06.23.- ADINEKOENTZAKO OSTATU-ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA
15 apirila 2021 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. Artikulua

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauarekin bat etorriz, Adinekoentzako Ostatu-Zerbitzua emateagatiko tasa ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

2. Artikulua.

Ordenantza udalerri osoan aplikatzen da.

ZERGAPEKO EGITATEA.

3. Artikulua.

Zergapeko egitatea da, interesdunak hala eskatu duelako, ostatu-zerbitzua benetan ematea, Leioako Udaleko adinekoentzako ostatu-zerbitzua emateko baldintzak eta sartzeko araubidea arautzen dituen erregelamenduan jasotako ostatu-zerbitzua hain zuzen ere.

SUBJEKTU PASIBOA.

4. artikulua. 

Subjektu pasiboak dira, zergadun diren heinean, eta, beraz, ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera behartuta egongo dira zerbitzua erabiltzen duten pertsona fisikoak, haiek ordezkatzen dituzten senideak eta/edo legezko tutoreak, edo ordainketa hori egiteko konpromisoa hartu dutenak.

ZERGA-KUOTA

5. artikulua.

Adinekoentzako ostatu-zerbitzuaren erabiltzaileek, oro har, parte hartuko dute jasotzen duten zerbitzua finantzatzen, eta onuradunaren ahalmen ekonomikoaren arabera kalkulatuko da bakoitzaren tasa hori.
    
Bakoitzaren ahalmen ekonomikoa diru-sarreren eta ondarearen arabera zehaztuko da. Onuradunak eta haren bizikidetza-unitateak jasotzeko edo gozatzeko eskubidea duten edozein gisako errentak, diru-sarrerak eta edozein motatako ondarea zenbatuko dira.

6. Artikulua.

Bizikidetza-unitatetzat joko da honako hau: onuradunak eta haren ezkontideak edo ezkontzaren antzeko harremana duen pertsonak osatzen duena.

    
Era berean, familia-berrelkartzearen kasuan, tasa pertsonalizatua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbat persona berrelkartu diren, Adinekoentzako Ostatu Zerbitzua arautzen duen Erregelamenduan jasotako mugen barruan.

7. Artikulua.

Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, errenta edo diru-sarrera konputagarritzat hartuko dira zerbitzua eskatzatzen duenaren titulartasunpeko ondasun eta eskubide guztiak, eta, hala badagokio, bizikidetza-unitateko kideen titulartasunpeko ondasun eta eskubide guztiak, hala nola lanetik, kapitaletik eta horien ordezko beste edozeinetatik eratorriak.

Lan-errentatzat hartuko dira honako hauek: norberaren edo besteren konturako jardueretatik eratorritako ordainsariak, diruzkoak zein gauzazkoak, eta errenta horiek gizarte-aurreikuspeneko edozein araubidek aitortutako prestazioekin parekatuko dira, baldin eta baliabide publikoen edo besteren kontura finantzatzen badira.

Era berean, laneko errenten ordezko diru-sarreratzat hartuko dira funts publiko edo pribatuen kontura jasotzen diren bestelako diru-sarrera osagarri guztiak.

Nolanahi ere, aipatu berri diren errenta horien zenbateko garbia hartuko da kontuan, jasotako urteko ordainsari guztiak batera hartuta.

Kapital-errenta gisa zenbatuko dira honako hauek: ondare-elementuetatik datozen diru-sarrera guztiak, bai ondasunetatik bai eskubideetatik datozenak, eta sarrera horiek benetako etekinen arabera hartuko dira kontuan (banku-interesak, alderantzizko hipotekaren etekinak, etab.).

Nolanahi ere, erabiltzaileak nahiz haren bizikidetza-unitateko gainerako kideek jasotzeko edo gozatzeko eskubidea duten edozein gisako errentak edo diru-sarrerak zenbatuko dira.

8. Artikulua.

Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, ondasuntzat jotzen da zerbitzuaren eskatzailearen ondasunen eta eskubide ekonomikoen multzoa, eta, hala badagokio, bizikidetza-unitateko kideen titulartasunpekoak diren ondasunen eta eskubideen multzoa.

Ondasun higiezinen balorazio ekonomikoa Higiezinen Katastroek ezarritako katastro-balioaren zenbatekoa izango da.

Estatuan dauden ordenamendu juridiko zibil eta foraletan araututako ezkontza-araubide ekonomikoen ondoriozko titulartasun esklusiboko edo titularkidetasuneko kasuetan, baita erregistratutako izatezko bikoteak eratzeko espedienteetan itundutakoetan edo Kode Zibilean araututako ondasun-erkidegotik sortutako titulartasunetan ere, onuradunari dagokion ehunekoa hartuko da kontuan.

Ohiko etxebizitza balorazio horretatik kanpo geratuko da, baldin eta eskualdatzearen, alokatzearen edo antzeko beste edozein negozio juridikoren ondorioz ohiko etxebizitzaren izaera galtzen ez badu, eta jarduketa horrek etekinen bat lortzea badakar edo ekar badezake. Salbueste hori ez da aplikatuko ohiko etxebizitzak 300.000,00 eurotik gorako katastro-balioa badu. Era berean, ez dira kengarritzat hartuko ohiko etxebizitza horri dagozkion gastuak eta beste edozein eratako kargak.

Baldin eta ezein etekin ekonomikorik lortzen ez bada, ez dira kontuan hartuko landa-ondasun higiezinak, ez eta beste ondasun higigarriak (saldoak, finantza-produktuak, etab.) eta higiezinak (hiri-ondasunak eta landa-ondasunak) ere, baldin eta jabetza soileko erregimenean esleitzen bazaizkio eskatzaileari, horietan dituen ehunekoak edozein izanda ere.

Halaber, ez dira kontuan hartuko aurri-egoeran dauden higiezinak ere. Aurri-egoera hori ondasun higiezin hori kokatuta dagoen tokiko udalak egiaztatu beharko du.

9. Artikulua.

Ekonomiaren eta ondarearen aldetik eskatzailea zer egoeratan dagoen egiaztatzeko eta haren ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko, eskabidea aurkezten den unean bertan aztertuko da eskatzailearen ondarean eta, hala badagokio, haren bizikidetza-unitatean izandako aldaketa, eskaera aurkeztu aurreko bost (5) urteetan.

Baldin eta eskaera egin aurreko bost urteetan erabiltzaileak edo bizikidetza-unitateko beste kideren batek ondasun eta eskubide ekonomikoak dohainik eskualdatu baditu, ondasun eta eskubide horien balio ekonomikoak ordenantza honen 10. artikuluko bosgarren paragrafoan ezarritako ondare higigarriaren saldoa handituko du, eta artikulu horrek ezartzen du zerbitzuaren kostu osoa zein zenbatekoraino ordaindu beharko den.

Era berean, 5 urteko epe berean, bizikidetza-unitateak kostu bidezko ondasun eta eskubide ekonomikoak horien balio ekonomikoaren azpitik eskualdatu baditu, salmenta-prezioaren eta balio ekonomikoaren arteko aldeak aurreko paragrafoan deskribatutako ondare higigarriaren saldoa handituko du. Ondasun higiezinen prezioaren eta balioaren arteko aldea kalkulatzeko, ondasun horien katastro-balioa hartuko da balio ekonomikotzat.

Kapital-murrizketa dagoenean, eta gertatutako aldaketa justifikatze aldera, bizikidetza-unitatearen bizi-kalitatea edo ongizatea hobetzeko egin diren ordainketak bakarrik hartuko dira kontuan, baldin eta behar bezala egiaztatuta badaude, Baldin eta behar bezala egiaztatuta badaude fakturaren edo horien egiaztagiri gisa balio duen ordezko dokumenturen baten bidez, betiere fakturazio-betebeharrak arautzen dituen urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuan eta horrekin bat datorren gainerako araudian aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

10. Artikulua.

Tasa horren kuota honako formula hau aplikatzearen emaitza izango da:

• Hileko kuota = % 80 * (Urteko diru-sarrerak + higiezinen katastro-balioaren % 5, ohiko etxebizitza alde batera utzita) / 12.

Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, urteko diru-sarrerak erabiltzaileari dagozkionak izango dira; hau da, Ordenantza honetako 7. artikuluan definitutako bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrerak haren kide kopuruarekin zatitzearen emaitza.

Zenbateko hori ez da inola ere zerbitzuaren hileko kostua baino handiagoa izango, eta erabiltzaileari urtean 1.200 euroko errenta erabilgarria bermatuko zaio, gutxienez; hau da, tasa kalkulatzeko erabili beharreko 12 hilabeteei dagokienez 100 euro hileko kalkulatuta.

Hala ere, diru-sarrera egiteko eskaera egiten duen egunean, erabiltzaileak 3.000 euroko edo gehiagoko ondare higigarri, likido edo likidagarria badu unitate konbentzionaleko kide bakoitzarentzat, zerbitzuaren kostu errealaren % 100 ordainduko du, harik eta ondare hori esandako 3.000 euroko kopurura murriztu arte; hortik aurrera, adierazitako formularen arabera dagokion tasa pertsonalizatua ordainduko du.

11. Artikulua.

Hileko kuota urtero berrikusiko dute udaleko gizarte-zerbitzuek, edo, bestela, kuota horiek aldatzea ekar dezaketen baldintza eta inguruabarren bat aldatzen bada, batez ere errenta edo bizikidetza-unitateko pertsona-kopurua aldatzen bada.

Berrikuspena ofizioz egingo da edo interesdunak edo haren ordezkariak hala eskatuta, eta, horretarako, kontuan hartu beharko da zerbitzua arautzen duen Erregelamenduaren 8.10 artikuluan jasotako informazio-betebeharra.

ZORTZAPENA ETA ZERGALDIA

12. Artikulua.

Tasa une honetan sortzen da: onuraduna Adinekoentzako Ostatu Zerbitzuan sartzen den egunean bertan, eta egun horretatik aurrera sortzen da ordaintzeko betebeharra.

13. Artikulua.

Tasa pertsonalizatuaren likidazio-aldia hilabete naturala izango da, eta haren zenbatekoa Alkatetzaren Dekretu bidez zehaztuko da. Tasa eska daitekeen hilabete naturalaren hurrengo hilaren lehenengo hamar egunetan ordaindu beharko da, banku-helbideratzearen bidez.

14. Artikulua

Zerbitzuan alta edo baja ematen den kasuetan, hilabete horretako tasa egun naturalen arabera hainbanatuko da, alta edo baja gertatzen den egunari dagokiona barne.

15. Artikulua.

Zerbitzua arautzen duen Erregelamenduaren 14. artikuluan zehaztutako edozein arrazoirengatik onuradunak ostatu-zerbitzua aldi baterako bere borondatez edo berak nahi gabe uzten duenean, zerbitzua ordaindu behar duen pertsonak dagokion ekarpen ekonomikoaren % 100 ordainduko du plaza-erreserba gisa.

Hala ere, onuraduna plaza soziosanitario batean sartzen bada, lehen hilabeteko ekarpen ekonomikoa dagokion tasa pertsonalizatuaren % 100ekoa izango da, eta bigarren hilabetekoa eta hurrengoetakoa, berriz, okupatzen duen plaza soziosanitarioagatik ordaindutako zenbatekoak kenduta kalkulatuko da.

ITZULKETAK, ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

16. Artikulua.

Zerbitzuari eusteko izan ditzaketen ondorioak edo gertaera horien ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak alde batera utzi gabe, Udalak zerbitzuaren benetako kostuaren baliokideak diren zenbatekoak itzultzeko eskatu ahal izango du honako kasu hauetan (betiere ordaindutako kuotak kenduta):

a)    Zerbitzua emateko kontuan hartu diren datuak, pertsonalak zein ekonomikoak, ezkutatzea edo faltsutzea.

b)    Zerbitzua eskuratzeko ezarritako betekizunak, zerbitzua arautzen duen Erregelamenduaren 6. artikuluan jasotakoak, gerora galtzea, eta modu iraunkorrean galtzea. Kasu horretan, onuradunak sartzeko baldintzak galduta izan dituen denbora-tarteak baino ez ditu barne hartuko egin beharreko itzulketak..

c)    Zerbitzuaren erabiltzailearen edo haren bizikidetza-gunearen ekonomia- eta ondare-inguruabarrak aldatzea, kontuan hartu gabe arauzko epean jakinarazi diren ala ez. Kasu horretan, itzulketak honako honi eragingo dio: likidatutako kuoten eta benetan legozkiekeen kuoten arteko diferentziari, aldaketa hori gertatu den unetik zenbatzen hasita.

17. Artikulua.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Leioako Udalaren Kudeaketa, Diru Bilketa eta Ikuskaritzari buruzko Ordenantzan xedatutakoa eta Leioako Udalaren Adinekoentzako ostatu-zerbitzua emateko baldintzak eta sarbide-araubidea arautzen dituen Erregelamenduan xedatutakoa beteko da.

06.24.- AZTERKETA-ESKUBIDEENGATIKO TASA
14 otsaila 2022 2023.ko fiskalak

ZERGA-EGITATEA

1. artikulua

Udal honek deitutako funtzionarioen kidego edo eskaletan edo lan-kontratuko langileen kategorietan sartzeko hautaprobak egiteko beharrezkoak diren zerbitzu teknikoak eta administratiboak ematea da tasa honen zerga-egitatea.

SUBJEKTU PASIBOA

2. artikulua

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, funtzionario edo lan-kontratudun lanpostu hutsak jabetzan betetzeko Leioako Udalak deitutako hautaketa-prozesuetan izangai moduan izena ematen duten pertsona fisikoak.

SORTZAPENA

3. artikulua

Tasaren sortzapena hautaprobetan izena emateko eskaera egiten den unean gertatuko da.

Inskripzio-eskaera hori ez da izapidetuko tasaren zenbatekoa ordaindu arte, zerga-ordenantza honen 6. artikuluak araututako baldintzetan.

SALBUESPENAK

4. artikulua.

1. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude ondokoak:

a) % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak.

b) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 11. Artikuluan ageri den diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak, edo, hala badagokio, Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzen duen maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluak xedatutakoari jarraiki, bizitzeko gutxieneko errentaren onuradunak.

c) Genero-indarkeriaren biktimak, arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

KUOTA

5. artikulua:

Oposiziogile edo lehiaketariek ordaindu beharreko kuotak bete beharreko lanpostuari dagokion taldearen arabera zehazten dira, epigrafe edo eskala hauen arabera:
 

AZPITALDEAK

KUOTA

- A1

35,18 €

- A2

29,37 €

- C1

23,44 €

- C2

17,60 €

- Lanbide- taldeak

11,18 €

 

AUTOLIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

6. artikulua.

Tasa autolikidazio-araubidean eskatuko da, eta ordainketa eskabideak aurkezteko epearen barruan egingo da, abuztuaren 21eko 125/2019 Foru Dekretuaren bidez onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-bilketako Erregelamenduan ezarritako moduetako edozein erabilita.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

7. artikulua.

Tasa eskabideak onartzeko epearen barruan ordaintzen ez bada, izangaia ez da hautaprobetan onartuko.

Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, tasaren zerga-egitatea osatzen duen jarduera teknikoa eta/edo administratiboa egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da..

Por tanto, no procederá devolución alguna de los derechos de examen en los supuestos de exclusión de las pruebas selectivas por causas imputables a la persona  interesada.

06.07.- IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEAGATIK ETA GORDETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

1. Artikulua.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen 9/2005 Foru Arauak ematen dituen eskumenak erabiliz, Udal honek ibilgailuak herri bideetatik kendu eta gordetzeagatiko tasa ezarri eta ordaintzea eskatzen du. Tasa hori Zergetarako Ordenantza honetan oinarrituko da.

2. Artikulua.

Ordenantza udalerri osoaren esparruan aplikatzekoa da.

ZERGA-EGITATEA

3. Artikulua

Ordenantza honetan arautzen den ordainarazpenaren xedea da ibilgailuak herri bideetatik kentzeko erabiltzen diren pertsona eta material baliabideen bitartez, garabietara lotuz eta gordetzeko dauden tokietara eramanez burutzen den jarduera, hala baten batek eskatuta nola Udaltzaingoaren ekimenez, Zigor Kodeko, Zirkulazioaren Kodeko edo indarreko beste lege xedapenen bateko arauak betetzen ez direnean.

SUBJEKTU PASIBOA

4. Artikulua.

1. Tasaren Subjektu Pasiboak dira, zergadun izanik, Ordenantza honetan arautzen diren udal zerbitzu zein jarduerak eskatu edo horien onuraduna edo eragina izaten duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergetarako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak.

2.- Jarduera zein zerbitzuak subjektu pasiboari eragin edo hartzen duela ulertuko da berak zuzenean zein zeharka sorrarazi duenean, bere jarduera bete ala ez betetzearen ondorioz Udalak ofizioz hemen esaten diren jarduerak egin edo zerbitzuak eman behar izan baditu.

ERANTZULEAK

5. Artikulua.

Zergen erantzukizunari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

ZERGEN ONURAK

6. Artikulua.

Zergen salbuespenak eta beste onura batzuk emateko aplikatzekoak diren xedapen orokorretan ezartzen dena beteko da.

7. Artikulua.

Titularrari ibilgailua lapurtu, edo bere borondatearen aurka bestela erabiltzen den kasuetan, ibilgailuaren titularra Tasa ordaintzetik salbuetsiko da, betiere egitatea jarritako salaketaren kopia aurkeztuz egiaztatzen badu, Udaltzaingoak egiten dituen ikerketen bidea utzi gabe.

ZERGAREN KUOTA

8. Artikulua..

Zergaren kuota Ordenantza honen I. ERANSKINEAN dagoen tarifen zerrendaren arabera zehaztuko da.

SORTZAPENA

9. Artikulua.

Tasa sorrarazi eta ordaindu beharra gauzatuko da zerga-egitatea den udal zerbitzuaren zein jardueraren prestazioa hasten denean. Ibilgailuak herri bideetatik kentzen diren kasuan, loturaren zerbitzua hasitzat joko da horretarako maniobrak hasten direnean.

KUDEAKETAKO ARAUAK ETA ORDAINTZEKO ERAK

10. Artikulua

1. Ibilgailuaren lotura edo gordetzea ez da amaituko harik eta dagokion Tasa ordaintzen ez den arte, eta horretarako ordaindu dela erakusteko agiria erakutsiko da

2. Tasa Udaltzaingoaren egoitzetan esku dirutan ordainduko da. Tasaren autolikidazioko jaurbidea ezarriko da, horretarako prestatuko den inprimakian gauzatuko dena, eta subjektu pasiboak zein aurkezten duenak izenpetuko duena. Ordainketa aurkezpenaren ekintza berean egingo da.

11. Artikulua

Tasa hau ordainarazi eta likidatzeak ez ditu baztertzen Zirkulazioko Arauak zein Udaltzaingoarenak ez betetzearen ondorioz jar litezkeen isunak.

12. Artikulua

Udalak ibilgailuak gordetzeko dituen tokietan dauden ibilgailuak ibilgailuak herri bideetatik kentzeko eta utzitako ibilgailuak gordetzeko indarreko arautegian oinarrituz esleituko ditu.

ARAUAK HAUSTEAK ETA ISUNAK

13. Artikulua

Zergen arauak haustearen kalifikazioari buruzko kontu guztiak, baita horien ondoriozko isunak bideratzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergetarako Foru Arau Orokorrak xedatzen duenari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA - TARIFAK

2023ko Tarifa

1. IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEA (LOTURA ZEIN LOTURA ETA GARRAIOA)

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

29,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak       

36,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak ..........................

90,00

d) kamioi, traktore, atoi, atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.     

138,00

Ibilgailua lotzeko maniobrak hasi baina gordetegirako garraioa egiten ez den kasuetan, tasa %50 murriztuko da.

2. IBILGAILUAK GORDE ETA ZAINTZEA

a) bizikleta eta ziklomotoreak

a.1.) lehen hamabi orduak ...................................

0,00

a.2) gainerako orduak, egunean gehienez 6 euroraino

2,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak

b.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

b.2) gainerako orduak, egunean gehienez 12 euroraino

4,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramorainoko zama erabilgarriko edukierakoak.

c.1) lehen hamabi orduak ............................

0,00

c.2) gainerako orduak, egunean gehienez 18 euroraino

8,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.

d.1) lehen hamabi orduak ....................................

0,00

d.2) gainerako orduak, egunean gehienez 24 euroraino

12,00

3. EPAILEEN AGINDUEN ONDORIOZKO IBILGAILUEN GORDAILUA

a) bizikletak eta ziklomotoreak .............................

0,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak, egun edo zatikiko. 

2,00

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak, egun edo zatikiko.    

4,00

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak, egun edo zatikiko.            

7,00

 

 

 

 

06.09.- ONDORENGO UDAL-KONTROL AKTIBITATEAGATIKO TASA, AURRETIAZKO JAKINARAZPENA EDO ARDURAPEKO DEKLARAZIO MENPEAN DAUDEN OBRA ETA JARDUN URBANISTIKOETARAKO ZERBITZUAK EMATEAGATIK
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGA EGITATEA

1. artikulua.

Ordenantza honek arautzen duen ordainarazpenaren helburua da udalaren aktibitatea, kontrolerako jardun administratibo edo teknikoak, lizentzia urbanistikoaren exijentziaren ordez aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den kasuetan.

Udal jardun hori subjektu pasiboak aurkeztutako aurretiazko jakinarazpen edo ardurapeko deklarazioaren ondorioz eman daiteke, edo inspekzioaren ondorioz, jakinarazi ez diren edo jakinarazpenak osorik babesten ez dituen obra edo jardun urbanistikoak existitzen direla egiaztatzen den kasuetan.

Ordainarazpen xede izango dira emandako zerbitzu tekniko edo administratiboak, ekainaren 30eko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Euskadiko 2/2006 Legeak zehazten dituen egintzekin harremana dutenak.

SORTZAPENA

2. artikulua.

Tasaren sortzapena egiten da eta zerga ordaintzeko obligazioa hasten da zerga egitatea eratzen duen udal aktibitatea hasten denean. Efektu horietarako, aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten den egunean bertan hasitzat jotzen da jarduna.

Era berean, sortzapena egingo da obra edo jardun urbanistikoa aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztu barik egiten denean, edo obra edo jardun urbanistikoa jakinarazitakoarekin bat ez datorrenean, Udalak egindako inspekzioaren ondorioz obra edo jarduna aurkitzen eta egiaztatzen denean.

KITAPENA

3. artikulua.

Tasa autolikidazio erregimenpean exijituko da obra edo jardun urbanistikoaren hasierari dagokion aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkezten denean. Interesatuek zehaztu egin beharko dituzte tasa ordaindu dela ziurtatzen duten datuak.

Aurrekoa ez diren bestelako kasuetan, Udalak likidatuko du tasa eta subjektu pasiboari jakinaraziko dio. Azken horrek, epe boluntarioan, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak zehazten duen epe barruan ordaindu beharko du.

ZERGA OINARRIA

4. artikulua.

2023ko Tarifa

Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuaren portzentaia       

0,50%

 

SALBUESPENA ETA HOBARIAK

5. artikulua.

1. Ondoren azalduko direnak tasa honetatik salbuetsita daude, baina ez daude lizentzia egokia eskatzetik salbuetsita.

Estatua, autonomi elkartea, udalerria dagoen probintzia, zenbait udalerri biltzen dituen mankomunitate, metropolialde edo bestelako erakundea, eta udala partaide duen partzuergoa, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen instalazio, obra edo eraikuntzengatik, eta nazioaren segurtasuna eta defentsa zuzenean ukitzen dituzten beste guztiengatik.

2. Otsailaren 24ko 24/1988 Foru Dekretuak Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzari luguntz eko araupetu duen planera bilduta dauden onuradun guztiek, jarraian zehaztuko diren hobariak izango dituzte:

2.a) Dedikazio esklusiboko nekazaritza-ustiapenetarako hirigintza lizentzien tasaren kuotan %90eko hobaria, beti ere, interesatuakNekazaritzako Gizarte Segurantzako alta duela frogatuz gero.

2.b) Dedikazio partziala duten nekazaritza-ustiategientzako hirigintza-lizentzien tasako kuotaren %50, gaitasun ekonomikoa, lantzen duen azalera, ustiategi-mota eta udalerriko antzeko ustiategiekin alderatuta landatutako azaleraren errendimendu proportzionala kontuan hartuta.

3. Gizarte etxebizitzen hobariak:

Gizarte etxebizitzak eraikitzea, baldin eta etxebizitzen prezioak kopuru hau gainditzen ez badu: behin-behineko kalifikazioaren unean indarrean dagoen eta aplika daitekeen modulu haztuta 1.1 baino handiagoa ez den koefizienteaz biderkatzetik ateratzen den kopurua.

—Hirigintza lizentziak emateagatiko tasaren kuotari 100eko 90eko hobari fiskala ezarriko zaio.

4. Autoen tailer mekanikoak eta kontzesionarioak bizitzeko aldeetatik herriaren kanpoaldeko aldeetara eramateagatik %90eko hobariak aplikatuko dira, baita ondoren bizilagunentzako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekuz aldatzeagatik ere.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko kuotaren % 50eko hobaria jasoko dute erakunde eskudunek emandako energia-eraginkortasunaren ziurtagiria aurkezten dutenek. Hobari hori ezin izango zaie eraikuntza berriei aplikatu, eta 2006ko urtarrilaren 1ean badauden eraikinei baino ez zaie aplikatuko.

Hobari hau lizentzia Eraikuntzaren Kode Teknikoan indarrean sartu aurretik eskuratu zuten eraikin eta obrei baino ez zaie aplikatuko.

6. Tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, familiako kideak gehitu direlako obra txikia burutu edo etxebizitza birgaitu behar izan duten familia ugariak, etxeak dituen espazioei edukiera gehiago emateko. Hobaria jasotzeko, titularrak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria lortuta izan beharko du familia ugaria izateagatik.

06.08.- HIRIGINTZA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko Tarifa

1.-HIRIGINTZA-KONTSULTAK

Edozein lur jabetza, lursail, eraikinen hirigintza-egoeraren gaineko kontsultak, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9.1c artikuluan ezartzen denaren arabera egindakoak.

51,11

2.- LUR BANANTZE ETA LURZATIKETA LIZENTZIAK

Lur banantzea inplikatzen duen edozein Lizentzia izapidetzea, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 38-41 artikuluetan ezartzen denarekin ados.

102,21

3.- GARABIA EDOTA KARGA-JASOGAILU INSTALATZEKO LIZENTZIA

Obrak egiteko garabia edota karga-jasogailu instalatzeko Lizentzia emateagatik.

102,21

4.- ALDAMIO INSTALATZEAGATIKO LIZENTZIA

Obrak egiteko aldamioa instalatzeko Lizentzia emateagatik.

102,21

5.- ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAK

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoko txosten bakoitza, eta egoki bada, akatsak Konpontzeko Ziurtagiria aztertu, tramitatu, erregistratu eta kontrolatzearren.

51,11

6.- LIZENTZIAK LUZATU ETA ESKUALDATZEA

Edozein lizentzia mota edo antzeko administrazio-egintzaren luzapenak edo titulartasuna eskualdatzeak, bai ofizioz, bai norbaitek eskatuta, obrak egiteko lizentziagatik likidatutako tasaren %25eko sortzapena izango du.

7.- ERAIKINAK EDO HAIEN ZATI BAT LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO LIZENTZIA ETA ERAIKINAREN ERABILEREN ALDAKETA OSOA EDO PARTZIALA EGITEKOA

Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207.1.r artikuluan ezartzen denarekin ados, hirigintza-lizentzia emateagatik, honako baremo honen arabera:

7.1.- Erabilera industrialeko eraikina

379,21

7.2.- Erabilera komertzialeko/tertziarioko eraikinak

379,21

7.3.- Ekipamendu-erabilerako eraikinak

379,21

7.3.- Egoitza erabilera duten eraikinak

  • Familia bakarreko etxebizitzak

59,29

  • Bi familiako etxebizitzak

107,80

  • 20 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

172,49

  • 50 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

258,73

  • 100 etxebizitza baino gutxiagoko sustapena

379,21

  • 100 etxebizitza baino gehiagoko sustapena

572,39

 

 

06.10.- UDAL EUSKALTEGIAN ZERBITZUAK EGITEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2019-2020

1,10€/

orduko

Moduloak

Prezioa

5 orduko modulua 25 ordu astean 445 ordu

489,50€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

429,50€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

229,50€

Azaroan

100,00€

Abenduan

100,00€

2 orduko modulua 10 ordu astean 338 ordu

371,80€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

311,80€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

111,80€

Azaroan

100,00€

Abenduan

100,00€

2 orduko modulua 8 ordu astean  276 ordu

303,60€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera  (formalizatzean)

243,60€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

103,60€

Azaroan

70,00€

Abenduan

70,00€

2'30 orduko modulua 7h 30' ordu astean 250 ordu

275,00€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

215,00€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

75,00€

Azaroan

70,00€

Abenduan

70,00€

2'30 orduko modulua 5 ordu astean 172 ordu

189,20€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

129,20€

B Bi  epetan:

 

Formalizatzean

66,20€

Azaroan

63,00€

2'30 orduko modulua 5 ordu astean 170 ordu (gurasoak A2-B1)

187,00€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

127,00€

B Bi  epetan:

 

Formalizatzean

64,00€

Azaroan

63,00€

1:45 orduko modula, 5:25 ordu astean 180 ordu (merkatariak-A2-B1)

198,00€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa

 

A Dena batera (formalizatzean)

138,00€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

70,00€

Azaroan

68,00€

2´00 orduko modulua  4´00 ordu astean 136 ordu (gurasoak A1)

149,00€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa

 

A Dena batera (formalizatzean)

89,60€

2´00 orduko modulua  4´00 ordu astean 138 ordu (merkatariak A1)

151,80€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa

 

A Dena batera (formalizatzean)

91,80€

2h 30' orduko moduloak 5 ordu astean 187 ordu (172+15 tutoretzak) 1,84€ orduko  (C2)

344,08€

Aurrematrikula

60,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

284,08€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

104,08€

Azaroan

90,00€

Abenduan

90,00€

BOGA 190 ordu  (1,94€ orduko)

368,60€

Aurrematrikula

0,00€

Gainontzekoa:

 

A Dena batera (formalizatzean)

368,60€

B Hiru epetan:

 

Formalizatzean

168,60€

Azaroan

100,00€

Abenduan

100,00€

 

TASA BEREZIAK:

DSBE: Laguntza hau jasotzen duten ikasleek matrikularen %10 ordainduko dute matrikulatzen diren momentuan laguntza jasotzen ari diren ziurtagiria aurkeztuta.

