dira tasaren ordainketari loturik egongo.

3. Zabor-bilketa tasaren %50eko murrizketa ezarri da udalerrian erroldatuta dauden eta zerga-zorra sortu den momentuan Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren titular edo onuradun diren pertsonentzat.

4. Zabor-bilketa tasaren %50eko murrizketa izango dute langabeziagatiko prestazioa jasotzen duten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen ondare-baldintza berberak betetzen dituzten pertsonek, une horretan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta  jasotzen ez badute ere, bizikidetza-unitateko kide guztiak langabezian baldin badaude. Hobarirako eskubidea izateko, eskaera hobariaren ezarpen-ekitaldiaren barnean burutu beharko dute, eta ordaindutako ordainagiria, zein bizikidetza-unitateko kide guztien aldi horretako legezko langabezia-egoera egiaztatu beharko dituzte.

 
09.07 IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEAGATIK ETA GORDETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
29-12-2016

1. Artikulua.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen 9/2005 Foru Arauak ematen dituen eskumenak erabiliz, Udal honek ibilgailuak herri bideetatik kendu eta gordetzeagatiko tasa ezarri eta ordaintzea eskatzen du. Tasa hori Zergetarako Ordenantza honetan oinarrituko da.

2. Artikulua.

Ordenantza udalerri osoaren esparruan aplikatzekoa da.

ZERGA-EGITATEA

3. Artikulua

Ordenantza honetan arautzen den ordainarazpenaren xedea da ibilgailuak herri bideetatik kentzeko erabiltzen diren pertsona eta material baliabideen bitartez, garabietara lotuz eta gordetzeko dauden tokietara eramanez burutzen den jarduera, hala baten batek eskatuta nola Udaltzaingoaren ekimenez, Zigor Kodeko, Zirkulazioaren Kodeko edo indarreko beste lege xedapenen bateko arauak betetzen ez direnean.

SUBJEKTU PASIBOA

4. Artikulua.

1. Tasaren Subjektu Pasiboak dira, zergadun izanik, Ordenantza honetan arautzen diren udal zerbitzu zein jarduerak eskatu edo horien onuraduna edo eragina izaten duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergetarako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak.

2.- Jarduera zein zerbitzuak subjektu pasiboari eragin edo hartzen duela ulertuko da berak zuzenean zein zeharka sorrarazi duenean, bere jarduera bete ala ez betetzearen ondorioz Udalak ofizioz hemen esaten diren jarduerak egin edo zerbitzuak eman behar izan baditu.

ERANTZULEAK

5. Artikulua.

Zergen erantzukizunari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

ZERGEN ONURAK

6. Artikulua.

Zergen salbuespenak eta beste onura batzuk emateko aplikatzekoak diren xedapen orokorretan ezartzen dena beteko da.

7. Artikulua.

Titularrari ibilgailua lapurtu, edo bere borondatearen aurka bestela erabiltzen den kasuetan, ibilgailuaren titularra Tasa ordaintzetik salbuetsiko da, betiere egitatea jarritako salaketaren kopia aurkeztuz egiaztatzen badu, Udaltzaingoak egiten dituen ikerketen bidea utzi gabe.

ZERGAREN KUOTA

8. Artikulua.

Zergaren kuota Ordenantza honen I. ERANSKINEAN dagoen tarifen zerrendaren arabera zehaztuko da.

SORTZAPENA

9. Artikulua.

Tasa sorrarazi eta ordaindu beharra gauzatuko da zerga-egitatea den udal zerbitzuaren zein jardueraren prestazioa hasten denean. Ibilgailuak herri bideetatik kentzen diren kasuan, loturaren zerbitzua hasitzat joko da horretarako maniobrak hasten direnean.

KUDEAKETAKO ARAUAK ETA ORDAINTZEKO ERAK

10. Artikulua

1. Ibilgailuaren lotura edo gordetzea ez da amaituko harik eta dagokion Tasa ordaintzen ez den arte, eta horretarako ordaindu dela erakusteko agiria erakutsiko da

2. Tasa Udaltzaingoaren egoitzetan esku dirutan ordainduko da. Tasaren autolikidazioko jaurbidea ezarriko da, horretarako prestatuko den inprimakian gauzatuko dena, eta subjektu pasiboak zein aurkezten duenak izenpetuko duena. Ordainketa aurkezpenaren ekintza berean egingo da.

11. Artikulua

Tasa hau ordainarazi eta likidatzeak ez ditu baztertzen Zirkulazioko Arauak zein Udaltzaingoarenak ez betetzearen ondorioz jar litezkeen isunak.

12. Artikulua

Udalak ibilgailuak gordetzeko dituen tokietan dauden ibilgailuak ibilgailuak herri bideetatik kentzeko eta utzitako ibilgailuak gordetzeko indarreko arautegian oinarrituz esleituko ditu.

ARAUAK HAUSTEAK ETA ISUNAK

13. Artikulua

Zergen arauak haustearen kalifikazioari buruzko kontu guztiak, baita horien ondoriozko isunak bideratzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetarako Foru Arau Orokorrak xedatzen duenari jarraituko zaio.

 

I. ERANSKINA - TARIFAK

2017ko Tarifa

1. IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEA (LOTURA ZEIN LOTURA ETA GARRAIOA)

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

28,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak       

35,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak    

90,00

d) kamioi, traktore, atoi, atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.     

135,00

Ibilgailua lotzeko maniobrak hasi baina gordetegirako garraioa egiten ez den kasuetan, tasa %50 murriztuko da.

2. IBILGAILUAK GORDE ETA ZAINTZEA

 

a) bizikleta eta ziklomotoreak

a.1.) lehen hamabi orduak ...................................

0,00

a.2) gainerako orduak, egunean gehienez 6 euroraino   

2,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak

b.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

b.2) gainerako orduak, egunean gehienez 12 euroraino

4,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramorainoko zama erabilgarriko edukierakoak.

c.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

c.2) gainerako orduak, egunean gehienez 18 euroraino

8,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.

d.1) lehen hamabi orduak ....................................

0,00

d.2) gainerako orduak, egunean gehienez 24 euroraino

12,00

3. EPAILEEN AGINDUEN ONDORIOZKO IBILGAILUEN GORDAILUA

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

0,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak, egun edo zatikiko. 

2,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak, egun edo zatikiko.          

4,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak, egun edo zatikiko.            

7,00

 

 

06.08 LURRUN GALDARAK, MOTORRAK, TRANSFORMAGAILUAK, IGOGAILUAK, JASOGAILUAK, ETA INDUSTRI ETA MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUETAKO BESTE APARATU EDO INSTALAZIO BATZUK IKUSKATZEAGATIKO TASA
30-12-2016

2017ko tarifa

1. Industri eta merkataritza establezimenduen eta jendeaurreko zerbitzurako bestelako establezimendu batzuen ikuskaketa zerbitzua: (*) ..

4%

—Motorrak ikuskatzen diren kasuetan, potentzia zaldietan neurtuko da.

 

—Transformagailuak: kilowatio kopurua.

 

—Lurrun eta ur berorako galdarak: horien galdara-azalera.

 

—Igogailu eta jasogailuak: instalakuntzaren geraldi kopurua.

 

—Eskailera higikorrak eta jarraikako igogailuak: geraldia duten solairu edo pisu kopurua.

 

—Beste instalakuntza batzuk: ikuskatu behar den unitatea.

 

2. Aparatu mota guztien ikuskaketa zerbitzuagatik:

—Zaldi potentzia 1eraino .....................................

0,32

—Zaldi potentzia 1 baino gehiag. 2ra arte .............

0,58

—Zaldi potentzia 2 baino gehiag. 5era arte

1,06

—Zaldi potentzia 5 baino gehiag. 10era arte ................

1,30

—Zaldi potentzia 10 baino gehiag. 20ra arte ................

1,67

—Zaldi potentzia 20 baino gehiag. 30ra arte ................

2,29

—Zaldi potentzia 30 baino gehiag. 50ra arte ................

3,01

—Zaldi potentzia 50 baino gehiag. 100era arte ...... ......

3,97

—Zaldi potentzia 100 baino gehiag. 200era arte ...........

5,14

—Zaldi potentzia 200 baino gehiag. 500era arte ....

7,03

—Zaldi potentzia 500 baino gehiago ....................

9,20

3. Transformagailuak:

—25 kilowatiora arte ............................................

1,30

—25 kW baino gehiagotik 100 kW-ra arte ....................

2,71

—100 kW baino gehiagotik 500 kW-ra arte............      

5,39

—500 kW baino gehiagotik 1000 kW-ra arte...........

9,52

—1.000 kW baino gehiago ..................................

13,56

4. Lurrun eta ur berorako galdarak:

—Galdara-azaleran, 1 m²-ra arte ...........................

0,35

—Galdara-azaleran, 1 m²-ra baino gehiagotik 5era arte              

1,02

—Galdara-azaleran, 5 m² baino gehiagotik 10era arte                

3,04

—Galdara-azaleran, 10 m² baino gehiagotik 20ra arte                

4,76

—Galdara-azaleran, 20 m² baino gehiago.............. ......

6,12

5. Igogailuak, jasogailuak:

Horien instalakuntzako geraldi bakoitzeko ............

0,68

6. Eskailera higigorrak eta jarraikako igogailu edo tornu-igogailuak:

Geraldia duten solairu edo pisu bakoitzeko ..........

1,27

 
06.09 HIRIGINTZA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
30-12-2016

2017ko Tarifa

 

1.-HIRIGINTZA-KONTSULTAK

Edozein lur jabetza, lursail, eraikinen hirigintza-egoeraren gaineko kontsultak, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9.1c artikuluan ezartzen denaren arabera egindakoak.

50,00

2.- LUR BANANTZE ETA LURZATIKETA LIZENTZIAK

Lur banantzea inplikatzen duen edozein Lizentzia izapidetzea, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 38-41 artikuluetan ezartzen denarekin ados.

100,00

3.- GARABIA EDOTA KARGA-JASOGAILU INSTALATZEKO LIZENTZIA

Obrak egiteko garabia edota karga-jasogailu instalatzeko Lizentzia emateagatik.

100,00

4.- ALDAMIO INSTALATZEAGATIKO LIZENTZIA

Obrak egiteko aldamioa instalatzeko Lizentzia emateagatik.

100,00

5.- ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAK

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoko txosten bakoitza, eta egoki bada, akatsak Konpontzeko Ziurtagiria aztertu, tramitatu, erregistratu eta kontrolatzearren.

50,00

6.- LIZENTZIAK LUZATU ETA ESKUALDATZEA

Edozein lizentzia mota edo antzeko administrazio-egintzaren luzapenak edo titulartasuna eskualdatzeak, bai ofizioz, bai norbaitek eskatuta, obrak egiteko lizentziagatik likidatutako tasaren %25eko sortzapena izango du.

7.- ERAIKINAK EDO HAIEN ZATI BAT LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO LIZENTZIA ETA ERAIKINAREN ERABILEREN ALDAKETA OSOA EDO PARTZIALA EGITEKOA

Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207.1.r artikuluan ezartzen denarekin ados, hirigintza-lizentzia emateagatik, honako baremo honen arabera:

100,00

4.1.- Erabilera industrialeko eraikina

371,00

4.2.- Erabilera komertzialeko/tertziarioko eraikinak

371,00

4.3.- Ekipamendu-erabilerako eraikinak

371,00

4.3.- Egoitza erabilera duten eraikinak

-    Familia bakarreko etxebizitzak

58,01

-    Bi familiako etxebizitzak

105,47

-    20 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

168,76

-    50 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

253,13

-    100 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

371,00

-    100 etxebizitza baino gehiagoko sustapena

560,00

 
06.10 ONDORENGO UDAL-KONTROL AKTIBITATEAGATIKO TASA, AURRETIAZKO JAKINARAZPENA EDO ARDURAPEKO DEKLARAZIO MENPEAN DAUDEN OBRA ETA JARDUN URBANISTIKOETARAKO ZERBITZUAK EMATEAGATIK
30-12-2016

1. artikulua. Zerga egitatea

Ordenantza honek arautzen duen ordainarazpenaren helburua da udalaren aktibitatea, kontrolerako jardun administratibo edo teknikoak, lizentzia urbanistikoaren exijentziaren ordez aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den kasuetan. 

Udal jardun hori subjektu pasiboak aurkeztutako aurretiazko jakinarazpen edo ardurapeko deklarazioaren ondorioz eman daiteke, edo inspekzioaren ondorioz, jakinarazi ez diren edo jakinarazpenak osorik babesten ez dituen obra edo jardun urbanistikoak exisititzen direla egiaztatzen den kasuetan.

Ordainarazpen xede izango dira emandako zerbitzu tekniko edo administratiboak, ekainaren 30eko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Euskadiko 2/2006 Legeak zehazten dituen egintzekin harremana dutenak.

2. artikulua. Sortzapena

Tasaren sortzapena egiten da eta zerga ordaintzeko obligazioa hasten da zerga egitatea eratzen duen udal aktibitatea hasten denean. Efektu horietarako, aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den egunean bertan hasitzat jotzen da jarduna.

Era berean, sortzapena egingo da obra edo jardun urbanistikoa aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztu barik egiten denean, edo obra edo jardun urbanistikoa jakinarazitakoarekin bat ez datorrenean, Udalak egindako inspekzioaren ondorioz obra edo jarduna aurkitzen eta egiaztatzen denean.

3. artikulua. Kitapena

Tasa autolikidazio erregimenpean exijituko da obra edo jardun urbanistikoaren hasierari dagokion aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten denean. Interesatuek zehaztu egin beharko dituzte tasa ordaindu dela ziurtatzen duten datuak.

Aurrekoa ez diren bestelako kasuetan, Udalak likidatuko du tasa eta subjektu pasiboari jakinaraziko dio. Azken horrek, epe boluntarioan, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak zehazten duen epe barruan ordaindu beharko du.

4. artikulua. Zerga oinarria

2017ko Tarifa

Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuaren portzentaia       

0,50%

5. artikulua. Salbuespen eta hobariak

1. Ondoren azalduko direnak tasa honetatik salbuetsita daude, baina ez daude lizentzia egokia eskatzetik salbuetsita.

Estatua, autonomi elkartea, udalerria dagoen probintzia, zenbait udalerri biltzen dituen mankomunitate, metropolialde edo bestelako erakundea, eta udala partaide duen partzuergoa, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen instalazio, obra edo eraikuntzengatik, eta nazioaren segurtasuna eta defentsa zuzenean ukitzen dituzten beste guztiengatik.

2. Otsailaren 24ko 24/1988 Foru Dekretuak Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzari luguntz eko araupetu duen planera bilduta dauden onuradun guztiek, jarraian zehaztuko diren hobariak izango dituzte:

2.a) Dedikazio esklusiboko nekazaritza-ustiapenetarako hirigintza lizentzien tasaren kuotan %90eko hobaria, beti ere, interesatuakNekazaritzako Gizarte Segurantzako alta duela frogatuz gero.

2.b) Dedikazio partziala duten nekazaritza-ustiategientzako hirigintza-lizentzien tasako kuotaren %50, gaitasun ekonomikoa, lantzen duen azalera, ustiategi-mota eta udalerriko antzeko ustiategiekin alderatuta landatutako azaleraren errendimendu proportzionala kontuan hartuta.

3. Bonificaciones Viviendas Sociales:

Gizarte etxebizitzak eraikitzea, baldin eta etxebizitzen prezioak kopuru hau gainditzen ez badu: behin-behineko kalifikazioaren unean indarrean dagoen eta aplika daitekeen modulu haztuta 1.1 baino handiagoa ez den koefizienteaz biderkatzetik ateratzen den kopurua.

——Hirigintza lizentziak emateagatiko tasaren kuotari 100eko 90eko hobari fiskala ezarriko zaio.

4. Autoen tailer mekanikoak eta kontzesionarioak bizitzeko aldeetatik herriaren kanpoaldeko aldeetara eramateagatik %90eko hobariak aplikatuko dira, baita ondoren bizilagunentzako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekuz aldatzeagatik ere.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko kuotaren % 50eko hobaria jasoko dute erakunde eskudunek emandako energia-eraginkortasunaren ziurtagiria aurkezten dutenek. Hobari hori ezin izango zaie eraikuntza berriei aplikatu, eta 2006ko urtarrilaren 1ean badauden eraikinei baino ez zaie aplikatuko.

Hobari hau lizentzia Eraikuntzaren Kode Teknikoan indarrean sartu aurretik eskuratu zuten eraikin eta obrei baino ez zaie aplikatuko.

6. Tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, familiako kideak gehitu direlako obra txikia burutu edo etxebizitza birgaitu behar izan duten familia ugariak, etxeak dituen espazioei edukiera gehiago emateko. Hobaria jasotzeko, titularrak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria lortuta izan beharko du familia ugaria izateagatik.

 
06.11 UDAL EUSKALTEGIAN ZERBITZUAK EGITEAGATIKO TASA
30-12-2016

2016-2017

1,10€/orduko

Diru laguntzaren %15eko aurrerapena onartua

Moduloak

Prezioa

Prezioa

5 orduko moduloak 25 ordu astean 420 ordu

462,00€

462,00€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

402,00€

332,75€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

212,00€

132,70€

Azaroan

100,00€

100,00€

Abenduan

100,00€

100,00€

2 orduko moduloak 10 ordu astean 338 ordu

371,80€

371,80€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

311,80€

256,03€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

111,80€

56,03€

Azaroan

100,00€

100,00€

Abenduan

100,00€

100,00€

2 orduko moduloak 8 ordu astean  270 ordu

297,00€

297,00€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera  (formalizatzean)

237,00€

192,45€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

97,20€

52,45€

Azaroan

70,00€

70,00€

Abenduan

70,00€

70,00€

2'30 orduko moduloak 7'30 ordu astean  255 ordu

280,50€

280,50€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

220,50€

178,43€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

80,50€

38,43€

Azaroan

70,00€

70,00€

Abenduan

70,00€

70,00€

2'30 orduko moduloak 5 ordu astean 168 ordu

184,80€

184,80€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

124,80€

97,08€

B Bi  epetan:

Formalizatzean

64,80€

37,08€

Azaroan

60€

60,00€

2´00 orduko moduloak  4´00 ordu astean 128 ordu

140,80€

140,80€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa

A Dena batera (formalizatzean)

80,80€

59,68€

2´00 orduko moduloak  4´00 ordu astean 134 ordu

147,40€

147,40€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa

A Dena batera (formalizatzean)

87,40€

65,29€

2 orduko moduloak 30 ordu astean 183 ordu (168+15 tutoretzak (1,84,00€ orduko) C2

336,72€

336,72€

Aurrematrikula

60,00€

60,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

276,72€

226,22€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

96,72€

46,22€

Azaroan

90,00€

90,00€

Abenduan

90,00€

90,00€

BOGA 190 ordu ( 1,90 € orduko)

369,41€

369,41€

Aurrematrikula

0,00€

0,00€

Gainontzekoa:

A Dena batera (formalizatzean)

369,41€

314,00€

B Hiru epetan:

Formalizatzean

169,41€

114,00€

Azaroan

100,00€

100,00€

Abenduan

100,00€

100,00€

Euskaltegitik kanpoko ikastaro ofizialak 1,50 € orduko

 

 

06.12 UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIKO TASA
02-01-2017

1. ARTIKULUA:_Zerga egitatea

Prezio publiko honen zerga egitatea udalaren edozein kirol instalazio erabiltzea edo erabiltzeko aukera izatea da, abonatu gisa edo erabiltzaile huts gisa.

2. ARTIKULUA:_Zergak ordaindu beharra

Zerga ordaindu beharra, kasuen arabera, une hauexetan hasiko da:

1. Abonatu gisa ematen denean izena, ondoren instalazioak erabiliko dituen ala ez aintzat izan gabe.

2. Instalazioren bat une jakin batean erabiltzeko eskatzen denean, baldin eta, ordenantza honetan ezarritakoa dela bide, erabilera prezioren bat ordaintzearen menpe badago, bai abonatua ez delako, bai berariazko tarifa bat ezarri delako aurretik.

3. ARTIKULUA:_Subjektu pasiboa

Prezio publiko honen subjektu pasiboak udalaren kirol instalazioak erabiltzen duten pertsona naturalak edo juridikoak dira, edo abonatu gisa izena emanda, instalazioak erabiltzeko aukeraz jabetzen eta kirolak erabiltzen dituztenak.

Subjektu pasiboa adin txikikoa denean, abonatu gisa izena ematean zerga ordaindu beharra dagokio adin txikikoaren gurasoen ahalgoa edo tutoretza duenari, eta zergadunaren ordezkoa izango da. Nolanahi ere, instalazioren bat inoiz erabiltzen denean, prezio publikoren bat ordaindu behar bada, instalazioa erabili duenak ordaindu beharko du.

4. ARTIKULUA._Tarifak

Udal zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeagatiko tarifak zerbitzuen katalogoan zehaztu dira.

Familiaren ordainketan izena emateko urtean 26 urtetik beherako seme-alaba guztiak sartzen dira, berdin delarik harpidetza mota edo izaera zein den. Adin hori beteta, familiaren ordainketatik kanpo geldituko dira, urtarrilaren 1etik aurrera, eta norbanakoaren ordainketari dagokion kuota sortuko zaio hala nahi dutenen kasuan.

26 urtetik beherakoen norbanakoaren kuotak izena emango den urtean adin hori dutenen pertsonengan izango du eragina

Honakoek osatzen dute familia unitatea

-       Eskatzailea.

-       Ezkontidea, baliogabetasun, banaketa edo dibortziorik ez badago, edo ohiko bizilaguna.

-       Familia buruaren mende dauden seme-alaba edo asimilatuak, 26 urte betetzen duten urtera arte.

Helbide berean egon behar dute erroldatuta guztiek. Aintzat hartuko dira, epai edo Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan edo organo baliokidean erdietsitako Bitartekaritza Akordio bidez, araututa geratu diren bizikidetza unitateen porrot egoerak

Leioako Udalak ahalmena du sartzeko tarifa bereziak ezartzeko, kirol ekitaldiak, kultura ekitaldiak edo bestelako ekintzak antolatzen direnean; kasu horretan abonatua izateak ez du ahalmenik emango sarrera doan izateko. Tarifa horiek Osoko Bilkuran hartutako erabakiz ezarriko dira, Kontuen Batzorde Bereziak irizpena eman ondoren.

5. ARTIKULUA._Kuotaren hobariak

Abonatuen tasen gainean, honako hobari hauek aplikatuko dira:

A motako hobariak:

Hobari hauek aplikatuko zaizkie bakarrik, gutxienez, azken bi urteotan udalerrian erroldatuta daudenei.

-       Urtean, 7.520€ edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonek, familia unitateko kide bakoitzeko, behar bezala egiaztatuta, %100eko hobaria izan dezakete edozein abonutan.

-       Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek eta langabetuek (familia unitateko kide bakoitzeko 7.521€ eta 10.090€ bitarteko diru-sarrerekin), behar bezala egiaztatuta, %75eko hobaria izan dezakete edozein abonutan.

Hobari hauek urtero berrikusiko dira eta ez dira automatikoki berrituko.

Hobari hauek jasotzeko eskubidea dutenek ikastaro edo jardueraren batean izena emanez gero, %50eko beherapenerako eskubidea izango dute ikastaro edo jarduera horretan. Beherapen hau jarduera bakarrean aplikatuko da.

B motako hobariak:

Hobari hauek aplikatuko zaizkie bakarrik, gutxienez, azken sei hilabeteotan udalerrian erroldatuta daudenei.

-       65 urtetik gorakoek kuotaren %50eko hobaria izango dute. Urteak betetzen dira urteko urtarrilaren 1ean zenbatuko dira 65 urte horiek.

-       26 urtetik beherakoek kuotaren %50eko hobaria izango dute. . Urteak betetzen dira urteko urtarrilaren 1ean zenbatuko dira 26 urte horiek.

C motako hobariak:

-       Familia ugaria: familia ugariko titulu eguneratua dutela egiaztatzen duten bazkideei kuotaren %20ko hobaria aplikatuko zaie.

-       Guraso bakarreko familiak: guraso bakar batez eta seme-alaba bat edo gehiagoz osatutako familietako bazkideek %20ko hobaria izango dute kuotan. Aintzat hartuko dira alargunak, guraso bakarreko familiak, bananduak, egoera hori egoki uste diren agirien bidez egiaztatuz gero.

Hobari hauek ez dute ahalbidetzen bestelako hobaririk ikastaro edo jardueretan.

Udalak une oro eska dezake, hobaria kalkulatzeko, egoki den dokumentazioa.

6. ARTIKULUA._Tarifen sortzapena

Abonatuen kuotak urtarrilaren 1ean sortzen dira eta urte naturalari dagozkio, bazkideen baja edo alten kasuetan izan ezik. Tasaren kuotaren zenbatekoa hainbanatuko da seihileko naturaletan bazkideen alta edo bajen kasuetan, alta edo baja egiten den datari dagokiona barne. Abonuen baja idatziz aurkeztu beharko da Sakoneta Kiroldegiko bulegoetan edo e-mailez, posta arruntez edo faxez bidali ekainaren 25a edo abenduaren 25a baino lehen, ondoreak izan ditzan hurrengo seihilekoan.

Leioako UKIetan jarraitutasunez emandako jardueren kuotak hilero sortuko dira. Tasaren kuotari dagokion zenbatekoa hamabostaldi naturaletan hainbanatuko da, justifikatutako arrazoiengatik (osasunekoak edo lanekoak), jardueren kuotetako alta edo baja eginez gero

Leioako Udalak erabakiko du beharrezkoa den ordainketak banku-helbideratzearen bidez egitea; bai bazkide-kuotari eta baita edozein motatako ikastaro, jarduera, eta, oro har, udalaren kirol-instalazioak erabili edo erreserbatzeari dagozkienak.

UKIetako jarduera edo ikastaroren batean baja eman nahi izanez gero, idatziz adierazi beharko da Sakoneta kiroldegiko bulegoetan, edo postaz, posta elektronikoz zein faxez bidali, bajak ondoreak izango dituen hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen.

Leioako UKIetako edozein kuota (abonua, jarduera, erreserba, e.a.) ordaindu ezik, Udalak ofizioz emango die baja egoki den jarduera edo abonuan ordaindu ez den epealdiaren bukaeran. Halaber, ezin izango dira abonatu izan edo ezin izango dute beste edozein jardueratan izena eman harik eta egoki den kuota ordaindu arte.

Arau Orokorrak

7. ARTIKULUA._

Abonatua izateak ahalmena ematen du udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta bertan aritzeko instalazio bakoitza zabalik dagoen egun eta ordutegi orokorrean.

Aurreko paragrafoan ezarritakoak ez du salbuesten instalazio eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko 4. artikuluan ezarritako tarifa bereziak ordaintzetik.

8. ARTIKULUA._

Kirolei buruzko berariazko ikastaroak edo klaseen kasuan, Leioako Udalak egokitzat hartzen dituen kuotak jarriko ditu, ikastaroen kostuak kontuan izanda.

9. ARTIKULUA._

Leioako Udalak berekin gordetzen du instalazioak edo/eta zerbitzuak alokatzeko eskubidea, baita partikularrekin –pertsona fisikoekin zein juridikoekin- hitzarmenak finkatzeko ere, zertarako eta instalazioren baten ordu jakin baten edo ordu jakin batzuetan erabilera esklusiboki izateko, beti ere ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoa beteta.

10. ARTIKULUA._

Leioako Udalak edozein unetan egokitzat hartzen dituen agiriak eska ditzake abonatuek hobariak, salbuespenak eta, oro har, kuoten murrizpenak izan ditzaten, etekin horiek izateko eskubidea ematen duen ahalmena nahikoa egiaztatuta.

11. ARTIKULUA._

Biztanleen erroldan baxa emateak Udalaren Kirol Instalazioen abonatuaren izaera galtzea ekarriko du, eta erroldan baxan emanda eta hurrengo seihilekoaren lehen egunetik aurrera izango ditu ondorenak.

12. ARTIKULUA._

Foru Arauarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko martxoaren 10eko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, Leioako Udalak kolektiboki jakinarazi ahal ditu urteko kuoten kitapenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez.

13. ARTIKULUA._Arau-hausteak eta zerga-zigorrak

Zerga arau-hausteei eta zigorrei dagokienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-zigorrei buruzko Araudian, uztailaren 21eko 100/2005 Dekretuan, jasotako arauak aplikatuko dira.

14. ARTIKULUA._ Ikastaro aurreinskripzioak

Ikastaroetako inskripzio edo aurreinskripzioei dagokienez, zozketa egin behar den kasuetan, UDA kanpaina kenduta, bazkide izan beharko dute aurreinskripzio epea ireki baino hilabete lehenago.

2017ko tarifa

(2016/17 ikasturtea barne)

Urteko ABONATUEN KUOTAK

Urteko abonatuak izanik, kirol instalazioetan sartzeko eta horiek erabiltzeko eskubidea dute, tarifa bereziekin.

Leioan erroldatutakoen familia abonua

151,25

Leioan erroldatuta ez daudenen familia abonua

294,94

Leioan erroldatutakoen banakako abonua

85,00

Leioan erroldatuta ez daudenen banakako abonua

165,75

Instalazio eta igerilekuetara SARTZEA

Abonatu gabeak, 26 urte artekoak 

2,25

Abonatu gabeak, 26 urte eta gehiagokoak 

3,45

4 urtetik beherakoak

Doan

Kirol KANTXA erabiltzea

(Alokatzeko denbora ordu betekoa da)

Areto futbola

Partikularrak 

23,80

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

23,80

Udalerritik kanpokoak

58,60

Frontoia

(3/4 pertsona) 

8,50

(1/2 pertsona) 

5,70

Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute adinaren arabera (instalazio eta igerilekuetara sartzeko prezioak).

SARRIENAKO ZELAIAK

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bete). Zelai erdia

Abonatuak  

44,15

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

44,15

Udalerritik kanpokoak

82,15

Kantxako argia 

9,05

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bete). Zelai osoa

Abonatuak  

87,70

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

87,70

Udalerritik kanpokoak

163,30

Kantxako argia 

9,05

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (aparteko jarduerak)

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

87,70

Udalerritik kanpokoak

163,30

BESTE kirol INSTALAZIO batzuk alokatzea

(Alokatzeko denbora ordu betekoa da)

Squasha

4,50

Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute, adinaren arabera (2. ataleko prezioak).

Zurezko gimnasioa

Partikularrak  

11,90

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

11,90

Udalerritik kanpokoak

23,80

Tatamia

Partikularrak  

23,80

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

23,80

Udalerritik kanpokoak

46,70

Sauna erabiltzea (alokatzeko denbora ordu betekoa da)

Abonatuak 

3,45

Abonatu gabeak  

5,00

Taldeak (4 pertsona gutxienez):

Abonatuak  

2,45

Abonatu gabeak  

3,00

12 saioko bonuak:

Abonatuak  

34,40

Abonatu gabeak  

50,00

MASAJE zerbitzua erabiltzea

Saio bakoitza ordu erdikoa da, zelulitisaren aurkako tratamenduak izan ezik

Abonatuak  

11,25

Abonatu gabeak  

19,20

Bonuak (5 saio):

45,00

Abonatuak  

76,80

Abonatu gabeak  

Zelulitisaren aurkako tratamendua

Abonatuak  

23,80

Abonatu gabeak  

29,40

MEDIKUNTZA zerbitzua erabiltzea

Abonatuak, ordu beteko kontsulta  

18,10

Abonatu gabeak, ordu beteko kontsulta

40,60

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

15,80

2.Kiroletako gaitasuneko azterketak

·         Kiroletako jardueraren batean izena emandako abonatuak

dohain

·         Abonatu gabeak

42€

IGERILEKUAK ERABILTZEA

Bainu librea

Ikusi Instalazio eta igerilekuetan sartzea atala

Igeriketa ikastaroak

Igeriketa berezia (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak  

54,00

Abonatu gabeak  

92,00

Haurtxoak (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak  

68,20

Abonatu gabeak  

100,00

4 urteko umeentzako egokitzapena (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak  

54,00

Abonatu gabeak  

92,00

5 urtetik gorako umeentzako hastapena (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak  

47,00

Abonatu gabeak  

92,00

Helduentzako hastapena eta hobekuntza (hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak  

24,00

Abonatu gabeak  

46,00

Igeriketa eskola:

Umeak, 3 egun astean

Abonatuak  

10,00

Abonatu gabeak  

15,00

Umeak, 2 egun astean

Abonatuak  

8,00

Abonatu gabeak  

12,00

Umeak,  egun 1 astean

Abonatuak  

4,00

Abonatu gabeak  

6,00

Helduak, 2 egun astean

Abonatuak  

14,20

Abonatu gabeak  

23,50

Taldekako igeriketa ikastaroak

Ume bakoitza  

38,00

GIMNASTIKA JARDUERAK

Muskulazioa

Abonatuak  

21,00

Abonatu gabeak  

34,50

Mantentze gimnastika / Aerobica

3 egun astean

Abonatuak  

21,50

Abonatu gabeak  

31,30

2 egun astean

Abonatuak  

14,20

Abonatu gabeak  

23,50

Body Completa

2 egun astean

Abonatuak

14,20

Abonatu gabeak  

23,50

Luzaketak

Egun 1 astean

 