SORTZAPENA

Ikastaroaren kuota osoa inskripzioa egiterakoan sortuko da, eta irailetik ekainera arteko egitarauaren barruan ematen diren eskola guztietarako edo, bestela, kasu bakoitzean zehaztuko den eperako balioko du, baita ikasleak epe horren barruan euskaltegira joateari uzten badio ere, horrengo atalean xedatuta dagoena salbu.

SALBUESPENAK / BEKAK

Atal honetan Euskararen Erakundea Erakunde Autonomoaren berariazko arautzeak euskara ikasteko laguntzei buruz dioena beteko da.

HOBARIAK

Matrikularen %10eko hobaria ezartzen da, familia-unitate edo bizikidetza-unitate berberean familiako hiru kidek edo gehiagok Udal Euskaltegian matrikula ofiziala gauzatu baldin badute. Ehuneko 10eko beherapena  familia-unitate edo bizikidetza-unitateko kide bakoitzari ezarriko zaio.

07.- UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK AREAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota

2. artikulua.

Ordenanza hau udalaren eremu osoan aplikatuko da.

ZERGAGAIA

3. artikulua.

Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa.

2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bta, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

3.- Administrazio Publikoak, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritaren segurtsaunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.

5. artikulua

Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.

SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

6. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.

Oinarri ezargarria jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

KUOTA

8. artikulua.

1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Ernaskinean ezarritakoaren arabera.

2.- Erabilera pribatibo edo probetxamendu berziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.

Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko baioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Udalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edodiru-itzulketak.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijizen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez de izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.

2.- Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzaen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskirean ezarritakoari jarraituz.

3.- Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektupasiboarekin zer ikusirik ez duten arrzoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua.

Udalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2021ko abenduaren 22an onetsi da behin betiko, 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.
 

A) EPIGRAFEA

Harea-zakuak eta bestelako eraikuntza-materialen zakuak tokiko herri erabilerako lurretan.

Tokiko herri erabilerako lurretan harea-zakuekin eta bestelako eraikuntza-materialen zakuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

B) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan elur putzuak edo euri urak biltzeko patin edo uraskak egitea.

Tokiko herri erabilerako lurrak elur-putzuekin edo euri-urak biltzeko patin edo uraskekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

C) EPIGRAFEA

Bainuetxeak eta bestelako ur-gozamenak, herri uren erabilera arruntaz gainekoak.

Tokiko herri erabilerako lurretan bainuetxekin eta herri uren erabilera arruntaz gaineko bestelako ur-gozamenekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

D) EPIGRAFEA

Erretenak eta antzeko beste instalazio batzuk toki erabilera publikoko lurretan isuri eta hustea.

Tokiko herri erabilerako lurretan erretenetako eta antzeko instalazioetako uren isuri eta hustuketarekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

E) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea

Tokiko herri erabilerako lurren zorupean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

F) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zulaketak egitea, are errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan ere, hodiak, eroanbideak eta beste instalazio batzuk instalatu eta konpontzeko, baita herri bidean zoladuraren edo espaloien edozein erauzketa egitea ere.

Udalaren herri erabilerako lur-zatietan, errepide, bide eta udalaren gainerako herri bideetan barne, hoditeriak eta bestelako instalazioak instalatu eta konpontzeko zangak, laginketak eta zulaketak eginez eta herri bideetan zoladura edo espaloiak harrotuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

G) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurrak salgaiekin, eraikuntzagaiekin, obra-hondakinekin, hesiekin, zurkaitzekin, astoekin, aldamioekin eta antzerako beste instalazio batzuekin okupatzea.

Tokiko herri erabilerako lurretan salgai, eraikuntza-material, eskonbro, hesi, zurkaitz, asto, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

Lehenengo

360 eguneten

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,20 €

Lehenengo

180 egunetan

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,10 €

541.

egunetik aurrera

H) EPIGRAFEA

Ibilgailuak espaloietatik sartzea eta herri bideetan aparkaleku esklusiboa nahiz ibilgailuen geralekua izateko edota era guztietako salgaien zamalanak egiteko erreserbak egitea.

H.1) Norbanakoen ibilgailuentzako pasabideak, jabe bakarrenak nahiz jabe-erkidegoenak:

1. Ubilgailu arinentzako pasabide bakoitzeko, 10 ibilgailu arte 

162,60 €

2. Gauza bera 11tik 25 ibilgailu artean

216,81 €

3. Gauza bera 26tik 50 ibilgailu artean

325,21 €

4. Gauza bera 51tik 100 ibilgailu artean

433,62 €

5. Gauza bera 1011tik 200 ibilgailu artean.

542,02 €

6. Gauza bera 201tik 300 ibilgailu artean

650,42 €

7. Gauza bera 300 ibilgailu baino gehiago

758,83 €

H.2) Automobilgintzako industria eta dendak:

1. Ibilgailu berriak eta erabilitakoak saltzeko lokaletako pasabide bakoitzeko..

108,40 €

2. Motozikletak saldu eta konpontzeko lokaletako pasabide bakoitzeko

58,80 €

H.3) Eraikin industrialak, merkataritzakoak eta profesionalak, oro har:

Eraikinean ezar daitekeen industrial, komertzial edo profesionalen bulego edo kontsulta bakoitzeko pasabide bakoitzeko, erabiltzeko aukera badute, nahiz eta ez erabili

43,36 €

H.4) Agentzien bidezko garraio industriak; geltokiak, bidariariak edo merkataritzagaiak garraiatzen dituzten erakunde edo norbanakoak:

1. Bost ibilgailu arte sartzeko kapazitatea duten lokaletarako pasabide bakoitzeko

162,60 €

2. Gauza bera , 6 eta 10 ibilgailu arteko kapazitatearekin

325,21 €

3. Gauza bera, 11 ibilgailu baino gehiago orako kapazitatearek

487,82 €

H.5) Pasabide bereziak eta baimen murriztuak:

1. Pasabide baimenduak, berauen aurrean aparkatzea debekatzeko eskubiderik ez dagoenean. dagokien epigrafe %50

50%

2. Ibilgailuentzako aparkaleku esklusiboak, edo era guztietako merkataritzagaien zamaketarako lekuak erreserbatzea, metro lineal edo honen zatiki bakoitzeko.

84,31 €

H) EPIGRAFERAKO ARAU OROKORRAK

1. Aurreko ataletan ezarritako tarifek %50eko errekargua izango dute, kamioiek, autobusek eta atoiek erabiltzen badituzte.

2. Azaldu diren tarifa guztiak 3 metroko luzera duten pasabideei dagozkie. Beraz, pasabideak luzeran 3 metro edo honen zatikua zenbat bider duen, zergadunak horrenbeste pasabide ordaindu beharko ditu.

3. Lokal batek bi pasabide edo gehiago izanez gero, lehenengo pasabideak berari dagokion epigrafearen araberako zerga izango direla gainerakoek, berriz, dagozkien tasen %50a.

4. Pasabideak instalatu, artatu, berritatu eta kentzeko gastuak eta aparkalekuak erreserbatzeko gastuak, baita beraiek seinalatzekoak ere (espaloi ertza biselatua sarbideetan, zurigorriz pintatua, 25 zentimetroko zatitan, edo biselatu gabekoa aparkaleku erreserbatuetan), edota, behar izanez gero, Zirkulazio kodeak araupetuko bestelako seinaleak ezartzeko gastuak, askatzaileen kontura joango dira. Beti ere, egoki den udal ordenantza teknikoen azaldutako xedapenak beteko dira.

5. Tasa hau aplikatuko zaio Udalak egindako espaloi edo galtzaden sestraren aldaketari, eta partikularrek egindako espaloi eta galtzadak direnean ere bai, edo espaloirik ez dagoenean ere, aprobetxamendu honen ordainketaren arrazoiak sestraren aldaketak oinezkoari sortzen dion eragozpena eta erabiltzaileak lortzen duen onura direlako.

Tasa hau aplikatzea bidezkoa izango da herri-bideak espaloirik ez badauka ere, edo goragune, ertz edo maldekin aldatuta ez badago, baldin eta sestra ibilgailuak sartzeko moduko luzera nahikoa duen garaje-ate bati dagokion zatian aldatuta badago.

6. Tasa urtean behin sortuko da, ondoreak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela, urtearen barruan dagoen aprobetxamendu-egun kopurua edozein dela ere.

I) EPIGRAFEA

Tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa-aho edo antzeko elementuak jartzea, soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko.

Soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko, tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa aho edo antzeko elementuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

J) EPIGRAFEA

Tokiko edozein herri bideren gaineko hegadan eraikuntza elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, olanak, haize-babesak edo antzeko instalazioak jartzea, bia herri bidearen gainean hegada eginez ateratzen direnak bai fatxada-lerrotik irteten direnak.

Tokiko herri bideetako hegalak eraikuntza-elementu itxi, terraza, begiratoki, balkoi, markesina, haizerako olan eta herri bidetik edo fatxadako lerrotik irteten diren antzeko instalazioen bitartez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

K) EPIGRAFEA

Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeriak, baita lineak eratzeko zutoinak, kableak, hormabesoak, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzerako bete batzuk ere.

Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeria, baita lineak eratzeko zutoin, kable, hormabeso, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxa, transformadore, errail, baskula, salmenta automatikorako aparatu eta antzerako beste batzuekin ere okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

L) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan mahiak, aulkiak, tribunak, oholtzak eta antzeko beste elementu batzuk jartzea, irabaziak lortzeko asmoz.

Tokiko herri erabilerako lurretan  tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuekin irabaziak lortzeko asmoz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

Mahaiak eta aulkiak

Murriztu ezin den urteko kuota, mahai bakoitzarengatik –lau aulki eta guzti-

17,00 €

M) EPIGRAFEA

Herri bideetan kioskoak jartzea.

Herri-bidea kioskoak instalatuz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko

3,00 €

Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko

0,23 €

N) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan saltokiak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo jolasetarako etxolak jartzea, baita kaleko industriak, industria ibiltariak eta zine-filmaketak ere.

Postuak, barrakak, salmenta-etxolak, jolas eta aisiarako ikuskizunak, kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinema-filmazioak udalaren herri erabilerako lur-zatietan ipiniz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko

3,00 €

Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko

0,23 €

Ñ) EPIGRAFEA

Portaleak, erakustokiak eta erakusleihoak.

Portada, erakusleiho eta beira-arasekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

O) EPIGRAFEA

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastrea.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastearekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

P) EPIGRAFEA

Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzea.

Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

Q) EPIGRAFEA

Tokiko herri bideetan lurrei eusteko hormak, eraikuntzak edo hesiak jartzea, behin betikoak nahiz behin-behinekoak.

Tokiko herri bideetan lurrei eusteko behin betiko nahiz behin-behineko horma, eraikuntza edo hesiekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

R) EPIGRAFEA

Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jartzea.

Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

Edukiontziak

Edukiontzi bat gutxienez bost egunez jartzeagatiko kuota

23,60 €

Gehiegizko egun bakoitzeko

3,00 €

S) EPIGRAFEA

Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatzea.

Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

T) EPIGRAFEA

Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak egitea, edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko.

Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak eginez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

U) EPIGRAFEA

Trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatzea, berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz.

Berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatuta okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko

0,33 €

V) EPIGRAFEA

Bide publikoetan aldi baterako edo noizbehinka aparkatzeko erreserbak, mudantzak-zerbitzua ematen duten erabiltzaileentzat edo enpresentzat.

Metro linealeko edo frakzioko, eta eguneko edo frakzioko:

3,00 €

 

 

06.03.- LIZENTZIA ESKAERAREN ORDEZ ZINPEKO ADIERAZPENA EDO AURREKO JAKINARAZPENA ESKATZEN DEN KASUETAN, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEGATIKO EDO KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

Martxoaren 4ko Ekonomia jasangarriko 2/2011 Legeak administrazioa errazteko neurriak barne hartzen ditu, beste batzuen artean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apririlaren 2ko Legeko 84 bis artikulua erantsiz, honako hau dioena: orokorrean, jarduerak ez dira lizentzia eskuratzearen edo bestelako prebentzio-kontrolerako neurrien menpe egongo. Hala ere, lizentzia edo prebentzio-kontrolerako neurripean egon daitezke arlo hauetako jardunak, betiere mendekotasun erabakia justifikatua eta neurrikoa bada: ingurugiroaren edo ondare historikoaren babesa, segurtasuna edo osasun publikoa, edo ondasun publikoen erabilera pribatiboa eta okupazioa dakartenak.

Honakoa ere gehitzen da: jardunak aurretiaz gaitzen duen baimenik eskatzen ez duenean, Toki Erakundeek beharrezkoak diren komunikazio prozedurak zehaztu eta planifikatu beharko dituzte, eta ondoren, lan-araudiak aurreikusitako interesatuek jardunerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatu.

APLIKAZIO EREMUA:

Leioako udalerria.

FUNTSA ETA IZAERA

1. artikulua.

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Arauarekin ados, zehaztu eta exijitu egiten du jakinarazi ondoren establezimendua irekitzearen bidezko administrazio kontrolerako tasa, Ordenantza honen terminoen menpean eta berton zehazten diren tarifen arabera.

ZERGA EGITATEA

Artículo 2

2.1. Tasaren zergapeko egitatea udalaren jarduera da, teknikoa zein administratiboa, establezimenduek lasaitasun, segurtasun eta osasungarritasun baldintzak betetzen dituztela ziurtatze aldera, Udalak irekiera lizentzia emateko beharrezkoa baita.

Jarduera izapidetzeko eskaera honela egin daiteke:

1. Jarduera sailkatuaren aurreko jakinarazpen bidez

2. Jarduera sinplifikatuaren aurreko jakinarazpen bidez.

3. Jarduera sailkatuaren eskaera bidez. 


2.2. Ordainarazpen honen efektuetarako, Lizentzia behar duten establezimendu edo lokal irekieratzat jotzen dira honako hauek:

a) Establezimendua lehenengoz instalatzea jarduerei ekiteko.

b) Establezimenduak eskualdatzea, hobarien araudiak dioenari kalterik egin gabe..

c) Establezimenduak egiten den jarduera aldatzea edo zabaltzea, titular berak iraun arren.

d) Establezimendua zabaltzea eta bertan egiten den edozein aldakuntza, artikulu honen 2.1. zenbakikoan adierazi diren baldintza ukitzen baditu, haiek berriro begiztatzeko eskatzen duela.

2.3. Merkatal edo industria establezimendutzat joko da etxebizitza bakarrik ez den eraikin bizigarria, publikoarentzat irekita egon ala ez, eta horrez gain:

a) Bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren menpeko enpresa, lantegi, artisautza, eraikintza, merkataritza edo zerbitzu jardueraren bat egiten bada.

b) Aktibitate horiek aurrera eramaten ez badira ere, horien osagarri badira aktibitateak edo horiekin harremana badute, onura edo probetxua ematen baldin badute. Adibidez, egoitza sozialak, agentziak, entitate juridikoen ordezkaritzak edo sukurtsalak, kontsultak, bulegoak edo ikasgelak.

SUBJEKTU PASIBOA

3. artikulua 

3.1. Subjektu pasibo dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34 eta 35. artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, aurrera eraman nahi den jardunaren titular direnak, edo edozein merkatal edo industria establezimendutan garatzen denaren titularrak.

3.2. Zergadunaren ordezkoak izango dira establezimenduen jabeak; hauek euren onuradunei ordainarazi ahal izango dizkiete kuotak, hala denean.

ERANTZULEAK

4. artikulua.

4.1. Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 40 eta 41. artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek erantzungo diete, modu solidarioan, subjektu pasiboaren zerga obligazioei

4.2. Erantzule subsidiario izango dira sozietate eta sindikoen administratzaileak; porrot, lehiaketa, sozietate, eta orokorrean, entitateen interbentore edo kitatzaileak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 42. artikuluak zehazten duen irismenarekin.

ZERGA OINARRIA

5. artikulua.

Tasaren zerga oinarria establezimenduaren azalera da, zein ondorengo erregelak kontutan hartuz zehaztuko baita:

5.1. Establezimenduaren azalera zehazteko, aintzat hartuko da multzo bakarra osatzen duen beraren azalera osoa.

5.2. Irekita dauden establezimenduei erantsita daudenek, hala nola, erakusketa-lokalek, etab., tasaren sortzapena izango dute eta irekiera egin beharko dute, establezimendu nagusitik aparte.
 

2023ko Tarifa

 

6. artikulua. —Tributu kuota.

 

6.1. Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak irekitzeko aurretiazko jakinarazpenek edo zinpeko adierazpenek 2,13 euroko tarifa ordaindu beharko dute establezimenduaren azaleraren m² bakoitzeko...........

2,13

6.2. Irekitzeko aurretiazko gainerako jakinarazpenek edo zinpeko adierazpenek 1,47 euroko tarifa izango dute establezimendu-azaleraren m ² bakoitzeko.

1,47

6.3. 229,98 euroko gutxieneko kuota ezartzen da. Kuota hori ordaindu beharko da, baldin eta aurreko paragrafoak aplikatzearen ondoriozko tributu-kuotak kopuru hori baino txikiagoak badira, edo kuota azaleren arabera lortu ezin bada, baina irekitzeak espedientea izapidetzea eskatu badu.

229,98

6.4. Ireki ondoren instalazio-azalera handitzen duten establezimenduek azalera berriaren eta aurrekoaren arteko aldeari dagozkion eskubideak ordaindu beharko dituzte.

7. artikulua.—Tarifa bereziak

7.1. <A> tarifa berezia

Energia elektrikoaren sozietate edo konpainia ekoizle, transformatzaile edo saltzaileentzat, kilowatt oinarriaren gainean ateratzen direnak finkatzen dira kuota gisa, honako eskala honen arabera:

— 100 kW artekoak

0,41

— 100 kW-tik gora eta 500 kW-ra artekoak

0,38

— 501 kW-tik gora eta 1.000 kW-ra artekoak

0,35

— 1.001 kW-tik gora eta 5.000 kW-ra artekoak

0,29

— 5.001 kW-tik gora eta 10.000 kW-ra artekoak

0,13

— 10.001 kW-tik gora eta 20.000 kW-ra artekoak

0,07

— 20.001 kW-tik gora eta 30.000  kW-ra artekoak

0,04

— 30.001 kW-tik gora eta 40.000 kW-ra artekoak

0,03

— 40.001 kW-tik gora eta 50.000 kW-ra artekoak

0,02

— 50.001 baino gehiago dutenak.

0,01

Instalatutako elementuak transformadore estatikoak direnean udal mugartean dagoen eta irekiera duen beste establezimendu batetik datorren energia eraldatzeko eta saltzeko, aurreko eskalan adierazitako kuotak jarriko dira, % 50eko murrizketarekin.

7.2 <B> tarifa berezia

Gasa ekoizten duten erakundeei, zerbitzu publiko eta partikular gisa bana ditzaten, ekoizpen-modua eta berezko ezaugarriak edozein direla ere, kuota gisa ezartzen zaizkie irekitzearen xede den instalazioan egunero ekoitzitako metro kubikoko gasaren gainean ateratzen diren kuotak, honako eskala honen arabera:

— Egunean 1.000 m³ arte

0,04

— Egunean 1.000 m³-tik gora eta 4.000 m³-ra artekoak

0,04

— Egunean 4.000 m³-tik gora eta 10.000 m³-ra artekoak

0,03

— Egunean 10.000 m³-tik gora eta 20.000 m³-ra artekoak

0,02

— Egunean 20.000 m³-tik gora eta 50.000 m³-ra artekoak

0,02

— Egunean 50.000 m³-tik gora eta 100.000 m³-ra artekoak

0,01

— Egunean 100.000 m³-tik gora eta 200.000 m³-ra artekoak

0,01

— Egunean 200.000 m³ baino gehiago dutenak

0,01

7.3. <C> tarifa berezia

 

Gas, olio edo antzekoen biltegien instalazioak, unitateko ordainduko da.

310,72

 

8. artikulua.—Hobariak

8.1. %50eko hobaria ezarriko da establezimendu edo lokalak beren instalazioa, burutzeko baimenduta egon arren, egokiak ez diren eremuetatik, instalazio horrentzako egokiagotzat hartzen diren eremuetara   lekualdatzeagatik.

8.2. Autoen tailer mekanikoak eta kontzesionarioak bizitzeko aldeetatik herriaren kanpoaldeko aldeetara eramateagatik %90eko hobariak aplikatuko dira, baita ondoren bizilagunentzako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekuz aldatzeagatik ere.

9. artikulua.—Sortzapena eta zergak ordaindu beharra

9.1.- Tasaren sortzapena emango da eta zerga ordaintzeko obligazioa sortzen da zergapeko egitatea eratzen duen udal jarduna hasten denean. Ondore horietarako, jarduna hasitzat joko da aurretiazko jakinarazpena edo irekierarako zinpeko adierazpena edo jarduera sailkatuko lizentzia eskaera Udal Erregistroan aurkezten den egunean bertan.

9.2. Aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztu barik ireki denean, tasaren sortzapena egingo da establezimenduak baldintza exijigarriak betetzen dituen zehazteko udal jarduna hasten denean.

9.3. Zergak ordaintzeko obligazioari, behin hartuta, ez dio eragingo establezimenduaren baldintzak aldatzeak, edo behin lokala irekita, ezta eskatzaileak uko egiteak ere.

10. artikulua. — Adierazpena

10.1. Establezimenduak ireki nahi dituzten pertsonek aurretiazko jakinarazpena edo ardurapeko deklarazioa aurkeztuko dute Erregistro Orokorrean, eta bertan, lokaleko jarduna edo jardunak azalduko dituzte. Horrez gain, tasa likidatzeko balio dezaketen justifikazio agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita indarrean dauden arau-xedapenen arabera, eskaera tramitatzeko beharrezkoak diren bestelako dokumentuak ere.

10.2. Irekiera eskaera egin ondoren, establezimenduko aktibitatea aldatu edo zabalduko balitz, edo establezimenduak proiektatutako baldintzak aldatuko balira, edo hasieran aurreikusitako lokala handituko balitz, aldaketa horiek Udal administrazioari jakinarazi beharko zaizkio.

06.11.- UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGA EGITATEA

1. Artikulua.

Prezio publiko honen zerga egitatea udalaren edozein kirol instalazio erabiltzea edo erabiltzeko aukera izatea da, abonatu gisa edo erabiltzaile huts gisa.

ZERGAK ORDAINDU BEHARRA

2. Artikulua 

Zerga ordaindu beharra, kasuen arabera, une hauexetan hasiko da:

1. Abonatu gisa ematen denean izena, ondoren instalazioak erabiliko dituen ala ez aintzat izan gabe.

2. Instalazioren bat une jakin batean erabiltzeko eskatzen denean, baldin eta, ordenantza honetan ezarritakoa dela bide, erabilera prezioren bat ordaintzearen menpe badago, bai abonatua ez delako, bai berariazko tarifa bat ezarri delako aurretik.

SUBJEKTU PASIBOA

3. Artikulua.

Prezio publiko honen subjektu pasiboak udalaren kirol instalazioak erabiltzen duten pertsona naturalak edo juridikoak dira, edo abonatu gisa izena emanda, instalazioak erabiltzeko aukeraz jabetzen eta kirolak erabiltzen dituztenak.

Subjektu pasiboa adin txikikoa denean, abonatu gisa izena ematean zerga ordaindu beharra dagokio adin txikikoaren gurasoen ahalgoa edo tutoretza duenari, eta zergadunaren ordezkoa izango da. Nolanahi ere, instalazioren bat inoiz erabiltzen denean, prezio publikoren bat ordaindu behar bada, instalazioa erabili duenak ordaindu beharko du.

TARIFAK

4. Artikulua.

Udal zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeagatiko tarifak zerbitzuen katalogoan zehaztu dira.

Familiaren ordainketan izena emateko urtean 26 urtetik beherako seme-alaba guztiak sartzen dira, berdin delarik harpidetza mota edo izaera zein den. Adin hori beteta, familiaren ordainketatik kanpo geldituko dira, urtarrilaren 1etik aurrera, eta norbanakoaren ordainketari dagokion kuota sortuko zaio hala nahi dutenen kasuan.

26 urtetik beherakoen norbanakoaren kuotak izena emango den urtean adin hori dutenen pertsonengan izango du eragina


Honakoek osatzen dute familia unitatea

-Eskatzailea.

-Ezkontidea, baliogabetasun, banaketa edo dibortziorik ez badago, edo ohiko bizilaguna.

-Familia buruaren mende dauden seme-alaba edo asimilatuak, 26 urte betetzen duten urtera arte.

Helbide berean egon behar dute erroldatuta guztiek. Aintzat hartuko dira, epai edo Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan edo organo baliokidean erdietsitako Bitartekaritza Akordio bidez, araututa geratu diren bizikidetza unitateen porrot egoerak

Leioako Udalak ahalmena du sartzeko tarifa bereziak ezartzeko, kirol ekitaldiak, kultura ekitaldiak edo bestelako ekintzak antolatzen direnean; kasu horretan abonatua izateak ez du ahalmenik emango sarrera doan izateko. Tarifa horiek Osoko Bilkuran hartutako erabakiz ezarriko dira, Kontuen Batzorde Bereziak irizpena eman ondoren.

Tasak itzuli ahal izango dira proposamen teknikoren bat egonez gero eta Alkatetzaren dekretu bidez, kasu bakoitzean sor daitezkeen zioak kontuan hartuz.

KUOTAREN HOBARIAK

5. Artikulua.

Abonatuen tasen gainean, honako hobari hauek aplikatuko dira:

A motako hobariak:

Horrelako hobariak abonatuei aplikatuko zaizkie, azken urtean gutxienez udalerrian erroldatuta egon badira.
 

Familia unitate pertsona

<SMI

+20%

 <SMI

+30%

<SMI

+40%

<SMI

+50%

<SMI

+60%

<SMI

+70%

<SMI

+80%

<SMI

+90%

 <SMI

+100%

1

90%

75%

50%

25%

10%

-

-

-

-

2

90%

85%

75%

50%

25%

10%

-

-

-

3

90%

85%

80%

75%

50%

25%

10%

-

-

4

90%

90%

85%

80%

75%

50%

25%

25%

10%

5 o +

95%

90%

90%

85%

80%

75%

50%

50%

25%

(Zenbatekoak automatikoki eguneratuko dira urtero, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa eguneratu ahala.).

Hobari honetarako eskubidea duten eta ikastaro edo jardueraren baten izena ematen duten pertsonen kasuan %50eko kenkarirako eskubidea izango dute ikastaro edo jardueran. kenkari hau behin baino ez zaio aplikatuko jarduera bati.

B motako hobariak:

Hobari hauek gutxienez udalerrian azken sei hilabeteetan erroldaturik dauden abonatuei aplikatuko zaizkie.

-65 urtetik gorako pertsonek, soilik banakako txarteletan, kuotaren % 50eko hobaria izango dute. 65 urteko adina kontuan izango da betetzen diren urteko urtarrilaren 1ean

-26 urtetik beherako pertsonek kuotan %50eko hobaria izango dute, 26 urte betetzen dituzten urtarrilaren batera arte.

C motako hobariak:

Hobari mota hori udalerrian gutxienez sei hilabete erroldatuta daramaten abonatuei aplikatuko zaie eta edozein txartel motari aplikatuko zaio.

- Familia ugaria: Familia ugariaren titulu eguneratua duten abonatuei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie.

- Guraso bakarreko familiak: Guraso bakarrak eta seme-alaba batek edo batzuek osatutako familien kideei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie. Behar diren agiriekin egoera egiaztatzen duten alargun, dibortziatu eta banatuak guraso bakarreko familiatzat hartuko dira.

Hobari mota honek ez du ikastaro edo jardueretan inolako hobarirako eskubiderik ematen.

Udalak edozein momentutan hobaria kalkulatzeko behar den dokumentazio osoa eskatu ahalko du.

Hobariak ez dira metagarriak. Bakar bat hartu ahal da.

Hobari guztiak urtero berrikusiko dira eta ez dira automatikoki berriztatuko.

TARIFEN SORTZAPENA 

6. Artikulua.

Abonatuen kuotak urtarrilaren 1ean sortuko dira eta urte naturalari dagozkio, bazkide gisa alta edo bajak ematen diren kasuetan izan ezik. Tasaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da, bazkide izaerako alta edo baja kasuetan, alta edo baja ematen den datari dagokiona barne. Urteko abonuen baja idatziz aurkeztu beharko da Udalaren kirol instalazioetako jendeaurreko postuetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoetan edo gutuna, e-maila edo faxa bidaliz, ekainaren 25a edo abenduaren 25a baino lehen, hurrengo seihilekoan eragina izan dezan. Torresoloko instalazioetako udako abonuaren kasuan, maiatzaren 25a baino lehen izango da eta hileko abonuen kasuan, bajak eragina izango duen aurreko hilabetearen 25a baino lehen.

Leioako UKIetan jarraitutasunez emandako jardueren kuotak hilero sortuko dira. Tasaren kuotari dagokion zenbatekoa hamabostaldi naturaletan hainbanatuko da, justifikatutako arrazoiengatik (osasunekoak edo lanekoak), jardueren kuotetako alta edo baja eginez gero

Leioako Udalak erabakiko du beharrezkoa den ordainketak banku-helbideratzearen bidez egitea; bai bazkide-kuotari eta baita edozein motatako ikastaro, jarduera, eta, oro har, udalaren kirol-instalazioak erabili edo erreserbatzeari dagozkienak.

UKIetako jarduera edo ikastaroren batean baja eman nahi izanez gero, idatziz adierazi beharko da Udalaren kirol instalazioetako jendeaurreko postuetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoetan, edo postaz, posta elektronikoz zein faxez bidali, bajak ondoreak izango dituen hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen.

Udal Kiroldegietako Instalazioen edozein kuota ez ordaintzeak (abonatua, jarduera, erreserba eta abar) Jarduera edo abonu guztietan baja ematea ekarriko du, ordainketa ezaren aldiaren amaieran. Gainera, ezin izango da ez abonatu gisa alta eman, ez jarduera batean ere izena eman, ordaintzeke dagoena ordaindu arte.

ARAU ROKORRAK

7. Artikulua.

Abonatua izateak ahalmena ematen du udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta bertan aritzeko instalazio bakoitza zabalik dagoen egun eta ordutegi orokorrean.