Abonatuak  

14,20

Abonatu gabeak  

23,50

Pilatesa

2 egun astean

Abonatuak  

42,70

Abonatu gabeak  

70,40

Mantentzea + Zikloa

2 egun astean

Abonatuak  

18,30

Abonatu gabeak  

30,00

Zikloa

3 egun astean

Abonatuak  

25,40

Abonatu gabeak  

35,40

2 egun astean

Abonatuak  

18,30

Abonatu gabeak  

29,80

Gimnastika abdominal hipopresiboa

Egun 1 astean

Abonatuak  

21,30

Abonatu gabeak  

35,20

Gyrokinesisa

Egun 1 astean

Abonatuak

21,30

Abonatu gabeak

35,20

Areto dantzak

Egun 1 astean (2 ordu)

Abonatuak  

13,70

Abonatu gabeak  

20,60

Egun 1 astean (ordu erdi)

Abonatuak  

11,50

Abonatu gabeak  

17,20

Sormenezko dantza

Egun 1 astean (ordu bete)

Abonatuak  

7,00

Abonatu gabeak  

10,30

2 egun astean (ordu bete)

Abonatuak  

13,70

Abonatu gabeak  

20,60

Dantza Klasikoa-Balleta

3 egun astean

Abonatuak  

10,50

Abonatu gabeak  

14,80

2 egun astean

Abonatuak  

10,00

Abonatu gabeak  

12,30

Hirugarren adinekoentzako gimnastika

Doan

0,00

Langabetuentzako gimnastika

(Lanbideren txartela aurkeztu ondoren)

Doan

0.00

KIROL ESKOLAK

Esku pilota

3 egun astean

Abonatuak  

10,00

Abonatu gabeak  

14,40

Patinajea

2 egun astean

Abonatuak

8,00

Abonatu gabeak

12,00

Xake eskola

Egun 1 astean

Abonatuak

10,60

Abonatu gabeak

15,90

Eskrima:

Abonatuak  

13,60

Abonatu gabeak  

18,00

ARTE MARTZIALAK

Judoa, Taekwondoa

Umeak (5-14 urte) hiruhileko ordainketak:

Abonatuak  

14,30

Abonatu gabeak  

18,80

Helduak

Abonatuak  

17,80

Abonatu gabeak  

27,40

Tai-chia

2 egun astean

Abonatuak  

21,40

Abonatu gabeak  

35,20

Aikidoa

2 egun astean

Abonatuak  

21,40

Abonatu gabeak  

35,20

Asteburuko Jarduerak

Partaidea lan egunetan

2,05

Banakako sarrera

Abonatuak  

4,10

Abonatu gabeak  

6,15

10 saioko bonua

Abonatuak  

25,70

Abonatu gabeak  

36,00

TXARTELAREN KOPIA

4,70

KANPOKO IGERILEKUETARA SARTZEA

Udal Kirol Instalaziotako abonatuak

Doan

Udal Kirol Instalaziotan abonatu gabeak

26 urtetik beherakoen banakakoa (erroldatuak)

3,00

26 urtetik gorakoen banakakoa (erroldatuak)

4,00

26 urtetik beherakoen banakakoa (erroldatu gabeak)

6,00

26 urtetik gorakoen banakakoa (erroldatu gabeak)

8,00

4 urtetik beherakoak

Doan

ZERBITZUAK

Hamakak alokatzea

2,00

Txartela galtzea

4,70

Giltzarrapoa saltzea

5,00

KANPOKO IGERILEKUETAKO ABONU MOTAK

Udako abonua

Leioan erroldatutakoen familia abonua                  

94,55

Leioan erroldatu GABEEN familia abonua             

185,00

Erroldatutako 26 urtetik beherakoen banakakoa

31,50

Erroldatutako 26 urtetik gorakoen banakakoa

42,00

Erroldatu gabeko 26 urtetik beherakoen banakakoa

61,40

Erroldatu gabeko 26 urtetik gorakoen banakakoa

81,90

PADEL / TENIS SARRERAK

UKIetako abonatuak

Doan

Abonatu gabeak

Leioan erroldatua

2,05

Leioan erroldatu GABEA

4,10

INSTALAZIOAK ERRESERBATZEA

Abonatu gabeek, instalazio hauek erreserbatzean, sartzeko tasa ere ordaindu beharko dute

PADELA

Ordu eta erdi

10,80

ORDU bete

7,20

TENISA

ORDU bete

5,00

ZERBITZUAK

Padeleko 3 pilota saltzea

5,00

Txartela galtzea

4,70

Giltzarrapoak saltzea

5,00

KIROL IKASTAROAK

PADELA

HILERO

1. 50 minutuko ikastaroa, 2 saio astean.

Abonatuak

26,50

Abonatu GABEAK

51,50

2. 50 minutuko ikastaroa, saio 1 astean.

Abonatuak

15,30

Abonatu GABEAK

31,00

PADELEKO / TENISEKO ABONU MOTA

Hileko abonua

Leioan erroldatu GABEA

29,85

Leioan erroldatua

15,30

Hileko familia abonua

Leioan erroldatu GABEAK

60,50

Leioan erroldatuak

31,00

Abonatu txartel bakoitza

0,00

UDA KANPAINA. "Gozatu Poztatu"

Abonatuak (15 kanpaina-egunetan)

41,10

Abonatu gabeak (15 kanpaina-egunetan)

66,75

UDA kanpainan inskribatu ahal izateko erroldatuta egon beharko dute inskripzioa hasi baino 6 hilabete lehenago.

 

06.13 LEIOAKO UDALAREN MUSIKA KONTSERBATORIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASA
02-01-2017

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan ezarri denarekin bat, Leioako Soinu Atadia Fundazio Publikoak kudeatzen dituen musika-irakaskuntzako zerbitzuak baliatzeagatiko tasa ezarri eta eskatu du.

ZERGA EGITATEA

1. Artikulua.

1.–– Soinu Atadia Udal Fundazio Publikoak kudeatzen dituen musika-irakaskuntzako zerbitzuak baliatzeagatik, dagozkion tasak ordainduko dira, Leioako Udalak urtero onartzen duen zenbatekoaren arabera

2.–– Tasak ordaintzeko betebeharra, urteko zenbatekoan, matrikula edo inskripzioa egitean sortzen da, horrek interesdunari aukera ematen diolako musika-irakaskuntzen zerbitzua erabili ahal izateko.

3.–– Ordenantza honen ondorioetarako, "kuotak" esaera "tasak" esaeraren baliokidea da.

SUBJEKTU PASIBOA

2. Artikulua.

Ematen diren ikasgaietan matrikulatuta dauden berezko pertsonek zerbitzurako finkatutako kuotak ordaindu beharko dituzte; eta, horiek adingabekoak izanez gero, matrikulatu diren unean euren guraso-agintea edo tutoretza duten lagunek egin beharko dute.

TASEN ZENBATEKOA

3. Artikulua.

            1.–– Fundazioak kudeatzen dituen zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak honako hauek izango dira

2016/2017 Ikasturtea

2016/2017 ikasturtea

Tasak Leioatarrek

Tasak Kanpotarrek

Matrikula Guztiek

UDAL MUSIKA ESKOLA – II.MAILA

Musikoterapia

333,10

-

49,55

Musikoterapia instrumentoarekin

549,94

-

49,55

Hastapena

250,10

375,10

49,55

1.-2. moduluak

583,50

875,30

99,10

1.-4. Moduluak (kanto korala espezialitatea)

375,15

563,10

74,33

3.-4- sendartua

944,80

1.417,10

123,88

3.-4. moduluak

597,40

896,10

99,10

5.-6. moduluak

472,40

708,60

74,60

MUSIKA ESKOLA – III.MAILA

1. modulutik 6.era

472,40

708,60

74,33

 Instrumento bakarrik (Polifonikoak)

222,30

333,45

24,77

MUSIKA ESKOLA – III.– IV MAILA

Instrumental taldeak eta koralak

60

LOGSE KONTSERBATORIOA

1.-2. Ikasturtea (Piano, Akord/Kitarra, Txistu)

1.469,90

1.469,90

173,43

1.-2. Ikasturtea (Sinfonikoak)

1.579,80

1.579,80

198,20

1.-2.ikasturtea (Canto solista)

1.853,40

1.853,40

210,59

3.-4.ikasturtea (Piano)

1.725,60

1.725,60

198,20

3.-4. ikasturtea (Akordeoi, Kitarra)

1.581,80

1.581,80

198,20

3.-4. ikasturtea (Sinfonikoak)

1.853,40

1.843,40

210,59

3.-4. ikasturtea (Canto solista)

1.853,40

1.853,40

210,59

5.-6. ikasturtea (Sinfonikoak, Piano)

2.157,00

2.157,00

272,53

5.-6. ikasturtea (Canto solista)

2.412,60

2.412,60

272,53

5.-6. ikasturtea (Akordeoi, Kitarra, Txistu)

2.013,20

2.013,20

272,53

Instrumentu osagarria

255,60

255,60

28,49

Instrumentua

511,20

511,20

56,98

Taldeko ikasgaiak

287,61

287,61

56,98

 

BESTE TASAK

Profesional Mailarako Sarbide froga

 

30€

"Cesar Uceda"ko lehiaketarako izen ematea

 

20€

Instrumentu alokairua

 

25€/hilean

 

TASEN ORDAINKETA

1. KONTSERBATORIOA (LOE) eta Musika Eskolako Ikastaro indartua.

            • Tasak: 10 hileko.

            • Epea: lehenengoa matrikula egitean (Uztailean 1 eta 10ean barne) eta azkena ekainean

2. MODULUAK

            • Tasak: 4 ordainketa

            • Epea: tasa guztien %10, matrikula egitean (Uztailean 1 eta 10ean barne); gainontzekoa urrian, urtarrilean eta apirilean.

            • Instrumental taldeaketa koralak 4 ordainketetan egingo dira (URRIA-ABENDUA-OTSAILA-APIRILA). Eskola materiala eta aseguroa tasetan barne daude.

            Musika Eskolan matrikula eginez gero, ekainera arteko irakaskuntza kuota guztiak ordaindu beharko dira derrigor, berdin hilekoak zein hiruhilekoak, NAHIZ ETA IKASKETAK IKASTURTEAN ZEHAR BERTAN BEHERA UTZI.

MATRIKULA

Ondorengoei dagokien zenbatekoa zuek adierazitako kontuan zordunduko dira zehaztutako datan (Uztailean 10 eta 15ean barne).

            • Matrikulatzen den ikasketari dagokion matrikularen zenbatekoa.

            • Eskola-materiala (fotokopiak) (25,48 €).

            • Tasen %10, ikasketaren arabera.

OHARRAK

            Familia Ugariek matrikula erdia ordainduko dute; horretarako, Familia Ugariarenaren liburuaren fotokopia eguneratua ekarri behar dute.

            MATRIKULAK EZ DU BALIORIK IZANGO, BANKETXEAK IGORPENDUTAKO ORDAINAGIRIA ITZULIZ GERO.

            ESKOLA ASEGURUA: Urrian kobratuko da (3 €).

ZERBITZUAREN ERABILTZAILEAK

4. Artikulua.

Leioan egoitza duten lagunak baino ezingo dira izan Ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuen erabiltzaile; eta gisa horretan azaldu beharko dira biztanleen udal-erroldan matrikula edo inskripzioa egin duten unean, salbuespen hauek izan ezik:

            a) Soinu Atadia Fundazio Publikoarentzat zerbitzuak egiten dituzten lagunak, zerbitzu horiek edozein eratara egiten dituztela ere, eta euren seme-alabak ere bai.a) Soinu Atadia Fundazio Publikoarentzat zerbitzuak egiten dituzten lagunak, zerbitzu horiek edozein eratara egiten dituztela ere, eta euren seme-alabak ere bai.

            b) Postu hutsak badaude, Leioan egoitza ez duten lagunen matrikulazioak onartu ahal izango dira; eta, horrela izatekotan, kuotak ordainduko dira aurreko artikuluak 3. zenbakian ezarritakoari jarraituta, %50eko errekarguarekin.

HOBARIAK ETA SALBUESPENAK

5. Artikulua.

1.— Matrikula egin duten ikasleek, 1. mailako familia ugariko kide badira, 32. artikuluan matrikularen kontzeptuagatik ezarritako kopuruen erdia ordainduko dute, eta 2. mailako familia ugarikoak diren ikasleak ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

2.— Matrikularen eta irakaskuntza-kuoten %10eko hobari ezarri da familia edo elkarbizitza unitate bereko hiru kidek edo gehiagok Kontserbatorioan edo Udal Musika Eskolan matrikula egin badute. %10eko deskontua aplikatuko zaio familia edo elkarbizitza unitateko kide bakoitzari.

3.— Aurreko hobariak jasotzeko eskubideak bere horretan iraungo du aurreko ataletan adierazitako familia-unitateko kide-kopuruak aldi berean matrikulatuta dauden bitartean; baina, aldaketarik egonez gero, eskubidea utziko edo aldatuko da.

Era berean, familia-unitateko kideren batek ikasketa-bekaren bat eskuratu badu, ez da eskubiderik izango aurreko atalean ezarritako hobariak jasotzeko.

4.–– Matrikula egin ondoren, interesdunek uko egiten badiote, ondoko irizpide hauek  kontuan hartuko dira:

            a) Iraileko lehen lan egunean uko egingo balitz, interesatuari kontzeptu guztiengatik emandako zenbateko osoa itzuliko litzaioke.

            b) Lehen eskola-eguna baino lehen uko egingo balitz, interesatuari ikasketa-kuotengatik eta material didaktikoagatik emandako zenbatekoa itzuliko litzaioke, baina ez matrikulagatik emandakoa.

            c) Iraileko eskola-egunetan zehar uko egingo balitz, edozein kontzepturengatik emandako zenbatekoak ez lirateke itzuliko. Hala ere, ez zaio diru gehiagorik emango ikasturte osoan

            d) Urriko lehen eskola-egunetik aurrera uko egingo balitz, egun hori barne, interesatuak ez du eskubiderik edukiko zenbatekorik itzultzeko eta ikasturtean matrikulatutako asignatura guztiei dagozkien kuotak ordaindu beharko lituzke

            e) Musikoterapia espezialitateari dagozkionez, ikasturtean zehar bajarik egonez gero, ez da dirurik itzuliko, baina ordaintzeko obligazioa duenak ez du ikasturte amaiera arteko kuotarik ordaindu beharko

BEKAK

6. Artikulua.

Urtero, Soinu Atadia Fundazioak diru-laguntzak ematea erabaki dezake, Artezkaritza Kontseiluak onartutako araudiaren arabera. Horretarako aurrekontuetan finkatuta dagoen zenbatekoa banatu egingo da oinarri hauetan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean. Laugarren Xedapenean deskribatutako baremoaren arabera puntuaziorik altuena duen eskatzaileari aplikatuko zaion portzentajea %70ekoa izango da, eta baldintzak betetzen dituzten gainerako eskatzaileen puntuazioarekin proportzionalki jaitsiko da. Diru-laguntzaren portzentajea matrikulari eta ikasle onuradunak betetzen dituen ikasketen kuoten guztirako zenbatekoari aplikatuko zaie. Hala ere, onura horiek ez zaizkio material didaktikorako emandako zenbatekoari aplikatuko.

ZERGA KUDEAKETA

7. Artikulua.

1.–– Matrikularen, material didaktikorako ekarpenaren eta eskola-aseguruaren zenbatekoak, 3.1. artikuluan zainpetuta daudenak, matrikulatzeko unean edota inskripzioa egitean ordainduko dira, hain zuzen, behar den kopurua sartuko da Fundazioak ondorio horretarako emango duen kontuan; eta irakaskuntza-kuotak urritik ekainera bitartean ordainduko dira, biak barne, hasierako ikasturteari eta 1., 2., 3. eta hurrengo moduluei dagokienak izan ezik, horiek 32.2. artikuluak ezarritako eran ordainduko baitira.

2.— Interesdunek, matrikula edo inskripzioa egitean, baimena emango dute irakaskuntza-kuoten hileko zenbatekoaren ordainketa banka-kontu batean edota aurrezki-kontu batean helbideratzeko, eta, horretarako, emango zaizkien agiriak bete beharko dituzte.