Aurreko paragrafoan ezarritakoak ez du salbuesten instalazio eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko 4. artikuluan ezarritako tarifa bereziak ordaintzetik.

8. Artikulua.

Kirolei buruzko berariazko ikastaroak edo klaseen kasuan, Leioako Udalak egokitzat hartzen dituen kuotak jarriko ditu, ikastaroen kostuak kontuan izanda.

9. Artikulua.

Leioako Udalak berekin gordetzen du instalazioak edo/eta zerbitzuak alokatzeko eskubidea, baita partikularrekin –pertsona fisikoekin zein juridikoekin- hitzarmenak finkatzeko ere, zertarako eta instalazioren baten ordu jakin baten edo ordu jakin batzuetan erabilera esklusiboki izateko, beti ere ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoa beteta.

10. Artikulua.

Leioako Udalak edozein unetan egokitzat hartzen dituen agiriak eska ditzake abonatuek hobariak, salbuespenak eta, oro har, kuoten murrizpenak izan ditzaten, etekin horiek izateko eskubidea ematen duen ahalmena nahikoa egiaztatuta.

11. Artikulua.

Biztanle erroldatik baja emanez gero, Udal Kirol Instalazioetako abonatu erroldatuaren izaera galduko da, tarifen hurrengo sortzapena egiten denetik aurrera.

Itxaron zerrenda duten jardueretan, tasa izan ala ez, 3 hilabeteko aldi berean %50 baino gehiago ez bada joaten, Leioako IDMak baja eman ahal izango die.

Ondorio horrek ez du eraginik izanen salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direnean, baldin eta gertatutakoak eta behar bezala justifikatuak badira, betiere proposamen teknikoaren bidez eta alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsita.

Pertsona batek, aldez aurretik deuseztatu gabe, kontsumitu gabeko 3 erreserba egiten baditu, instalaziora joan gabe zigorturik ahal izango da hurrengo 15 egunetan

12. Artikulua.

Foru Arauarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko martxoaren 10eko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, Leioako Udalak kolektiboki jakinarazi ahal ditu urteko kuoten kitapenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez.

ARAU HAUSTEAK ETA ZERGA ZIGORRAK

13. Artikulua.

Zerga arau-hausteei eta zigorrei dagokienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-zigorrei buruzko Araudian, uztailaren 21eko 100/2005 Dekretuan, jasotako arauak aplikatuko dira.

 
06.13.- UR HARTUNEAREN KONEXIOA EGITEKO ZERBITZUAREN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko tarifa

Konturako ematea, baimena jasotzen den unean ... ………

330,15

Hala ere, behin-betiko likidazioa handiagoa izan daiteke, Udal Bulego Teknikoak instalazioaren kostuari buruz egindako txosteenaren arabera instalazioaren kostua hasierako zenbatekoa-baino handiagoa gertztzen denean.

 
06.14.- KULTURA ETA GAZTERIA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua

Udal hau, Lurralde Historikoko Toki Ogasunen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauarekin eta abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauarekin ados, Eranskinean jasotzen diren zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteatatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu, Ordenantza honetako terminoetan, aipatutako foru arauak honen parte direlarik.

2. artikulua

Ordenantza udalerri osoan aplikatzen da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua

Zerga egitatea Udal Administrazioak egiazko zerbitzua ematea edo jarduera egitea da, bai horretarako premiatua izan delako, bai partikularren ekintzek edo ez-egiteek horrela eragin duelako.

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

Subjektu pasiboak, zergapeko gisa, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak dira, zerbitzuak edo jarduerak eskatzen badituzte edo haien ondorioz, eraginpeko edo onuradun suertatzen badira.

5. artikulua

Ordenantza honek arautzen dituen tasak ordaintzeko betebeharra dute Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak emandako zerbitzu edo jardueren onuradunek eta aipatutako arloak antolatutako ekitaldietara bertaratzen direnek, tasa hau ordaintzea eskatzen denean

ZERGA OINARRIA

6. artikulua

Zerga oinarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza da, dagokion tarifak markatzen dituen terminoetan.

KUOTA

7. artikulua

Kuotaren zenbatekoa aurreko artikulutik sortutako oinarriari dagokion tarifa aplikatuz zehaztuko da.

MURRIZKETAK

8 artikulua

Tarifen % 100eko murrizketa izango dute Leioako ikastetxeetako ikasleek, baldin eta Leioako Udalaren Hezkuntza arloak antolatutako arte eszenikoetako, musikako eta zinemako ikuskizunetara joaten badira ere aldez aurretik arlo horretan izena emenda badute.

SORTZAPENA

9. artikulua

Tasa zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzapena egiten da.

LIKIDAZIOA ETA SARRERA 

10. artikulua

Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzeko dagokion likidazioa egingo du, likidatutako zenbatekoaren sarrera eskudirutan eginez, Tarifetan jasotako ordainarazpen bakoitzaren arau partikularren arabera.
 

 
06.15.- EUSKARA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko tarifa

Taillerrak euskaraz................................................

0,71 €/ordua

Egun osoko txangoa:

3,13 €

 
06.16.- ARTAZA JAUREGIAN EZKONTZA ZIBILAK EGITEAGATIKO ZERBITZUGINTZAREN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGA EGITATEA

1. artikulua

Tasa honen xedea izango dira Aratza Jauregian egingo diren ezkontza zibilen inguruko jarduketak, besteak beste:

  1. Udal sailak ekintza antolatzea
  2. Artatza Jauregia ekintza horretarako erabiltzea.
  3. Aurrekoekin lotutako beste batzuk.
  4. Apirilaren 30eko 987/2015 Dekretuan onartutako arauen arabera baimenduko ditu Leioako Alkatetzak ezkontza zibilak.

SUBJEKTU PASIBOA

2. artikulua

Ordenantza honen bidez arautu den tasa ordaindu behar dute zerbitzuaren onuradunek, eta onuradunak dira, ondore horretarako, ezkontideak, eta horien betebeharra sorospidetzakoa izango da.

2022ko tarifa

3. artikulua

Ordenantza honetan araututako zerbitzua emateagatik, tarifa hauek ordaindu beharko dira:

  1. Ezkongaietako bat Leioako bizilaguna bada edo gutxienez 10 urtez udalerriko bizilaguna izan bada eta eskaera egin aurreko 4 urteetan baja hartu badu.

 

132,88

  1.  Leioako udalerrian erroldatuta ez dauden baina udalerrian etxebizitza baten jabe diren ezkongaientzat, edo Leioan dagoen merkataritza negozio edo enpresa baten titular direnentzat, Leioan dagoen enpresa, saltoki eta abarretan lan-kontratua dutenentzat edo ezkontzako oturuntza Leioako jatetxe batean egiten dutenentzat

 

208,51

SORTZAPENA

4. artikulua

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzeko betebeharra ezkontza egin baino hilabete lehenago sortzen da: orduan, Udalak emango duen arauzko inprimakian autolikidazioa egingo da, egun horretan indarrean dauden tarifekin

Tasa epe horretan ordaintzen ez bada, zerbitzuari uko egiten zaiola ulertuko da.

 

 

06.17.- ANIMALIAK BILTZEKO ZERBITZUA ETA TXAKURREN ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko tarifa

1.  Animaliak hartzea.

a) Animalia eramatea zerbitzuak egin duelako edo Udaltzaingoak, Ertzaintzak edo auzotarrek ohartarazi dutelako.

27.30

b) Jabeen erkidegoek katuak gune pribatuetatik eramatea:

 

Katu bakoitzeko          

15.17

c) Jabeak edo hark eskuordetutako pertsonak eutanasia egiteko emandako animalia eramatea edo, bestela, bere adinagatik, izaeragatik, patologiagatik, ohitura desegokiengatik eta abarrengatik txakurren udal zerbitzuak lagaezintzat jotzen duen eta, ondorioz, eutanasia egingo zaion animalia hartzea. Hartzen den unean, jabeak edo hark eskuordetutako pertsonak eutanasia egiteko baimena sinatu beharko du, bai eta ondoren errausteko ere.

106.16

2. Txakurren aterpetxea

Gutxienez egun bateko egonaldia egingo da aterpetxean (sarrera kudeatzea: fitxa, argazkiak ateratzea, albaitaritza-kontrola, etab.). 24 ordu gehiago egiten diren bakoitzean, egun bat gehiago kobratuko da.

Txakurren aterpetxean egondako egun bakoitzeko

12.13

3. Mikrotxipa ipintzea.

Jarritako mikrotxip bakoitzeko      

42.46

4. Animaliak adopziorako lagatzea

Animaliak adoptatu ahal izateko, txakurren udal zerbitzuak txertoa osorik jarri beharko du aldez aurretik. Antzutzea, aukerakoa, berariaz baimenduko du animalia adoptatzen duen pertsonak.

a). Txakur antzutua adoptatzea 

63,69

b). Katu antzutua adoptatzea

16,18
c). Une bakoitzean indarrean dagoen administrazio-araudiaren arabera arriskutsua izan daitekeen animalia bat adoptatzen duten pertsonek txakur antzutua adoptatzeagatiko tasatik salbuesteko eskubidea izango dute.
d). Antzututako katuen tasan salbuespenerako eskubidea izango dute bularreko katuentzako abegi etxeen programaren baitan aldi baterako katu bat hartu eta, horren ostean, adoptatzeko erabakia hartu dutenek.
e). Txakurrak edo katuak adoptatzeko tasan salbuespenerako eskubidea izango dute aurreko jabeengandik tratu txarrak jaso dituen, larriki gaixo dagoen edo oso zaharra den animalia horietako bat adoptatzen dutenek. Animaliak jasotzeko udal zerbitzuko albaitariaren txostenaren bidez egiaztatu behar dira egoera horiek.

5. Jakinarazpena.

Animalien jabeei jakinarazpen fede-emailea egitea. Burofaxa bidaltzea       

12,13

6Maskotak behin eta berriz eramateagatik, urte natural bakoitzeko bigarren alditik aurrera….      

62,68

 

06.18.- IRAKASKUNTZA BEREZIENGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak
 

Udalekuak. UDATXIKI

Uztailaren 1etik 31ra bitarteko udalekua 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.

Hamabostaldirako edo hilabete osorako matrikula egiteko aukera.

Eguerdiko zerbitzua aukerakoa da, eta aparteko tasa bati dagokio; hau da, zerbitzu hori aukeratzen duenak bi tasa ordaintzen ditu, bata jardueren zerbitzuagatik eta bestea eguerdiko zerbitzuagatik.

Hainbat matrikula modalitate daude: oinarrizko errentei dagozkienak (DSBE jasotzen dutenak) eta UDATXIKIn izena emanda bi haur dituzten familientzat % 10eko deskontua dutenak.

Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:

MATRIKULA MOTA

2022ko Tarifa

a) ERROLDATUAK  

Arrunta: hilabete osoa

152,86

Arrunta: hamabostaldia

76,43

Arrunta: bi haur eta hilabete osoa, haur bakoitzeko

137,58

Arrunta: bi haur eta hamabostaldia, haur bakoitzeko

68,79

DSBE- hilabete osoa

76,43

DSBE- hamabostaldia

38,22

DSBE- bi haur eta hilabete osoa, haur bakoitzeko

68,79

DSBE- bi haur eta hamabostaldia, haur bakoitzeko

38,22

Eguerdiko zerbitzua: bazkaria eta siesta hilabete osoan

74,31

Eguerdiko zerbitzua: bazkaria eta siesta hamabostaldian

37,16

b) PERSONAS NO EMPADRONADAS
Hilabete osoa                       262,90
Hamabostaldia                       131,45
 
06.19.- KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

 

Harat-honat eta identifikaturik gabe edo osasun arauak bete gabe dabiltzan animaliak batu egingo direla dioen 6/93 Legearekin lotuta, kontrolik gabeko ganadua biltzeagatiko tasa ezartzen du LEIOAko Udalak, ordenantza fiskal honen preskripzioekin ados eta honako lege hauek diotenarekin bat: Konstituzioaren 133.2 eta 142 artikuluak; apirilaren 2ko 7/85 legeko, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, 106. artikulua; martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren, Tokiko Ogasunak arautzen dituena, eta martxoaren 10eko 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorra, uztailaren 13ko 25/98 Legeak dioenarekin bat etorriz, Tasen Legezko  Erregimen aldatzen duena.

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzeko Foru Arauak aurreikusitakoarekin ados, kontrolik gabeko ganadua batzeagatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu. Aplikagarria izango da udalerritik harat-honat identifikaziorik gabe edo indarrean dauden osasun arauak bete gabe dabilen ganaduarentzat.

2. artikulua

Ordenantza udalerriko lurralde osoan aplikatuko da.

ZERGAPEKO EGITATEA 

3. artikulua

Udalerritik ganadua aske eta identifikazio eta kontrol barik badabil, edota identifikazio ofiziala eraman arren, une horretan indarrean dauden osasun arauak betetzen ez baditu, Udalak bildu egingo ditu ganadu buruak, bai biltzeko eskatu zaiolako, bai kontrolik gabeko ganaduaren arduradunen egite edo ez-egiteek zeharka horretara bultzatu dutelako. Ganadu buruon biltze hori izango da, beraz, zergapeko egitatea.

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1. Zergadun gisa, subjektu pasibotzat hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, baldin eta udalerrian dabiltzan kontrolik gabeko ganadua biltzeko zerbitzuko onuradunak edo zerbitzu horrek ukiturikoak badira. 

2. Kontrolik gabeko ganadua biltzeagatik ezarritako tasetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira aipatutako ganadu buruen jabeak. Horiek dagozkien onuradunei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

5. artikulua

Partikularren egite edo ez-egiteengatik kontrolik gabeko ganadua bildu beharra gertatzen bada, partikular horiexek ordaindu beharko dituzte tasak.

SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

6. artikulua
    
Salbuespenak edo beste hobari fiskal batzuk onartzeko, aplikazio orokorreko xedapenetan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

ZERGA-OINARRIA

7. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean, bildutako buru bakoitza hartuko da zerga-oinarritzat, eranskinean aipatutakoari jarraiturik.

KUOTA

8. artikulua

1. Eranskinean ezarritakoari jarraiturik onetsitako tarifak batu eta hortik ateratzen den zenbatekoa izango da zerga kuota.

2. Kontrolik gabeko ganadua biltzeko, udal jabari publikoa apurtu edo hondatu behar denean, onuradunak berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta aurretiaz zenbateko horren gordailua egin beharko du. Horrek, ordea, ez dio kenduko dagokion tasa ordaindu beharra.

3. Kalteak konpondu ezin badira, Udalari kalte-ordaina eman beharko dio, apurtutako ondasunen balioaren edo kaltetutakoen narriaduraren zenbateko bera, hain zuzen ere.

Udalak ezin izango ditu barkatu, ez osorik ez zatika, aurreko ataletan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzultzeak. 

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA.

9. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean sortuko da tasa.

LIKIDAZIOAK ETA DIRUA SARTZEA

10. artikulua.-

Udalak kontzeptu bakoitzari dagokion likidazioa egingo du eta likidatutako zenbatekoa eskudirutan sartu beharko da, Eranskinean ordainarazpen bakoitzerako ezartzen diren arau bereziei jarraiturik. 
 

ERANSKINA

KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAREN KOSTUA

Langileen gastuak:

            Pertsona eta ordu bakoitzeko...................

15.33

Lekualdatzeak:

            Kilometro bakoitzeko...............................

0.25

Materiala:

            (dardoak, xiringak)...................................

78,70

Ganaduaren mantenua:

Abere larria:

      — 1. burua.....................................................

31,69 euro/

eguneko

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

8,18 euro/

eguneko/

abelburuko

Abere xehea:

      — 1. burua.....................................................

18,40 euro/

eguneko

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

5,11 euro/

eguneko/

abelburo

 

 

06.20.- TGIZARTE-LARRIALDI EGOERETARAKO ABEGI ETXEAK ERABILTZEKO ARAUTZEN DUEN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Gizarte-larrialdi egoeretarako abegi-etxeak erabiltzeagatiko tasa ezarri eta eskatzen du Uda-lak, Ordenantza honetan jasotako baldintzetan. Udalak halaxe egiten du, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauarekin bat eginda.

2. artikulua

Udal mugarte osoan aplikatzekoa da Orde-nantza hau.

ZERGA-EGITATEA

3. artikulua

Ordainarazpen edo tasa honen xedea da Leioako Udalak aldi zehatz batean zehar kudea-tutako gizarte-larrialdi egoeretarako abegi-etxe baten lagapena, erabilera eta aprobetxamendua.

SUBJEKTU PASIBOA

Zerga-egitatearen subjektu pasiboa da pisua eskatu, eta berau esleitzen zaion pertsona fisikoa. Esleipendun horrek sinatuko du gizarte-larrialdi-etarako abegi-etxearen lagapen-akordioa.

Ordainketa ere esleipenduna egin beharko du, eta, gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a)    Adin nagusikoa izatea, eta eguneroko bizitzan autonomiaz jardutea.

b)    Bizilekua eta errolda Leioako udalerrian eduki izana, gutxienez, eskabidea aurkeztu aurreko 4 hilabeteetan zehar. Salbuespena: adingabeak, edota mendekotasun-aitorpena zein % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonak baditu eskatzaileak bere kargu, ez zaio antzinatasunik eskatuko.

c)    Eskabidea eragin zuen egintza gertatu zen unean ez edukitzea 12.000 €-tik gorako ondare higigarri edo higiezina (15.000 €, pentsiodunen kasuan). Konputu horre-tatik kanpo geratuko dira ohiko bizilekua, garaje-partzela bat eta trasteleku bat (horrelakorik balego), bai ohiko etxebi-zitzaren eraikinean bertan daudenak, bai handik hurbil dagoen beste etxe batean daudenak.

d)    Pertsonak edo familia-unitateak, baldin eta haien hileko diru-sarrera garbiek ez badute gainditzen izaera orokorrarekin dagokien diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) zenbatekoaren % 175. Diru-sarrerak bermatzeko errenta arautzen duen maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 3. kapituluan aurreikusitakoa aplikatuko da diru-sarrera horiek konpu-tatzerakoan.

e)    Pentsio publikoak jasotzen dituzten pertsonak edo familia-unitateak, baldin eta haien hileko diru-sarrera garbiek ez badute gainditzen izaera orokorrarekin legokiekeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren pentsio-osagarri modalitate-aren zenbatekoaren % 175.

f)    Bizileku egokirik ez izatea, dela ezusteko arrazoiengatik, dela artikulu honetako 2 f) puntuan adierazitako gizarte- edo familia-arrazoiengatik.

g)    Familia-unitatearen beharrizanei erantzu-teko moduko beste etxebizitzarik ez izatea.

h)    Iraungita ez dauden udal-zerga eta -tasak ordainduta izatea ; edota, gizarte-premia edo gizarte-larrialdiengatik jasotako diru-laguntzak jaso badira, horiek zurituta edota itzulita izatea (ez bada dagokion udal arloak likidazio-plana egin duela ordaindu gabeko zorrei aurre egiteko, eta onetsitako epeetatik 3, gutxienez, ordaindu direla). Salbuespenez, adingabeak, edota mende-kotasun-aitorpena zein % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonak badituzte familia-unitateek beren kargu, ez zaie eskatuko a) eta b) ataletan aipatutako lehen hiru epeak ordainduta dituztela egiaztatzea —baldin eta zor dituzten tasak eta zergak, edota erantzuteko dauden beharrizanak, aipa-tutako kolektibo horiei eragiten badiete

KARGAREN OINARRIA

5. artikulua.

Hauxe izango da kargaren oinarria:

1. Larrialdietarako pisua familia-unitate batek okupatzen badu, hileko haien diru-sarreren % 30.

2. Larrialdietarako pisuaren okupazio partziala egiten badu kide bakarreko familia-unitate batek edo batzuek (hau da, gela baten erabilera pribatiboa eta etxebizitzaren elementu komunen aprobetxamendua egiten badute), kide bakoitzaren hileko diru-sarreren % 10.

3. Larrialdietarako pisua familia-unitate bik okupatzen badute aldi berean, bakoitzak hileko bere diru-sarreren % 15.

ZERGA ORDAINTZEKO OBLIGAZIOA

6. artikulua.

Zerga ordaintzeko obligazioa jaioko da gizarte-larrialdirako pisua esleitu eta lagatzen denean.

Etxebizitzan egoteko epea lau hilabetekoa izango da, eta beste lau hilabetez luzatu ahalko da.

Sortutako tasez gain, higiezinari edota bertako higigarriei eragindako kalte guztien erantzule izango dira subjektu pasiboak.

Gizarte-larrialdietarako abegi-etxearen lagapena besterenezina da, hau da, onuradunek ezingo dizkiete beren eskubideak hirugarrenei laga.

ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

Tasa honen zerga-oinarria izango da gizarte-larrialdietarako abegi-etxerako sarbidea eskatzen duten norbanakoen edo familia-unitateen hilabeteko diru-sarreren zenbatekoa.

KUOTA

8. artikulua.

Zerga-kuota, gehienez ere, hilabeteko diru-sarreren % 30 izango da. Edozelan ere, harrera eskatzen duen familia-unitatearen diru-sarrerek ezingo dute gainditu DSBEren % 175.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

Gizarte-larrialdietarako pisua lagatzeagatiko tasa hilero ordainduko da, eta hil bakoitzeko lehen egunean sortuko da hura ordaintzeko obligazioa. Bestalde, ordainketa egin beharko da sortzapen-dataren hurrengo bost laneguneko epean.

Ordainketak ez badira Udalak finkatutako epeetan egiten, premiamendu-bidera joko da berehala.

Udal Diruzaintzan ordainduko dira tasak, edota subjektu pasiboei adierazten zaien tokian.

ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

10. artikulua

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, honako hauek aplikatuko dira: batetik, Kudeaketari, Zerga-bilketari eta Ikuskapenari buruzko Udal Ordenantza; eta bestetik, etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta larrialdi-egoeretarako Leioako Udalaren abegi-etxeen araudia.

06.21.- ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, Leioako udalerrian etxez etxeko laguntza-zerbitzua emateagatiko tasak ezarri eta eskatu ditu, Ordenantza honetan ezarritakoari jarraiki.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA-EGITATEA

3. artikulua.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu soziala, integrala, balio anitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko jarduerak egiteko beren kasa baliatzeko arazoak dituzten familia edota pertsonentzat da, eta beren bizi-kalitatea hobetzeko helburua du, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia edota birgaitze programa aplikatuta, eginkizun nagusiak etxeko laguntza eta norbere zainketa izango direla, pertsonek etxean jarraitu dezaten lagunduz

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

Zerbitzua eskatu edo horren onuradun gertatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak zein zergei buruzko foru arau orokorrak aipatutako erakundeak dira subjektu pasiboak, zergadun gisa.

5. artikulua

Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte etxean laguntzeko zerbitzuaz onuradun direnek.

ZERGA-OINARRIA ETA ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK

6. artikulua

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) erabiltzaileek, oro har, jasotzen duten zerbitzua finantzatzen lagunduko dute, familia-unitateak dituen baliabide ekonomikoen arabera. Dena den, muga zerbitzuaren egiazko kostua izango da. 

Tasaren zerga-oinarria honako formularen arabera kalkulatuko da:

FAMILIA-UNITATEAREN URTEKO DIRU-SARRERAK = (pentsio, lan, errenta, lanbide- edo enpresa-jardueren etekin, kapital higigarri ala higiezinaren etekin, ohiko etxebizitzaren gainean alderantzikako hipotekaren kuota eta familia-unitateak duen bestelakoarengatik diru-sarrera guztien batura) + (Ondasun higigarri eta higiezinen batura (katastro-balioa) – 4 aldiz indarreko urteko LGS)

Familia-unitatearen hileko ekarpen ekonomikoa ez da inolaz ere Udalari zerbitzua eskaintzen dion enpresak fakturatutako ordu baten kostua baino txikiagoa izango. Diru-sarrerak kalkulatzeko eta familia-unitatearen kideak zehazteko, hori pertsona onuradunak, ezkontideak eta ezkontidearen pareko bestelako harreman-formula iraunkorrak osatuko dute, 18 urteko seme-alaba adingabe ez-emantzipatuekin edo adin nagusikoak izanda, desgaitasuna onartua dutenekin batera. Azkeneko kasuan, ekonomikoki familia-unitatearen mende egon beharko dute.

Ondore guztietarako ohiko etxebizitza salbuetsia dago. Ohiko etxebizitzatzat joko da zerbitzuaren onuraduna erroldatua dagoen hura. 

Ohiko etxebizitzatik at, ondasun higiezinak balioztatzeari dagokionez, horien katastro-balioa kontuan hartuko da.

Osasun-arazoak direla-eta edota arreta eta zaintza hobeak jasotzeko, onuradunak senitarteko baten etxera joan behar badu, betiere gertaera hori behar bezala egiaztatuz gero, ohiko egoitza zenaren etxebizitzaren katastro-balioa ez da zenbatuko (bai zenbatuko dira, ordea, hortik lor daitezkeen etekinak, hala baleude).

Era berean, onuradunak etxebizitza merkeagoa alokatu behar duenean eta, ondorioz, behar hori modu egokian egiaztatzen duenean, hileko diru-sarrera bezala zenbatuko da ohiko etxebizitzaren alokairutik eta etxebizitza berriaren alokairutik datozen etekinen arteko desberdintasuna, hala balego. Kasu honetan, alokairuarengatik kengarriak ez dira aplikatuko eta ohiko egoitza zenaren etxebizitzaren katastro-balioa ez da zenbatuko.

Errentan edo familia unitateko pertsona kopuruan aldaketarik egotekotan edo banakako ekarpena ezartzean eraginik izan dezakeen beste edozein inguruabar aldatzekotan, zerbitzuaren onuradunek 15 eguneko epea izango dute udalari jakinarazteko, aldaketa egon denetik aurrera zenbatzen hasita.

Urtero Udaleko Gizarte Zerbitzuek zerbitzu-onuradunen egoera ekonomikoa ikuskatuko dute, kuota jarduneko ekitaldiko egoera ekonomikora eguneratzeko.

Familia-unitatearen gaitasun ekonomikoa egiaztatzeari begira, azkeneko bi urteetan ondare-aldaketak aztertuko dira.

KUOTA

7. artikulua.

Kuota zehazteko hurrengo formula aplikatuko da:

KUOTA = Zerga-oinarria x 1, n
Non n den = zerbitzuko hileko ordu kopurua

Eskatzaileak ordaindu behar duen kuota kalkulatzeko bere eta familia-unitatearen egoera ekonomikoari buruz ezinbesteko dokumentazioa ez badu aurkezten, zerbitzuaren kostu osoa ordaindu beharko du.

SORTZAPENA

8. artikulua.

Tasa sortu eta zergak ordaintzeko betebeharra eratuko da zerga-egitatea osatzen duen udal-zerbitzua emateari ekiten zaionean.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

9. artikulua.

Arau harmonizatuaren arabera, Leioako Udalean etxez etxeko laguntza-zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko baldintza teknikoen pleguak 8.2.C klausula xedatutakoaren babesean, adjudikaziodunak atxikitzen zaizkion jardueretarako titulazio egokiarekin administrazio-langileak izango ditu eta hurrengo zereginak hartuko dituzte berengan:

- Etxeetan laguntza-zerbitzua eta atseden-zerbitzua eskaintzean hileko orduak kontrolatu eta jarraitzea.

- Zerbitzuaren erabiltzaileentzat ordainagiriak kudeatu eta kobratzea.

- Eskainitako etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren orduengatik fakturak egin eta bidaltzea.

- Beste edozein administrazio-zeregin, zerbitzua ezin hobeki funtzionatzeko beharrezkoa izanez gero.

Datuetan gezurra esan edo daturik ezkutatzen bada, eskabidea artxibatu edo zerbitzua amaituko da, jadanik zerbitzua ematen hasi bada. Gainera, horrek ez dio inolako kalterik eragingo gertakari horietatik erator litezkeen erantzukizunei.

ZERBITZUA ETEN ETA AMAITZEA

10. artikulua.

Honako arrazoi hauengatik etengo da etxez etxeko laguntza-zerbitzua aldi batez:

1. Zerbitzuaren titularra ospitaleratzea edo aldi baterako egoitza-zentroan sartzea. Halakoetan, zerbitzua familia-unitateko gainerako onuradunei eskaintzen jarrai dakieke, gizarte-langile arduradunak zehaztutako funtzio eta intentsitateari jarraiki. Dena den, egoera hori gehienez hiru hilabetetan zehar luzatuko da. Denboraldia zabal daiteke egoera berezietan, balioztapen teknikoaren arabera.

2. Titularra ohiko etxebizitzatik kanpo egotea, urtebeteko zenbaketan hiru hilabetetik gorako epean.

3. Onuradunak araudi honetan xedatutako eskakizunak ez betetzea.

4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua eman behar duten langileek arrisku fisikoa edo psikikoa izatea.

Zerbitzuaren titularrak, senitartekoek edo legezko ordezkariek Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailari jakinaraziko diote aldi baterako etenaldia, arrazoia aurreko paragrafoan xedatutakoaren bat bada. Zerbitzua aldi batez eteten denean, betiere hiru hilabetetik behera, zerbitzuaren titularrak hileko kuota ordaintzen jarraituko du.

Honako arrazoi hauengatik amaituko da etxez etxeko laguntza zerbitzua:

1. Titularra bere etxebizitzan hiru hilabetetik gora ez egotea eta denboraldi hori igarotakoan zerbitzuari berriz ez eustea (salbuespenezko kasuetan izan ezik).

2. Titularrak ala borondatezko edota legezko ordezkariak uko egitea.

3. Heriotza.

4. Onuraduna beste udalerri batera aldatzea.

5. Zerbitzua ematea eragin zuen beharrizanaren arrazoia desagertzea.

6. Zerbitzua emateko kontuan hartu diren datuetan zerbait ezkutatu dela edo gezurren bat esan dela antzematea.

7. Zerbitzua jasotzeko eskatutako betekizunen bat galtzea.

8. Gizarte- eta ekonomia-egoeraren aldaketei buruzko argibideak egutegiko 15 eguneko epean ez aurkeztea.

9. Zerbitzuaren onuradunak betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.

10. Zerbitzua ematen duten langileei eraso fisiko edo psikologikoa eragitea.

11. Arrazoirik gabe, jarraian zerbitzuaren ondoz ondoko hiru ordainagiri (3) ordaintzean atzeratzea.

12. Familia-unitatea eratzen duten pertsonak gizarte-laneko teknikariarekin edo zerbitzua ematen duten langileekin lankidetzan ez aritzea, gizarte-laneko zerbitzu teknikoek egoera ebaluatu ondoren.

13. Zerbitzua ematea ezinezko egiten duten bestelako arrazoi larriengatik.

KUOTAN HOBARIAK ETA MURRIZKETAK

11. artikulua

Diru-sarrerak kalkulatzeko, hurrengo kengarriak kontuan hartuko dira:

a)    Aniztasun funtzionala duten pertsonak, ziurtagiriak % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-maila onartzen badie eta mendekotasun handiko II. eta III. mailan balioztatuak dauden pertsonak: pertsonako 1.440 euro urtean.

Kontzeptu honengatik gehienez urtean 2.880 euro kenduko dira.

b)    Ohiko etxebizitza erosteko eskatutako kredituen interesak eta amortizazioa edo alokairuko gastuak urtean gehienez 1.440 eurora arte.

Familia-unitate bakoitzean egin daitekeen gehieneko kenketa 2.880 eurokoa izango da urtean.

Kengarriak familia-unitatearen urteko diru-sarrerei aplikatuko zaizkie.

c) Pertsona bat gizarte-kalteberaren egoera berezian egongo da, urteko diru-sarrerak 9.196,60 euro edo hortik beherakoak direnean.

Gizarte-kalteberaren egoera berezian daudelako, pertsonek babes berezia behar badute, udaleko gizarte-zerbitzuek jakinarazi ostean, Alkatetzak ekarpena zati batean edo erabat murriztea aitor dezake.

Aurreko paragrafoan aipatutako ustezkoan izan ezik, kuota ordaintzen ez bada, zerbitzua amaitutzat joko da.

06.22.- GARRAIO PUBLIKO KOLEKTIBOA ARAUTZEN DUEN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2022ko TARIFA

ZERGAPEKO EGITATEA.

1. artikulua

Zergapetzen den egitatea hiriko garraio publiko kolektiboaren zerbitzua ematea izango da. 

SUBJEKTU PASIBOAK.

2. artikulua

Tasaren subjektu pasiboak dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisikoak nahiz juridikoak eta entitateak, betiere Ordenantza honek araututako Udal Zerbitzuaren prestazioa eskatu badute edo horren onuradun badira.

ZERGA OINARRIA

3. artikulua

Zerga Oinarria Zerbitzuaren kostu erreala edo aurreikusitakoa da, aintzat hartuta zerbitzuaren edo jardueraren kostu osoa osatzen duten zuzeneko eta zeharkako gastuak, barne daudela finantza gastuak, ibilgetuaren amortizazioa eta, hala badagokio, tasa duen zerbitzuaren edo jardueraren arrazoizko garapenaren mantenimendua bermatzeko behar direnak.

ZERGA-KUOTA

4. artikulua

Ordenantza honek araututako zerbitzuak edo jarduerak emateko zerga-kuotak honako hauek dira:
Leioabus-hiri garraio kolektiboaren zerbitzu publikoak emateagatik

Zerbitzu edo jarduera mota

Kuota

a. Txartel arrunta bidaiako

1,00 €

b. Barik txartelaren tituluak

*

- Creditrans arrunta:

0,60 €

- Creditrans FN 20: 

0,48

- Creditrans FN 50

0,30 €

 

(*) Gainerako txartelak (Gizatrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro (familia ugarikoak barne) eta BBC txartela, Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoaren barruan dagoena, Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argiataratzen duenari atxikiko zaie. Hori guztia Leioako Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko hitzarmena (2018ko irailaren 3koa) betez. Hitzarmena, Leioan, hiri barruko garraio kolektiboaren zerbitzu erregular eta iraunkorrean kontakturik gabeko Barik txartela eta txartelean bertan sartuta dauden beste txartelak jartzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko da.

Zerbitzua doakoa izango da sei (6) urtez azpiko haurrentzat.

Alkatetzaren ebazpen bidez, proposamen teknikoari jarraituz, zerbitzuaren doakotasuna xedatu ahal izango da, gehienez ere, urtean 20 egunez, mugikortasunaren astearekin batera edo ingurumenarekin, mugikortasun iraunkorrarekin edo interes orokorreko beste kanpaina edo ekintza batzuekin batera.

Horien guztien tarifak, modalitate guztietan, urtero ezarriko ditu Bizkaiko Garraio Partzuergoak.

ZERGA-KUOTA

5. artikulua.

Sortu egiten da tasa, eta zerga ordaintzeko beharra sortzen da zerga-oinarria den zerbitzua ematen hastean. Ondore horietarako, zerbitzua ematen hasi dela ulertuko da berau eskatzen den datan.

KUDEAKETA, TERMINOAK ETA ORDAINTZEKO ERAK

6. artikulua.

Tasaren likidazioa eta ordainketa zerbitzua ematearekin batera egingo dira. Dena dela, administrazioak likidatu eta ordaintzea eskatu ahal izango du eskabidea erregistratzearekin bat.

7. artikulua

Likidazioa eta zerga-bilketa garraio zerbitzuaren operadorearen eta/edo Garraio Partzuergoaren kontura izango dira aldian behingo txartelerako eta Barik tituluetarako, hurrenez hurren.

Aurrez aipatutako Leioako Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko hitzarmena betez, azken horren Kudeaketako Zuzendaritzak izango du eskumena akordioak, hitzarmena eta kontratuak negoziatu, tramitatu, esleitu eta formalizatzeko –garraio zerbitzuko operadorearekin sinatu behar dena barne-, baita neurriak hartu eta egokitzapenak zein ekipamenduak egiteko ere, Barik txartela egoki ezarri, kudeatu eta ustiatu dadin.

Geroago, erabakiko den aldizkakotasunarekin, Udal Aurrekontu Orokorraren diru-sarreren egoerari dagokion aurrekontu-aplikazioan likidatu, onartu eta sartuko dira diru-sarrerak, hain zuzen ere, Leioabus-Hiri Garraio Kolektiboaren Zerbitzua emateagatiko tasaren ondorio direnak.

8.artikulua

Ordenantza honetan xedatuta ez dagoenari Kudeaketa, Diru-bilketa eta Ikusketari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko zaio.

08.- HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK UDALERRIKO BIDE PUBLIKOETAKO LURZORUAREN, ZORUPEAREN ETA HEGALDURAREN BAKARREKO ERABILEREAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN UDAL ZERGA FISKALA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1. Udal honek Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

2. Adierazi diren ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat hartuko dira:

a) Energia elektrikoa, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

b) Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia erabilita egindako udalerriko bide publikoetako lurzoruan, zorupean edo lur-gainean instalatutako telekomunikazio sare publikoak osorik edo zati batez erabiltzen badituzte, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.

c) Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen hoditeriek, hariek eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, hegaldura edo zorupea atzematen badute.

3. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.

2. Zenbatzeko araubide aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiten diren sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko edo haiekin sartzeko edo konektatzeko eskubideen titular direnei.

3. Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasa zenbatzeko araubide berezi honetan.

4. Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean Tokiko Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauak ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez ditu ordaindu beharko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak. 

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.

2.Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak, oro har aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira.

ZERGA OINARRIA

6. artikulua.

1. Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.

2. Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.

3. Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuek kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez gainontzekoen kontura kobratutako partida edo kopuruak ere, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.

4. Zerbitzuak hornitzeko besteren baten sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

5. Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 112. artikuluan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz

KUOTA

7. artikulua.

1. Zerga kuota %1,5ekoa izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.

2. Aprobetxamendu bereziak Udalaren herri jabaria suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak hura berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri behar du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.

Kalteak konponezinak badira, Udalak ezabatu edo narriatutako ondasunen balioaren zenbatekoa jasoko du kalte-ordain gisa.

Kalteak konponezinak badira, Udalak ezabatu edo narriatutako ondasunen balioaren zenbatekoa jasoko du kalte-ordain gisa.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

8. artikulua.


1.Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.

2.Subjektu pasiboari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

LIKIDAZIOA ETA SARRERA

9. artikulua.

Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoa ordaindu beharko da.

TASEN KUDEAKETA

10. artikulua.

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari.  Aitorpen horrekin batera enpresaren kontabilitatearen laburpena eta Udal Administrazioak eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

11. artikulua.

1.Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira. Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio.  Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.

2. Behin-behineko likidazioa, nolanahi ere, behin betikoa bihurtuko da aurreko artikuluan aipatutako aitorpena aurkezten den egunetik hiru urte igarotakoan.

3. Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak haien osagarri izango dira.

12. artikulua.

Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

AZKEN XEDAPENA

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala behin-behinean onetsi zen 2003ko  urriaren  22an; jendaurrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta horrenbestez behin betiko onetsitzat jo behar da; 2004ko  urtarrilaren  batean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta ordenantza aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

09.- KUDEAKETA, BILKETA ETA IKUSKARITZAREN UDAL ORDENANTZA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ARRAZOIEN AZALPENA:

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra izeneko foru araudi berria eta berau garatzeko eman diren gainerako lege-xedapenak (Zehapen Araudia onetsi duen 100/2005 FD, Zerga Ikuskapenaren Araudia onetsi duen 99/2005 FD, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudia onetsi duen 215/2005 FD) eta Toki Ogasunei buruzko Foru Arau berria onetsi ostean, Leioako Udalak, arau horiei egokitu behar dizkie zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarreren bilketa-kudeaketak, horietan ezarritako epearen barruan.

Horretarako, Leioako udalak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudiak aintzatetsitako arauak ezartzeko ahalmena erabiliko du bilketa-prozedurak lege-eredu berriari egokitzeko, Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzaren Ordenantza honen bitartez.

PRINTZIPIO NAGUSIAK

1. artikulua.- Ordenantzaren helburua

Ordenantza honen helburua Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Lege berriak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta alor honetako gainerako xedapenek toki erakundeei aitortzen dizkieten zergak bildu, kudeatu, zigortu eta ikuskatzeko eskumena egokitzea da.

2. artikulua.- Lege araubidea

- Honakoek arautuko dute udal honek zergak biltzeko garatutako kudeaketa:

- Leioako Udalaren Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzaren Udal Ordenantza.

- Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, Toki Ogasunei buruzko 9/2006 Foru Arauan azaldutako berezitasunekin.

- Tokiko zergak arautzen dituzten foru arauak eta horiek garatzeko emandako xedapenak.

- Udalaren Zerga Ordenantzak.

Gainera, horietan azaltzen ez den guztirako, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren eta Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorraren garapenetan emandako gainerako lege-xedapenek arautuko dute.

3. artikulua.-Aplikazio eremua:

Ordenantza hau Leioako udal mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA KUDEAKETA

4. artikulua.-

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2006 Foru Arauan eta geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera garatuko da Zerga Kudeaketa.

BILKETA KUDEAKETA

5. artikulua

Udalak berak egingo du zerga-kredituen eta udal zuzenbide publikoko gainerako kredituen Bilketa Kudeaketa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretuak onetsi zuen Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudian ezarritakoari jarraituz. Hala ere, salbuespena izango dira atzerapen eta zatikapenak ematea, eta ordenantza honetan beren-beregi araututakoa.

IKUSKARITZA

6. artikulua

Zerga Ikuskaritza Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Ikuskapenaren Araudia onetsi duen ekainaren 21eko 99/2005 Foru Dekretuan eta euren geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera garatuko da.

ARAU-HAUSTEAK ETA ORDAINARAZPENAK

7. artikulua.-

Zerga-arloko arau-hausteak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera kalifikatu eta arautuko dira.

Egingo diren zerga arloko arau-hausteei aplikatu beharreko zigorrak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Zergen Zehapen Araudia onetsi duen ekainaren 21eko 100/2005 Foru Dekretuan eta euren geroagoko aldaketetan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

EGINTZAK ADMINISTRAZIO-BIDEAN BERRIKUSTEA

8. artikulua.

Administrazio-bideko zerga alorrean emandako egintzak berrikusteko, Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauan ezarritakoari eta 2/2005 Foru Araua garatzen duen Araudiak administrazio-bideko berrikuspenei buruz aurreikusitakoari jarraituko zaie, betearazpenean eteteari dagokionez izan ezik.

9. artikulua.- Betearazpenean etetea

Zergen eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren aplikazio eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka errekurtsoak jartzeak ez du aurkaratutako egintzaren betearazpena etengo, dagozkion lege ondorioekin, kuota edo eskubide likidatuen bilketa, interesak, errekarguak eta zehapenak barne.

Hala ere, berraztertzeko errekurtsoa garaiz eta behar den eran jartzeak aurkaratutako egintzaren betearazpena etetea ekarriko du, automatikoki eta inolako bermerik jarri behar izan gabe, gainera. Horretarako, beharrezkoa izango da zerga-zorra borondatez ordaintzeko aldian egotea edo premiamendu-erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkeztuta egotea. Bi kasuotan, betiere, borondatezko aldiaren azkenean, zorraren zenbatekoa 6.000 eurokoa edo txikiagoa izan beharko da. Automatikoki eteteak ez du berandutza-interesik sortuko errekurtsoa ipini denetik berau ebatzi arte igarotzen den epean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa baino zenbateko handiagoetarako, interesdunak, errekurtsoa egiteko epearen barruan, aurkaratutako egintza etetea eskatu ahal izango du. Horretarako, ezinbestekoa izango da zorraren zenbateko osoa estaliko duen bermea aurkeztea. Ez da errekurtsogileak aukeratu behar dituen honakook beste bermerik onartuko:

a) Diruaren edo balore publikoen gordailua.

b) Kreditu-erakunde edo elkarrekiko bermerako sozietate batek mailegatutako abal edo fidantza solidarioa, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.

Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak prozedura etetea erabakiko du, bermerik gabe, ordenantza honetan automatikoki eteteko ezarri den muga gainditzen duelako nahitaezkoa bada, baldin eta:

a) Oker aritmetikoa, materiala edo egitatezkoa egon daitekeela ikusten bada.

b) Errekurtsogileak bermea aurkeztu ezina alegatu eta justifikatzen badu, ebazteko eskumena duen organoaren irizpidearen arabera.

Etetea ematearen ondorioz, haren denbora guztiarengatik berandutza-interesak ordaindu beharko dira beti, eta berraztertzeko errekurtsoan ebatzi arte edo isilean gaitzetsi arte bakarrik izango ditu ondorioak.

10. artikulua.- Zerga errolda.

Udalak, zerga erroldarekin batera, aldizka iraungitzen diren zorrak borondatez ordaintzeko epean sartzeko epea iragarriko du, bai eta baterako jakinarazpena ere. Aipatutako epea igaro eta ordainketa guztiz egin ezean, ordaindu gabeko zorra betearazpenez kobratzeko aldia hasiko dela adieraziko da.

Zergadunek berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango dute zerga errolda bakoitzaren kontra.

ORDAINKETA

11. artikulua.- Ordainketa egiteko legitimazioa:

Edozein obligaziodunek egin lezake ordainketa, edo beste pertsonaren batek, zorra amaitzeko gaitasun osoa badauka. Hala ere, horrek ez die eskumenik emango gainerakoei Udalaren aurrean beste eskubideren bat gauzatzeko.

12. artikulua.- Lekua eta momentua

1. Erakunde laguntzaileetan edo kutxa gisa jarduten duten erakundeetan ordaindu beharko da, zerga ordenantza bakoitzean aurreikusitako moduan.

2. Honako hau izango da ordaintzeko epea:

- Autolikidazioetarako: Zerga bakoitzaren arauetan ezarritakoa.

- Likidazioetarako: Hilabete 1, jakinarazten denetik aurrera zenbatzen hasita.

- Batera jakinarazitako aldian behingo likidazioak: Ezarritako epea 45 egunekoa da.

- Tinbredun efektuekin egindako ordainketa: Zerga egitatea burutzeko momentuan.

13. artikulua.- Ordaintzeko moduak:

1. Ordaintzeko, legezko erabilerako dirua, txekea, banku-helbideratzea edo kasu bakoitzean baimendutako beste edozein modu erabili ahal izango da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 11 eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

2. Zorra ordaintzen duenak egindako ordainketaren frogagiria jasotzeko eskubidea izango du.

ATZERATZEA ETA ZATITZEA

14. artikulua.- Atzeratzea eta zatitzea:

a) Aurkezteko lekua.

Atzeratzeko eta zatitzeko eskabideak Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira..

b) Eskabidearen edukia.

Eskabideak honakoak izan beharko ditu, nahitaez: a) Eskatzailearen izen-abizenak, sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia (edo NANa) eta helbidea; b) Atzeratzea eskatu den zorraren identifikazioa; c) eskatutako epeak; d) atzeratzeko arrazoia. Eskabidearekin batera, finantza-egoera egiaztatzeko agiriak eta eskaintzen den bermea erantsi beharko dira, ezinbesteko baldintza bada. Agirien artean zerbait faltatzekotan, eskatzaileari ohartaraziko zaio, eta hamar eguneko epea izango du hutsa zuzentzeko; bestela, eskabidea aurkeztu ez dela ulertuko da.

c) Emateko irizpideak:

- - Honen arabera emango dira borondatez ordaintzeko epeko zorrak atzeratu eta zatitzeko baimenak:

- 600 € baino gutxiagoko zorrak gehienez hiru hilabeteko epean atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

- 2.000 € baino gutxiagoko zorrak gehienez sei hilabeteko epean atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

- 2.000 € eta 6.000 € arteko zorrak gehienez hamabi hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango dira.

- 6.000 € baino gehiagoko zorrak gehienez 18 hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango dira. Alkateari dagokio ebazpena ematea.

- 10.000 € baino gehiagoko zorrak eta Udal Ikuskaritzak bideratutako espedienteetatik eratorritakoak, Ogasun Sailaren proposamenari jarraituz Alkatetzaren ebazpenak ezarritako epean.

Ohiz kanpoko inguruabarrak kontuan hartuta, Alkatetzaren ebazpenaren bitartez, aurretiaz ezarritako epeak luzatu ahal izango dira.

Oro har, ez da onartuko 150 € baino gutxiagoko zorrik atzeratzea, ohiz kanpoko egoeretan izan ezik.

Zorrak atzeratu edo zatitzeko gehieneko epeak zuzenbide publikoko gainerako diru-sarrerei ere aplikatu ahal izango zaizkie, horiek arautzen dituen berariazko arauak beren-beregi beste eperen bat zehazten ez badu.

d) Bermeak::

Eskatzaileak bermea emango du, eta hau kreditu-erakundeen edo elkarrekiko berme-sozietateen abal solidarioa izango da, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria; eskaerarekin batera, atzerapena ematen bada, erakunde horiek beharrezko abala formalizatzeko beren beregizko eta ezeztaezineko konpromisoa ere aurkeztu beharko dute.

Abal edo ziurtagiri hori lortzerik ez badago edo horrekin enpresaren bideragarritasuna arrisku larrian jartzen bada, ondoko bermeetariko bat onartu ahal izango da:

- Ondasun higiezinen alde bateko hipoteka.
- Ondasun higigarrien alde bateko hipoteka.
- Bahia, alde bateko lekualdaketarekin zein halakorik gabe.

Bermea emate-erabakia jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar egunetan formalizatu behar da; erabakiak ez du ondorerik izango bermea jarri ezean. Interesdunak eskabide arrazoitua aurkeztuta, bermeak onartzeko eskumena duen organoak epealdi hori luzatu ahal izango du, egutegiko laurogeita hamar egunera gehienez ere, epealdian bermea formalizatzea eragozten duten zioak badaude.

Epe horiek bermea ezarri gabe igarotzen badira, emakida-erabakiak ez du ondorerik izango. Geroratzeko edo zatikatzeko eskabidea borondatez ordaintzeko epea mugaeguneratu baino lehen aurkeztu bada, epe hori berriro hasiko da. Aldiz, epe hori mugaeguneratu ondoren eskatzen bada, premiamendu bidez kobratuko da.

Oro har, bermeak ematea barkatuko da atzeratu edo zatitu nahi den zorraren guztizko zenbatekoa, bai borondatez ordaintzeko epean bai betearazpen aldian, 6.000 € baino gehiagokoa ez denean.

Salbuespen egoeretan, eskatzailearen gizarte larrialdia edo ekonomi eta finantza egoera kontuan hartuta, bermeak emateko beharra barkatu ahal izango da alkatearen ebazpenaren bitartez.

PREMIAMENDUZKO PROZEDURA

15. artikulua.- Betearazpen aldian biltzea:

Betearazpen aldia automatikoki hasiko da borondatez ordaintzeko epea amaitutakoan, eta horren ondoren egindako edozein diru-sarrera egiteak, borondatezko bilketako kontuetan egin nahiz ez, ez du esan nahi kreditua bete denik; aitzitik, betearazpen aldian erantsitako zorraren konturako sarrera gisa hartuko da.

Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, udalerriaren lurraldetik kanpo udalerriaren beraren Zuzenbide Publikoko sarrerei buruz egin beharreko betearazpeneko bilketako jarduerak Udalak egingo ditu Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan, eta gainontzeko kasuetan ezarritako nahi ezarri beharreko lankidetza formulen arabera, aplikatu ahal den legediari jaramon eginda.

16. artikulua.- Hasiera

Premiamenduzko prozedura burutzeko, premiamenduzko prozedura jakinaraziko zaio obligaziodunari, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60. artikuluko 3. atalean azaldutako aldia amaitutakoan.

17. artikulua.- Bermeak burutzea

Zerga zorra bermatuta dagoela, bermea burutzeko erabakia hartu ahal izango du udalak, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 172. artikuluan eta Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

18. artikulua.- Bahiturak

Premiamendu-erabakiari jarraituz, ondasun eta eskubideak bahituko dira, ordaindu ez den zor edo zigorra, errekarguak edo interesak edo premiamenduzko prozeduraren kostuak eta, hala badagokio, kautelazko neurriak ordaintzeko besteko zenbatekoan.

Bahitura, Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 50-61. artikuluetan araututakoari jarraituz egin ahal izango da, honakoekin:

a) Esku-dirua.

b) Kreditu edo gordailu erakundeetan dauden ondasun edo eskubideak.

c) Soldata eta pentsioak.

d) Ondasun higiezinak eta horien gainean ezarritako eskubide errealak.

e) Interesak, errentak eta edozein modutako irabaziak.

f) Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen eskubide sendotuak, pentsio planak, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak eta aseguratutako aurreikuspen planak.

g) Bestelako kreditu, efektu eta eskubideak.

Bahitutako ondasunak besterentzeko, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 176. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, eta Zerga Bilketari buruzko Araudiaren 66-81. artikuluetan ezarritako baldintzak betez. Honakoen bitartez egingo da:

a) Enkante publikoa..

b) Lehiaketa publikoa

c) Zuzeneko adjudikazioa.

19. artikulua.- Prozeduraren amaiera

Honakoetan amaituko da premiamenduzko prozedura:

- Zorrak eta kostuak ordaintzean.

- Kreditu kobraezinak aitortzean.

- Arrazoia edozein dela, zor edo zigorra amaitu dela dioen erabakia hartzean.

PERTSONA KOBRAEZINAK ETA KREDITU KOBRAEZINAK AITORTZEA

20. artikulua.- Pertsona kobraezinak eta kreditu kobraezinak aitortzea

Zerga-bilketa Zerbitzuak zergapeko bat kobraezintzat aitortuko du kaudimengabezia frogatuagatik edo non bizi den ez jakiteagatik zerga-bilketako administrazio-prozeduren bidez zorra ordainarazi ezin bazaio, prozedura horietan dauden datuei eta egindako egintzei jaramon eginda. Kobraezintasun osoaren edo partzialaren aitorpenak erantzukizun subsidiarioa dela-eta erantzukizuna beste balizko zergapekoen aurka eramateko espedientea abiarazteko aukera irekiko du; dena den, horrek ez du eragotziko Udal Ogasunak huts egindako zordunaren aurkako ekintza egokiak gauzatzea, zor hori kobratzeko administrazio-ekintza iraungitzen ez den bitartean.

Zordun baten kobraezintasun-egoerak, kredituak kobraezinak aitortu badira ere, ez du eragotziko inola ere horien ordainketari, birgaitze egokiaren ondoren, eragozpen-xede izan daitezkeen zenbatekoak, konpentsazioaren xede izan daitezkeenak, atzeman diren edo atzeman daitezkeen ondasunen besterentzeen ondorioz eskuratzen direnak edo beste edozein diru-sarrera aplikatzea.

Zergapekoa kobraezina dela adierazteko egintzak Zerga-biltzaileak hala proposatuta hasiko dira, premiamenduko prozedura emaitzarik gabe agortu eta gero, eta zorduna non dagoen ez jakiteagatik edo kaudimengabeziagatik kobratu ezin dela agerraraziko da.

a) Zorduna non dagoen ez dakitela justifikatzeko, zuzenean jakinarazi ezin izan diren jakinarazpenen zerrenda azalduko da, bai eta jakinarazpenetarako baliozko helbidea lortzeko burutu ziren ikerketa guztien emaitzak ere.

b) Kaudimengabezia egoera egiaztatzeko ondoko irizpide hauek kontuan hartuko dira, espedientean xede den kopuruari jaramon eginda:

- Pertsona fisikoak, 300 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea.

- Pertsona juridikoak , 300 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea.

- Pertsona fisikoak, 300,01 €-tik 1.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen titularra ez izatea.

- Pertsona juridikoak, 300,01 €-tik 1.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen titularra ez izatea.

- Pertsona fisikoak, 1.000,01 €-tik 3.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea eta zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea.

- Pertsona juridikoak, 1.000,01 €-tik 3.000 €-ra arte: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea.

- Pertsona fisikoak, 3.000,01 €-tik gora: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, soldatarik edo bestelako prestaziorik ez egotea edo horiek bahitezinak izatea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea, eta gainera ondasun higigarri edo higiezinen titularra ez dela egiaztatzen duen erregistroaren agiria.

- Pertsona juridikoak, 3.000,01 €-tik gora: Kontu korronterik edo aurrezki konturik ez edukitzea edo beraietan saldorik ez edukitzea, zerga arloko itzulketarako eskubidearen nahiz bahitu daitekeen ibilgailuen titularra ez izatea, eta gainera ondasun higigarri edo higiezinen titularra ez dela egiaztatzen duen erregistroaren agiria.

Zerga-bilketa Zerbitzuak, pertsona kobraezinen aitorpena tramitatzean, zerga arduradunak egon litezkeen ikertu ostean beste obligaziodunik ez dagoela ebazten badu, kreditua ere kobraezina dela aitortzeko proposatuko du.

Aurreko tramiteak burutakoan, udal diruzainak akats proposamena egingo du eta, onetsitakoan, baja emango zaie dagozkien matrikula eta kontuetan. Era berean, zergadun kobraezinen fitxategia eratuko da, zorra hurrengo lau urteetan gordetzeko, geroagoko zerga jardueren bitartez zorduna aurkitzekotan erabili ahal izateko, jardun litezkeen ondasunei edo helbideari dagokienez.

ORDAINKETA NAHIERAN

21. artikulua.- Kontzeptua

Toki-Ogasuneko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 10.3 artikuluak jasotzen du epemuga eta jakinarazpen kolektiboa dituzten zorren ordainketa gerora edo zatika daitekeela berandutze-interesik behartu gabe, baldin eta ordainketa osoa sortzapeneko ekitaldi berean egiten bada.

Nahierako ordainketak hainbat udal zergen ordainketa 10, 6, 4, 2 edo epe 1en zatikatzea ahalbidetzen du, aukeratu den aldizkakotasunaren arabera

22. artikulua- Barne dauden zergak

Ordainketak nahieran banatzeko sistema honako zerga hauetarako erabil daiteke:

- Ondasun Higiezinen gaineko zerga.

- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

- Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatiko tasa.

- Erabilera publikoko lurrak erabiltzeagatiko tasa, mahaiak, aulkiak eta antzeko elementuak dituen lokala, iarabazi asmoarekin eta usteko sortzapenarekin.

- Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasa.

23. artikulua – Ordaintzeko moduak eta kobratzeko datak

Nahierako ordainketaren kuotak ordaintzeko moduak eta epeak honako hauek dira:

1.- Ordainketa bakarra eginez gero, irailean

2.- Sei hilero ordainduz gero, ekainean eta abenduan.

3.- Hiruhilero ordainduz gero, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan

4.- Bi hilero ordainduz gero, martxoan, maiatzean, uztailean, irailean, azaroan eta abenduan.

5.- Hilero ordainduz gero, 10 ordainketa egingo dira, martxotik abendura

24. artikulua- Sistemari heltzeko baldintzak

1. Zergadunak banku helbideratzea egiteko kontu zenbakia eman behar du. Kontuaren titularra ez bada ordainketa egiteko beharra duena, titularraren baimena erantsi behar du. Zergadunak edozein mementotan helbideratze kontu zenbakia aldatu ahalko du, hurrengo epemugatik aurrera eraginkorra izango dena.

2. Ordainketa mota honi heldu ahal izateko ez da zorrik eduki behar betearazpen- bidetik, zorraren zatiketa eskatu eta berau bete den kasuetan izan ezik.

3. Betebehar hauek betetzen ez badira ezezkoa emango zaio nahierako ordainketa eskaerari, nahiz eta berriro heldu ahalko zaion ez betetzeak zuzentzen badira kobrantzan jarritako ordainketa zatituaren lehen epea amaitu baino lehen.

25. artikulua- Eskaerak egiteko tokia eta epea

1. Nahierako ordainketa egiteko eskaerak Udal Diruzaintzan, udal bulegoetan, edo Leioako Udaleko webgunetik, www.leioa.eus , egin ahal izango dira.

2. Urteko otsailaren 1a baino lehen aurkezten badira, eskaerek eragina izango dute ekitaldi horretatik bertatik. Data horren ostean aurkezten badira eragina izango dute hurrengo ekitaldirako.

3. Aurkeztutako eskaerek denbora-balio mugagabea izango dute, subjektu pasiboak aurkakoa adierazten ez badu eta ordainketak egiteari uzten ez badio.

26. artikulua.- Zordunei jakinarazpena egitea

Udal Diruzaintzak eskaera egin duen zergapeko bakoitzari jakinaraziko dio nahierako ordainketa egiteko emakida, ordainketa egin behar duen pertsonaren datu guztiekin, zordunketaren data eta kontu korronte edo aurrezki-libretaren zenbakiarekin. Honetarako ezinbestekoa da ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzea.