8. Artikulua.

1.— Kuotak interesdunak emandako kontura sartuko dira, dagokion hilearen 10 eta 15.aren arteko egunetik aurrera; eta, era berean, onartuta egongo da ordainketa egitea ondorengo hileko 25. egunera arte edota horren hurrengo astegunik hurbilenera arte; horrenbestez, epe horretan ordainketari aurre egiteko fondo nahikoak egon beharko dira, eta kuoten ordainagiriak itzultzeagatik edozein banku-gastu gertatuz gero, erabiltzailearen kontura izango da.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa ez zaio hileko lehen kuotari ezarriko, hori matrikula edo inskripzioa egiten den unean bertan ordainduko baita, Soinu Atadia Fundazioaren kontura dagokion kopurua sartuz.

2.— Sarrera egiteko epea amaitu bada kuotaren zenbateko osoa emandako kontuan ordaintzeko nahikoa fondorik izan barik, premiamendu-prozedurari ekingo zaio; eta, hain zuzen, Leioako Udalean bide horretako biltzaile lanetan diharduen lagunak izango du horretarako eskumena.

9. Artikulua.

Kuotak aurreko artikuluan adierazitako epean ordaindu ezean, litekeena da Fundazioko buruak horren gaineko ebazpena ematea, eta ikasleak zerbitzuaz baliatzeari utz diezaion dekretatzea.

BESTE SARRERA BATZUK

10. Artikulua.

Kontserbatorioko Orkestrak eta Koruak jendaurreko saioan jarduten dutenean, Fundazioko buruak eskumena du saioetarako kontratuen baldintzak eta saioetara joateko sarreren salneurria finkatzeko edota, egoki bada, doan jartzeko, ekitaldiei dagozkien inguruabarrak aintzat hartuta.

06.14 UR HARTUNEAREN KONEXIOA EGITEKO ZERBITZUAREN TASA
02-01-2017

2017ko tarifa

Konturako ematea, baimena jasotzen den unean

317,00

Hala ere, behin-betiko likidazioa handiagoa izan daiteke, Udal Bulego Teknikoak instalazioaren kostuari buruz egindako txosteenaren arabera instalazioaren kostua hasierako zenbatekoa-baino handiagoa gertztzen denean.

 
06.15 KULTURA ETA GAZTERIA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
03-01-2017

1. artikulua

Udal hau, Lurralde Historikoko Toki Ogasunen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauarekin eta abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauarekin ados, Eranskinean jasotzen diren zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteatatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu, Ordenantza honetako terminoetan, aipatutako foru arauak honen parte direlarik.

2. artikulua

Ordenantza udalerri osoan aplikatzen da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua

Zerga egitatea Udal Administrazioak egiazko zerbitzua ematea edo jarduera egitea da, bai horretarako premiatua izan delako, bai partikularren ekintzek edo ez-egiteek horrela eragin duelako.

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

Subjektu pasiboak, zergapeko gisa, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak dira, zerbitzuak edo jarduerak eskatzen badituzte edo haien ondorioz, eraginpeko edo onuradun suertatzen badira.

5. artikulua

Ordenantza honek arautzen dituen tasak ordaintzeko betebeharra dute Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak emandako zerbitzu edo jardueren onuradunek eta aipatutako arloak antolatutako ekitaldietara bertaratzen direnek, tasa hau ordaintzea eskatzen denean

ZERGA OINARRIA

6. artikulua

Zerga oinarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza da, dagokion tarifak markatzen dituen terminoetan.

KUOTA

7. artikulua

Kuotaren zenbatekoa aurreko artikulutik sortutako oinarriari dagokion tarifa aplikatuz zehaztuko da.

SORTZAPENA

8. artikulua

Tasa zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzapena egiten da.

LIKIDAZIOA ETA SARRERA

9. artikulua

Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzeko dagokion likidazioa egingo du, likidatutako zenbatekoaren sarrera eskudirutan eginez, Tarifetan jasotako ordainarazpen bakoitzaren arau partikularren arabera.

ERANSKINA

2017ko tarifak

1. ARTE ESZENIKOETAKO IKUSKIZUNAK, MUSIKA ETA ZINEMA

Arte eszenikoetako ikuskizunak (antzerkia, dantza, zirkua, magia, clown...) familientzat edota helduentzat

5 - 30

Musika ikuskizunak familientzat edota helduentzat

5 – 30

 "Kultur Leioa, gune irekia" Programazioa

(amateur izaerako ikuskizunak edo hirugarrenek antolatuak hitzarmenen arabera)

5 – 15

Zinema (zinema forum, familientzako zinema, zinema komertziala)

2,5 – 10

Zinema (ziklo bereziak jaialdiekiko eta irabazi asmorik gabeko elkarteekiko lankidetzan, hitzarmenen arabera)

0 -10

Sarreraren prezioa ondoko baremo hauen arabera kalkulatuko da: ikuskizunaren kostu osoa, eserleku kopurua, publiko mota, inguruan dauden titulartasun publikoko beste antzoki batzuetan eta  Euskal Antzoki Sarean ikuskizun berberak izan dituen prezioak, ikuskizun mota zehatzak sustatu eta ikusgai egiteko plan orokorrak, publikoa erakarri eta fidelizatzeko planak.

Ziklo, denboraldi edo programazio moten arabera, abonu eta eskaintza bereziak egin ahal izango dira aurretiazko salmentan. Guztirako deskontua %10 eta %50 bitartekoa izango da, abonatuta dauden ikuskizun bakoitzaren prezioa batuta.

Taldearentzako sarrerak erosten direnean, honako deskontuak egin ahal izango dira:

%25 10 sarrera edo gehiagorentzat

%35 30 sarrera edo gehiagorentzat    

%50 50 sarrera edo gehiagorentzat

Ikastetxe publiko eta pribatuekin hitzartutako ikuskizunetako sarreraren banako prezio berezia 4 eta 5 euro bitartekoa izan daiteke.

2. BAZKIDEEKIKO POLITIKA: KULTUR LEIOAREN LAGUNEN TXARTELAK

Kultur Leioaren Lagunaren txartel mota desberdinen titular erabiltzaileek honako abantaila hauek izango dituzte.

A.    UME TXARTELA                     

10,00€/urtean

0-13 urte

Familientzako arte eszenikoetakoeta musika ikuskizunetan %25eko deskontua.

2 sarrera doan haur zinema ikusteko.

Programazio aurrerapenak eta kultura agenda etxera bidaltzea.

A.    GAZTE TXARTELA

15,00€/urtean

14-26 urte

Arte eszenikoetako eta musika ikuskizunetan %25eko deskontua.

"Gazte" logoa duten ikuskizunetan %50eko deskontua.

4 sarrera doan zinemarako.

Programazio aurrerapenak eta kultura agenda etxera bidaltzea.

  1. KULTUR LEIOAREN LAGUNAREN TXARTELA

30,00€/urtean

27-64 años

Arte eszenikoetako eta musika ikuskizunetan %25eko deskontua.

KL" logoa duten ikuskizun gomendatuetan 2 gonbidapen

4 doako sarrera zinemarako.

Programazio aurrerapenak eta kultura agenda etxera bidaltzea

* Txartel hau doakoa izango da langabeentzat eta oinarrizko errentako laguntzen jasotzaileentzat. Horretarako, dagokion dokumentazio justifikagarria aurkeztu behar izango da. Txartel honek abantaila guztiak izateko eskubidea emango du eta urtero berritu ahalko da.

B.    NAGUSI TXARTELA

20,00€/urtean

65 urtetik aurrera

Arte eszenikoetako eta musika ikuskizunetan %25eko deskontua

"KL" logoa duten ikuskizun gomendatuetan 2 gonbidapen.

4 doako sarrera zinemarako

Programazio aurrerapenak eta kultura agenda etxera bidaltzea

Gainera, txartel hauek Euskal Antzoki Sarea-SAREAko antzokietara sartzeko balio du, hauek beren bazkideei egiten dizkieten deskontuekin.

ELKARTE LAGUNAREN TXARTELA

Urteko kuotarik gabe

0,00€/urtean

Leioako elkarteak, erregistroan izena emanda dutenak eta udalerriaren onerako lan egitea helburu dutenak.

. Taldearentzako sarrerak erostean %50 bitarteko deskontuak:

%25 10 sarrera edo gehiagorentzat

%35 30 sarrera edo gehiagorentzat

%50 50 sarrera edo gehiagorentzat

. Kultur Leioaren webgunean aipamena

. . Kultur Leioan antolatutako erakusketa eta jardueretako gonbidapena bi lagunentzat

. Kultur Leioarekin lotutako jardueren inguruko informazio pertsonalizatua, lehentasunezkoa eta ohikoa.

. Kultur Leioak antolatutako jarduera paralelo jakin batzuetarako doako sarrera

. Kultur Leioak argitaratzen dituen argitalpen propioak bidaltzea.

. Deskontuak aretoen alokairuan:

- Auditorium eta ambigú: urtean erabilera 1 doakoa. 2. erabilera %50eko deskontua.

- Prentsa eta hitzaldietarako aretoa: urtean doako bi erabilera; hirugarren erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

- Entsegu aretoak: urtean doako erabilera 1; 2. erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

ENPRESA LAGUNAREN TXARTELA

Urteko kuotarik gabe

0,00€/urtean

Leioako udalerrian egoitza duten enpresak, Kultura eta Gazteria Arloarekin eta bere programekin lankidetza eta laguntza harremanak egin nahi dituztenak.

. Kultur Leioaren webgunean aipamena.

. Babesa duen jarduerarekin zerikusia duten komunikazio ekintzetan parte hartzea.

. Kultur Leioan antolatutako erakusketa eta jardueretako gonbidapena bi lagunentzat.

. Kultur Leioarekin lotutako jardueren inguruko informazio pertsonalizatua eta lehentasunezkoa.

. Kultur Leioak argitaratzen dituen argitalpen propioak bidaltzea

. Kultur Leioak antolatutako jarduera paralelo jakin batzuetarako doako sarrera.

."Enpresa Laguna" izeneko pase bat, sarrerak erostea baimentzen duena %50 bitarteko deskontuekin.

%25 10 sarrera edo gehiagorentzat

%35 30 sarrera edo gehiagorentzat

%50 50 sarrera edo gehiagorentzat

. Deskontuak aretoen alokairuan

- Auditorium eta ambigú: % 25eko  deskontua. 2. erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

- Prentsa eta hitzaldietarako aretoa: %25eko deskontua. 2. erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

- Entsegu aretoak: %25eko deskontua. 2. erabileratik aurrera %50eko deskontua.

3. GAZTE TXARTELA

Leioako Udalak urtero sinatzen du hitzarmen bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin, zeinaren bidez Gazte Txartelan Pack-ean 3 kupoi 2x1 sartzen diren, urte osoan  Kultur Leioako Audiotoriumeko arte eszenikoetako eta musika ikuskisunetako sarrerak erostean aldatzeko, leihatilan Gazte Txartela aurkeztu ondoren.

4. ARTE, ARTISAUTZA ETA SORKUNTZA TAILERRAK

Ikasturtea, irail-ekaina (4 ordu astean). Kultur Leioan.

200

Ikasturtea, irail-ekaina (3 ordu astean). Kultur Leioan.

150

 Ikasturtea, irail-ekaina (2 ordu astean).Kultur Leioan.

100

Hiruhileko tailerrak (2 ordu astean). Kultur Leioan.

50

Tailerra, irail-ekaina (eskulanak, gimnastika…). Txorierri Kulturgunean.

15

Tailerren prezioa egoitza-helbidea eta Kultur Leioaren Lagunaren txartela eduki edo ez irizpideak konbinatuz ezarriko da, honako deskontu hauek aplikatuz:

Leioako auzokidea + KL txartela           %25eko  deskontua oinarriaren gainean

Leioako auzokidea + KL txartela EZ      %15eko deskontua oinarriaren gainean

Leioako auzokidea EZ + KL txartela      %5eko deskontua oinarriaren gainean

Leioako auzokidea EZ+ KL txartela EZ         Oinarrizko prezioa

5. ATERPE LEIOA GAZTEGUNEKO JARDUERAK:

Tailerrak          

0 – 100

14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutado Aterpe Leioa Gazteguneko tailerren prezioa jardueraren prezio osoa oinarri moduan hartuta ezarriko da, eta kontuan hartuz egoitza-helbidea eta Kultur Leioaren Lagunaren txartela eduki edo ez irizpideen konbinaketa, honako deskontu hauek aplikatuz:

(A). Gaztea 14-35 urte+ Leioako auzokidea + KL gazte txartela

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %25

(B). Gaztea 14-35 urte + Leioako auzokidea + KL gazte txartelik EZ

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %35

(C). Gaztea 14-35 urte + Leioako auzokidea EZ + KL gazte txartela

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %50

(D). Gaztea 14-35 urte + Leioako auzokidea EZ + KL gazte txartelik EZ

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %60 

* 35 urtetik gorako pertsona interesdunak baleude eta plazak bete barik, onarpenerako aukera aztertuko da honako irizpide hauen arabera:

Gazte EZ + Leioako auzokidea + KL txartela

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %70

Gazte EZ + Leioako auzokidea EZ + KL txartela 

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren 75%

Gazte EZ + Leioako auzokidea EZ + KL txartelik EZ

-       Matrikula: oinarrizko prezioaren %100

Udan Leioa Gaztea Programa 

Leioan erroldatutako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzako udako kirol-jarduera ludikoetako programa euskaraz

0-100€

Kultur Leioaren Lagunaren Gazte Txartelarekin %25eko deskontua

 

6. ARGITALPENAK ETA MERCHANDISING

 

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak argitaratutako argitalpenen prezioa bere kostu osoaren 0 eta %80 artekoa izango da.

Merchandising (pinak, zapiak, elastikoak eta antzekoak)

1 – 50,00

7. LEIOAKO UDALEKO KULTURA ETA GAZTERIA ARLOKO LOKALAK ALOKATZEA

7.a. KULTUR LEIOAKO AUDITORIUMA ETA AMBIGU

Auditoriuma eta Ambigu Kultur Leioako bi gune eszeniko dira, non Kultra eta Gazteria Arloak arte eszenikoetako programa, musika eta gaurko zinema eskaintzen dituen. Programa askotarikoa, profesionala eta kalitatezkoa da, Leioako herritarrentzat erreferente kulturala dena eta erakusketa (arreta berezia emanez euskaraz egindako antzerkiari, kaleko arteei eta zirkuari, eta beti "esperientziari" lotuta sorkuntzarako eta publikoak fidelizatzeko motorra bezala), prestakuntza eta lan-sare formal eta informaletan lankidetzaren aldeko apustuaren emaitza da.

Gainera, gune biak herriko kultur eragile desberdinen eta, orokorrean, herritarren topaguneak dira, eta horregatik, erakunde publiko eta pribatuek antotalutako jarduerak (gehienbat kulturalak) egitera irekita daude.

AUDITÓRIUM

Egun erdia, goizez (8:00-14:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

600

·         Ostegun-Ostiraletan

800

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.000

Egun erdia, arratsaldez (17:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

800

·         Ostegun-Ostiraletan

1.000

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.200

Egun osoz (8:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

1.200

·         Ostegun-Ostiraletan

1.400

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.600

AMBIGÚ

 

Egun erdia, goizez (8:00-14:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

200

·         Ostegun-Ostiraletan

400

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

600

Egun erdia, arratsaldez (17:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

400

·         Ostegun-Ostiraletan

600

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

800

Egun osoz (8:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

800

·         Ostegun-Ostiraletan

1.000

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.200

AUDITÓRIUM ETA AMBIGÚ

 

Egun erdia, goizez (8:00-14:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

800

·         Ostegun-Ostiraletan

1.000

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.200

Egun erdia, arratsaldez (17:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

1.000

·         Ostegun-Ostiraletan

1.200

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.400

Egun osoz (8:00-22:00)

·         Astelehen-astearte-asteazkenetan

1.200

·         Ostegun-Ostiraletan

1.400

·         Larunbat-igande -jaiegunetan

1.600

Onuradunak:

-       Leioako Elkarteak(1). Urtean doako erabilera 1. 2. erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

-       Leioako enpresak: %25eko deskontua. 2. erabileratik aurrera %50eko deskontua.

-       Beste udalerri batzuetako elkarte eta enpresak: oinarrizko prezioa.