27. artikulua.- Ordainketak egoztea

Sistema honen bidez zergapekoek aurreratutako zenbatekoak nahierako ordainketa duten ordainagiriei egotziko zaizkie, honako irizpide hauen arabera:

a) Lehenengo, zorren epemuga-data aintzat hartuz, lehenagoko epemuga dutenei aplikatuko zaie.

b) Epemuga-data berbera duten zorren kasuan, lehenengo zenbateko txikiagoa dutenei aplikatuko zaie.

Nahierako ordainketaren ondorioz, zergapekoaren aldeko zenbatekoak badaude, Udalak lehenbailehen itzuli egingo ditu.

28. artikulua.- Epeak ez ordaintzearen ondorioak

Eperen bat ordaintzen ez bada emakida-akordioa baliogabetuta geldituko da eta ordaindu gabeko zenbatekoak zerga bakoitzari dagokion epealdian ordaindu beharko dira, eta hala egin ezik, betearazpen-bideari hasiera emango zaio.

29. artikulua.- Aldez aurreko ordainketa

Zergadunaren eskariz, egiteke dagoen edozein banakako ordainagiriren ordainketa aldez aurretik egin ahal izango da, edozein eperi dagokiona edo zor osoarena, eta kasu honetan ordaintzeke dauden epeak laburtu egingo dira.

30. artikulua.- Ofizio bidezko aldaketa

Ofiziozko baja eragiten duen matrikula inskripzioren baten baja ematen denean, titularra aldatu delako edo beste arrazoi batzuengatik, automatikoki ordainketa sistema honetatik kanpo geldituko da, baina baja honek ez dio nahitaez eragingo ordaintzeke dauden epeen zenbatekoari.

31. artikulua.- Ordainketak Justifikatzea

1. Zorraren kobrantza osoa amaituta, Udaletxeko Diruzaintzak zergadun bakoitzari ordaindutako ordainagirien egiaztagiria bidaliko dio ohiko postaz.

2. Ordainketa modalitate honen emakida dokumentua Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainketan egunean egotearen egiaztagiri nahikoa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau 2015eko urriaren 30eko Bilkuran onartu zuen Udalbatzak eta 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Horrela jarraituko du harik eta aldatzea edo beren-beregi indargabetzea erabakitzen den arte.

06.05.- ESTOLDERIA ZERBITZUGINTZARENGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2022ko tarifa

Etxebizitzak

0,20€ kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzeko. Gutxienez, 20 metro kubiko ur hiruhileko ............................................................

0,20

Gainerako jardunak:

0,20€ kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzeko. Gutxienez, 25 metro kubiko ur hiruhileko ............................................................

0,20

 

5. EPIGRAFEKO OHARRA

Udalerrian erroldatutako pertsonek %50eko kenkaria izango dute zaborraren tasan baldintza hauek betez gero:

1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak badira, edozein modalitateetan izanik ere.

2. Langabeziako prestazioaren jasotzaileak badira beti ere DSBE jasotzen dutenen baldintzak betetzen badituzte, momentu horretan jasoko ez balute ere, bizikidetza-unitateko kide guztiak egonez gero. Hobarirako eskubidea izateko eskabidea hobaria aplikatzekoa den ekitaldian egin behar da eta ordaindutako errezibo guztiak eta bizikidetza unitateko kide guztien langabezi egoerako ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

3. Hileko diru-sarrera, kideen arabera DSBEgatik legokiekeena baino txikiagoa duten pertsonak beti ere DSBE jasotzen dutenek bete behar dituzten ondareari dagozkion baldintzak betetzen badituzte. Aldaketa honen bitartez bi kasu hauetakoak ez diren gizartetik baztertuta egon daitezkeen talde batzuk (hau ez litzateke ordenantzan jasoko, kasuz kasu aztertuko litzateke)

•    DSBE etenda duten pertsonak, zigor moduan baldintza administratiboak ez betetzeagatik.

•    DSBE jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak:

*Ezin dut hiru urteko errolda egiaztatu.

*Ezin dute jatorriko herrialdeko dokumentazioa aurkeztu.

*Ezin dute ezkontidearen jatorriko dokumentazioa aurkeztu.

*Jadanik bi DSBE dagoen etxebizitzan bizi direnak.

4. Epigrafe honetan ezarritako edozein tasa murrizketak Udal Gizarte Zerbitzuetako txosten bat behar du DSBEren kasuan izan ezik, honetan erakunde emailearen egiaztagiria behar da.

06.06.- ZABOR BILKETARENGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 106. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, eta, orobat, Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz, udal honek zaborra biltzeagatiko tasa ezarri du, eta tasa hori zerga-ordenantza honi jarraiki arautuko da. Ordenantza honen arauek lehen esandako foru arauak ezarritakoak betetzen ditu.

ZERGA EGITEA

1. artikulua

Tasaren zerga-egitatea dugu jarduera industrialetan, merkataritzakoetan, profesionaletan, artistikoetan eta gizarte-, kultura- eta kirol-zerbitzuetakoetan, edo izaera ekonomikoko eta hirigintza-plangintzan jasotako beste edozein erabileratan baliatzen diren etxebizitzetako, ostatuetako, lokaletako edo establezimenduetako etxeko zaborrak eta hiri-hondakin solidoak nahitaez jasotzeko zerbitzua ematea, bai eta horiek garraiatu eta tratatzeko zerbitzua ematea ere.

Ondorio horretarako, etxeko zabor eta hiri-hondakin solidotzat hartzen dira lokalen edo etxebizitzen garbiketa arruntetik sortzen diren hondakinak edo detrituak; hala, kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira hondakin industrialak, obra-hondakinak, giza detrituak, gai eta material kutsatuak, korrosiboak, arriskutsuak edo horiek biltzeko tratamendu profilaktikoak baliatu eta higiene-, edo segurtasun-neurri bereziak hartu behar direnak.

Ez dago tasa horri lotuta altzariak eta etxeko tresnak erretiratzeko borondatezko zerbitzua, alderdiak eskatu behar duena.

SUBJETU PASIBOA

2. artikulua.

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren 33. artikuluak jasotzen dituen pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta zerbitzua ematen den leku, plaza, kale edo bide publikoetan dauden etxebizitzetan bizi eta lokalak erabiltzen dituztenak, dela jabe gisa, dela gozamendun gisa, dela errentari gisa, dela prekarioan.

Zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da dena delako etxebizitzaren edo lokalaren jabea, eta, hala badagokio, ordaindutako kuotak erabiltzaileei jasanarazi ahal izango dizkie, zerbitzuaren onuradun baitira.

SORTZAPENA

3. artikulua.

Bat. Tasa eta ordaintzeko betebeharra sortzen dira zerbitzua ematen hasten den unetik bertatik. Horren haritik, zerbitzua nahitaez eman behar denez, zerbitzua hasi dela ulertuko da etxeko zaborrak biltzeko udal-zerbitzua ezarrita dagoenean eta martxan dagoenean tasa ordaindu behar duten zergadunek erabilitako etxebizitzak edo lekuak dauden kale edo tokietan.

Bi. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ez dute tasa ordaindu beharrik izango isolatutako etxebizitzek eta nekazaritzako etxolek, kamioia kargatzeko lekutik 200 metrotik gorako distantziara badaude.

Hiru. Aipatutako zerbitzua ezarrita eta martxan dagoenean, kuotak egutegiko hiruhileko bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, betiere tasaren sortzapena data horren ondotik gertatzen denean izan ezik; kasu horretan, lehenengo kuota hurrengo hiruhilekoaren lehen egunean sortuko da.

SALBUESPENAK

Artículo 4

Bat. Zabor-tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira jarduerarik gabeko lonja eta establezimendu hutsak; jarduerarik ez dagoela ulertuko da lokala ur-horniduraren zerbitzuaren onuradun gisa agertzen ez denean.

Nolanahi ere den, administrazioak salbuespena berrikusi, egiaztatu eta, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du, baldin eta lokalean edo establezimenduan ur-horniduraz bestelako jarduera-zantzuak badaude.

Bi. Garaje pribatuak, hau da, gehienez ere, hiru ibilgailurentzako edukiera dutenak, baldin eta ur-hornidurako zerbitzuaren onuradun gisa agertzen ez badira.

HOBARIAK

Udalerrian erroldatutako pertsonek zabor-tasa % 50 murrizteko eskubidea izango dute, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a)    Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) edozein modalitateren titularrak izatea

b)    Langabezia-prestazioen hartzaile izatea eta DSBE jasotzen dutenen ondare-baldintza berdinak betetzea, nahiz eta une horretan errenta ez jaso, betiere bizikidetza-unitateko kide guztiak langabezian badaude. Hobaria jasotzeko eskubidea izateko, eskabidea hura aplikatzen den ekitaldiaren barruan egin beharko dute, eta aldez aurretik egiaztatu beharko dituzte aldi horretan ordaindutako ordainagiriak eta bizikidetza-unitateko kide guztiek legez duten langabezia-egoera.

c)    Kide kopuruaren arabera, hileko diru-sarrerak DSBEren arabera legokiekeen zenbatekoa baino txikiagoa duten eta, aldi berean, DSBE jasotzen dutenen ondare-baldintza berdinak betetzen dituzten pertsonak edo bizikidetza-unitateak. Hain zuzen ere, honako hauek:

- DSBE etenda duten pertsonak, zehapen gisa, gertatzen sorturiko administrazio-baldintzak ez betetzeagatik.

- DSBE jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak, honako arrazoi hauetako batengatik:

Ezin dute hiru urteko errolda egiaztatu.

Ezin dute jatorrizko herrialdeko dokumentaziorik aurkeztu.

Ezin dute ezkontidearen jatorrizko dokumentaziorik aurkeztu..

Etxebizitza partekatzen eta une horretan bi DSBE duten pertsonak egotea.

Epigrafe honetan adierazitako kontzeptuengatik tasan egiten den edozein murrizketarekin batera, Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostena aurkeztu beharko da beti.

KUOTA

6. artikulua

Bat. Zerga-kuota lokal-unitate bakoitzeko zenbateko finko jakin bat izango da, eta ondasun higiezinen izaeraren eta xedearen arabera zehaztuko da.

Bi. Ondorio horretarako, hiruhilekoko tarifa hau aplikatuko da:

Etxebizitza pribatuak

21,46 €

Lonja hutsak eta ur-hartunea duten garaje pribatuak

10,73 €

EJZri lotuta ez dauden jarduerak egiten diren establezimenduak eta garaje komunitarioak:

50 m2-tik beherakoak

29,64 €

51-100 m2-koak

36,80 €

101-200 m2-koak

43.95 €

201-500 m2-koak

59,28 €

500 m2-tik gorakoak

73,59 €

Tabernak, kafetegiak eta antzekoak, arrandegiak, janaritegiak, fruta-dendak, harategiak eta tailer txikiak:

50 m2-tik beherakoak

104,26 €

51-100 m2-koak

130,83 €

101-200 m2-koak

154,34

201-500 m2-koak

208,51 €

500 m2-tik gorakoak

261,66 €

Burdindegiak, zapata-denda, bankuak, farmaziak, ikastetxeak, estankoak eta beste:

50 m2-tik beherakoak

58,77 €

51-100 m2-koak

73,58 €

101-200 m2-koak

87,90 €

201-500 m2-koak

117,54 €

500 m2-tik gorakoak

147,19 €

 

Hiru: Industria handiaren zabor-bilketa interesatuekin egingo diren banako hitzarmenen bidez arautuko da.

Lau: Putzu beltzak husteagatik, 33,73 €-ko tasa sortuko da m³ edo zatiki bakoitzeko.

Bost: zabor geldoak (50 kg-ko zakua), 3,68 €/unitate.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

7. artikulua.

Bat. Tasa lehen aldiz sortzen denetik hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barruan, subjektu pasiboek matrikula formalizatuko dute; horretarako, alta-adierazpena aurkeztu eta, aldi berean, lehenengo hiruhilekoko kuota ordainduko dute.

Bi. Matrikulan agertzen diren datuetan aldaketaren bat gertatu dela jakinez gero, ofizioz edo interesdunek hala jakinarazita, aldaketa egokia(k) egingo d(ir)a matrikulan, eta adierazpena egin den egunaren ondoko kobrantza-alditik aurrera izango ditu(zte) ondorioak.

Hiru. Tasa horren zioz eska daitezkeen kuotak ur-horniduraren eta -kontsumoaren ziozko ordainagirien aldi eta epe berdinetan likidatu eta bilduko dira.

KUDEAKETA ARAUAK

8. artikulua

Tasa ordaindu behar duten pertsona fisiko edo juridikoek altaren, bajaren eta lekualdaketaren adierazpenak aurkeztu beharko dituzte tasa kudeatzeaz eta kobratzeaz arduratzen den Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren bulegoetan, bai eta ordainarazpen hori behar bezala aplikatzeko eskatzen dizkioten datuak eman ere, eta interesdunaren erantzukizunpekoak izango dira datuak ez ematetik edo gaizki ematetik sortzen diren ondorioak.

Zerga-arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzari dagozkion zehapenei dagokienez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 77. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoa beteko da

06.04.- UDAL HILERRIAREN ZERBITZUAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGAK ORDAINDU BEHARRA

1. artikulua

1. Zerga egitatea.—Ordainarazpen honen tarifan zehaztu den ehorketa zerbitzugintza da.

2. Zergak ordaindu beharra.—Ehorzketa eskubidea edo hilerriko zerbitzua baimentzen denean, zergak ordaintzeko betebeharra sortuko da, salbu eta eskubide horiek hilerria artatzeko direnean.

3. Subjetu pasiboa.—Eskubidearen titularra, horren jaraunsleak edo ondorengoak edo bera ordezkatzen dutenak ordaintzera beharturik daude.

OINARRIAK ETA TARIFA

2. artikulua

Kargapeko zerbitzuak eta honen zenbatekoa ondorengo taulan finkatu dira:
 

2023ko tarifa

1. Alogerak

a) 8 urterako nitxoa ematea, Leioan erroldatuta dagoen pertsonari edo 30 urtez udalerrian erroldatuta egon eta bizi izan denari.

386,36

b) 8 urterako nitxoa ematea, Leioan hil eta Leioan erroldatuta egon ez, baina udalerrian bizi izan denari.

699,13

c) Hezurtegia 10 urterako ematea. Ez dira salduko, eta, nolanahi ere, 2002-05-02ra arte emandakoak errespetatuko dira:

—Hezurtegi bakunak ...........................................

125,72

—Hezurtegi bikoitzak ..........................................

252,46

d) Ez da onartuko lurperatzerik, ez nitxoen alokairurik, ezta hezurtegiak saltzerik ere, udalerrian erroldatuta ez badaude edo udalerrian bizi ez badira.

2. Ehorzketak egiteagatiko eskubideak

a) Aurreko jabetza partikularreko panteoian ehorzteagatik.

279,04

b) Aurreko jabetza partikularreko hilobian edo nitxoan ehorzteagatik.

140,03

c) Hilobi erkidean edo alokairuko nitxoan ehorzteagatik.

40,88

d) Hondakinak edo errautsak ehorzteagatik.

36,80

3. Hobitik ateratzea, berriz hobiratzea eta lekualdatzea.

a) Hilerri barruan gorpuzkiak 8 urte baino lehen beste hilobi batzuetara eramateagatik.

93,01

b) Hilerri barruan gorpuzkiak 8 urteren ondoren beste hilobi batzuetara eramateagatik.

71,55

c) Gorpuzkiak hilobi erkidera eramateagatik...........

Salbu

d) Hondakinak prestatzeagatik, partikularraren kontura lekualdatzeko    

93,01

4. Jabetzak eskualdatzea

a) Panteoien, hezurtegien, nitxoen edo beste edozein motatako hilobien jabetzak pertsonei, aurreko eta ondorengo ahaideen edozein mailatako jabeen senideei eta adarreko anaia-arreben edo albokoen artean eskualdatzeagatik, eskualdatutako edo lagatako jabetza bakoitzeko.

93,01

 

b) Aurrez zehaztu ez diren pertsonei egindako transmisio berberetarako, salgai dagoen balio errealaren % 50, eskualdatutako panteoi, hilobi edo nitxoari dagokion peritu-txostenaren arabera.

Udalak, lehen aipatutako a) eta b) letretan, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak beretzat gordetzen ditu.

5. Eraikuntzak, gurutzeak, hilarriak edo bestelako apaingaiak

a) Hilobietan egiten diren obrengatik, udalerriko obra lizentziaren emakidearen antzeko tasa edo zerga ezarriko da.

6. Artapena

Udal hilerria era egokian eta behar bezala artatzeko, hilobietako behar edo zikinak garbitzeagatik 8 urterako ehorzketa edo lurperaketa eskubideei buruzko 3. tarifan ezarri ziren eskubideen erdia ordaindu beharko da behin.

7. Gorpuak eramatea

Hildakoak zerbitzu hori kontzertaturik ez badu, horren senideek hailautoen zerbitzuengatik udalerrian ezarri diren gastuak ordaindu beharko dizkie Udalari.

 

KONTZEPTUEN TERMINOLOGIA

3. artikulua

a) Harrilobia: Norbanakoek udal hilerrian egiten dituzten jabetza pribatuko eraikuntzak dira; ezin dira eman egungo udal hilerrian.

b) Jabetzako nitxoak: bertikalean eraiki diren hilobiak dira: Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

c) Jabetzako lurpeko hilobiak: lurpean egiten diren ehorzketak dira, eta horretarako, lurren jabetza adjudikatzen da; gaur egun, ez dira udal hilerrian onartu.

d) Jabetzako Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; Udalak horien jabetza norbanakoei kendu zien, eta ezin dira eman egun udal hilerrian.

e) Alokatzen diren Norbanakoen hezurtegiak: gorpu hondakinak ehortzeko tokiak, nitxoak baino txikiagoak direnak; hamar urtetarako alokatzea onartu da.

f) Erkidego hezurtegiak: hilobietako gorpu hondakinak biltzeko erabiltzen dira.

g) Alokatzen diren nitxoak: bertikalean eraiki diren eraikuntza mota batzuk dira: hilobi hauek zortzi urtetarako eta ez gehiago alokatzea onartu da.

h) Erkidegoaren lurreko hilobiak: udal lurrean egiten diren ehorzketak dira; ehorzketa hauen iraupena zehaztu gabe dago, eta Hil Poliziak baimentzen duenean, bertako gorpu hondakinak ehortzi ahal izango dira.

4. artikulua

Udalerri honetan hiltzen diren eta erabat txiroak direnak ehorzteko eskubideak ordaintzetik salbuetsirik daude.


ADMINISTRAZIOA ETA KOBRANTZA

5. artikulua

Interesatuek eskaturik aurreko tarifako zerbitzugintzarengatik adierazi diren eskubideaek sortzapena izango dute, titulu edo baimen egokiak luzatzea eskatzen den une berean.

6. artikulua

Tarifaren eskubideak, artapenarengatik sortu direnak, zortzi urtetik behin eskatu ahal zaingo dira.

Zortzi urtetan desehorzketak edo ehorzketak egiten badira, artapen kanona berriz ere sortzapena izango du.

Jabetzakoak diren lurpeko hilobiak, nitxoak edo harrilobiei dagokienez, egutegiko 60 egun igaro ondoren, artapen gastuen eskubideak aldian aldian ordaindu ez badira, haiek ordainerazpena izango dute premiamenduzko betearazpidez.

Tarifako 8. zenbakiko gastuez aparteko konponketa gastuak ere gain hartu beharko ditu hilobi mota hauen titularrak: hori egiten ez badu, Udalak ordainduko ditu interesatuaren kontura. Eskubide hauek edonork ordaindu ahal izango ditu interesatuen kontura.

7. artikulua

Likidatuta dauden eta behar zen egunean ordaindu ez ziren kuotak premiamendu bidez ordainduko dira.

HUTS EGITEN DUTEN PARTIDAK

8. artikulua

Huts egiten duten partidak premiamendu bidez ordaindu ezin izan diren kuotak dira; kuota horien aitorpenerako, espediente egokia egin beharko da, indarrean dagoen Zerga-Bilketari buruzko Araudian ezarritakoaren arabera.

MAULA ETA ZIGORRAK

9. artikulua

Udal ordainezarpen honen eskubideak urratzeari edo maulei dagokienez, kontuan hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Zehapenen Araudia onartzen duen ekainaren 21eko 100/2005 Foru Dekretua eta zerga zehapen jakin batzuk barkatzeko eskumena eskuordetzen duen ekainaren 29ko 1693/2005 Foru Agindua.

06.12.- LEIOAKO UDALAREN MUSIKA KONTSERBATORIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, Soinu-Atadia Erakunde Autonomoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzuak emateagatiko tasa ezartzen eta eskatzen du, bai eta osatzen duten talde artistikoen ikuskizun publikoak egiteagatiko tasak ere, ordenantza honetan jasotako baldintzetan.

ZERGA-EGITATEA

2. artikulua.

Zerga-egitatea da interesdunak hala eskatuta Soinu Atadia erakunde autonomoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzua benetan ematea, edo lehenengo artikuluan adierazitako ikuskizun publikoak egitea.


SUBJEKTU PASIBOA

3. artikulua.

Zergadunen kontzeptuan subjektu pasiboak dira, eta, hortaz, ordenantza honetan araututako tasa ordaintzeko betebeharra dute irakaskuntzak jasotzeko matrikulatutako pertsona fisiko guztiek edo, adingabeen kasuan, matrikula egiterakoan guraso-ahala edo tutoretza duten pertsonek, bai eta jarduerak egiteko eskatzen duten edo jardueren onuradun edo ukitu diren pertsona fisiko edo juridikoek ere. 

Leioan bizi diren pertsonak izango dira ordenantza honetan araututako irakaskuntza-zerbitzuen erabiltzaileak, eta matrikula egiten duten edo izena ematen duten unean hala inskribatuta egon behar dute biztanleen udal-erroldan. Alabaina, salbuespenak egongo dira, honako hauek:

a) Soinu Atadia erakunde autonomoan zerbitzuak ematen dituzten langileak, edozein motatako zerbitzuak eman ditzaketela kontuan hartuta, bai eta haien seme-alabak ere.

b) Plaza hutsak daudenean, Leioan bizi ez diren pertsonen matrikulazio ofizialak onartu ahal izango dira, eta kasu horretan ordenantzaren I. eranskinean jasotako kuotak ordaindu beharko dituzte.

ZERGA-KUOTA

4. artikulua.

Tasa likidoa lortzeko, ordenantza honen I. eranskinean jasotako tasa osoak gutxituko dira, kasuan kasu, 5. artikuluan xedatutako hobarien zenbatekoan

HOBARIAK ETA BEKAK

5. artikulua: Hobariak

1. Matrikula egiten duten ikasleak 1. kategoriako familia ugari bateko kide badira, I. eranskinean matrikularen kontzeptu gisa ezarritako zenbatekoen erdia ordainduko dute, eta 2. kategoriako familia ugari bateko kide diren ikasleak, berriz, matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo dira. Subjektu pasiboak eskatu beharko du hobaria, eta eskaerarekin batera Bizkaiko Foru Aldundiak (Gizarte Ekintza Saila) igortzen duen familia ugariaren titulua aurkeztu beharko du. 

2. Irakaskuntza-kuoten eta matrikularen % 10eko hobaria ezartzen da familia- edo bizikidetzaunitate bereko hiru kidek edo gehiagok Kontserbatorioan edo Udal Musika Eskolan matrikula ofiziala egiten dutenean. Familia- edo bizikidetza-unitateko kide guztiei aplikatuko zaie % 10eko beherapena. 

3. Aipatutako hobariak aplikatzeko eskubideak aurreko atalean kontsignatutako familia-unitateko kideen kopurua aldi berean matrikulatuta dagoen bitartean iraungo du.

Bestalde, ez zaio aurreko atalean jasotako hobarien eskubideari eutsiko baldin eta familiaunitateko kideren batek ikasketak egiteko beka bat lortzen badu. 

6. artikulua. Bekak

Soinu Atadia Erakunde Autonomoak urtero onetsi ahal izango ditu bekak emateko oinarriak eta deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onetsitako irizpideekin bat etorriz.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

7. artikulua: Sortzapena

Musika-irakaskuntzen zerbitzuaren tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da interesdunari zerbitzu hori erabiltzeko aukera emango dion matrikula edo izen-ematea gauzatzen denean. Horretarako, honako honetan datza matrikula edo izen-ematea gauzatzea: 

a)    Ikasle berrien eta Musika Eskolatik Kontserbatoriora aldatzen diren ikasleen kasuan, Soinu Atadiak ematen duen matrikula-eredua betetzea. 

b)    Etapa Musika Eskolan edo Kontserbatorioan amaitzen ez duten ikasleen kasuan, matrikula gauzatutzat jotzen da hurrengo ikasturterako baja eskatzeko inprimakia ekainaren 30a baino lehen aurkezten ez badute.

Egiten diren unean bertan sortuko da ordenantza honetan araututako gainerako jarduerak edo zerbitzuak erabiltzeari dagozkion tasak ordaintzeko betebeharra.

8. artikulua. Zergaldia

Tasak ikasturte osoari dagozkio. Hori horrela, zentro honetan matrikula egiten denean, ikasturteko irakaskuntza-kuotak eta matrikula osorik ordaindu behar dira, hilekoak zein hiruhilekokoak izan, nahiz eta ikasturtean zehar ikasketak bertan behera utzi. Ordenantza honetako 9. artikulutik 11. artikulura araututako kasuak izango dira salbuespena, bertan deskribatutako ondorioekin, edo, bestela, ikasle batek zerbitzua erabiltzeari utziko diola agintzen duen ebazpen bat ematen bada 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. 

9. artikulua. Uko egitea

Matrikula egin ondoren interesdunek uko egiten badute, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat:

a)    Uko egitea eskolak hasi baino astebete lehenago egiten bada, ez da tasarik sortuko. Hori dela eta, une horretara arte ordaindutako ikasturtearen tasak itzuliko zaizkio interesdunari. 

b)    (a) atalean ezarritako epearen ondoren baina eskola-eguna baino lehen uko egiten bada, matrikularen zenbatekoa, asegurua, eskola-materiala eta 3 hileko kuotak ordaindu beharko dira.  

c)    Ikasturtea hasi ondoren uko egiten bada, ikasturtea amaitu arte izango ditu ondorioak. 
Horrenbestez, ikasturteko tasa guztiak sortuko dira, salbu eta hurrengo paragrafoan edo 10. artikuluan jasotako inguruabarrak gertatzen badira. 

d)    Ikasturtean zehar Musikaterapia espezialitatean parte hartzari uko egiten bazaio, aurkeztu ondorengo hilabetetik aurrera izango ditu ondorioak; hortaz, hileko kuotak ez dira hilabete horretatik aurrera sortuko. Gainera, ez da matrikularen, material didaktikoaren edo aseguruen ehunekoren bat itzultzeko eskubiderik egongo.

10. artikulua. Sortzapena etetea

Bat-bateko salbuespenezko inguruabar ondo justifikatuak gertatzen direnean eta, ondorioz, ikasleak ezin badu ikasketekin ikasturte osoan jarraitu, tasaren sortzapena automatikoki etengo da (esaterako, gaixotasun fisiko edo psikiko luze bat, 1. mailako odolkidetasuneko senide bat hiltzea edo familia-unitatearen egoeran egiaztatu daitekeen edozein egoera). 

Baja ematen denetik ikasturtea amaitu arte ikasleak, kasuan kasu, dagoeneko ordaindu dituen matrikularen eta aseguruaren eta hileko kuoten zati proportzionala itzuliko da. 

Itzultze horiek onartzeko, Presidentziaren ebazpena beharko da, proposamen teknikoa eginda. 

11. artikulua. Itzultzeko eskubidea

Zergapekoak tasa horren zati bat itzultzeko eskubidea izango du, berari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik musika-irakaskuntzaren zerbitzua jasotzen ez badu.

Artikulu honen ondorioetarako, zerbitzua jaso ez dela joko da astean behin ematen diren ikasgaien kasuan ikasturte osoan 30 saio ematen ez badira, edo saio baliokideak ikasgaiek beste aldizkakotasun bat badute.

II. eranskinean jasotako zenbatekoak itzuliko dira egin ez den asteko saio bakoitzeko, aurreko paragrafoan adierazitako kopurura iritsi arte. 

TASAK ORDAINTZEA

12. artikulua. Ordaintzeko moduak

Tarifen I. eranskinean jaso den bezala, honako hauek osatzen dituzte musika-irakaskuntzako zerbitzuak: matrikula, hileko edo hiruhilekoko kuotak eta materialaren zein eskola-aseguruaren gastuak. 

Musika-irakaskuntzako zerbitzuen ordainketak banku helbideratzearen bitartez ordainduko dira. Horretarako, matrikula edo izen-ematea egiterako unean, interesdunek matrikulen eta irakaskuntzaren hileko edo hiruhilekoko kuoten zenbatekoaren ordainketaren helbideratzea baimendu beharko dute banku-entitate bateko kontu batean edo aurrezki-kontu batean. Horretarako, ematen zaien dokumentazioa bete beharko dute. 

Kuotak interesdunak ematen duen kontuan kargatuko dira dagokion hilabeteko 15. egunean, eta, beraz, ordaintzeko epea iraungitzen den egun osoan saldo nahikoa eduki beharko du helbideratuko den kontu horretan. Iraungitze-egunean helbideratuko den kontuan saldo nahikorik ez badauka, ez da zorra ordainduko, eta, hortaz, erabiltzaileak ordaindu beharko du kuoten ordainagiriak itzultzeagatik sortzen den edozein banku-gastu. 

13. artikulua. Ordaintzeko epeak

a)    Ikasturtea hasi aurreko uztailean ordaindu beharko dira matrikularen zenbatekoak eta material didaktikoaren zein eskola-aseguruaren ekarpenak. Irailaren 7an edo hurrengo egun baliodunean iraungiko da borondatez ordaintzeko aldia. 

b)    Ikastaro bakoitzari dagozkion hileko tasak kasuen arabera ordainduko dira:

- Kontserbatorioa eta Musika Eskolako indartze-ikastaroak: 10 hileko kuota berdin irailetik ekainera 

- Musika Eskola (2. maila, irakaskuntza indartua izan ezik, eta 3. maila): 3 kuota berdin urrian, urtarrilean eta apirilean.

- Musika Eskola 4. maila (musika-tresnen taldeak edo koruak): matrikula egiterakoan. 