(1) Elkarte lagapen-hartzaileak, auzo-elkarteak izan daitezke, eskoletako gurasoak, kultura elkarteak, kirol-elkarteak, aisialdikoak, gazte-elkarteak, sindikatu-elkarteak, enpresa-elkarteak, lanbide-elkarteak, 1/2002 Lege Organikoak, Elkartzeko Eskubidea Arautzekoak eta 7/2007 Legeak, Euskadiko Elkarteei buruzkoak aurreikusten dituzten bestelakoak, interes publikokoak eta irabazi asmorik gabekoak, Leioaren onerako lan egitea helburu dutenak.

Aretoaren alokairuaren barne sartzen da:

-Argiztapen orokorra

-Klimatizazioa

-Oinarrizko megafonia

-Ohiko garbiketa

Ez dira barne sartzen ez langilerik ez ikus-entzunezko baliabiderik.

Beste zerbitzu batzuk (aretoan lekua hartzen laguntzeko langileak, leihatilla, muntaiak, zamaketa eta hustuketa; langile teknikariak; proiekzio, soinu eta argiztapen ekipoak, etab.):

            Banakako aurrekontua

Zerbitzu osagarriak: Pertsonal eta material teknikoa

Zerbitzuen erretserba, bai langileei, bai material teknikoei dagokienez, espazioaren erretserba orokorra egikaritzen denean egingo da, beharrizan bakoitza eta bere zenbatekoa argi eta garbi jasoz.

Langileen zerbitzu osagarriaren balioa

- Lehiatila (pertsonako eta orduko)

21,00

- Eserlekuetan kokatzea (pertsonako eta orduko)

21,00

- Zamaketa eta Ustuketa (pertsonako eta orduko)

21,00

- Soinu eta Argiztapen Teknikaria (pertsonako eta orduko)

26,00

- Segurtasuna (pertsonako eta orduko)

21,00

- Garbiketa estra

328,00

Material teknikoen zerbitzu osagarriaren balioa

Material teknikoen kostua aldatu egiten da Kultur Leioak erabilgarri baditu edo alokairua beharrezkoa bada jarduera zehatza garatzeko.

Kultura eta Gazteria Arloak ez badauka eskatutako materiala, alokairuak merkatuan duen kostua ordainduko da.

Material teknikoa edukiz gero, 100,00€ ordainduko dira hura erabiltzeagatik.

BILTEGIA

m2/eguneko

7,20

* Ekitaldia Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak erkarteren batekin batera antolatzen duenean, karga ekonomikoaren banaketa aldeek egindako akordioaren baldintzen araberakoa izango da, aldez aurretik Alkatetzak berariazko erabakia hartu behar duelarik, Kultura Batzordeak ebazpena eman ondoren, honetarako denbora balego.

Ordainketak

a) Ordaindeta egiteko betebeharra instalazioen eskatzaileari dagokio.

b) Ordainketa ekitaldiaren hasieraren gutxienez 48 ordu lehenago egin behar da.

c) Nahitaezkoa izango da Kultur Leioako instalazioak erabiltzeko baldintza orokorrak onartuz agiri bat sinatzea eta dagokio kopurua ordaintzea

d) Ordaindutako tarifa itzultzeko eskubidea duten erretserben baliogabetzeak bakarrik justifikatutako arrazoiengatik onartuko dira, eta Kultura Zuzendaritak libreki onetsiko ditu, betiere instalazioa erretserbatu den ekitaldiaren hasieraren gutxienez 8 egun aurretik egiten badira

e) Kultura eta Gazteria Arloaren Zuzendaritzaren irizpideari jarraituz, bidezkotzat jotzen denean, zerbitzua segurtasun pertsonalarekin indartuko da, zerbitzutik eratorritako kostuak antolatzailearen kontura izango dira, eta zerbitzuaren iraupena kontratatutako jardueraren garapen egokirako beharrezko denborara mugatuko da.

f) Ekitaldiak izaera artistikoa badu edo, orokorrean, haren gainean jabetza intelektuala badago, antolatzaileak dagokion likidazioa egin beharko du Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiarekin (SGAE) edo dagokion egile eskubideen kudeaketarako erakundearekin. Kasu honetan, ekitaldiaren antolatzaileak Aretoan aurkeztu nahi duen jardueraren argazkia, txosten laburra eta CD edo DVD -hala badagokio- aurkeztu behar ditu, Kultur Leioaren eta Udalaren argitalpenetan material hori erabiltzeko

g) Aurretiazko salmenta egiten bada, sarrerak saltzeko puntuetako bat Kultur Leioa izan beharko da nahitaez. Zerbitzu hau aldeek aldez aurretik hitzartutako baldintzetan eta ordutegian eskainiko da.

Muntaia eta desmuntaia, gauekotasun eta sarreraren prezioa:

-       Gauekotasuna: 22:00etatik aurrera, gainordaina 150€/orduko izango da.

-       Muntaia eta desmuntaia egiteko denbora (alokairukoa ez den beste egun batean edo alokairuaren ordutegitik kanpo): gainordaina 100€/orduko izango da.

-       Beharrezkoa bada, sarrerako gutxieneko prezioa ezarri ahal izango da, laguntza-zerbitzuak ordaintzea ahalbidetzeko.

7.b. KULTUR LEIOAKO ENTSEGU ARETOAK

Kultur Leioak bi entsegu areto ditu:

-Entsegu Aretoa 1: garbia

-Entsegu Aretoa 2: hornidura teknikoarekin musika-taldeentzat.

Areto hauek kultura izaerako jarduerak egiteko pentsatu dira (dantza-entseguak, musika, etab.), erakunde publiko zein pribatuek eta pertsona fisikoek antolatuak.

Entsegu Aretoak erabiltzeagatik ordaindu behar den tarifa lau aldagairen arabera ezartzen da: eskatzailearen auzokidetasuna, erabilera ordua, hileko maiztasuna eta entseatutako jardueraren izaera.

Aplikatu beharreko tarifak honakoak izango dira

Entsegu Aretoa 1

Alokairuaren gutxieneko denbora 2 ordukoa da.

Egun erdiz. Goizez. (8:00 -14:00)

·         Astelehen – Ostiraletan

130

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

150

Egun erdiz. Arratsaldez (16:00 – 22:00)

·         Astelehen – Ostiraletan

180

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

200

2 orduko tartea goizez

·         Astelehen – Ostiraletan

60

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

80

2 orduko tartea arratsaldez

·         Astelehen – Ostiraletan

80

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

100

Onuradunak:

Leioako elkarteak: urtean doako erabilera bat; 2. erabileratik aurrera, %50eko deskontua.

-      Leioako enpresak: %25eko deskontua; 2. erabileratik aurrera %50eko deskontua

-      Beste udalerri batzuetako elkarte eta enpresak: oinarrizko prezioa

 

Alokairu tasek salbuespena izan ahal izango dute Leioako kultura elkarte batek bere erabilera modu esanguratsuan eta jarraian urte osoan zehar eskatzen badu. Lagapen hau dagokion hitzarmenean jasoko da.

Entsegu Aretoa 2

Alokairuaren gutxieneko denbora 2 ordukoa izango da

Areto honen alokairuaren barne sartzen da

-5 piezetako (makilarik gabe) bateria osoa (kutxa, 3 toms, dunbaia), dunbaiaren  pedala, charstonaren oina eta platera, 2 plater-oin plater eta aulkiekin

-baxuaren anplifika

-kitarrako 2 anplifikadore dore 1

-nahasketa-mahai bat (8 kanal eta 2 linea)

-3 mikro oin, eta 3 mikrofono

Noizbehinkako tarifak hurrengoak izango dira:

-60 €, musika taldeentzat, euren kideen artean gutxienez %50 Leioako biztanleak badira

-120 € Leioako kideak %50 baino gutxiago badira.

Entitate edo talde berberak egiten duen lokal hauen erabileraren maiztasunaren arabera eta betiere helburua musika-entsegua baldin bada, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

a) Hilabete natural batean lau edo erretserba gehiago egiten badira, gutxieneko 2 orduko denbora tarteagatik ordaindu beharreko kopurua 14-20 € artekoa izango da, ondorengo ordutegiaren arabera:

 

10/12h

12/14h

14/16h

16/18h

18/20h

20/22h

AL

14.00€

14.00€

14.00€

14.00€

17.00€

20.00€

AR

14.00€

14.00€

14.00€

14.00€

17.00€

20.00€

AZ

14.00€

14.00€

14.00€

14.00€

17.00€

20.00€

OG

14.00€

14.00€

14.00€

14.00€

17.00€

20.00€

OR

14.00€

14.00€

14.00€

20.00€

20.00€

20.00€

LR

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

IG

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

20.00€

 

b) Hilabete natural batean bi edo hiru erretserba egiten badira, gutxieneko 2 orduko denbora tarteagatik ordaindu beharreko kopurua 28-40 €koa izango da, ondorengo ordutegiaren arabera:

 

10/12h

12/14h

14/16h

16/18h

18/20h

20/22h

L

28.00€

28.00€

28.00€

28.00€

34.00€

40.00€

AR

28.00€

28.00€

28.00€

28.00€

34.00€

40.00€

AZ

28.00€

28.00€

28.00€

28.00€

34.00€

40.00€

OG

28.00€

28.00€

28.00€

28.00€

34.00€

40.00€

OR

28.00€

28.00€

28.00€

40.00€

40.00€

40.00€

LR

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

IG

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

40.00€

 

Erretserbak: kasu guztietan 15 egun aldez aurretik egingo dira.

Fiantza:

  • Noizbehinkako alokairua: erretserba egiteko mementoan fidantza moduan aretoaren alokairuagatik ordainduko den tasa ofizialaren kopuru bera jarriko da.
  • Aldizkako alokairua: Erretserba ordaintzeko mementoan, fidantza moduan hileko kopuruaren zenbateko berbera jarriko da. Behin urte naturala edo aretoen aldizkako erabilera amaituta, eta betiere indarreko araudia urratu ez badu, taldeari aipatutako fidantza itzuliko zaio.

Dagokion tarifaren ordainketa honako arau hauen arabera egingo da:

a) Ordainketa egiteko betebeharra instalazioen eskatzaileek izango dute.

b) Orainketa jarduera hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago egin behar da, bai noizbehinkako alokairuetan, bai aldizkakoetan (kasu honetan, aurrerapena hileko lehen entseguari dagokionez ulertu behar da).

c) Nahitaezkoa izango da dokumentu bat sinatzea Kultur Leioako instalazioak erabiltzeko baldintza orokorrak onartuz eta dagokion kopurua ordaintzea.

d) Ordaindutako tarifa itzultzeko eskubidea duten erretserben baliogabetzea bakarrik onartuko da idatziz justifikatutako arrazoiengatik eta Kultura Arloaren Zuzendaritzak libreki baloratuak izango dira, betiere eskatutako jardueraren hasiera-data baino gutxienez 8 egun aurretik egiten badira.

7.c. KULTUR LEIOAKO PRENTSA ETA HITZALDIETARAKO ARETOA.

Areto hau erakunde publiko zein pribatuek antolatutako jardueretarako da, batez ere kultura izaerakoak (ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak...).

Aplikatu beharreko tarifak ondorengoak izango dira:

Egun erdiz. Goizez. (8:00 -14:00)

·         Astelehen – Ostiraletan

200

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

400

Egun erdiz. Arratsaldez (16:00 – 22:00)

·          Astelehen – Ostiraletan

300

·          Larunbat, igande eta jaiegunetan

500

2 orduko tartea goizez

·         Astelehen – Ostiraletan

75

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

150

2 orduko tartea arratsaldez

·         Astelehen – Ostiraletan

125

·         Larunbat, igande eta jaiegunetan

175

Onuradunak:

-       Leioako elkarteak urtean doako erabilera bi; 3. erabileratik aurrera, %50eko deskontua

-       Leioako enpresak: %25eko deskontua; 2. erabileratik aurrera %50eko deskontua.

-       Elkarteak, beste udalerri batzuetako enpresak eta partikularrak: oinarrizko prezioa

PERTSONAL ETA MATERIAL TEKNIKOEN ZERBITZU OSAGARRIEN PREZIOAK

Zerbitzu desberdinen erretserba, pertsonalari dagozkionak zein teknikoak, espazioaren erretserba orokorra egiten den mementoan egin behar da, behar bakoitza eta bere zenbatekoa modu argian jasoz.

Personal Zerbitzu Osagarriaren kostua

- Produkzio langileak (pertsonako eta orduko)

21,00

- Pertsonal teknikoa (pertsonako eta orduko)

26,00

- Segurtasuna (pertsonako eta orduko)

21,00

- Garbiketa estra

116,59

Material Teknikoen Zerbitzu Osagarriaren kostua

Material teknikoen kostua haien erabilgarritasunaren araberakoa izango da, hau da, jarduera zehatza burutzeko Kultur Leioan eskuragai dauden edo alokairua beharrezkoa den aintzat hartuta.

Kultura eta Gazteria Arloak eskatutako materiala ez baldin badauka, merkatuko alokairuaren prezioa ordainduko da.

Eskatutako material teknikoa eskura edukiz gero, 100€ ordainduko da hura erabiltzeagatik.

- Erretserbak: gutxienez 15 egun aldez aurretik egingo dira.

- Fidanza: erretserba ordaintzeko unean, aretoaren alokairuaren zenbateko berdineko fidantza jarriko da.

Ordainketak:

1. Alokairuaren eta prentsa eta hitzaldietarako aretoko zerbitzu osagarrien ordainketa instalazioak erabiltzen dituzten eskatzaileek egin behar dute.

2. Ordainketa modua honakoa izango da:

Aretoa libre dagoela behin baieztatuz gero eta erretserba ordaintzeko unean, alokairuaren zenbateko berdineko fidantza jarriko da.

Alokairuaren zenbatekoa honela ordaindu behar da: aurrekontuaren %10 gordailu eta daten erretserba moduan, behin erabilgarritasuna baieztatu ondoren

Gainerakoa, jarduera hasi baino 24 ordu aurretik.

Kultura Arloko lokaletako daten erretserba ez da benetakoa izango ez bada fidantza hau ordaintzen.

3. Aretoko Zuzendaritzaren irizpideari jarraituz eta zenbait jardueren garrantzia dela medio, pertsonal teknikoa eta segurtasunekoa indartuko da, jardueraren iraupen berdina izango duen zerbitzu honetatik eratorritako gastuak antolatzaileak ordaindu beharko dituelarik.

4. El organizador deberá efectuar la oportuna liquidación con la Sociedad General de Autores y Editores (SGAE) o entidad de gestión de derechos de autor que corresponda.

5. Erretserben baliogabetzeak bakarrik idatziz justifikatutako arrazoiengatik onartuko dira eta beti eskatutako jardueraren dataren 8 egun aurretik gutxienez.

8. HERRIKO JAIAK

San Juan jaietan kanpoko barra instalatu duten establezimenduetako titularrek 60 € ordaindu beharko dute barrako metro lineal edo 50 cm baino gehiagoko zatiki bakoitzeko. Jaiak hasi aurretik ordaindu beharko da zenbateko hori

Leioako Udalak tasa merkeagoa ezarri ahal izango du udalerriko auzoetako jaietan kanpoko barra instalatzeagatik.

Beste alde batetik, San Juan jaietan kanpoko bozgorailuak instalatzeko eskatzen duten establezimenduak 1.800 € gordailatu beharko dute udalean, fidantza gisa, musika hedatzeari, ixteko ordutegiari eta antzekoei buruz ezarritako baldintzak behar bezala beteko direla bermatzeko

Leioako Udalak fidantza merkeagoa ezarri ahal izango du udalerriko auzoetako jaietan kanpoko bozgorailuak instalatzeagatik

San Joan jaietako txosnen koordinatzaileak 3.000 € gordailatu beharko ditu udalean, aurreko paragrafoan ezarritako epean, txosna guztietarako. Fidantza gisa gordailatuko da zenbateko hori, musika hedatzeari buruz ezarritako baldintza guztiak behar bezala beteko direla eta jaiak amaitutakoan erabili duten gunea garbitasun baldintza egokietan utziko dutela bermatzeko.

SAN BARTOLOME KULTURGUNEKO  ZUHATZU TXOKOA ETA GAZTELUBIDE TXOKOA

Txoko bien erreserba, erabilera eta mantentze-lanengatiko (argia, ura, garbitasuna…) tasa

Lanegunak, astelehenetik ostegunera

31,00

Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan

112,00

Tasa horri, mahaikide bakoitzeko, 2€ gehituko zaio astelehenetik ostiralerako erabileran

2,00

Fidantza (txokoak behar bezala erabiliko direla bermatzeko eta instalazioetan zerbait hondatzekotan edo eskatzaileari isunen bat ezartzekotan hori ordaintzeko,; era berean, txokoetara sartzeko eman diren giltzak Leioako Udalari itzuli ez izana estaltzeko ere erabili ahal izango da)

Asteko egun guztietan, astelehenetik igandera

62,00

Ezarritako alokairu tasak salbuetsi daitezke txoko biak kokatuta dauden auzoetako jai batzordeek erabiltzea eskatzen badute jai egitarauarekin lotutako jardueretarako. Doaneko lagapen hori egoki den dekretu bidez jasoko da.

Ordainketa:

Honako arau hauen arabera ordainduko dira tasa eta fidantzak:

a) Instalazioen eskatzaileari egokituko zaio ordaintzeko beharra.

b) Erreserba baieztatutakoan eta baimena emandakoan (Alkatetzaren Dekretuaren bitartez ebatzita) egin beharko da ordainketa, betiere txokoa erabili baino 48 ordu lehenago gutxienez.

Zenbateko bien batura (tasak eta fidantza) sartu beharko da BBK-ko kontu zenbaki honetan: 2095 0048 24 32 3901 3049. Bertan, "San Bartolomé txokoa" edo "Gaztelubide" eta eskatzailearen izena adierazi beharko dira.

Erabiltzaileen azken kopurua erreserban azaldutakoa baino handiagoa balitz, kontu berean ordainduko da diferentzia.

Inola ere ezin izango da dirurik utzi txokoetan.

Ordaindutako tasak itzultzeko eskubidea duten erreserbak bertan behera utzi nahi izanez gero, behar bezala arrazoitutako arrazoiengatik baino ez dira onartuko, Kultura Zuzendaritzak askatasunez erabakitzen duenean, eta betiere txokoa erabiltzeko erreserbatu den jarduera hasi baino 8 egun lehenago gutxienez jakinarazten bada. 

Erabiltzeko eskubidea baimendu eta erabili ez bada, fidantza bakarrik itzuliko da, baina tasa ez da inola ere itzuliko, inguruabar hori egiaztatu ondoren.

Erabiltzeko eskubidea erabili ondoren eta ordenantza hau behar bezala bete dela egiaztatuta, fidantza itzuliko da, gehienez astebeteko epean, lokala erabili zen egunetik aurrera zenbatzen hasita.

LIBURUTEGIKO ZERBITZUAK

Fotokopiak

A4- Z/B                                                                                                     

0,05

A4 – KOLORETAN

0,30

Liburutegiko bazkide txartela

0,00

Liburutegi arteko mailegua

*Euskadiko liburutegien sareko doaneko zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak bere gain  hartuak

Interneten erabiltzea:

*Euskal liburutegi publikoen sareko doaneko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartutakoak

 
06.16 EUSKARA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
03-01-2017

2017ko tarifa

Taillerrak euskaraz

0,68 €/ordua

Egun osoko txangoa:

3 euro

 
06.17 ARTAZA JAUREGIAN EZKONTZA ZIBILAK EGITEAGATIKO ZERBITZUGINTZAREN TASA
03-01-2017

ZERGA EGITATEA

1. artikulua

Tasa honen xedea izango dira Aratza Jauregian egingo diren ezkontza zibilen inguruko jarduketak, besteak beste:

a) Udal sailak ekintza antolatzea

b) Artatza Jauregia ekintza horretarako erabiltzea.

c) Aurrekoekin lotutako beste batzuk.

d) Apirilaren 30eko 987/2015 Dekretuan onartutako arauen arabera baimenduko ditu Leioako Alkatetzak ezkontza zibilak.

SUBJEKTU PASIBOA

2. artikulua

Ordenantza honen bidez arautu den tasa ordaindu behar dute zerbitzuaren onuradunek, eta onuradunak dira, ondore horretarako, ezkontideak, eta horien betebeharra sorospidetzakoa izango da.

 

2017ko tarifa

3. artikulua

Ordenantza honetan arautu den zerbitzugintzagatik ondoko tarifak ordaindu beharko dira:

1)    Baldin eta ezkontideetariko bat Leioa udalerriko herritarra bada edo izan bada 10 urtez gutxienez eta baja egin badu eskaera egin baino, gehienez, lau urte lehenago

127,00

2)    Leioako udalerrian erroldatuta ez dauden baina udalerrian etxebizitza baten jabe diren; edo bertan, negozioa, saltokia edo enpresa duten; edo udalerriko saltoki, enpresa eta abarren baten lan kontratua duten ezkontideentzat, edo eztei-oturuntza Leioako jatetxe baten egiten duten ezkontideentzat

200,00

 

SORTZAPENA

4. artikulua

Ordenantza honetan ezarri den Tasa ordaintzeko beharrizana ezkontza egin baino hilabete lehenago sortzen da, Udalak emango duen arauzko inprimakian autolikidazioa eginez eta une horretan indarrean dauden tarifekin.

Tasa epe horretan ordaintzen ez bada, zerbitzuari uko egiten zaiola ulertuko da.

06.18 ANIMALIAK BILTZEKO ZERBITZUA ETA TXAKURREN ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA
03-01-2017
   

2017ko tarifa

1.¾ Animaliak onartzea.

a). Animalia kentzea zerbitzuko biran edo Udaltzaingoak, Ertzaintzak zein herritarren baten deiaren ondorioz

26,00

b) Jabeen Erkidegoek jabedun eremuetako katuak kentzea

Katu bakoitzeko 

15,00

c) Jabeak zein hark eskuordetutako pertsonak eutanasia egiteko ekarritako animalia kentzea, edo adin, izaera, patologia, ohitura desegoki, eta abarrengatik Txakurren Udal Zerbitzuak emateko modukoa ez dela irizten dionez aukera bakarra eutanasia duen animalia onartzea. Onartzen den unean, jabeak edo jabearen eskuordetuak eutanasia eta ondorengo errausketarako baimena sinatu beharko du

103,00

d). Jabeak edo berak eskuordetutako pertsonak animalia txakurren zerbitzura eramatea, borondatez. (Animaliak, eramaten denean, ez badu mikrotxipik, mikrotxipa ipintzeagatiko tasa ere ordaindu beharko da).

Txakurra eramatea

62,00

Katua eramatea

62,00

2.¾ Txakurtegia.

Txakurtegiko egonaldia gutxienez egun batekoa izango da (sarreraren kudeaketa: fitxa, argazkia, albaitariaren kontrola, etab.) 24 orduro beste egun bat kobratuko da.

Txakurtegian ematen duen egun bakoitzeko

12,00

3.¾ Mikrotxipa ipintzea.

Ipini den mikrotxip bakoitzeko

41,00

4.¾ Animaliak adoptatzeko ematea.

Animaliak adopziorako lagatzeko, aurretiaz, txerto guztiak ipini beharko dizkio Txakurren Udal Zerbitzuak. Antzutu nahi izatekotan, beren-beregi baimendu beharko du animalia adopzioan hartuko duen pertsonak.

a). Antzututako txakurra adoptatzea.......................

62,00

b). Antzututako katua adoptatzea ..........................

31,00

5.¾ Jakinarazpena.

Animalien jabeei froga bidez jakinaraztea. Burofaxa bidaltzea   

12,00

6.¾ Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak.

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentziak tramitatzea     

6,90

7.¾. Maskoten erretiratzea berriro egiteagatik....

31,00

 

 

06.19 IRAKASKUNTZA BEREZIENGATIKO TASA
04-01-2017

2016 – 2017 Tarifa

Emozioak moru positiboan kudeatzeko ikastaroa

100,00€

Ikasturte honetan, matrikulan izena ematen bada eta gauzatzen bada, kuota guztiak ordaindu beharko dira, nahitaez, ikastaroa bukatu baino lehen uzten bada ere.

Ikastaroari dagokion kuota osoa sortuko da eta eskatu egin daiteke inskripzioa egiterakoan. Kuota horrek urritik ekainera bitartean programatutako irakaskuntza osoari eragingo dio.

Zergen kudeaketari dagokionez, bi ordainketa egingo dira:

·         %50 matrikula egiten den hilean.

·         %50 abenduan.

Ondore horietarako, interesdunek, inskripzioa edo matrikula gauzatzean, kuoten ordainketa banku edo aurrezki kutxa batean helbideratzeko baimena eman beharko dute, eta horretarako, eskura utziko zaizkien agiriak bete beharko dituzte.

 
06.20 KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAGATIKO TASA
04-01-2017

Harat-honat eta identifikaturik gabe edo osasun arauak bete gabe dabiltzan animaliak batu egingo direla dioen 6/93 Legearekin lotuta, kontrolik gabeko ganadua biltzeagatiko tasa ezartzen du LEIOAko Udalak, ordenantza fiskal honen preskripzioekin ados eta honako lege hauek diotenarekin bat: Konstituzioaren 133.2 eta 142 artikuluak; apirilaren 2ko 7/85 legeko, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, 106. artikulua; martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren, Tokiko Ogasunak arautzen dituena, eta martxoaren 10eko 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorra, uztailaren 13ko 25/98 Legeak dioenarekin bat etorriz, Tasen Legezko  Erregimen aldatzen duena.

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzeko Foru Arauak aurreikusitakoarekin ados, kontrolik gabeko ganadua batzeagatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu. Aplikagarria izango da udalerritik harat-honat identifikaziorik gabe edo indarrean dauden osasun arauak bete gabe dabilen ganaduarentzat. 

2. artikulua

Ordenantza udalerriko lurralde osoan aplikatuko da.

II. ZERGAPEKO EGITATEA

3. artikulua

Udalerritik ganadua aske eta identifikazio eta kontrol barik badabil, edota identifikazio ofiziala eraman arren, une horretan indarrean dauden osasun arauak betetzen ez baditu, Udalak bildu egingo ditu ganadu buruak, bai biltzeko eskatu zaiolako, bai kontrolik gabeko ganaduaren arduradunen egite edo ez-egiteek zeharka horretara bultzatu dutelako. Ganadu buruon biltze hori izango da, beraz, zergapeko egitatea.

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1.         Zergadun gisa, subjektu pasibotzat hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, baldin eta udalerrian dabiltzan kontrolik gabeko ganadua biltzeko zerbitzuko onuradunak edo zerbitzu horrek ukiturikoak badira.

2.         Kontrolik gabeko ganadua biltzeagatik ezarritako tasetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira aipatutako ganadu buruen jabeak. Horiek dagozkien onuradunei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

5. artikulua

Partikularren egite edo ez-egiteengatik kontrolik gabeko ganadua bildu beharra gertatzen bada, partikular horiexek ordaindu beharko dituzte tasak.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

6. artikulua

Salbuespenak edo beste hobari fiskal batzuk onartzeko, aplikazio orokorreko xedapenetan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

V. ZERGA-OINARRIA

7. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean, bildutako buru bakoitza hartuko da zerga-oinarritzat, eranskinean aipatutakoari jarraiturik.

VI. KUOTA

8. artikulua

1.         Eranskinean ezarritakoari jarraiturik onetsitako tarifak batu eta hortik ateratzen den zenbatekoa izango da zerga kuota.

2.         Kontrolik gabeko ganadua biltzeko, udal jabari publikoa apurtu edo hondatu behar denean, onuradunak berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta aurretiaz zenbateko horren gordailua egin beharko du. Horrek, ordea, ez dio kenduko dagokion tasa ordaindu beharra.

3.         Kalteak konpondu ezin badira, Udalari kalte-ordaina eman beharko dio, apurtutako ondasunen balioaren edo kaltetutakoen narriaduraren zenbateko bera, hain zuzen ere.

Udalak ezin izango ditu barkatu, ez osorik ez zatika, aurreko ataletan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzultzeak.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA.

9. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean sortuko da tasa.

VIII. LIKIDAZIOAK ETA DIRUA SARTZEA

10. artikulua.-

Udalak kontzeptu bakoitzari dagokion likidazioa egingo du eta likidatutako zenbatekoa eskudirutan sartu beharko da, Eranskinean ordainarazpen bakoitzerako ezartzen diren arau bereziei jarraiturik.

IX. TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.-

Ordenantza honetan araututako tasen likidazioari, bilketari eta ikuskapenari dagokion guztian, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergari buruzko Foru Arau Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da eta berdin egingo da zerga arloko arau-hausteak sailkatzeko eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zigorra erabakitzeko.

X. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko martxoaren 21ean egindako osoko Bilkuran onetsi da, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAREN KOSTUA

Langileen gastuak:

            Pertsona eta ordu bakoitzeko...................

15,00 €

Lekualdatzeak:

            Kilometro bakoitzeko...............................

0,24 €

Materiala:

            (dardoak, xiringak)...................................

75,00 €

Ganaduaren mantenua:

Abere larria:

      — 1. burua.....................................................

30,00 €/egun

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

8,00 €/egun/buru

Abere xehea:

      — 1. burua.....................................................

18,00 €/egun

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

5,00 €/egun/buru

 

 

07. UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK AREAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
04-01-2017

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota

2. artikulua.

Ordenanza hau udalaren eremu osoan aplikatuko da.

II. ZERGAGAIA

3. artikulua.

Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa.

2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bta, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

3.- Administrazio Publikoak, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritaren segurtsaunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.

5. artikulua

Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

6. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V. OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.

Oinarri ezargarria jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI. KUOTA

8. artikulua.

1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Ernaskinean ezarritakoaren arabera.

2.- Erabilera pribatibo edo probetxamendu berziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.

Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko baioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Udalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edodiru-itzulketak.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijizen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez de izapidatuko dagokion ordainkeata egiten ez bada.

2.- Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzaen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskirean ezarritakoari jarraituz.

3.- Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektupasiboarekin zer ikusirik ez duten arrzoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua.

Udalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX. TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X. AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2007ko urriaren 25ean onetsi da behin betiko, 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

A) EPIGRAFEA

Harea-zakuak eta bestelako eraikuntza-materialen zakuak tokiko herri erabilerako lurretan.

Tokiko herri erabilerako lurretan harea-zakuekin eta bestelako eraikuntza-materialen zakuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

B) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan elur putzuak edo euri urak biltzeko patin edo uraskak egitea.

Tokiko herri erabilerako lurrak elur-putzuekin edo euri-urak biltzeko patin edo uraskekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

C) EPIGRAFEA

Bainuetxeak eta bestelako ur-gozamenak, herri uren erabilera arruntaz gainekoak.

Tokiko herri erabilerako lurretan bainuetxekin eta herri uren erabilera arruntaz gaineko bestelako ur-gozamenekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

D) EPIGRAFEA

Erretenak eta antzeko beste instalazio batzuk toki erabilera publikoko lurretan isuri eta hustea.

Tokiko herri erabilerako lurretan erretenetako eta antzeko instalazioetako uren isuri eta hustuketarekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

E) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea

Tokiko herri erabilerako lurren zorupean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

F) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zulaketak egitea, are errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan ere, hodiak, eroanbideak eta beste instalazio batzuk instalatu eta konpontzeko, baita herri bidean zoladuraren edo espaloien edozein erauzketa egitea ere.

Udalaren herri erabilerako lur-zatietan, errepide, bide eta udalaren gainerako herri bideetan barne, hoditeriak eta bestelako instalazioak instalatu eta konpontzeko zangak, laginketak eta zulaketak eginez eta herri bideetan zoladura edo espaloiak harrotuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:  

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

G) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurrak salgaiekin, eraikuntzagaiekin, obra-hondakinekin, hesiekin, zurkaitzekin, astoekin, aldamioekin eta antzerako beste instalazio batzuekin okupatzea.

Tokiko herri erabilerako lurretan salgai, eraikuntza-material, eskonbro, hesi, zurkaitz, asto, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

Iraupen luzeko lanen kasuan, 18 hilabete edo gehiagorako itxitura edo hesiak eskatzen badira, ordaindutako kuotaren %70eko hobaria ezartzen da, hau da, metro karratu eta egun bakoitzeko.

0,10€

H) EPIGRAFEA

Ibilgailuak espaloietatik sartzea eta herri bideetan aparkaleku esklusiboa nahiz ibilgailuen geralekua izateko edota era guztietako salgaien zamalanak egiteko erreserbak egitea.