Borondatez ordaintzeko aldia kuoten ordainagiriak itzuli, eta hurrengo hilabeteko hilaren 25ean edo hurrengo egun baliodunean iraungiko da.

14. artikulua. Epeak iraungitzea

Matrikula, material didaktikoa eta eskola-asegurua ordaintzeko borondatezko aldirako ezarritako epea iraungi eta osorik ordaindu ez bada, interesdunak zerbitzua erabiltzeari uko egiten diola joko da, 9. artikuluan ezarritako zerga-ondorioekin.

Hileko edo hiruhilekoko kuotak ordaintzeko borondatezko aldirako ezarritako epea iraungitzen bada eta ordainketa osorik egin ez bada, ordaintzeke dagoen zorraren epe exekutiboari emango zaio hasiera, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritako errekargu eta interesekin. 

Hamar hileko kuotak dituzten ikastaroen kasuan hiru hileko kuota ordaintzen ez badira edo urteko 3 kuota dituzten ikastaroen kasuan bi kuota ordaintzen ez badira, erakunde autonomoaren Presidentziak ebazpen bat emango du ikasleak zerbitzua erabiltzeari utzi diezaion, eta ez du matrikularen, material didaktikoaren edo aseguruen ehunekorik jasoko

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
 

2021/2022 Ikasturtea

2021/2022 ikasturtea

Leioako biztanleen tasak(€)

Biztanle ez direnen tasak(€)

Guztien

matrikula

(€)

UDAL MUSIKA ESKOLA – II.MAILA

Musikoterapia

341,80

-

50,79

Musikaterapia musika tresnarekin

569,70

-

50,79

Hastapena

256,40

384,60

50,79

1.-2. moduluak

598,20

897,30

101,58

1.-4. Moduluak (kanto korala espezialitatea)

384,02

576,03

75,44

3.-4- sendartua

968,50

1.452,8

126,98

3.-4. moduluak

612,50

918,70

101,58

5.-6. moduluak

484,30

726,40

76,19

MUSIKA ESKOLA – III.MAILA

Musika-tresna

350,00

525,00

50,79

 Taldeko ikasgaiak

256,40

384,60

50,79

MUSIKA ESKOLA – II. – III. ETA –IV MAILAK

DENAK

Musika-tresnen taldeak/ abesbatzak

60,00

LOE KONTSERBATORIOA

DENAK

1.-2. maila

1.642,70

199,12

3.-4.maila

1.845,30

210,69

5.-6. maila

2.180,30

276,61

Musika tresna osagarria

259,43

28,91

Musika tresna

518,86

57,83

Taldeko ikasgaiak

291,92

57,83

   BESTE TASA BATZUK

DENAK

Eskolako  materiala

25,98€

Eskola- asegurua

3,00€

Mila Profesionalerako Sarbide froga

30,00€

 
06.01.- AGIRIAK LUZATZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko Tarifa

1. Udal Administrazioak alderdiren batek eskaturik hirigintz edo Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren aplikazioaz ematen duen edozelako informazioa 

4,50

2. Fotokopien salmenta

  • A4 Z/B   

0,05

  • A·4 KOLORETAN..........................................................................

0,32

  • A·Z/B.............................................................................................

0,15

  • A3 KOLORETAN...........................................................................

0,67

  • A2 Z/B...........................................................................................

0,32

  • A2 KOLORETAN...........................................................................

1,56

  • A1 Z/B...........................................................................................

0,52

  • A1 KOLORETAN...........................................................................

2,61

3. Planoen salmenta, paperean zein formatu elektronikoan 

  • Z/B         

3.48

  • KOLORETAN        

4.50

4. Auzotarren agiriak konpultsatu.....................................................

1.48

5. Arma-txartela tramitatu  ................................................................

2.04

6. Zirkulazio-istripuei buruzko txostenak:

Udaltzaingoak aseguru-etxeentzako zirkulazio-istripuei buruz egiten dituen txosten bakoitzeko,  

50.55

 

 

02. EKONOMIA JARDUEREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
12 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauan eta Zerga horri buruzko beren beregiko Foru Arauan ezarritakoarekin bat, Udalak honako ordenantza honen arabera eskatuko du Ekonomi Jardueren gaineko Zerga. Ordenantza honi eranskina gehitu zaio eta bertan establezimenduek Leioako  udalerrian duten kokapen fisikoaren haztapena eta kaleen zerrenda kategorien arabera ordenatuta, ageri dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau Udal mugarte osoan aplikatuko da

ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1. Zerga egitatea Leioako udalerrian enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritzea da, lokal jakin batean edo ez eta Zergaren tarifetan zehaztuta dauden jardueretan edo ez daudenetan.


2. Zerga honen ondoreetarako, enpresa jardueratzat joko dira abeltzaintzako jarduerak, lokabeak direnean; baita meatzaritzakoak, industriakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak ere. Beraz, ez dira multzo horretan sartzen nekazaritzako jarduerak, inoren menpeko abeltzaintza jarduerak, basogintzakoak eta arrantzakoak, eta horietatik bakar bat ere ez da zerga egitatea.

3. Aurreko zenbakian ezarri denaren ondoreetarako, abeltzaintza lokabetzat joko da ondoko kasuetako batean dauden abelburu multzoen ustiapena:

a) Abelburuen jabeak nekazaritza edo basogintza jarduera moduan ustiatzen ez dituen lurretan gehienbat bazkatzen direnak.

b) Landa-lurreko finketatik kanpoko kortan daudenak.

c) Azienda transhumantea edo transterminantea.

d) Haztegian bertan ekoitzi ez diren pentsuez elikatzen den azienda

4. artikulua.

1. Jarduera bat enpresa, lanbide edo arte jardueratzat joko da hura egiten duenak bere kabuz antolatu behar dituenean ekoizteko baliabideak eta giza baliabideak, edo bietako bat, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan jarduteko.

2. Zergapeko jardueren edukia zergaren tarifetan zehaztuko da.

5. artikulua.

Zergapeko jarduerak zuzenbidean onartutako edozein baliabideren bidez egiaztatuko dira; batez ere merkataritza kodeko 3. artikuluan agertzen diren baliabideen bidez hain zuzen ere.

6. artikulua.

Ondoren agertzen diren jarduerak ez dira zerga honen egitatetzat hartuko:

1. Enpresen aktibo finkoan sartuta dauden ondasunen besterentzea, beti ere eskualdatu baino bi urte lehenago ondasun horiek ibilgetu moduan eta behar den bezala inbentariatuta egon badira; halaber, ez da zergapekoa izango saltzaileak erabiltzeko izan diren ondasun pribatuen salmenta, baldin eta goian adierazi den epean erabili baditu.

2. Nork bere lanaren edo lanbide zerbitzuen ordainetan jasotzen dituen ekoizkinen salmenta.

3. Establezimenduaren apaindurarako baino ez diren gaien erakusketa. Bezeroei oparitzeko diren gaien erakusketa, ostera, zergapean dago.

4. Txikizkako salmenta denean, egintza bakarra edo isolatutako eragiketa egitea.

SALBUESPENAK

7. artikulua.

1. Zerga ordaindu beharretik salbuetsita egongo dira:

a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Bizkaiko Lurralde Historikoa, Toki Erakundeak eta Toki Erakunde horien erakunde autonomo administratiboak.

b) Nazioarteko itun edo hitzarmenen arabera salbuespena aplikatu behar zaien subjektu pasiboak.

c) Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera eratutako Gizarte Segurantzaren eta mutualitate eta montepioen kudeaketa-erakundeak.

d) Ikerketa-erakunde publikoak eta maila guztietako irakaskuntza-establezimenduak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Toki Erakundeen edo ongintza edota herri onurako izendapena duten fundazioen funtsez baino mantentzen ez direnak, eta irabazteko asmorik gabe hezkuntza-itunpean diharduten maila guztietako irakaskuntza-establezimenduak, baita ikasleei liburu eta idazgaiak eskuratu edota mantenu erdiko zein barnetegiko zerbitzuak egiten dizkietenak ere, nahiz eta salbuespen moduan establezimenduan bertan saldu irakaskuntza tailerretako ekoizkinak, beti ere salmenta horren emaitza lehengaiak erosteko edo establezimenduaren artapenerako erabiltzen denean eta ez duenean norbanako edo gainontzeko batentzako erabilerarik.

e) Urritu fisiko, psikiko edo zentzumenezkoen elkarte edo fundazioak, irabazteko xederik ez dutenean, burutzen duten jarduera pedagogikoa, zientifikoa, laguntzakoa eta enpleguaren alorrekoa denean eta minusbaliatuen irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta babesa eskuratzeko direnean, nahiz eta helburu horietarako dituzten lantegietan ekoizten diren ekoizkinak saldu, beti ere salmenta horren emaitza lehengaiak erosteko edo establezimenduaren artapenerako erabiltzen denean eta ez duenean norbanako edo gainontzeko batentzako erabilerarik.

f) Gurutze Gorria eta arauz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuk.

g) Beren jarduerari zerga hau garatzen den lehn bi zergaldietan ekiten dioten subjektu pasiboak.

Horretarako, honako kasu hauetan jarduera bat ez de hasitzat joko:

1. Lehen beste titulartasun batekin egin bada; eta hal gertatzen dela ulertuko da, besteak beste, jarduera-arloak fusionatu, bereizi edo gehitzen direnean.

2. Subjektu pasiboa merkataritza Kodeko 42. artikuluaren araberako sozietate multzo baten parte bada, baina jarduera hori taldeko beste enpresetako inork lehenago garatutako jarduera bata denenan izan ezik.

3. Jarduera horretan, partaidetzaren %25 baino gehiago jarduera hori aurretik garatu duten enpresei baldin badagokie.

Aurreko paragrafoetan xedatutako betetzeko, jarduera bera garatzen dela ulertuko da, zergaren tarifetan jarduera hori talde beraren barruan sailkatuta dagoenean.

h) Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena establezimendu iraunkorrean dihardutenek soilik aplika dezakete, baldin eta eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Nolanahi ere, salbuespen hau aplikatzeko ezinbestekoa da subjektu pasiboek zuzen-zuzenean edo zeharka  ez izatea %25etik gorako partaidetza letra honetan eragiketa bolumenari buruz ezarritako betekizuna betetzen ez duten enpresetan; Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 59 eta 60. artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako arrisku kapitaleko funtsak edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak ez badira eta partaidetza hori sozietatearen xedearen betekizunaren ondorio ez bada.

Letra honetan ezarritako salbuespena aplikatzeko arau hauek hartu behar dira kontuan:

1. Eragiketa bolumena Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 2. artikuluko 7. idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

2. Sozietateen gaineko Zergaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboen eragiketen bolumena hauxe izango da: aipatutako zergen aitorpenak aurkezteko epea zerga hau sortu aurreko urtean bukatu den zergaldikoa. Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako sozietate zibilen eta erakundeen eragiketen bolumena zerga honen ziozko zorra sortu den urtearen azken aurreko urtekoa izango da. Zergaldia urtebete baino laburragoa izan bada, eragiketen bolumena urtekoratu egingo da.

2. Sozietateen gaineko Zergaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboen eragiketen bolumena hauxe izango da: aipatutako zergen aitorpenak aurkezteko epea zerga hau sortu aurreko urtean bukatu den zergaldikoa. Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako sozietate zibilen eta erakundeen eragiketen bolumena zerga honen ziozko zorra sortu den urtearen azken aurreko urtekoa izango da. Zergaldia urtebete baino laburragoa izan bada, eragiketen bolumena urtekoratu egingo da.

3. Subjektu pasiboaren eragiketen bolumena kalkulatzeko hark egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

Erakundea, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren arabera, sozietate talde bateko kidea bada, lehenago aipatutako magnitudeak talde horretako erakundeen multzoari egokituko zaizkio. Era berean irizpide hau ezarriko da pertsona fisiko batek berak bakarrik edota bigarren gradura arte, azkena ere barne, zuzeneko edo alboko ahaidetasun, odol-ahaidetasun edota ezkontza-ahaidetasun lokarriez bat egindako beste pertsona fisikoekin batera kide den beste erakunde batzuekin harremanak baditu Merkataritzako Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen balizkoren batean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondoreetarako, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluko kasuak abenduaren 20ko 1.815/1991 Errege Dekretuak onetsitako urteko kontu bateratuak formulatzeko arauetako lehenengo kapituluko 1. atalean ezarritakoak direla ulertuko da.

4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kargapekoen eragiketen bolumena Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkor guztiei egotzi ahal zaiena izango da.

i.) Irabazizkoak ez diren erakundeak, otsailaren 24ko 1/2004ko Foru Arauaren 9. artikuluan aipaturiko estiapen ekonomikoei dagokienez. Hala eta guztiz ere, erakunde horiek altaren aitorpena aurkeztu beharko dute zerga horren matrikulan, baita baxaren aitorpena ere, jarduerari amiera emanez gero.

Ezarritako salboespena aplikatzeko, ezin bestekoa izango da izarabazizkoak ez diren erakundeen otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauko 16 artikuluko 1. atalean arauturiko aukeraren erabilera Udalari jakinaraztea eta leen aopatutako Foru Arauren bigarren Tituluan arauturiko zerga-araubide bereziari lotutako baldintzak nahiz kasuak betetzea.

2. Aurreko idatz-zatiko d) eta e) letretan arautu diren onurak eskatu egin beharko dira eta, bidezkoa denean, alderdietako batek eskatu ondoren emango dira.

SUBJEKTU PASIBOAK

8. artikulua.

Zerga honen subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako erakundeak, baldin eta zerga egitatea sortzen duten jardueretariko bat Leioako udalerrian egiten badute.

Aurreko idatz-zatiko a), b), c) eta f) letretan aipatutako subjektu pasiboek ez dute Zergaren matrikularen alta-aitorpena aurkeztu beharrik izango.

ZERGA KUOTA

9. artikulua.

Zerga kuota izango da Zergaren tarifak foru arau honetan eta berau osatzen eta garatzen duten xedapenetan adierazitakoaren arabera eta foru arauetan eta ordenantza fiskaletan zein honako ordenantza honetan ezarritako koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatuz sortzen den emaitza.

10. artikulua.

Zergaren tarifak apirilaren 30eko 1/1991 Araugintzako Foru Dekretuan ezarritakoak izango dira.

11. artikulua.

Tarifa horiez gain aplikagarriak izango dira, hurrenez hurren, eragiketa bolumenaren araberako haztapen koefizientea, koefiziente bakarra eta establezimenduak udal mugartean duen kokapen fisikoaren haztapen indizea, eranskinen arabera.

HOBARIAK

12. artikulua

a) Dagokien kuotan hobaria izango dute edozein jarduera ekonomiko hasten dutenek eta udal zerga ordaintzen dutenek jardueraren garapenari dagokion bigarren zergaldia amaitu eta jardueraren hurrengo bost urteetan, erantsita doan taularen arabera.

Hobaria aplikatzeko ezin izan da, aurretik, jarduera hori  burutu martxoaren 17ko 2/1992 Foru Dekretu Arauemaileak definitzen dituen terminoen araberako titulartasunarekin.

 

hobaria

5 pertsona edo gehiago kontratatzea

%10

10 pertsona edo gehiago kontratatzea

%20

20 pertsona edo gehiago kontratatzea

%30

30 pertsona edo gehiago kontratatzea

%40

 

 

 

 

 

 

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute eta mantendu behar dira, enpresako langileen batez bestekoarekin batera, hiru urtez kontratatzen denetik aurrera.

b) Lan sortzeagatik, dagokien kuotako hobaria izango dute udal zerga ordaintzen duten eta hobaria aplikatu behar den baino lehenagoko zergaldian, aurrekoarekin erkatuz, lan-kontratu mugagabea duten langileen batez bestekoa handitu duten subjektu pasiboek, taula honekin ados:          

 

hobaria

Langileen %20tik gorako gehikuntza

 

%10

Langileen %30etik gorako gehikuntza

%20

Langileen %40tik gorako gehikuntza

%30

Langileen %50etik gorako gehikuntza

%40

 

Aurreko hobariak eskuratzeko baldintzak eta horiek kudeatzea:

c) Aurreko letretako hobariak aplikatzeko, gutxienez, kontratatutako langileen erdiek Leioan erroldatuta egon beharko dute, bi urteko antzinatasunarekin

Halaber, %10 gehiagoko hobaria eman ahal izango da hobaria dakarren langile kopuruaren gehikuntzan, gainera, langile guztiak hartuta, %10 edo gehiago igotzen bada emakumeen paritatea, gutxienez bost emakume kontratatu badira.

%10eko hobari gehigarria eman ahal izango da, halaber, lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

Azkenik, %10eko hobari gehigarria eman ahal izango da hobaria dakarren langile kopuruaren gehikuntzaren erdiek, gutxienez, ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentalik badute (LISMI aurretik betetzen ari diren enpresen kasurako); edo 30 urtetik beherako, 50 urtetik gorako edo langabezian denbora luzea daramaten leioaztarrak badira. Horiek zenbatzeko, deskribatutako kolektiboren baten barruan dauden pertsonen, guztiak edo baten bat, batuketa aintzat hartuko da.

Hobaria dakarren langileen kopuruaren gehikuntza Leioan erroldatutakoak kontratatzeagatik bada, 2 urteko antzinatasunarekin erroldan, %10eko hobari gehigarria aplikatuko da.

Aplikatutako hobariek ez dute inoiz gaindituko dagokien kuotaren %50, eta aurreko ahapaldiek aipatzen dituzten hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaizkio

Hobariok zerga kuotari aplikatuko zaizkio eta ez diote foru errekarguari eragingo, tarifa kuotaren gainekoa izango baita.

HOBARIAK KUDEATZEA
JEZi lotuta dagoen enpresa jarduera duten subjektu pasiboek, artikulu honetako hobari jaso dezaketela ustez gero, hobaria eska dezakete konputagarria den epealdiko lehen hiruhilekoan. Eskaerarekin batera, lan-kontratu mugagabeen dokumentazio laboral zehatza, erakunde eskudunean alta emateko eskabideak eta hobari eskatu baino lehenagoko urtean subjektu pasiboak izan duen langileen zerrenda, kontratu mota bakoitza adieraziz, aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ondo irizten dituen egiaztapenak eta txostenak burutu ondoren, eta horiek ikusirik, eskatutako hobaria ematea edo ukatzea erabakiko du eta interesdunari jakinaraziko dio.

Enplegu sorrera zenbatzeko epealdia eskaera aurkeztu baino lehenagoko ekitaldia izango da. Halaber, langile-zerrendaren batez besteko maila kalkulatze aldera, aintzat hartuko den epealdia konputagarria dena baino lehenagokoa izango da.

Hobaria jaso dezakeen enplegua izango da langile-zerrenda batez beste mantentzetik sortzen dena izango da. Lan-kontratuek mugagabeak izan beharko dute eta langile-zerrendaren batez besteko gehikuntza ekarri beharko dute. Gehikuntza dagoela ulertuko da kontratatu baino lehenagoko urtean lan-kontraturik iraungi ez denean.

Hobari honen efektuetarako enpleguetan aldaketarik bada, subjektu pasiboek jakinarazteko obligazioa izango dute, aldaketa hori edozein delarik ere.

Kanpo geratzen dira aurreko ekitaldian, konputagarria den epearen hasieran, enpresa eskatzailean edo horri lotutakoren batean zerbitzu eman duten langileei eginiko lan-kontratuak.

Ez dira aintzat hartuko hobari honen efektuetarako enpresen ondorengotzatik edo forma juridikoa aldatzetik datozen lan-kontratuak.

Hobari honen efektuetatik kanpo geratzen dira enpresen ondorengotzatik edo forma juridikoa aldatzetik datozen lan-kontratuak.

Hobari honen efektuetatik kanpo geratzen dira langile autonomoen erregimen berezian dauden langileen kontratazioak eta altak; enpresari, bazkide edo zuzendaritza kargu edo enpresen administrazio kontseiluko kide direnen 2. mailara arteko (hori barne) odol bidezko ahaide edo afinitatedunei eginiko lan-kontratuak.

Ez dira aintzat hartuko lege laborala edo Gizarte Segurantzarena urratzen duten kontratazioak.

Subjektu pasiboak behartuta daude, kontratazioaren datatik aurrera, langile-zerrendaren batez besteko maila gehi hobari honen xede den sortutako enplegua mantentzera.

Azaldutako baldintzak ez betetzea hobariaren zenbatekoa guztiz itzultzea dakar, atzerapen interesak eta interes legalak barne, dagozkion zigorrez gain.

ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

13. artikulua.

1. Zergaldia egutegiko urtea bera izango da, alta aitorpenak direnean izan ezik; horrelakoetan jarduera hasten den egunetik egutegiko urtea amaitu artekoa izango baita zergaldia; kontuan izan beharko da hala ere, artikulu honetako 3. idatz-zatian xedatutakoa.

2. Zergaldiko lehen egunean sortuko da zerga eta kuotak ezin izango dira txikitu, alta aitorpenen kasuetan izan ezik, jardueraren hasierako eguna ez bada egutegiko urtearen lehen eguna, horrelakoetan kuotak urtea amaitzeko egutegiko urtetik falta diren hiruhilekoen (jarduera hasi den hiruhilekoa barne) kopuruaren arabera eta horrekin proportzioan kalkulatuko dira eta.

3. Baja aitorpenetan, kuotak bajaren egunera arte (zergapeko jarduera amaitu den hiruhilekoa barne) igarotako hiruhilekoen kopuruaren arabera eta horren proportzioan kalkulatuko dira, jardueraren amaiera alta aurkeztu den ekitaldian bertan gertatzen denean izan ezik; horrelakoetan bajak hurrengo urteko lehen egunetik izango baititu ondorioak.

4. Ikuskizunak direnean, kuotak isolatutako jardueren arabera ezarri badira, sortzapena haietariko bakoitza egitean gertatuko da, eta horiei dagozkien aitorpenak arau bidez ezarritako eran aurkeztu beharko dira.

KUDEAKETA

14. artikulua.

1. Zergaren kudeaketa matrikula egiten denean hasiko da. Matrikula urtero egingo da eta zentsuen bidez osatuko da; zentsu horietan jarduera ekonomikoak, subjektu pasiboak eta zerga-zorrak azalduko dira, eta behar denean foru errekargua ere bai. Nahi duenak eskura izango du matrikula Udaletxean.

2. Subjektu pasiboek alta aitorpenak aurkeztu beharko dituzte, arau bidez ezartzen den epean; aitorpen horietan aurreko idatz-zatian adierazitakoaren arabera matrikulan sartu beharreko elementu guztiak adierazi beharko dituzte. Jarraian, eskumena duen administrazioak likidazioa egingo du; likidazioa subjektu pasiboari jakinaraziko zaio eta, hark, behar den sarrera egin beharko du.

Halaber, subjektu pasiboek zergapeko jardueretan aritzean gertatu eta zerga honen ordainketan eragina duten aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoen berri eman beharko dute, arau bidez ezartzen diren epeetan eta zehazten den bezala.

Hain zuzen ere, foru arau honetako 5. artikuluaren 1. idatz-zatiko h) letran ezarritako salbuespena ezin aplikatu duten subjektu pasiboek Zerga Administrazioari jakinarazi beharko diote euren eragiketen bolumena. Orobat, eragiketen bolumenean aldaketaren bat gertatuz gero, subjektu pasiboek horren berri eman behar dute, baldin eta aldaketak ordenantza honetako 7. artikuluko 1. idatz-zatiko h) letran ezarritako salbuespenaren aplikazioan eragina badu, edo eragiketa bolumenaren araberako haztapen koefizientearen aplikaziorako kontuan hartu beharreko tartean zerbait aldarazten badu (nahi izanez gero udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboei aplikatu ahal zaie eta probintziako eta Estatuko kuota ordaintzen dutenei berriz nahitaez).

3. Zerga ikuskalaritzaren edo alten zein berriemateen formalizazioaren emaitzako zentsuetan datuak sartzea edo haietako datuak kentzea edo aldatzea administrazio egintzatzat joko dira eta zentsuaren aldarazpena ekarriko dute. Matrikulan egiten den aldaketa orok, zentsuetan dauden datuak ukitzen baditu, nahitaez, aldez aurretik zentsu horiek modu berean aldaraztea eskatuko du.

4. Zerga hau autolikidazio araubidean eskatu ahalko da, arau bidez ezartzen den eran.

15. artikulua.

1. Udalak du zerga ordainarazteko,  kudeatzeko, likidatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko (borondatezko epealdian zein premiamendu bidez) eskumena.

2. Udalak du honako hauek burutzeko eskumena: matrikula jendaurreratzea, errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea, zerga kobratzea, salbuespenak eta hobariak aplikatzea eta zerga honen alorrean zergadunari laguntza eta informazioa emateko jarduerak burutzea.

3. Foru Aldundiaren egitekoak dira matrikula osatu eta artatzea, jarduera ekonomikoak kalifikatzea eta kuotak ezartzea.

Hala ere, Foru Aldundiak nahiz udalek egin ditzakete egintza horien jakinarazpenak, bai eta zerga zorrak zehazteko likidazioen jakinarazpenak ere.

4. Udalaren ardura da ordainagiriak egitea; hala ere Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/1989 Foru Arauaren 8. Artikuluan azaltzen diren lankidetza formulak ere erabil daitezke.

Udala eta Foru Aldundia lankidetzan arituko dira zergaren matrikula osatzeko eta artatzeko; halaber, batera jardungo dute jarduera ekonomikoak kalifikatzeko eta kuotak ezartzeko orduan.

5. Salbuespenak eman edo ukatu aurretik Foru Aldundiari horri buruzko txosten teknikoa eskatu beharko zaio eta horren inguruan ebatzi ondoren, Aldundiari ebazpenaren berri eman beharko zaio.

16. artikulua.

Jarduerak sailkatzeko eta kuotak ezartzeko egintzen aurkako errekurtso eta erreklamazioak direla eta, Bizkaiko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 156 eta 168 bitarteko artikuluetan xedatutakoa beteko da. Bizkaiko Foru Aldundia izango da horrelako errekurtso eta erreklamazioak ebazteko organo eskuduna. Errekurtso edo erreklamazioa jarrita ere egintzaren betearazpena ez da etengo.

17. artikulua.

1. Foru Aldundiak egingo du matrikula eta Udalari igorriko dio.

2. Behin matrikula jaso eta gero, Udalak jendaurrean azalduko du hamabost egunez, ukitutako zergadunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ditzaten.

18. artikulua.

1. Jendaurrean erakusteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, emaitzaren ziurtagiria Foru Aldundiari igorriko zaio Aldundiak onetsi dezan.

2. Onetsi ondoren, udalek ordainagiriak egingo dituzte (lankidetzarako arauen kalterik gabe)

Lehenengoa: Zerga hau indarrean jartzen den egunean Merkataritza eta Industriako Jardueren Zerga Lizentzian edo Lanbide eta Arte Jardueren Zerga Lizentzian onuraren bat dutenek onura hori izango dute aurrerantzean ere lehenengo aipatu dugun zergan, harik eta onura iraungi arte edo, onurak amaiera-egunik eduki ezean, 1994ko abenduaren 31ra arte, egun hori barnean dela.

Bigarrena: Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren subjektu pasiboei dagokienez, 7/2003 Foru Araua indarrean jartzean bertan ezarritakoaren arabera hura ordaindu beharretik salbuetsita ez daudenek jarduera bati ekitearen ziozko hobaria-Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onetsi dituen apirilaren 30eko 1/1991 Araugintzako Foru Dekretuan araupetutakoa- aplikatu badute euren kuotan, hobari hori aplikatzen jarraitu ahal izango dute, aipatutako baterako oharrean ezarritakoari lotuz, harik eta hobaria aplikatzeko aldia amaitu arte.

Hirugarrena: 7/2003 Foru Araua indarrean jarri aurretik hasitako prozedurei ez zaie aplikatuko arau horretan ezarritakoa, hau da aurretik zeuden arauek araupetuko dituzte.

Laugarrena: Foru arau honek edo ordenantza fiskalek egindako aldaketaren bat dela zio ordainagiri bidez kobratzen diren zerga-zorren elementuetan zerbait aldatzen bada, taldeka jakinaraziko da ediktu bidez eta ez da egongo banaka jakinarazi beharrik; honek 2004. urtean soilik izango ditu ondoreak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8ean onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

01.- ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
16 azaroa 2022 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauak eta zergari buruzko Foru Arauak (maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua) aurreikusten dutenarekin ados, Ondasun Higiezinen gaineko zerga eskatzen du Ordenantza honen arabera

ZERGA EGITATEA

2. artikulua.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izaera errealeko zerga bat da, Leioako udalerrian dauden ondasun higiezinen balioa zergapetzen duena, Ordenantza Fiskal honek ezarritako terminoetan.

ZERGAPEKO EGITATEA ETA MENDE EZ EGOTEA 

3. artikulua.

Bat. Hiri- eta landa-ondasun higiezin eta ondasun higiezin berezien gainean ondoko eskubideen titular izateak eratzen du zergaren egitate ezargarria:

a) Administrazio emakida baten titular izateak ondasun higiezinen gainean edo haiei atxikita dauden zerbitzu publikoen gainean.

b) Azalera eskubide erreal baten titular izateak.

c) Gozamen eskubide erreal baten titular izateak.

d) Jabetza eskubidearen titular izateak.

Bi. Landa- edo hiri-ondasun higiezin bat aurreko atalean definitutako zergapeko egitateetako bat denean, bertan agertzen den hurrenkeran, ez da gainerako modalitateen menpe egongo

Ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinen kasuan, lehentasun berbera ezarriko da, ondasun higiezinaren gainean egon daitezkeen emakida eskubideek bere azalera agortzen duten kasuetan izan ezik. Azken horretan, jabetza eskubidearen gaineko zerga egitatea ere egingo da emakida baten eraginpean ez dagoen higiezinaren zatiaren gainean. 

Hiru. Zerga horren eraginetarako, hiri- eta landa- ondasun higiezin eta ezaugarri berezietako higiezin gisa hartuko dira Higiezinen Foru Katastroak horrela definitzen dituenak.

Lau. Ondasun higiezin bat udalerri desberdinetan kokatuta badago, zerga honen ondorioetarako ulertuko da horietako bakoitzekoa izango dela dagokion udalerrian hartzen duen azaleraren arabera.