H.1) Norbanakoen ibilgailuentzako pasabideak, jabe bakarrenak nahiz jabe-erkidegoenak:

1. Ubilgailu arinentzako pasabide bakoitzeko, 10 ibilgailu arte   

162,60 €

2. Gauza bera 11tik 25 ibilgailu artean ..................

216,81 €

3. Gauza bera 26tik 50 ibilgailu artean ..................

325,21 €

4. Gauza bera 51tik 100 ibilgailu artean .................

433,62 €

5. Gauza bera 1011tik 200 ibilgailu artean. ............

542,02 €

6. Gauza bera 201tik 300 ibilgailu artean ...............

650,42 €

7. Gauza bera 300 ibilgailu baino gehiago ............

758,83 €

H.2) Automobilgintzako industria eta dendak:

1. Ibilgailu berriak eta erabilitakoak saltzeko lokaletako pasabide bakoitzeko..  

108,40 €

2. Motozikletak saldu eta konpontzeko lokaletako pasabide bakoitzeko           

58,80 €

H.3) Eraikin industrialak, merkataritzakoak eta profesionalak, oro har:

Eraikinean ezar daitekeen industrial, komertzial edo profesionalen bulego edo kontsulta bakoitzeko pasabide bakoitzeko, erabiltzeko aukera badute, nahiz eta ez erabili  

43,36 €

H.4) Agentzien bidezko garraio industriak; geltokiak, bidariariak edo merkataritzagaiak garraiatzen dituzten erakunde edo norbanakoak:

1. Bost ibilgailu arte sartzeko kapazitatea duten lokaletarako pasabide bakoitzeko

162,60 €

2. Gauza bera , 6 eta 10 ibilgailu arteko kapazitatearekin           

325,21 €

3.  Gauza bera, 11 ibilgailu baino gehiago orako kapazitatearek            

487,82 €

H.5) Pasabide bereziak eta baimen murriztuak:

1. Pasabide baimenduak, berauen aurrean aparkatzea debekatzeko eskubiderik ez dagoenean. dagokien epígrafe %50......................

50%

 

 

2. Ibilgailuentzako aparkaleku esklusiboak, edo era guztietako merkataritzagaien zamaketarako lekuak erreserbatzea, metro lineal edo honen zatiki bakoitzeko   

84,31 €

H) EPIGRAFERAKO ARAU OROKORRAK

1. Aurreko ataletan ezarritako tarifek %50eko errekargua izango dute, kamioiek, autobusek eta atoiek erabiltzen badituzte.

2. Azaldu diren tarifa guztiak 3 metroko luzera duten pasabideei dagozkie. Beraz, pasabideak luzeran 3 metro edo honen zatikua zenbat bider duen, zergadunak horrenbeste pasabide ordaindu beharko ditu.

3. Lokal batek bi pasabide edo gehiago izanez gero, lehenengo pasabideak berari dagokion epigrafearen araberako zerga izango direla gainerakoek, berriz, dagozkien tasen %50a.

4. Pasabideak instalatu, artatu, berritatu eta kentzeko gastuak eta aparkalekuak erreserbatzeko gastuak, baita beraiek seinalatzekoak ere (espaloi ertza biselatua sarbideetan, zurigorriz pintatua, 25 zentimetroko zatitan, edo biselatu gabekoa aparkaleku erreserbatuetan), edota, behar izanez gero, Zirkulazio kodeak araupetuko bestelako seinaleak ezartzeko gastuak, askatzaileen kontura joango dira. Beti ere, egoki den udal ordenantza teknikoen azaldutako xedapenak beteko dira.

5. Tasa hau aplikatuko zaio Udalak egindako espaloi edo galtzaden sestraren aldaketari, eta partikularrek egindako espaloi eta galtzadak direnean ere bai, edo espaloirik ez dagoenean ere, aprobetxamendu honen ordainketaren arrazoiak sestraren aldaketak oinezkoari sortzen dion eragozpena eta erabiltzaileak lortzen duen onura direlako.

Tasa hau aplikatzea bidezkoa izango da herri-bideak espaloirik ez badauka ere, edo goragune, ertz edo maldekin aldatuta ez badago, baldin eta sestra ibilgailuak sartzeko moduko luzera nahikoa duen garaje-ate bati dagokion zatian aldatuta badago.

6. Tasa urtean behin sortuko da, ondoreak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela, urtearen barruan dagoen aprobetxamendu-egun kopurua edozein dela ere.

I) EPIGRAFEA

Tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa-aho edo antzeko elementuak jartzea, soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko.

Soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko, tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa aho edo antzeko elementuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

J) EPIGRAFEA

Tokiko edozein herri bideren gaineko hegadan eraikuntza elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, olanak, haize-babesak edo antzeko instalazioak jartzea, bia herri bidearen gainean hegada eginez ateratzen direnak bai fatxada-lerrotik irteten direnak.

Tokiko herri bideetako hegalak eraikuntza-elementu itxi, terraza, begiratoki, balkoi, markesina, haizerako olan eta herri bidetik edo fatxadako lerrotik irteten diren antzeko instalazioen bitartez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

K) EPIGRAFEA

Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeriak, baita lineak eratzeko zutoinak, kableak, hormabesoak, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzerako bete batzuk ere.

Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeria, baita lineak eratzeko zutoin, kable, hormabeso, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxa, transformadore, errail, baskula, salmenta automatikorako aparatu eta antzerako beste batzuekin ere okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

L) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan mahiak, aulkiak, tribunak, oholtzak eta antzeko beste elementu batzuk jartzea, irabaziak lortzeko asmoz.

 Tokiko herri erabilerako lurretan  tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuekin irabaziak lortzeko asmoz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

Mahaiak eta aulkiak

Murriztu ezin den urteko kuota, mahai bakoitzarengatik –lau aulki eta guzti–      

17,00 €

M) EPIGRAFEA

Herri bideetan kioskoak jartzea.

Herri-bidea kioskoak instalatuz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko            

3,00 €

Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko......

0,23 €

N) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan saltokiak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo jolasetarako etxolak jartzea, baita kaleko industriak, industria ibiltariak eta zine-filmaketak ere.

Postuak, barrakak, salmenta-etxolak, jolas eta aisiarako ikuskizunak, kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinema-filmazioak udalaren herri erabilerako lur-zatietan ipiniz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko            

3,00 €

Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko......

0,23 €

Ñ) EPIGRAFEA

Portaleak, erakustokiak eta erakusleihoak.

Portada, erakusleiho eta beira-arasekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

O) EPIGRAFEA

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastrea.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastearekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

P) EPIGRAFEA

Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzea.

Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

Q) EPIGRAFEA

Tokiko herri bideetan lurrei eusteko hormak, eraikuntzak edo hesiak jartzea, behin betikoak nahiz behin-behinekoak.

Tokiko herri bideetan lurrei eusteko behin betiko nahiz behin-behineko horma, eraikuntza edo hesiekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

R) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jartzea.

Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

Edukiontziak

Edukiontzi bat gutxienez bost egunez jartzeagatiko kuota         

23,60 €

Gehiegizko egun bakoitzeko.................................

3,00 €

S) EPIGRAFEA

Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatzea.

Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

T) EPIGRAFEA

Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak egitea, edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko.

Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak eginez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko........................

0,33 €

U) EPIGRAFEA

Trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatzea, berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz.

Berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatuta okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko                        

0,33

 
08. HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK UDALERRIKO BIDE PUBLIKOETAKO LURZORUAREN, ZORUPEAREN ETA HEGALDURAREN BAKARREKO ERABILEREAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN UDAL ZERGA FISKALA
04-01-2017

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1. Udal honek Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

2. Adierazi diren ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat hartuko dira:

    a) Energia elektrikoa, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

    b) Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia erabilita egindako udalerriko bide publikoetako lurzoruan, zorupean edo lur-gainean instalatutako telekomunikazio sare publikoak osorik edo zati batez erabiltzen badituzte, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.

  c) Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen hoditeriek, hariek eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, hegaldura edo zorupea atzematen badute.

3. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1. Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.

2.  Zenbatzeko araubide aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiten diren sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko edo haiekin sartzeko edo konektatzeko eskubideen titular direnei.

3. Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasa zenbatzeko araubide berezi honetan.

4. Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean Tokiko Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauak ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez ditu ordaindu beharko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak.

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.

2. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak, oro har aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira.

V. ZERGA OINARRIA

6. artikulua.

1. Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.

2. Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.

3. Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuek kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez gainontzekoen kontura kobratutako partida edo kopuruak ere, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.

4. Zerbitzuak hornitzeko besteren baten sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

5. Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 112. artikuluan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz.

VI. KUOTA

8. artikulua.

1. Zerga kuota %1,5ekoa izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.

2. Aprobetxamendu bereziak Udalaren herri jabaria suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak hura berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri behar du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.

Kalteak konponezinak badira, Udalak ezabatu edo narriatutako ondasunen balioaren zenbatekoa jasoko du kalte-ordain gisa.

Udalak ezin ditu barkatu idatz-zati honetan adierazitako kalte-ordainak eta itzulketak, ez osorik, ez zati bat.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.

2. Subjektu pasiboari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

VIII. LIKIDAZIOA ETA SARRERA

10. artikulua.

Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoa ordaindu beharko da.

IX.  TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari.  Aitorpen horrekin batera enpresaren kontabilitatearen laburpena eta Udal Administrazioak eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

12. artikulua.

1. Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira.  Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio.  Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.

2. Behin-behineko likidazioa, nolanahi ere, behin betikoa bihurtuko da aurreko artikuluan aipatutako aitorpena aurkezten den egunetik hiru urte igarotakoan.

3. Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak haien osagarri izango dira.

13. artikulua.

Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

X. AZKEN XEDAPENA

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala behin-behinean onetsi zen 2003ko  urriaren  22an; jendaurrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta horrenbestez behin betiko onetsitzat jo behar da; 2004ko  urtarrilaren  batean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta ordenantza aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

09. KUDEAKETA, BILKETA ETA IKUSKARITZAREN UDAL ORDENANTZA
04-01-2017

I.- ARRAZOIEN AZALPENA:

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra izeneko foru araudi berria eta berau garatzeko eman diren gainerako lege-xedapenak (Zehapen Araudia onetsi duen 100/2005 FD, Zerga Ikuskapenaren Araudia onetsi duen 99/2005 FD, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudia onetsi duen 215/2005 FD) eta Toki Ogasunei buruzko Foru Arau berria onetsi ostean, Leioako Udalak, arau horiei egokitu behar dizkie zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarreren bilketa-kudeaketak, horietan ezarritako epearen barruan.

Horretarako, Leioako udalak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudiak aintzatetsitako arauak ezartzeko ahalmena erabiliko du bilketa-prozedurak lege-eredu berriari egokitzeko, Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzaren Ordenantza honen bitartez.

II.- PRINTZIPIO NAGUSIAK

1. artikulua.- Ordenantzaren helburua

Ordenantza honen helburua Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Lege berriak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta alor honetako gainerako xedapenek toki erakundeei aitortzen dizkieten zergak bildu, kudeatu, zigortu eta ikuskatzeko eskumena egokitzea da.

2. artikulua.- Lege araubidea

Honakoek arautuko dute udal honek zergak biltzeko garatutako kudeaketa:

        Leioako Udalaren Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzaren Udal Ordenantza.

        Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, Toki Ogasunei buruzko 9/2006 Foru Arauan azaldutako berezitasunekin.

        Tokiko zergak arautzen dituzten foru arauak eta horiek garatzeko emandako xedapenak.

        Udalaren Zerga Ordenantzak.

Gainera, horietan azaltzen ez den guztirako, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren eta Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorraren garapenetan emandako gainerako lege-xedapenek arautuko dute.

3. artikulua.- Aplikazio eremua:

Ordenantza hau Leioako udal mugarte osoan aplikatuko da.

III.- ZERGA KUDEAKETA

4. artikulua.-

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2006 Foru Arauan eta geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera garatuko da Zerga Kudeaketa.

IV.- BILKETA KUDEAKETA

5. artikulua.-

Udalak berak egingo du zerga-kredituen eta udal zuzenbide publikoko gainerako kredituen Bilketa Kudeaketa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretuak onetsi zuen Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudian ezarritakoari jarraituz. Hala ere, salbuespena izango dira atzerapen eta zatikapenak ematea, eta ordenantza honetan beren-beregi araututakoa.

V.- IKUSKARITZA

6. artikulua.-

Zerga Ikuskaritza Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Ikuskapenaren Araudia onetsi duen ekainaren 21eko 99/2005 Foru Dekretuan eta euren geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera garatuko da.

VI.- ARAU-HAUSTEAK ETA ORDAINARAZPENAK

7. artikulua.-

Zerga-arloko arau-hausteak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera kalifikatu eta arautuko dira.

Egingo diren zerga arloko arau-hausteei aplikatu beharreko zigorrak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Zergen Zehapen Araudia onetsi duen ekainaren 21eko 100/2005 Foru Dekretuan eta euren geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

VII.- EGINTZAK ADMINISTRAZIO-BIDEAN BERRIKUSTEA

8. artikulua.-

Administrazio-bideko zerga alorrean emandako egintzak berrikusteko, Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauan ezarritakoari eta 2/2005 Foru Araua garatzen duen Araudiak administrazio-bideko berrikuspenei buruz aurreikusitakoari jarraituko zaie, betearazpenean eteteari dagokionez izan ezik.

9. artikulua.- Betearazpenean etetea

Zergen eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren aplikazio eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka errekurtsoak jartzeak ez du aurkaratutako egintzaren betearazpena etengo, dagozkion lege ondorioekin, kuota edo eskubide likidatuen bilketa, interesak, errekarguak eta zehapenak barne.

Hala ere, berraztertzeko errekurtsoa garaiz eta behar den eran jartzeak aurkaratutako egintzaren betearazpena etetea ekarriko du, automatikoki eta inolako bermerik jarri behar izan gabe, gainera. Horretarako, beharrezkoa izango da zerga-zorra borondatez ordaintzeko aldian egotea edo premiamendu-erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkeztuta egotea. Bi kasuotan, betiere, borondatezko aldiaren azkenean, zorraren zenbatekoa 6.000 eurokoa edo txikiagoa izan beharko da. Automatikoki eteteak ez du berandutza-interesik sortuko errekurtsoa ipini denetik berau ebatzi arte igarotzen den epean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa baino zenbateko handiagoetarako, interesdunak, errekurtsoa egiteko epearen barruan, aurkaratutako egintza etetea eskatu ahal izango du. Horretarako, ezinbestekoa izango da zorraren zenbateko osoa estaliko duen bermea aurkeztea. Ez da errekurtsogileak aukeratu behar dituen honakook beste bermerik onartuko:

            a) Diruaren edo balore publikoen gordailua.

           b) Kreditu-erakunde edo elkarrekiko bermerako sozietate batek mailegatutako abal edo fidantza solidarioa, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.

Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak prozedura etetea erabakiko du, bermerik gabe, ordenantza honetan automatikoki eteteko ezarri den muga gainditzen duelako nahitaezkoa bada, baldin eta:

            a) Oker aritmetikoa, materiala edo egitatezkoa egon daitekeela ikusten bada.

         b) Errekurtsogileak bermea aurkeztu ezina alegatu eta justifikatzen badu, ebazteko eskumena duen organoaren irizpidearen arabera.

Etetea ematearen ondorioz, haren denbora guztiarengatik berandutza-interesak ordaindu beharko dira beti, eta berraztertzeko errekurtsoan ebatzi arte edo isilean gaitzetsi arte bakarrik izango ditu ondorioak.

10. artikulua.- Zerga errolda.

Udalak, zerga erroldarekin batera, aldizka iraungitzen diren zorrak borondatez ordaintzeko epean sartzeko epea iragarriko du, bai eta baterako jakinarazpena ere. Aipatutako epea igaro eta ordainketa guztiz egin ezean, ordaindu gabeko zorra betearazpenez kobratzeko aldia hasiko dela adieraziko da.

Zergadunek berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango dute zerga errolda bakoitzaren kontra.

VIII.- ORDAINKETA

11. artikulua.- Ordainketa egiteko legitimazioa:

Edozein obligaziodunek egin lezake ordainketa, edo beste pertsonaren batek, zorra amaitzeko gaitasun osoa badauka. Hala ere, horrek ez die eskumenik emango gainerakoei Udalaren aurrean beste eskubideren bat gauzatzeko.

12. artikulua.- Lekua eta momentua

1. Erakunde laguntzaileetan edo kutxa gisa jarduten duten erakundeetan ordaindu beharko da, zerga ordenantza bakoitzean aurreikusitako moduan.

2. Honako hau izango da ordaintzeko epea:

Autolikidazioetarako: Zerga bakoitzaren arauetan ezarritakoa.

Likidazioetarako: Hilabete 1, jakinarazten denetik aurrera zenbatzen hasita.

Batera jakinarazitako aldian behingo likidazioak: Ezarritako epea 45 egunekoa da.

Tinbredun efektuekin egindako ordainketa: Zerga egitatea burutzeko momentuan.