Bost. Honako hauek ez daude zerga honen mende:

a) Errepideak, bideak, lur gaineko gainerako bideak, eta itsas, lur gain eta ur-alorreko jabego publikokoak ere, doako aprobetxamendu publikokoak badira.

b) Ondasun higiezin hauek, bertako udalerriarenak direnean:

•    Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak.
•    Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak, udalak zuzenean kudeatzen baditu, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.
•    Ondarezko ondasunak, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.

SALBUESPENAK

4. artikulua

Bat. Higiezin hauek salbuetsita geratuko dira:

a) Estatuarenak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Bizkaiko Lurralde Historikoarenak edo toki erakundeenak, defentsa nazionalerako, herritarren segurtasunerako eta irakaskuntzarako zein kartzela-zerbitzuetarako badira.

b) Herri-ondasunak eta auzo-baso komunak.

c) Hazkunde moteleko espeziez landatutako basoak, araudi bidez zehaztuak, horien aprobetxamendu nagusia egurra edo kortxoa ateratzea denean, eta daukan zuhaiztiaren dentsitatea espezie horri dagokiona bada.

Halaber, baso arloan aginpidea duen Administrazioak onartutako antolaketa-proiektu edo plan teknikoen barruko zuhaiztietan berritzen ari diren zatiak ere (basoak birpopulatzea edo zuhaiztiak leheneratzea). Salbuespen honek hamabost urte iraungo du, eskabidea egin eta hurrengo zergalditik hasita.

d) Eliza Katolikoarenak, Estatuak eta Vatikanoak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz sinatutako hitzarmenean jasotakoaren arabera.

e) Katolikoak ez diren baina legez onartutako elkarte konfesionalenak, Konstituzioaren 16. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezarriz gero.

f) Espainiako Gurutze Gorriarenak eta legez ezar daitezkeen antzeko beste erakunde batzuena.

g) Euskal Herriko Unibertsitatearenak.

h) Atzerriko gobernuenak, diplomaziaren edo kontsulatuaren ordezkaritzarako edo euren organismo ofizialetarako direnean, elkarrekikotasun-baldintzaren edo indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera.

i) Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikatu dakiekeen erakunde edo entitateenak.
j) Trenbideekin okupatutako lurrak eta lur horietako eraikinak, geltoki, biltegi edo linea horiek ustiatzeko ezinbestekoak diren beste edozein zerbitzutarako direnean. Beraz, ez dira salbuetsiko ostalaritzako lokalak, ikuskizunetakoak, merkataritzakoak eta aisialdirakoak, langileentzako etxebizitzak, zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak.

Bi. Era berean, aldez aurretik eskaera eginik, honako hauek ere salbuetsita egongo dira:

a) Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2.2.a) idatz-zatiak monumentutzat jotzen dituen ondasun higiezinak. Salbuespen horretan sartuko dira sailkatuta nahiz zerrendatuta dauden kultur ondasunak, uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2.2.b) idatz-zatiaren araberako monumentu multzoen zati diren ondasun higiezinak ere salbuetsita egongo dira. Salbuespen horretan sailkatu edo zerrendatu diren higiezinak edo hala izan daitezkeenak baino ez dira sartuko, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta babes berezi edo erdi-mailako babesaren araubidean sartzen badira. Era berean, salbuetsita egongo dira uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 44. artikuluan ezarritako arkeologia-gune batean dauden ondasun higiezinak, gune hori kultur ondasun izendatu bada, bai sailkapenaren bidez bai zerrenda batean sartuta. Halaber, bete beharrezko baldintza izango da arkeologiaren arloko esku-hartze baten ondoren, aurkitutako aztarnak ondasun higiezin horietan gordetzeko beharra ezarri izana Eusko Jaurlaritzako sail egokiak, eta bota edo beste leku batera eraman ezin izatea.

b) Hezkuntza-itunpeko ikastetxe pribatuak, itundutako ikastetxe diren artean.

c) Jarduera sozialetarako bakarrik erabiltzen diren ondasun higiezinak, betiere salbuespen hori egoki den Udalak erabaki bazuen, eta Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hiru. Salbuetsita egongo dira, baita ere, sei euroko kuota likidoa gainditzen ez duten higiezinak.

SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

Bat. Zergapeko gisa, zerga honen subjektu pasiboak Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau orokorraren 34.3 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta Erakundeak izango dira, eta baita testamentu-boterea aplikatzeko zain dauden herentziak eta zergapeko egitatearen eskubide osagarria dutenak.

Zergadun baldintza emakidadun bati edo gehiagori dagokienean, bakoitzak bere kuota edukiko du, eta kuota hori, emandako azaleraren katastroko balioaren zatiaren eta emakida bakoitzari zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera eta zehaztuko da. Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen adierazpenak egin beharko dituzte emakidadunek, eta higiezina dagoen edo higiezinak eragiten dion erakunde publikoak, edo higiezina administratu edo kudeatzeko ardura duen erakunde publikoak, Ogasun eta Finantza Sailari aurkeztu beharko dio emakida horiei buruzko informazioa, arauak ezarritako termino eta baldintzen arabera. 
Jabea zergaduna denean emakidek eragiten ez dioten azaleragatik, horren ordez, aurreko ahapaldian aipatzen den erakundeak esku hartuko du. Erakunde horrek ezin izango dio ordaindutako zerga-zorrari dagokion diru-kopurua zergadunari jasanarazi.  

Bi. Aurreko atalean ezarritakoa betetzea ez da eragozpen izango subjektu pasiboak jasandako zergaren karga zuzenbide komunaren arauen arabera jasanarazteko ahalmena izateko.

Herri Administrazioek eta erakunde publikoek zergaren kuota likido osoa jasanaraziko diete subjektu pasibo izan ez eta euren jabari publikoko ondasunak edo ondare-ondasunak (hori jasateko obligazioa dutenak) kontraprestazio baten bidez erabiltzen dituztenei. Horretarako, erabilitako azalerari dagokion katastro-balioaren zatiaren eta erabilera eskubidearen errentari edo lagapen-hartzailearekin zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera zehaztuko da jasan beharreko kuota. 

Hiru.-'Pertsona anitzenak diren ondasun indibisoak direnean, katastro-titulartasuna erkide, kide edo partaide bakoitzari esleituko zaio, horietako bakoitzari dagokion kuotaren arabera, eta, hala badagokio, haiek guztiek osatzen duten erkidegoari; erkidego hori bere identifikazio fiskaleko zenbakiaz identifikatuta egongo da.

Kasu horretan, zerga-kuota banatzeko eskatu ahalko da; horretarako, ezinbestekoa izango da ordaintzera behartuta dauden gainerakoen datu pertsonalak eta zerga-egoitzak, baita kuota zati ezberdinak ordaintzeko banku-helbideratzearen agindua ere aurkeztea.

Prozedura hau aplikatzeko zerga-egitatearen titular guztiek ados egon beharko dute.  

Kuota-zatietan ordainketa-eskaera onar dadin, kuota zatikatu bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 50 eurotik gorakoa izango da.

Lau. Irabazitako ondasunen sozietatea edo ondasunen foru jakinarazpena daukaten ezkontideen edo aurreko bi ekonomia-ondare erregimenetariko edozein hitzartu duten izatezko bikoteen kideen titulartasunekoak diren ondasunen kasuan, likidazio bakarra egingo da eta zergaren kuota ezin izango da banatu. 

ESKUALDATZEAREN AFEKZIO ERREALA ETA TITULARKIDEATSUNAREN ERANTZUKIZUN SOLIDARIOA

6. artikulua.

Bat. Zerga honen zerga egitatea osatzen duten eskubideen titulartasuna, edozein arrazoirengatik, aldatzen bada, eskubide horien xede diren ondasun higiezinek zerga-kuota osoa ordaindu beharko dute, erantzukizun subsidiarioko erregimenpean, Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 42. Artikuluko 1.d) atalean azaltzen diren terminoen arabera. 

Horretarako, notarioek informazioa eskatuko dute eta agertutako alderdiei jakinaraziko die transmititzen den ondasun higiezinari Ondasun Higiezinen Zerga dela-eta dagozkion zorrak, eta ondasunek zerga-kuota ordaindu behar dutela. 

Bi. Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan adierazten diren erakundeetako partaide edo titularkideek, euren partaidetzaren proportzioaren arabera eta Higiezinen Foru Katastroan horrela agertzen badira, zerga honen kuota modu solidarioan ordaindu beharko dute. Ez badaude inskribatuta, erantzukizuna hainbana izango da.

ZERGAREN OINARRIA

7. artikulua.

Ondasun higiezinen balio katastrala izango da zerga honen oinarria. Balio hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauak arautzen du. 

KUOTA OSOA ETA KUOTA LIKIDOA

8. artikulua.

Bat. Zerga honen kuota aterako da Ordenantza Fiskal honen hurrengo artikuluak aipatzen duen zergaren oinarriari karga-tasa aplikatuta.

Bi. Kuota likidoa kuota lortzeko, ordenantza fiskal honetako 10 eta 11. artikuluetan zehazten diren hobariak kuota osoari kendu beharko zaizkio, egoki bada.

KARGA-TASA

9. artikulua.

Bat. Hiri Izaerako Ondasunak direnean, gutxieneko karga-tasa %0,02koa izango da, eta Landa Izaerako Ondasunak direnean, berriz, %0,05koa. Maximoa, %060koa izango da hiri-ondasunak direnean, eta 0,50ekoa landa-ondasunen kasuan. 

Bi. Aurreko atalean esaten denaz gain, dena den, udalek karga-tasa desberdinduak ezar ditzakete hiri erabilerengatik, honako muga hauen barruan: 

•    Gehienez, %3,00 Industria erabileretarako (I)
•    Gehienez, %2,00 Merkataritza erabileretarako (C).
•    Gehienez, %1,00, tasa bakarrarekin, gainerako erabileretarako, Bizilekuak (V) eta beste erabilera batzuk (Y) izan ezik. 
•    Artikulu honek xedatzen duenaren ondoreetarako, hiri erabilerak esleitzeko, hiri-ondasun higiezinak baloratzeko katastro-arauak ezartzen duena beteko da.

Hiru. Aurreko ataletan xedatutakoaren mugen barruan, Udalek tasa desberdinak ezarri ahal izango dizkiete hiri-ondasun higiezinei, katastro-arauak eraikuntzen baloraziorako ezartzen dituen erabileren arabera. Tasa horiek, gehienez, udalerri barruan dauden eta erabilera bakoitzerako katastro-baliorik handiena duten hiri-ondasun higiezinen %10ei bakarrik aplikatu ahal izango zaie. Horretarako, ordenantza fiskalak zehaztuko du balioaren muga erabilera bakoitzerako, eta hortik aurrera, tasa gehituak aplikatuko dira. 

Higiezinek erabilera bat baino gehiago esleituta dutenean, eraikin edo zati nagusiaren erabilerari dagokion tasa aplikatuko da. 

Lau. Salbuespen modura balio katastralen segidako ezarketak edo berrikusketak egiten direnean, eta ez aldi berekoak, edo udalerriko higiezinen zati handi baten balio katastralen aldaketa egiten denean, udalek karga-tasa ezberdinak ezarri ahal izango dituzte, ondasunek balio katastral berriak dauzkaten ala ez kontuan hartuta.

Bost. Udalek urtero aldatu ahal izango dituzte karga-tasak, eta aplikatuko diren urteko urtarrilaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira.

Sei. 2017ko ekitaldirako indarrean dauden karga-tasak ordenantza fiskal honen eranskinean jasota daude. 

NAHITAEZKO HOBARIAK

10. artikulua.

Bat. Obra berrien edo horren pareko birgaitze-eraikuntzen urbanizazio, eraikuntza eta sustapen arloko enpresen jardueraren xede diren ondasun higiezinek zergaren kuota osoan % 50eko hobaria izango dute, betiere euren ibilgetuaren ondasunen artean ez daudenean eta interesdunek obra berriaren alta-adierazpenarekin eskatzen badute.

Hobari hori aplikatzeko epea lanak hasten diren zergaldiaren hurrengotik lanak bukatzen diren zergaldiaren hurrengora artekoa izango da, denbora horretan benetako urbanizazio-lanak edo eraikuntza-lanak egiten badira. Epe hori ezin da hiru zergaldi baino luzeagoa izan.

Bi. Zergaren kuota osoan % 50eko hobaria eskuratzeko eskubidea izango dute, behin betiko kalifikazioa jaso, eta hurrengo hiru zergaldietan zehar, babes publikoko etxebizitzek eta horiekin pareka daitezkeenek Euskal Autonomia Erkidegoko araudiari jarraiki.

Hiru. Baserritarren eta Lurra Auzolanean Ustiatzeko Kooperatiben landa-ondasunek zergaren kuota osoan % 95eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritako eran.

AUKERAKO HOBARI ETA GAINORDAINAK

11. artikulua.

Bat. Zergaren kuota osoaren % 50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute etxebizitza izatera bideratutako ondasun higiezinek, baldin eta eguzkitik datorren energia helburu termiko edo elektrikoetarako aprobetxatzeko sistemak instalatu badira. Hobari hori instalazioa amaitu eta hurrengo 5 zergaldietan aplikatuko da. Nolanahi ere, ez dira kontuan hartuko konponketa-kasuak.

Hobari hori aplikatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Beroa ekoizteko instalazioetan, administrazio eskudunaren dagokion homologazioa duten kolektoreak izatea, bai eta dagokion udal-lizentzia izatea ere. Ez da hobaririk izango eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioa izatea nahitaezkoa denean gaiari buruzko araudi espezifikoetan xedatutakoaren arabera, ezta Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean jarri ondoren eraikitako eraikinei dagokionean ere.

b) Instalazioaren zenbatekoa, gutxienez, higiezinaren katastro-balioaren % 1,5ekoa izatea instalazioaren urtean, banakako etxebizitzen kasuan, eta, etxebizitza kolektiboen kasuan, instalazioaren zenbatekoa etxebizitza guztien katastro-balioen batuketaren % 1,5ekoa izatea instalazioa egin zen urtean.

Hobari hori interesdunak hala eskatuta emango da, eta, oro har, eskatzen den zergaldiaren hurrengo zergaldian izango ditu ondorioak, betiere aldez aurretik hura emateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen bada.

Bi. . Zergaren kuota osoaren 100eko 50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute "Etxebizitza Hutsen Programaren" edo merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzaren esparruan Eusko Jaurlaritzaren programetan lagatzen diren ondasun higiezinek, baita autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako edo udaletako antzeko beste etxebizitza-plan eta -programa batzuetan lagatakoek ere.

Hiru. Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria ezartzen da hondamendi naturalak izan diren eremuetan kokatutako higiezinentzat.

Lau. Zergaren kuota likidoaren % 50eko errekargua ezartzen da subjektu pasiboaren edo hirugarren pertsonen errentamenduagatik edo erabilera-lagapenagatik— bizileku ez diren bizitegi-erabilerako ondasun higiezinetarako.

Delako errekargu hori urtero sortu eta likidatuko da, zergaren kuotarekin batera.

Bizitegi-erabilerako higiezin bat bere okupatzaileen bizilekua dela joko da, baldin eta ondasun higiezinen gaineko zerga sortzen den egunean udal-erroldan hala jasota badago.

Aipatutako errekargu hori aplikatzeko, etxebizitzaren eranskinak ere kontuan hartuko dira, baldin eta etxebizitzak eta eranskin horiek erregistro-finka bakarra osatzen badute.

Artikulu honetan araututako hobariak subjektu pasiboak hala eskatuta emango dira, eta bateraezinak dira elkarren artean; beraz, zergaldi berean ezin izango da hobari bat baino gehiago hartu.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA 

12. artikulua.

Lehena. zergaldiaren lehen egunean sorrarazten da zerga.

Bigarrena. Zergaldia urte naturala izango da.

Hirugarrena. Higiezinen Foru Katastroan adierazi edo jakinarazi behar diren egintza eta negozioek eraginkortasuna izango dute zerga honen sortzapenean katastro-ondoreak eragiten dituzten unetik bertatik aurrera. Eraginkortasun hori ez da egoki deiren egintza administratiboak jakinaraztearen mende egongo. 

Katastro-balioak ikuskatzearen eta aldatzearen ondoriozko egintzen eraginkortasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauan jasotako terminoen araberakoa zaingo da. 

ZERGAREN KUDEAKETA

13. artikulua.

Bat. Udalerri bakoitzerako, urtero, osatuko den Katastro-erroldan jasotako informaziotik abiatuta kudeatzen da zerga, Higiezinen Foru Katastroaren araudiak ezartzen duenarekin ados. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionean Errolda hori osatzea, dagokien Udalen eskura egongo da, eta aldi berean, interesdunek sarbidea izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean, izaera pertsonaleko datuak behar bezala babesteari begira, identifikazio datu jakin batzuk eskatuko dituzten kontsulta inprimakien bitartez.

Bi. Katastro-errolda jendaurrean erakusteko epea amaitu ondoren, eta erreklamazio edota errekurtsoak ebatzita, Udalek ordainagiriak egongo dituzte eta horietan jasoko diren likidazioei dagozkien kobratzeko zerrendak egingo dituzte. Hori guztia, Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauko 8. artikuluak aipatzen dituen lankidetza formulez gain.  

Hiru. Udalerri berean dauden landa-ondasunak direnean, subjektu pasibo berak zerga hau ordaintzeko dauzkan kuota guztiak agiri bakarrean bildu ahal izango dira.

XIII. ESKUMEN-EREMUA

14. artikulua.

Lehena. Kudeaketa, ikuskapen eta bilketa eskumenak, epe boluntarioan eta betearazpen epean, eta zerga-kudeaketa bidetik egindako berrikusketa egintzak, Leioako Udalari dagozkio. 

Bigarrena. Leioako Udalaren eginkizunak dira, hain zuzen, salbuespenak eta hobariak ematea eta ukatzea, zerga-arloko zorrak zehazteko likidazioak egitea, kobrantzako ordainagiriak egitea, okerreko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak ebaztea, egintza eta jarduera horien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea eta zergadunei atal honekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta laguntza emateko jarduketak egitea.?

AZKEN XEDAPENA

15. artikulua. 

INDARREAN SARTZEA ETA ONDOREAK

Lehena. Ordenantza honen 11.4 artikuluan jasota dagoen gainordaina ezartzeko, aurretik, higiezinen errolda onetsi beharko da, Udal honetako Hirigintza eta Ogasuna sailek batera onartutako terminoetan

Bigarrena.Ordenantza Fiskal hau Udalbatzak onartu zuen 2020ko urriaren 29(e)an egindako bilkuran, eta indarrean sartuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean. 
 

ERANSKINA

2022KO TARIFA

KARGA TASA

A) Hiri Ondasunak

1.Tasa Orokorra

0,179%

2.Industriaren Tasa

0,512%

3.Merkataritzaren Tasa

0,453%

4.Gainerakoen Tasa

0,307%

B) Landa Ondasunak

0,053%

 

 

04. ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREEI BURUZKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, zerga eskatzen du honako ordenantza honetan xedatutakoaren arabera; ezar daitezkeen tarifen koadroa duen eranskina ere, ordenantza honen zatia da.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

Zerga honen egitate zergapegarria da lizentzia urbanistikoa behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo lan egitea, lizentzia lortu zein ez, edo ardurapeko deklarazioa edo aurretiazko jakinarazpena eskatzen duena, betiere Udalak eman behar badu lizentzia edo kontrol-aktibitatea egin behar badu

4. artikulua.

Zergapeko zerga egitateak, banan-banan adieraziz, ondoko hauek dira:

1. Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.

2. Egon dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak

3. Egon dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen egituran eragin dezaketen aldarazpen edo zaharberrikuntzak.

4. Egon dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura aldarazteko obrak.

5. Eraikinen barruko taxuketa aldatzen duten obrak, horien erabilera gora-behera.

6. Behin behinekoak diren obrak.

7. Herri zerbitzuak instalatzeko obrak.

8. Lurren mugimenduak, besteak beste lur-erauzketak, indusketak eta lur-berdinketak, jarduera horiek onartutako edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiektuko obra bezala burutzeko programatuak dauden kasuan salbu.

9. Eraikuntzak erraustea, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.

10. Lurpeko instalazioak: aparkalekuak, industria, merkataritza edo lanbide jardueretarako instalazioak, zerbitzu publikoenak edo lur azpiari ematen zaion beste edozein erabilera dutenak.

11. Propaganda kartelak herri bideetatik ikusteko eran jartzea.

12. Gaitasun ekonomikoa agerian jartzen duten baliabide ekonomikoen inbertsioa eskatzen duten obra, eraikuntza eta instalazio guztiak, baldin eta obra lizentzia edo hirigintzako lizentzia behar badute .

5. artikulua.

Ez dira zerga honi lotuta egongo ondoko hauek:

1. Udal honen jabetza-titulartasuneko higiezinetan egin diren eraikuntza, obra edo instalazioak, baldin eta Udala bada obraren jabea.

2. Estatua, autonomia erkidegoen edo toki izakien jabetzako era guztietako eraikuntza, instalazio edo obrak, baldin eta horri lotuta badaude, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko, biztanleguneen saneamendu eta horien hondakin uren saneamendurako izango badira; kudeaketa erakunde autonomiadunek egindakoak baldin badira ere eta inbertsio berriko obrak zein artapenekoak izan.

3. Egoitza Santua, Gotzainen Batzarra, Elizbarrutia, Parrokiak eta beste lurralde-mugape batzuk, erlijio-ordena eta kongregazioak, bizitza kontsakratuko erakundeak, haien probintziak eta etxeak oso-osorik eta modu iraunkorrean salbuetsita daude eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordaintzetik.

SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1. Zergadun izanik, zerga honen subjektu pasibo dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-Arau Foraleko 34.3 artikuluko pertsona fisikoak, pertsona juridikoak edo entitateak, eraikuntza, instalazio edo obraren jabe badira, horiek egiten diren higiezinaren jabe izan ala ez.

2. Aurreko paragrafoaren ondoreetarako, eraikuntza, instalazio edo obraren jabea haren gastuak edo kostuak jasaten dituena da.

3. Eraikuntza, instalazioa edo obra zergaduna den subjektu pasiboak egin ezean, horren ordezko subjektu pasibo izaera izango dute dagozkion lizentziak eskatu edo dagozkion ardurapeko deklarazioak zein aurretiazko jakinarazpenak aurkezten dituzten horiek, edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenek.  

4. Ordezko subjektu pasiboak ordaindutako zerga-kuotaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio zergadunari.

ZERGA OINARRIA

7. artikulua.

1. Zerga-oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostua izango da; benetako kostua hura burutzeko kostua izango da.

Ez dira sartuko zerga-oinarrian ez Balio Erantsiaren gaineko Zerga, ez araubide bereziko antzeko gainerako zergak, ez tasak, ez prezio publikoak, ez eraikuntza, instalazio edo obrarekin zerikusia duten ondarearen gaineko gainerako toki prestazioak, ez profesionalen ogibidesariak, ez kontratistaren enpresa-mozkina, ez burutzapen materialaz kanpoko gainerako kontzeptu guztiak.

2. Zerga oinarria, Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak ezarritakoa izango da.

ZERGA KUOTA

8. artikulua.

Zergaren kuota eranskinean adierazi den zerga oinarriari karga tasa aplikatzearen emaitza izango da.

SORTZAPENA

9. artikulua.

Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan gertatuko da, oraindik obra burutzeko lizentzia jaso ez bada ere.

KUDEAKETA

10. artikulua.

Lizentzia onartzen denean edo ardurapeko deklarazioa edo aurretiazko jakinarazpena aurkezten denean, edo eskatu barik, onartu edo ukatu ez bada edo horiek aurkeztu badira, eraikuntza, instalazioa edo obra hasi denean behin behineko likidazioa egingo da. Zerga oinarria interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren araberakoa izango da, betiere dagokion Elkargo Ofizialak oniritzia eman badio, edo bestelako kasu baten, zerga-oinarria udal zerbitzu teknikoek erabakiko dute proiektuaren kostu estimatuarekin ados.

11. artikulua.

Lizentzia eman ondoren edo ardurapeko deklarazioa zein aurretiazko jakinarazpena aurkeztu ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berria aurkeztu beharko litzateke behin-behineko likidazio berria egiteko, aldatutako aurrekontuaren arabera, jatorrizkoari egiten zaion gehikuntza aintzat hartzeko.

12. artikulua.

1. Egin diren eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta horien benetako kostua kontuan hartuta eta administrazio egiaztapen egokia egin ondoren, Udal Administrazioak, bidezkoa bada, aldatu egingo du zerga oinarria, behin betiko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari dagokion kopurua ordainarazi edo itzuliko dio.

2. Aurreko atalean ezarri denaren ondoreetarako, obra bukatu edo hori behin-behinerako jaso eta hurrengo lehen hilabetearen barruan inguruabar horren aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak emango duen inprimakian; obra zuzendu duen teknikariaren ziurtagiria erantsiko da, haren lanbide elkargoak ikusonetsita, baldin eta hori zilegi bada. Agiri horretan obren kostu osoa ziurtatuko da, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide teknikoak, industri onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk barne.

13. Artikulua.

Zergaren likidazioaren ondoreetarako, administrazioaren isiltasun positiboaren bidez eman diren lizentzien ondorioak beren beregi eman diren lizentzienak eurak izango dira

14. Artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako moduan kalkulatutako kuotari Udalak HOBARI hauek ezarriko dizkio:

A) % 95era arteko hobaria jasoko dute inguruabar sozial, kultural eta historiko-artistikoak dituztelako eta enplegua eta aldi baterako bizitokia sustatzen dutelako interes bereziko edo herri erabilerako hartu diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.

Interes bereziko edo herri erabilerako obratzat joko dira herri administrazioek sustatutako babes publikoko etxebizitzen sustapenak. Sustapen horietan, etxebizitzen zati bat babes berezikoak, etxebizitza sozialak edo zuzkidura apartamentuak izan beharko dira, alokairu araubideari laguntzeko asmoz.

% 95eko hobaria aurreko paragrafoan aipatutako obrei baino ez zaie aplikatuko.

Interes bereziko edo udalarentzat erabilgarri diren obratzat joko dira, baita ere, enplegua sustatzeko neurri hauek hartzen dituztenak:

Horietan sartzen diren eta enpresa aktibitate berriak edo existitzen direnak ezartzeko, hobetzeko edo zabaltzeko egiten diren obra, eraikuntza eta instalazioak, honako baldintza hauen arabera:

A.1. Establezimendu berrian sortzen diren lan-kontratu mugagabeko lanpostu kopuruak edo existitzen den establezimenduan dagoen gehikuntzak 5ekoa izan behar du hobaria jasotzeko. Langile zerrendaren gehikuntzak suposatu beharko du, gutxienez, aipatu tamainako enplegu gehikuntza Leioako udalerrian dauden lantokietan. Kasu honetan, hobaria %30ekoa izango da.

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta halaber, mantendu egin beharko dira langile-zerrendaren batez bestekoarekin batera, gutxienez, hiru urtez kontratazioa egiten denetik.

Hobari gehigarriak lortu ahal izango dira honako kasu hauetan:

%10 gehiago

Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

%10 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

20% gehiago.

Hobari hau bakarrik aplikatuko da 5 lanpostu edo gehiago sortu diren kasuetan

Kontratatutako langile guztiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

%10 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

— ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

— 30 urtetik beherako leioaztarrak.

-— 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

%10 gehiago

Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

%10 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago)

Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte;  edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.

 

A.2. Bost enplegu baino gutxiago sortuko balira, %5eko hobaria aplikatuko da sortu berria den eta lan-kontratu mugagabea duen lanpostu bakoitzeko. Hobari hau ez zaie aplikatuko merkataritza sozietate eta analogoei.

Kontratatutako langileek ezin izango dute, hobariaren eskabidea egiten den data baino lehenagoko bi urteetan, enplegu emaile autonomoaren kontura eginiko zerbitzurik eduki.

Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta enpresa edo saltokiko langile-zerrendaren batez bestekoarekin mantendu behar dute bi urtez, kontratatzen direnetik aurrera, salbuespen bakarrarekin: egiaztatzea langile autonomoak lege laboralak aurreikusten dituen arrazoiengatiko murrizketaren beharra, edo enpresa ixtearen ondorioz, kontratu guztiak iraungi beharra.

Halaber, kontratazio horien kasuan, hobari gehigarriak eskuratu ahal izango dira, baldintza hauetan:

%5 gehiago

Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

%5 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

%5 gehiago

Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

— ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

— 30 urtetik beherako leioaztarrak.

— 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

%5 gehiago

Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

%5 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago)

Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte;  edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.

 

A.3. Zergaren subjektu pasiboak izan behar du higiezinean, instalazioan edo obran garatzen den enpresa jardueraren titularra, eskatzen den hobariaren helburu dena, berdin dio higiezinaren jabea nor den.

Hobariek ez dute inoiz gaindituko dagokien kuotaren %50, eta aurreko letrek aipatzen dituzten hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaizkio.

Langile bakar batek ezin izango du agortu arauak ahalbidetzen duen hobari osoa, eta gehienez, bi hobari gehigarri aplikatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

Existitzen deiren enpresa jardueren kasuan, agiri bidez justifikatu beharko da aurreko bi urteetan ez dela langile murrizketarik egin.

Hobaria aplikatu egingo da, behin obra amaituta, zergaren likidazio osagarria edo behin-betikoa egiten denean.

Azaldutako baldintzak ez betetzea hobariaren zenbatekoa guztiz itzultzea dakar, atzerapen interesak eta interes legalak barne, dagozkion zigorrez gain.

B) % 50era arteko hobaria jasoko dute babes publikoko etxebizitzei dagozkien eraikuntzek, instalazioek eta obrak.

Hobaria honela aplikatuko da:

a) Ekimen publikokoak diren Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %50eko hobaria.

b) %25eko hobaria udalarentzat interes berezikotzat edo erabilgarritzat jotzen diren obretan, ekimen pribatukoak diren Babes Publikoko Etxebizitzen sustapenetan, parte bat erregimen berezikoak edo etxebizitza sozialak direnean, edo alokairua sustatzeko zuzkidura apartamentuak. Promozioak jabegoko etxebizitzak eta alokairukoak baldin baditu, hobari hau alokairuko etxebizitzei eragiten dien aurrekontuko zatiari bakarrik aplikatuko zaio.

c) Aurreko bi ataletako baldintzak betetzen ez dituzten Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %12,5eko hobaria

C) % 50eko hobaria eraikuntza, instalazio edo obretarako, etxebizitza partikularretan egin badira eta burutzapen materialeko aurrekontua 6.010,12 euro edo gutxiagokoa bada.