13. artikulua.- Ordaintzeko moduak:

1. Ordaintzeko, legezko erabilerako dirua, txekea, banku-helbideratzea edo kasu bakoitzean baimendutako beste edozein modu erabili ahal izango da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 11 eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

2. Zorra ordaintzen duenak egindako ordainketaren frogagiria jasotzeko eskubidea izango du.

IX.- ATZERATZEA ETA ZATITZEA

14. artikulua.- Atzeratzea eta zatitzea:

a) Aurkezteko lekua.

Atzeratzeko eta zatitzeko eskabideak Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira.

b) Eskabidearen edukia.

Eskabideak honakoak izan beharko ditu, nahitaez: a) Eskatzailearen izen-abizenak, sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia (edo NANa) eta helbidea; b) Atzeratzea eskatu den zorraren identifikazioa; c) eskatutako epeak; d) atzeratzeko arrazoia. Eskabidearekin batera, finantza-egoera egiaztatzeko agiriak eta eskaintzen den bermea erantsi beharko dira, ezinbesteko baldintza bada. Agirien artean zerbait faltatzekotan, eskatzaileari ohartaraziko zaio, eta hamar eguneko epea izango du hutsa zuzentzeko; bestela, eskabidea aurkeztu ez dela ulertuko da.

c) Emateko irizpideak:

Honen arabera emango dira borondatez ordaintzeko epeko zorrak atzeratu eta zatitzeko baimenak:

      600 € baino gutxiagoko zorrak gehienez hiru hilabeteko epean atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

      2.000 € baino gutxiagoko zorrak gehienez sei hilabeteko epean atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

      2.000 € eta 6.000 € arteko zorrak gehienez hamabi hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

      6.000 € baino gehiagoko zorrak gehienez 18 hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango dira. Alkateari dagokio ebazpena ematea.

    10.000 € baino gehiagoko zorrak eta Udal Ikuskaritzak bideratutako espedienteetatik eratorritakoak, Ogasun Sailaren proposamenari jarraituz Alkatetzaren ebazpenak ezarritako epean.

Ohiz kanpoko inguruabarrak kontuan hartuta, Alkatetzaren ebazpenaren bitartez, aurretiaz ezarritako epeak luzatu ahal izango dira.

Oro har, ez da onartuko 150 € baino gutxiagoko zorrik atzeratzea, ohiz kanpoko egoeretan izan ezik.

Zorrak atzeratu edo zatitzeko gehieneko epeak zuzenbide publikoko gainerako diru-sarrerei ere aplikatu ahal izango zaizkie, horiek arautzen dituen berariazko arauak beren-beregi beste eperen bat zehazten ez badu.

d) Bermeak:

Eskatzaileak bermea emango du, eta hau kreditu-erakundeen edo elkarrekiko berme-sozietateen abal solidarioa izango da, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria; eskaerarekin batera, atzerapena ematen bada, erakunde horiek beharrezko abala formalizatzeko beren beregizko eta ezeztaezineko konpromisoa ere aurkeztu beharko dute.

Abal edo ziurtagiri hori lortzerik ez badago edo horrekin enpresaren bideragarritasuna arrisku larrian jartzen bada, ondoko bermeetariko bat onartu ahal izango da:

- Ondasun higiezinen alde bateko hipoteka.

- Ondasun higigarrien alde bateko hipoteka.

- Bahia, alde bateko lekualdaketarekin zein halakorik gabe.

Bermea emate-erabakia jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar egunetan formalizatu behar da; erabakiak ez du ondorerik izango bermea jarri ezean. Interesdunak eskabide arrazoitua aurkeztuta, bermeak onartzeko eskumena duen organoak epealdi hori luzatu ahal izango du, egutegiko laurogeita hamar egunera gehienez ere, epealdian bermea formalizatzea eragozten duten zioak badaude.

Epe horiek bermea ezarri gabe igarotzen badira, emakida-erabakiak ez du ondorerik izango. Geroratzeko edo zatikatzeko eskabidea borondatez ordaintzeko epea mugaeguneratu baino lehen aurkeztu bada, epe hori berriro hasiko da. Aldiz, epe hori mugaeguneratu ondoren eskatzen bada, premiamendu bidez kobratuko da.

Oro har, bermeak ematea barkatuko da atzeratu edo zatitu nahi den zorraren guztizko zenbatekoa, bai borondatez ordaintzeko epean bai betearazpen aldian, 6.000 € baino gehiagokoa ez denean.

Salbuespen egoeretan, eskatzailearen gizarte larrialdia edo ekonomi eta finantza egoera kontuan hartuta, bermeak emateko beharra barkatu ahal izango da alkatearen ebazpenaren bitartez.

X.- PREMIAMENDUZKO PROZEDURA

15. artikulua.- Betearazpen aldian biltzea:

Betearazpen aldia automatikoki hasiko da borondatez ordaintzeko epea amaitutakoan, eta horren ondoren egindako edozein diru-sarrera egiteak, borondatezko bilketako kontuetan egin nahiz ez, ez du esan nahi kreditua bete denik; aitzitik, betearazpen aldian erantsitako zorraren konturako sarrera gisa hartuko da.

Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, udalerriaren lurraldetik kanpo udalerriaren beraren Zuzenbide Publikoko sarrerei buruz egin beharreko betearazpeneko bilketako jarduerak Udalak egingo ditu Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan, eta gainontzeko kasuetan ezarritako nahi ezarri beharreko lankidetza formulen arabera, aplikatu ahal den legediari jaramon eginda.

16. artikulua.- Hasiera

Premiamenduzko prozedura burutzeko, premiamenduzko prozedura jakinaraziko zaio obligaziodunari, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60. artikuluko 3. atalean azaldutako aldia amaitutakoan.

17. artikulua.- Bermeak burutzea

Zerga zorra bermatuta dagoela, bermea burutzeko erabakia hartu ahal izango du udalak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 172. artikuluan eta Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

18. artikulua.- Bahiturak

Premiamendu-erabakiari jarraituz, ondasun eta eskubideak bahituko dira, ordaindu ez den zor edo zigorra, errekarguak edo interesak edo premiamenduzko prozeduraren kostuak eta, hala badagokio, kautelazko neurriak ordaintzeko besteko zenbatekoan.

Bahitura, Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 50-61. artikuluetan araututakoari jarraituz egin ahal izango da, honakoekin:

a) Esku-dirua.

b) Kreditu edo gordailu erakundeetan dauden ondasun edo eskubideak.

c)  Soldata eta pentsioak.

d) Ondasun higiezinak eta horien gainean ezarritako eskubide errealak.

e) Interesak, errentak eta edozein modutako irabaziak.

f) Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen eskubide sendotuak, pentsio planak, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak eta aseguratutako aurreikuspen planak.

g) Bestelako kreditu, efektu eta eskubideak.

Bahitutako ondasunak besterentzeko, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 176. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, eta Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 66-81. artikuluetan ezarritako baldintzak betez. Honakoen bitartez egingo da:

a) Enkante publikoa.

b) Lehiaketa publikoa.

c) Zuzeneko adjudikazioa.

19. artikulua.- Prozeduraren amaiera

Honakoetan amaituko da premiamenduzko prozedura:

Zorrak eta kostuak ordaintzean.

Kreditu kobraezinak aitortzean.

Arrazoia edozein dela, zor edo zigorra amaitu dela dioen erabakia hartzean.

XI.- PERTSONA KOBRAEZINAK ETA KREDITU KOBRAEZINAK AITORTZEA

20. artikulua.- Pertsona kobraezinak eta kreditu kobraezinak aitortzea

Zerga-bilketa Zerbitzuak zergapeko bat kobraezintzat aitortuko du kaudimengabezia frogatuagatik edo non bizi den ez jakiteagatik zerga-bilketako administrazio-prozeduren bidez zorra ordainarazi ezin bazaio, prozedura horietan dauden datuei eta egindako egintzei jaramon eginda. Kobraezintasun osoaren edo partzialaren aitorpenak erantzukizun subsidiarioa dela-eta erantzukizuna beste balizko zergapekoen aurka eramateko espedientea abiarazteko aukera irekiko du; dena den, horrek ez du eragotziko Udal Ogasunak huts egindako zordunaren aurkako ekintza egokiak gauzatzea, zor hori kobratzeko administrazio-ekintza iraungitzen ez den bitartean.

Zordun baten kobraezintasun-egoerak, kredituak kobraezinak aitortu badira ere, ez du eragotziko inola ere horien ordainketari, birgaitze egokiaren ondoren, eragozpen-xede izan daitezkeen zenbatekoak, konpentsazioaren xede izan daitezkeenak, atzeman diren edo atzeman daitezkeen ondasunen besterentzeen ondorioz eskuratzen direnak edo beste edozein diru-sarrera aplikatzea.

Zergapekoa kobraezina dela adierazteko egintzak Zerga-biltzaileak hala proposatuta hasiko dira, premiamenduko prozedura emaitzarik gabe agortu eta gero, eta zorduna non dagoen ez jakiteagatik edo kaudimengabeziagatik kobratu ezin dela agerraraziko da.

a) Zorduna non dagoen ez dakitela justifikatzeko, zuzenean jakinarazi ezin izan diren jakinarazpenen zerrenda azalduko da, bai eta jakinarazpenetarako baliozko helbidea lortzeko burutu ziren ikerketa guztien emaitzak ere.

b)Kaudimengabezia egoera egiaztatzeko ondoko irizpide hauek kontuan hartuko dira, espedientean xede den kopuruari jaramon eginda:

Pertsona fisikoak, 300 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea.

Pertsona juridikoak , 300 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea.

Pertsona fisikoak, 300,01 €-tik 1.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen titularra ez izatea.

Pertsona juridikoak, 300,01 €-tik 1.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen titularra ez izatea.

Pertsona fisikoak, 1.000,01 €-tik 3.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea.

Pertsona juridikoak, 1.000,01 €-tik 3.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea.

Pertsona fisikoak, 3.000,01 €-tik gora: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea, eta gainera ondasun higigarri edo higiezinen titularra ez dela egiaztatzen duen erregistroaren agiria.

Pertsona juridikoak, 3.000,01 €-tik gora: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea, eta gainera ondasun higigarri edo higiezinen titularra ez dela egiaztatzen duen erregistroaren agiria.

Zerga-bilketa Zerbitzuak, pertsona kobraezinen aitorpena tramitatzean, zerga arduradunak egon litezkeen ikertu ostean beste obligaziodunik ez dagoela ebazten badu, kreditua ere kobraezina dela aitortzeko proposatuko du.

Aurreko tramiteak burutakoan, udal diruzainak akats proposamena egingo du eta, onetsitakoan, baja emango zaie dagozkien matrikula eta kontuetan. Era berean, zergadun kobraezinen fitxategia eratuko da, zorra hurrengo lau urteetan gordetzeko, geroagoko zerga jardueren bitartez zorduna aurkitzekotan erabili ahal izateko, jardun litezkeen ondasunei edo helbideari dagokienez.

XII.-ORDAINKETA NAHIERAN

21. artikulua.- Kontzeptua

Toki-Ogasuneko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 10.3 artikuluak jasotzen du epemuga eta jakinarazpen kolektiboa dituzten zorren ordainketa gerora edo zatika daitekeela berandutze-interesik behartu gabe, baldin eta ordainketa osoa sortzapeneko ekitaldi berean egiten bada.

Nahierako ordainketak hainbat udal zergen ordainketa 10, 6, 4, 2 edo epe 1en zatikatzea ahalbidetzen du, aukeratu den aldizkakotasunaren arabera

22. artikulua- Barne dauden zergak

Ordainketak nahieran banatzeko sistema honako zerga hauetarako erabil daiteke:

Ondasun Higiezinen gaineko zerga.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatiko tasa.

Erabilera publikoko lurrak erabiltzeagatiko tasa, mahaiak, aulkiak eta antzeko elementuak dituen lokala, iarabazi asmoarekin eta usteko sortzapenarekin.

Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasa.

23. artikulua – Ordaintzeko moduak eta kobratzeko datak

Nahierako ordainketaren kuotak ordaintzeko moduak eta epeak honako hauek dira:

1.- Ordainketa bakarra eginez gero, irailean

2.- Sei hilero ordainduz gero, ekainean eta abenduan.

3.- Hiruhilero ordainduz gero, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan

4.- Bi hilero ordainduz gero, martxoan, maiatzean, uztailean, irailean, azaroan eta abenduan.

5.- Hilero ordainduz gero, 10 ordainketa egingo dira, martxotik abendura

24. artikulua- Sistemari heltzeko baldintzak

1.         Zergadunak banku helbideratzea egiteko kontu zenbakia eman behar du. Kontuaren titularra ez bada ordainketa egiteko beharra duena, titularraren baimena erantsi behar du. Zergadunak edozein mementotan helbideratze kontu zenbakia aldatu ahalko du, hurrengo epemugatik aurrera eraginkorra izango dena.

2.         Ordainketa mota honi heldu ahal izateko ez da zorrik eduki behar betearazpen- bidetik, zorraren zatiketa eskatu eta berau bete den kasuetan izan ezik.

3.         Betebehar hauek betetzen ez badira ezezkoa emango zaio nahierako ordainketa eskaerari, nahiz eta berriro heldu ahalko zaion ez betetzeak zuzentzen badira kobrantzan jarritako ordainketa zatituaren lehen epea amaitu baino lehen.

25. artikulua- Eskaerak egiteko tokia eta epea

1.         Nahierako ordainketa egiteko eskaerak Udal Diruzaintzan, udal bulegoetan, edo Leioako Udaleko webgunetik, www.leioa.eu, egin ahal izango dira.

2.         Urteko otsailaren 1a baino lehen aurkezten badira, eskaerek eragina izango dute ekitaldi horretatik bertatik. Data horren ostean aurkezten badira eragina izango dute hurrengo ekitaldirako.

3. Aurkeztutako eskaerek denbora-balio mugagabea izango dute, subjektu pasiboak aurkakoa adierazten ez badu eta ordainketak egiteari uzten ez badio.

26. artikulua.- Zordunei jakinarazpena egitea

Udal Diruzaintzak eskaera egin duen zergapeko bakoitzari jakinaraziko dio nahierako ordainketa egiteko emakida, ordainketa egin behar duen pertsonaren datu guztiekin, zordunketaren data eta kontu korronte edo aurrezki-libretaren zenbakiarekin. Honetarako ezinbestekoa da ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzea.

27. artikulua.- Ordainketak egoztea

Sistema honen bidez zergapekoek aurreratutako zenbatekoak nahierako ordainketa duten ordainagiriei egotziko zaizkie, honako irizpide hauen arabera:

a)         Lehenengo, zorren epemuga-data aintzat hartuz, lehenagoko epemuga dutenei aplikatuko zaie.

b)        Epemuga-data berbera duten zorren kasuan, lehenengo zenbateko txikiagoa dutenei aplikatuko zaie.

Nahierako ordainketaren ondorioz, zergapekoaren aldeko zenbatekoak badaude, Udalak lehenbailehen itzuli egingo ditu.

28. artikulua.- Epeak ez ordaintzearen ondorioak

Eperen bat ordaintzen ez bada emakida-akordioa baliogabetuta geldituko da eta ordaindu gabeko zenbatekoak zerga bakoitzari dagokion epealdian ordaindu beharko dira, eta hala egin ezik, betearazpen-bideari hasiera emango zaio.

29. artikulua.- Aldez aurreko ordainketa

Zergadunaren eskariz, egiteke dagoen edozein banakako ordainagiriren ordainketa aldez aurretik egin ahal izango da, edozein eperi dagokiona edo zor osoarena, eta kasu honetan ordaintzeke dauden epeak laburtu egingo dira.

30. artikulua.- Ofizio bidezko aldaketa

Ofiziozko baja eragiten duen matrikula inskripzioren baten baja ematen denean, titularra aldatu delako edo beste arrazoi batzuengatik, automatikoki ordainketa sistema honetatik kanpo geldituko da, baina baja honek ez dio nahitaez eragingo ordaintzeke dauden epeen zenbatekoari.

31. artikulua.- Ordainketak Justifikatzea

1. Zorraren kobrantza osoa amaituta, Udaletxeko Diruzaintzak zergadun bakoitzari ordaindutako ordainagirien egiaztagiria bidaliko dio ohiko postaz.

2. Ordainketa modalitate honen emakida dokumentua Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainketan egunean egotearen egiaztagiri nahikoa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau 2015eko urriaren 30eko Bilkuran onartu zuen Udalbatzak eta 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Horrela jarraituko du harik eta aldatzea edo beren-beregi indargabetzea erabakitzen den arte.