D) % 90eko hobaria, minusbaliatuei irisgarritasuna eta bizigarritasuna errazten dizkieten eta igogailuak jartzea bultzatzen duten eraikuntza, instalazio edo obretarako. Hobari hori ondore horretarako erabiltzen den zenbatekoaren gainean bakarrik kalkulatuko da, obrak obra berriko proiektu baten barnean ez badaude eta modu independentean egiten badira.

15. artikulua.

Udalak autolikidazio araubidean eskatu ahal izango du zerga hau.

16. artikulua.

Lizentzia baten titularrak edo ardurapeko deklarazioa zein aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duen zergadunak uko egingo balio baimendutako edo deklaratutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari beren-beregi idatzitako uko egitearen bidez, Udalak diru itzulketa egingo du edo behin-behineko likidazio osoa bertan behera utziko du

17. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egin den likidazioa itzuliko du edo deuseztatu egingo du, titularrak hura berritzea eskatu eta Udalak baimena ematen ez badu behintzat.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

                                                              ERANSKINA

2021KO TARIFA

Karga tasa

TARIFA 2021

Tipo gravamen

Eraikuntza, instalazio edo obra mota

% 5

Clase de construcción, instalación u obra....

5 %

 

 

 

03. TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, zerga eskatzen du honako ordenantza honetan xedatutakoaren arabera; ezar daitezkeen tarifen koadroa duen eranskina ere, ordenantza honen zatia da.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA EGITATEA

Hauexek dira Zergaren zerga-egitateak:

1. Herri bideetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna, ibilgailuen mota eta kategoria edozein izanda ere.

2. Zirkulaziorako gai den ibilgailutzat joko da erregistro publiko egokietan matrikulatu dena, baja ematen ez zaion bitartean. Zerga honen ondorioetarako, aldi baterako baimena duten ibilgailuak eta turismo-matrikula dutenak ere zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira.

3. Jarraikoak ez daude Zergaren kargapean:

a) Antzinatasuna dela-eta erregistroan baja emanda egonik, aparteko kasuetan, erakustaldietan, lehiaketetan eta lasterketetan ibiltzeko baimena jaso lezaketenak, horretara mugaturik daudela.

b) Trakzio mekanikodun atoiak eta erdiatoiak, zama erabilgarria 750 kg baino gutxiagokoa dutenak.

SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

4. artikulua.

SALBUESPENAK

1. Zergatik salbuetsita egongo dira:

a) Estatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Bizkaiko Lurralde Historikoko eta toki-erakundeetako herritarren defentsarako edo segurtasunerako ibilgailu ofizialak.

b) Atzerriko herrialdeetako ordezkari diplomatikoen, kontsul-bulegoetako kideen, eta kreditatuta dauden agente diplomatikoen eta kontsul-funtzionarioen ibilgailuak, baldin eta herrialdeko herritarrak badira eta ibilgailua kanpoaldean identifikatuta badago, eta elkarrekiko salbuespena badago, hedapen eta maila berekoa.

Halaber, Espainiar estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta diplomazi estatutua duten haien funtzionarioak edo kideenak.

c) Nazioarteko itunen edo hitzarmenen bidez salbuetsita dauden ibilgailuak.

d) Anbulantziak eta osasun-laguntzako ibilgailuak, eta zaurituak edo gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.

e) Mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako ibilgailuen Araudi orokorreko II. Eranskineko A letran adierazitakoak, baldin eta desgaitasuna duen pertsona baten izenean matrikulatuta badaude.

Halaber, salbuetsita daude ezindu baten izenean matrikulatutako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, soilik ezinduak erabiltzeko direnak. Salbuespen hau inguruabar horiek hala irauten duten artean aplikatuko da, eta aplikatu ere urrituek eurek gidatzen dituzten ibilgailuei zein haiek garraiatzeko erabiltzen direnei aplikatuko zaie.

Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondoriotarako, hauexek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:

a’ ) %33 eta %65 bitarteko desgaitasun-gradua onartuta dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonak; halakotzat joko dira minusbaliotasun gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazitako egoeretako batean daudenak teta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago dituztenak.

b’ ) %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.

Aurreko a’) eta b’) letretan sartuta dauden pertsonen artean, 1971/1999 Errege Dekretuko III.eranskin gisa agertzen den baremoan A letrako mugitu ezintasunaren egoeran daudenei, ez zaie aplikatuko 14 zerga zaldien muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egotikuta badago.

Aurreko atalean ezarritako salbuespenak ezin dira aplikatu batera, hots, onuradun bati ez zaio bat baizik aplikatuko, ibilgailu bat baino gehiago eduki arren.

Hemen ezarrita dauden salbuespenak arautuak dira, eta erreguzko izaera dute. Salbuespenok eskumena duen udal-organoak emandako administrazio-egintza adieraziaren bidez emango zaizkie eskatutako betekizunak betetzen dituzten subjektu pasiboei, haiek eskabidea egin ondoren. Eskabide horretan, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia jaso beharko dituzte, eta, horrekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte: 

- Zirkulazioko baimenaren fotokopia.

- Elbarritasuna egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiak edo beste organo eskudunak emandakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako irizpen tekniko-fakultatiboa aurkeztea.

- Zinpeko aitorpena, ibilgailua minusbaliodunak ez beste inork erabiliko duela adieraztekoa.

Udal Administrazioak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztatzeko agiria emango zaio interesdunari.

Oro har, salbuespena emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen ditu ondorioak; ez du atzeraeraginik. Hala ere, likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.

f ) Hiriko garraio publikorako erabili edo atxikitako autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, bederatzi plaza baino gehiago dituztenak, gidaria barne.

g ) Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela duten traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makinak.

Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, interesdunek eskatu egin behar dute, eta, horretarako, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia azaldu behar dituzte. Udal Administrazioak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztatzeko agiria emango zaio interesdunari.

HOBARIAK

2. Gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuek %100eko hobaria izango dute; epe hori, fabrikazio-egunetik aurrera zenbatuko da. Hura jakin ezean, lehenengoz matrikulatu zen egunetik edo, bestela, ibilgailu-mota edo -modelo hori fabrikatzeari utzi zitzaionetik aurrera zenbatuko da.

3. %50eko hobaria izango dute kuotan familiako kideren bateko titulartasunpeko ibilgailuek, familia ugaria bada, eta lau seme-alaba edo gehiago badauka. Hobari hau ibilgailu bakarri aplikatuko zaio familia ugari bakoitzeko.

Hobaria subjektu pasiboak eskatu beharko du, honako agiri hauek aurkeztuz

Lehena: eskaera orria, hobaria eskatzen den ibilgailua identifikatuz.

Bigarrena: familia ugariaren titulua, Bizkaiko Foru Aldundiak egina (Gizarte Ekintza Saila).

Hobariaz gozatu ahal izango da familia hori familia ugaria den bitartean, eta subjektu pasiboak horri buruzko aldaketa guztiak jakinarazi beharko ditu. Administrazioak, bere aldetik, gorde egiten du hobariaz gozatzeko baldintzak betetzen diren ofizioz egiaztatu ahal izateko eskubidea, egoki diren likidazio osagarriak gehi atzerapen-interesak bidaliz hobaria modu desegokian jaso dela ziurtatzen bada (gehi egoki den zigorra zerga-arauak urratzeagatik). 

Dena den, egoki litezkeen aldaketei eragin gabe, hobariaren bukaera data familia ugariko tituluaren iraungitze data bera izango da.  

4. Kuotaren % 50eko hobaria ezartzea autoentzat, ezaugarri teknikoen ziurtagirian ibilgailu motordun elektriko gisa agertzen badira, eta kuotaren % 25eko hobaria ezartzea autoentzat, ezaugarri teknikoen ziurtagirian ibilgailu motordun hibrido gisa agertzen badira. Hobari horiek ibilgailuaren matrikulazio-urtean eta hurrengo bi urteetan aplikatuko dira.

SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

Zerga honen subjektu pasiboak izango dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan ageri diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak, zirkulazioko baimenean ibilgailua beraien izenean agertuz gero.

KUOTA

6. artikulua.

1. Zerga Eranskinean agertzen den tarifa taularen arabera eskatuko da.

2. Ibilgailu-mota zehazteko, arau bidez ezartzen denari jaramon egingo zaio, eta gainera kontuan hartuko dira ondoko arauak ere:

a) Furgonetatzat ondokoak joko dira: pertsonak eta gauzak batera garraiatu ahal izateko moldatutako turismo-ibilgailuak, zenbait eserleku eta kristal kendu zaizkienak, ateen neurriak edota kokapena aldatu, eta bestelako aldaketak egin zaizkienak, baina jatorrizko ibilgailuaren modeloaren ezaugarriak funtsean aldatu gabe. Furgonetengatik, turismoak balira bezala ordainduko da Zerga, euren zerga-potentziaren arabera, ondoko kasuetan izan ezik:

Lehenengoa. Ibilgailua bederatzi pertsona baino gehiago, gidaria barne, garraiatzeko gaiturik badago, Zergak autobusa balitz bezala kargatuko du.

Bigarrena. Ibilgailuak 525 kg-tik gorako zama erabilgarria garraiatzeko baimena badu, Zergak kamioia balitz bezala kargatuko du.

b) Zerga honen ondoreetarako, motogurdiak motozikletatzat joko dira eta, beraz, euren zilindradaren edukieraren arabera ordainduko da Zerga.

c) lbilgailu artikulatuen kasuan aldi berean eta banandurik tributatuko dute garraiatzeko ahalmena duenak ata arrastran eramandako atoiak ata erdi-atoiak.

d) Edukiera dela-eta matrikulatu beharrik ez duten ziklomotorrak, atoiak eta erdiatoiak zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira Industria Ordezkaritzak horren ziurtagiria ematen duenetik, edo ibilgailua zirkulatzen hasten denetik, kasuan kasukoa.

e) Makina autopropultsatuengatik, alegia, trakzio mekanikoko beste ibilgailu batek gainean edo herrestan eraman gabe, herri-bidetik berez ibil daitezkeen makinengatik, traktoreei dagozkien tarifak kobratuko dira.

f) Autokarabanek turismo baten modura ordainduko dituzte zergak, euren zerga-potentziaren arabera.

ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

7. artikulua.

1. Zergaldia egutegiko urtea izango da, ibilgailua lehenengoz eskuratzen denean edo baja ematen zaionean izan ezik. Izan ere, horrelakoetan, zergaldia eskuraketaren egunean hasiko da, edo ibilgailuari Trafiko Burutzan baja ematen zaion egunean amaituko da, hurrenez hurren.

2. Zerga zergaldiko lehen egunean sortuko da.

3. Zergaren kuotaren zenbatekoa hil naturalen arabera hainbanatuko da, ibilgailuaren lehenengo eskuraketaren edo behin betiko bajaren kasuetan, eta ibilgailuari alta edo baja ematen zaion eguneko hila ere kontuan hartuko da.

4. Era berean, ibilgailua ostu edo lapurtzeagatik ibilgailuari aldi baterako baja ematen bazaio, haren kuota arestian azaldutak moduan hainbanatuko da, dagokion erregistro publikoan aldi baterako baja gertatzen den unetik.

KUDEAKETA

8. artikulua

Ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri den egoitza zein udalerritan dagoen, hango udalaren eginkizunak izango dira ibilgailu horren zerga kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea eta biltzea, eta bai zerga-kudeaketan agindutako egintzak berrikustea ere.

9. artikulua.

Udalak autolikidazio-araubidean eskatu ahal izango du zerga hau.

10. artikulua.

Zerga ordaindu delako frogagiria Udal Administrazioak emandako ordainagiria izango da.

11. artikulua.

Zerga ekitaldi bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan ordainduko da, hurrengo artikuluan agertzen diren kasuak izan ezik; horietan, bertan xedatutakoari jarraituko zaio.

12. artikulua.

1. Trafiko Burutzari ibilgailua matrikulatzeko, zirkulaziorako gaitasunaren ziurtagiria emateko edo ibilgailuari behin betiko baja emateko eskatzen diotenek, aldez aurretik Zerga ordainduta dutela frogatu behar dute. Hamabost urte edo gehiago dituen ibilgailu bati behin betiko baja eman nahi bazaio, ez dago ezer frogatu beharrik.

2. Gauza bera egin beharko dute ibilgailuen titularrek Trafiko Burutzari ibilgailuaren eraldaketaren berri ematen diotenean, baldin eta eraldaketak zerga honen ondoreetarako ibilgailuak duen kalifikazioa aldatu badu, bai eta ibilgailuaren zirkulazio-baimena eskualdatzen bada edo bertan ageri den egoitza aldatzen bada ere.

3. Trafiko Burutzek ez dute ibilgailuen bajei edo eskualdaketei buruzko espedienterik tramitatuko, aldez aurretik zerga hau ordainduta dagoela frogatzen ez bazaie.

13. artikulua.

Matrikulazio berrietan, edo ibilgailuari egindako aldaketek zerga-ondoreetarako kalifikazioa aldatzen dutenean, interesdunek jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar dizkiote Udal Administrazioari, Zergaren matrikulari eransteko, 30 eguneko epean, matrikulazioa edo aldaketa egiten den egunetik hasita:

- Zirkulazioko baimena.

- Ezaugarri teknikoen ziurtagiria.

- NAN edo IFK.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga indarrean jartzen den egunean Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergan mota bateko nahiz besteko zerga-hobariren bat dutenek hobariaren onura jasotzen jarraituko dute aipatutako zerga horri dagokionean, ho baria iraungitzen den egunera arte, edo, hobariaren onurak mugaegunik ez badu, 1992ko abenduaren 31ra arte, azken egun hori barne dela.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2019ko urriaren 31an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

05.- HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta zerga horri buruzko beren beregiko Foru Arauan ezarri denarekin bat, honako ordenantza honekin hiri lurren balio-gehitzearen gaineko Zerga ezarri eta eskatu du; portzentajeen taula eta aplika daitezkeen tarifen eranskinak ere ordenantza honen atalak dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1. Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren zerga egitatea eskualdatu diren hiri-lurrek zerga-aldian izan duten gehikuntza da, jabetza-eskualdaketa bat, edozein titulugatik, egiten delako edo lurren gainean jabaria mugatzen duen eduki-eskubidea eratzen edo eskualdatzen delako.

2. Xede horietarako, ondoko hauek izango dira hiri lurrak:

Hiri-lurzorua, urbanizatu daitekeena, egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarria; azken hau Hirigintzako Jarduketarako Egitaraua onetsi den unetik bertatik. Zolatutako bideak edo espaloi zintarridunak dituzten lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira baldin eta ezaugarri horiez gain estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta herriko argiak badituzte. Hiri-eraikuntzak dauden lurrak ere halakotzat joko dira.

Nekazaritzako legerian bestelakoa ezarri bada ere, zatikatzen diren lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazaritzako erabilera hutsaltzen badu eta, hala ere, haien landa-izaeran aldakuntzarik ez bada, zerga honetakoek ez diren beste ondorioetarako.

LOTURARIK EZA

4. artikulua.

1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela-eta landa-lurtzat jotzen diren lurren balioaren gehikuntzagatik ez da honako zerga hau ordaintzen. Zerga hau ordainduko da berriz, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela eta, hiri-lurtzat jo behar diren lurren balioaren gehikuntzagatik; lur horiek Katastroan eta Erroldan hiri-lur moduan agertu ala ez.

2. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak edo eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago Zerga ordaindu beharrik, ez eta hark ordainketa gisa adjudikazioak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztatu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horretaz emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago Zergaren kargapean, ezkontzaren araubide ekonomikoa dena delakoa ere.

3. Gauza bera aplikatuko da, aurreko paragrafoetan aipatu balizkoen arabera, Izatezko Bikoteak arautzekoa den maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio etaeskualdaketei.

4. Ohiko etxebizitza ordainean eman duten hipoteka-zordun edo haren bermatzaileek eginiko eskualdatzeak, hipoteka bidez bermatutako zorrak kentzeko, zerga honetatik salbuetsita egongo dira, kreditu entitateekin edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituzten entitateekiko zorrak izan ezik.

Halaber, salbuetsita egongo dira aurreko baldintzak ematen diren etxebizitza eskualdatzeak, notario edo epaile bidezko hipoteka betearazpen bidez eginda badaude.

Salbuespenerako eskubidea izateko, eskatzen da zordun edo bermatzaileak edo familia unitateko beste edozeinek, etxebizitzaren besterentzea ekidin ahal izateko momentuan, hipoteka-zor osoa estaltzeko tamainako ondasun edo eskubide nahikorik ez edukitzea. Baldintza hori betetzen dela usteko da. Dena den, gerora, kontrakoa egiaztatuko balitz, egoki den zerga-likidazioa igorriko litzateke.

Atal honetan jasotako ondoreetarako, ohiko etxebizitzatzat joko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 8. atalak definitzen duena.

Familia unitate kontzeptuari dagokionez, Arau bereko 98. artikuluak dioena hartuko da. Ondore horietarako, ezkontza eta izatezko bikotea (Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 2/2003 legeak definitzen duena) baliokideak izango dira.

SALBUESPENAK

5. artikulua.

1. Zerga honetatik aske daude ondoko egintzen ondorioz azaltzen diren balio-gehikuntzak:

a) Zortasun-eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

b)Salbuetsita egongo dira Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean eta Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera multzo historiko-artistiko adierazitako eremu baten barruan dauden ondasunen edo kultur intereseko adierazitako ondasunen eskualdaketak, baldin eta jabeek edo eskubide errealen titularrek frogatzen badute higiezinak artatzeko, hobetzeko edo zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura, balioaren gehikuntza izan den epealdian.

Xede horretarako, kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratutako Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ondorioetarako, higiezinaren katastro-balioa egindako obren balioa baino txikiagoa bada, jabeek frogatu beharko dute higiezinak artatzeko, hobetzeko eta zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura.

Idatz-zati honetan ezarritakoaren ondorioetarako salbuesteko eskabidearekin batera aintzat hartu beharko dira honako agiri hauek:

1. Zergaren xede diren eskualdatutako ondasunak multzo historiko-artistikoaren barruan daudela edo kultura-intereseko ondasuntzat hartu direla  egiaztatzen duten agiriak.

2.Obren hirigintza lizentzia edo obrak burutzeko agindua.

3.Tramitatutako obra-lizentziagatik ordaindu behar den tasaren ordainketa-gutuna

4.Obra bukaerako ziurtagiria.

5.Halaber, balio-gehikuntzak zerga honetatik aske daude zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo erakundeak direnean:

a) Estatua, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Bizkaiko Lurralde Historikoa eta bertako toki erakundeak, eta Autonomia Erkidegoko eta toki erakunde horietako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

b) Zerga aplikatu den udalerria eta bertako toki-erakunde guztiak, bai eta haietan ari diren organismo autonomoen zuzenbide publikoko antzeko erakunde guztiak ere.

c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako erakundeak.

d) Gizarte Segurantzaren eta indarreko legeriaren arabera eraturik dauden mutualitate eta montepioen kudeaketa-erakundeak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan zerga honen salbuespena aintzatetsi zaien pertsona edo erakundeak.

f) Administrazioaren emakida lehengoragarrien titularrak, haiei loturiko lurrei dagokienez.

g) Gurutze Gorrikoak eta arauz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuenak.”

h) Irabazizkoa ez diren erakundeak.

Lurren eskualdatzeak edo horien gaineko jabaria mugatzeko gozamenezko errege-eskubideen erraketa nahiz eskualdatzea denean, horiek irabazizkoa ez den erkunde batek kostu bidez egiten dituenean, zerga horretako salbuespena izateko, beharrezkoa izango da lur horiek Ondasun Higiezinen gaineko Zergako salbuespena aplikatzeko baldintzak betetzea.

Ezarritako salboespena aplikatzeko, ezin bestekoa izango da izarabazizkoak ez diren erakundeen otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauko 16 artikuluko 1. atalean arauturiko aukeraren erabilera Udalari jakinaraztea eta leen aopatutako Foru Arauren bigarren Tituluan arauturiko zerga-araubide bereziari lotutako baldintzak nahiz kasuak betetzea.

SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1. Zergaren subjektu pasiboa da zergadun gisa:

a) Lurren dohaineko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen dohaineko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

b) Lurren kostu bidezko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen kostu bidezko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskualdatu edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

2. Aurreko zenbakiko b letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea, zergaduna egoitza Espainian ez duen pertsona fisikoa bada.

3. Ordainean ematearen, hipoteka-zordunaren edo bermatzailearen ohiko etxebizitzaren hipoteka-betearazpen judizial edo notarialaren ondoriozko eskualdatzeetan, onuraduna kreditu entitatea bada edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituen entitatea bada, zergapekoaren ordezko den subjektu pasibotzat joko da higiezina erosten duen entitatea, eta ordezkoak ezin izango dio zergapekoari eskatu ordaindutako zerga-obligazioen zenbatekoa. Atal honetan jasotako ondoreak eman daitezen, Foru Arau honetako 2. Artikuluan azaltzen diren baldintza berberak eman beharko dira salbuetsita egoteko eskubidea izateko

ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

1.Zerga honen oinarria hiri lurren balioaren benetako gehikuntza da, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

2. Aurreko lerrokadan aipatutako benetako gehikuntza zenbatekoa den zehazteko, lurrak sortzapen-egunean duen balioari I. eranskinean jasota agertzen den eskalaren portzentajea aplikatuko zaio.

3.Artikulu honetako bigarren zenbakian adierazitako portzentajea zenbatekoa den zehazteko, ondoko arauak erabiliko dira:

Lehenengoa: Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatutako gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

Bigarrena: Sortzapen-unean lurraren balioari aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopurua biderkatzean lortuko den emaitza izango da.

Hirugarrena: Lehenengo arauari jarraiki eragiketa zehatzei aplikatu ahal zaien urteko portzentajea zehazteko, eta, orobat, bigarren arauari jarraiki urteko portzentaje hori zenbat urtez biderkatu behar den finkatzeko, balio-gehikuntza izan den epealdiko urte osoak zenbatuko dira soilik; horrenbestez, ez dira kontuan hartuko urte-zatikiak.

8. artikulua.

Lur-eskualdaketetan, lurren balioa zerga sortzen denean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatutakoa izango da.

9. artikulua..

1. Jabaria mugatzen duten ondasunen gaineko eduki-eskubide errealak eratzen eta eskualdatzen direnean, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatuta dauden arauak ezarriz, eskubideek duten balioaren eta 7. artikuluan definitu den balioaren arteko aldeari aplikatu zaizkio I. eranskinean jasotako urte-portzentajeak.

2. Eraikin edo lur batean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea eratzen edo eskualdatzen denean, edo zorupean eraikitzeko eskubidea -azalaren gaineko ondasun-eskubiderik ez eduki arren, I.  eranskinean adierazi dena alegia- 7. artikuluan finkatutako balioaren zatiari aplikatuko zaio, eta balioari eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportziotasun-modulua aplikaturik sortzen den balioari edo, horren ezean, hegalduran edo zorupean eraikiko den azalera edo bolumenaren eta guztirako azalera edo bolumenaren arteko proportzioa aplikaturik sortzen denari.

3. Derrigorrezko desjabetzapenetan, urteko portzentajeen taula, I. eranskinean ageri dena, balioespenaren zati bati aplikatuko zaio, hain zuzen, lurren balioari dagokion zatiari.

ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Zerga honen kuota zerga-oinarriari eranskinean adierazi den karga-tasa aplikatuz sortuko da.

HOBARIAK

11 artikulua.

Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria ezarriko da, heriotza dela bide, ondorengoentzat edo adoptatuentzat, ezkontidearentzat edo izatezko bikoteentzat –maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutakoak badira–, eta aurrekoentzat zein adoptatzaileentzat irabazteko asmoarekin egiten diren lur-eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzen edo eratzen direnean.

ZERGAREN SORTZAPENA

12. artikulua.

1- Zergaren sortzapena ondoko kasuetan gertatuko da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez zein dohainik, bizien artean edo heriotzaren ondorioz. Sortzapena eskualdaketa egunean gertatuko da.

b) Jabaria mugatzen duen eduki eskubide errealen bat eratzen edo eskualdatzen denean. Sortzapena eraketa edo eskualdaketa egunean gertatuko da.

Arestian adierazi denaren ondoreetarako, ondokoak hartuko dira eskualdatze eguntzat:

a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen den eguna eta, dokumentu pribatuak direnean, agiriok erregistro publikoan inskribatzen diren eguna edo  lanbidearen zioz funtzionario publiko bati ematen zaizkion eguna.

b) Heriotz ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.

2. Baldin eta, epai edo administrazio ebazpen irmo baten bidez, lurren eskualdaketa edo lurrak edukitzeko eskubide erreala eragiten duen egintza edo kontratua deuseztaturik, hutsaldurik edo suntsiarazirik dagoela adierazten edo aitortzen bada, subjektu pasiboak aurretik ordaindutako zergaren itzulketarako eskubidea izango du, baldin eta egintza edo kontratu hori irabazteko ondorerik gabekoa bada eta zergaren itzulketa ebazpen irmoa ematen denetik bost urte igaro baino lehen eskatzen bada. Interesatuek elkarri Kode Zibilaren 1295. artikuluko itzulketak egin beharra dutela bidezkotu ezean, irabazteko ondoreak daudela ulertuko da.  Hutsalketa edo suntsiarazpena zergapeko subjektu pasiboak betebeharrak ez betetzearen ondorioz adierazten bada ez da itzulketarik izango, nahiz eta egintza edo kontratua irabazteko ondorerik gabekoa izan.

3. Alderdi kontratatzaileek elkarren adostasunez kontratua ondorerik gabe uzten badute, ez da bidezkoa izango ordaindutako zerga itzultzea eta egintza zergapeko egintza berritzat joko da.  Elkarren adostasuntzat hartuko dira bai adiskidetze ekitaldiko abenikoa eta bai eskariari amore emate hutsa.

4. Egintzek edo kontratuek baldintzaren bat dutenean, Kode Zibileko preskripzioen arabera kalifikatuko dira.  Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte.  Baldintza suntsiarazlea bada, zerga erreserba gisa eskatuko da baldintza betetzen denean, behar den itzulketa aurreko ataleko arauari jarraituz eginez gero..

5. Alkar-poderosoaren edo testamentua egiteko ahalaren bidezko jaraunspenetan, ahala osorik erabiltzen denean edo ahala iraungitzeko gainerako karietariko bat gertatzen denean izango da zergaren sortzapena.

Alkar-poderosoan edo testamentu egiteko ahalean norbaiti zerga honen pean dauden jaraunspeneko ondasunen gozamena edukitzeko eskubidea ematen bazaio, ahala erabiltzen ez den artean gozamenaren likidazio bi egingo dira: bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen pean, eta bestea behin-betikoa, alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzen denean, aldi baterako gozamenaren arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboraren arabera. Behin-betiko likidazioagatik ordainduko dena konturako sarreratzat konputatuko da eta bien arteko aldea gozamendunari bihurtuko zaio, bidezkoa bada.  Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazioa eta alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzeagatik edo berau iraungitzeko gainerako kariengatik jaraunsle direnen likidazioa aldi berean egingo dira.

KUDEAKETA

13. artikulua.

Subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu behar diote Udalari; Udalak ezarritako eredu ofizialaren arabera egin beharko dute aitorpen hori eta kuota finkatzeko behar diren zerga elementuak eta gainerako beharrezko eta nahitaezko datuak jasoko dira bertan. Aitorpena aurkezten den unean bertan ordaindu beharko da kuota.

14. artikulua.

Aitorpena aurkezteko eta kuota ordaintzeko epeak ondoren agertzen direnak izango dira; zergaren sortzapena hasten denetik zenbatuta betiere:

a) Inter vivos egintzei buruzko aitorpenak, 30 asteguneko epea.

15. artikulua.

1. Aitorpenarekin batera, zergapeko egintza edo kontratua agerrarazten duen ziurtatutako agiria aurkeztu beharko da nahitaez.

2. Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agirien bidez ziurtatu beharko dira.

16. artikulua.

Udal Administrazioak eskubidea du interesdunei agindeia egiteko eta hogeita hamar eguneko epean (interesatuak eskatuz gero epea hamabost egun luzatu ahal izango da) zerga likidatzeko bidezkotzat jo ditzakeen agiri guztiak eskatzeko; epe horretan egindako agindeiari erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, baldin eta adierazi diren agiriak aitorpena egiaztatzeko beharrezkoak badira. Adierazi diren agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, agindeiari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.

17. artikulua.

12. artikuluan xedatu dena gora-behera, ondoren aipatuko direnak ere zerga egitatea jakinarazi behar diote Udalari, subjektu pasiboei ezarritako epeen barruan:

a) Zerga ordenantza honen 6. artikuluko a) letran adierazitako balizkoak bizien arteko negozio juridikoen ondorioz gertatzen direnean, dohaintzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena.

b) Arestian aipatu den 6. artikulu horretako b) letrako balizkoak gertatzen direnean, eskuratzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaiona.

18. artikulua.

Halaber, notarioek, egutegiko hiruhileko guztien lehenengo hamabostaldietan, egutegiko aurreko hiruhilekoan egiletsiak dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea igorri behar diote Udalari. Zerrendan alderdi eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalen zenbakiak eta helbideak eta zerga honen peko egitate, egintza edo negozio juridikoak jaso behar dira, hilburuko egintzak izan ezik.  Halaber, sinadurak aintzatetsi edo legeztatzeko aurkeztu dizkieten egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzko agiri pribatuen zerrenda igorri behar dute epe beraren barruan.  Atal honetan ezarritakoa gorabehera, Lurralde Historikoko Zerga Arau Orokorrari buruzko Foru Arauan ezarri den lankidetzarako betebehar nagusia bete behar da.

19. artikulua.

1. Udal Administrazioak aitortu ez diren zerga oinarriak burutu direla baldin badaki, administrazioak interesatuei agindeia egingo die 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, aipatutako aitorpena egin dezaten. Horrez gain, ezarri beharreko tributu urratzeak eta bidezkoak diren zehapenak ezarri beharko dituzte.

2. Udal Administrazioak arestian ezarritako agindeiak bideratu ondoren, interesatuek ez badute aurkeztu beharreko aitorpena aurkezten, administrazioak ofiziozko espedientea tramitatuko du, esku artean dituen datuekin; ondoren bidezkoa den likidazioa egingo du; horrekin batera dirua sartzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoen berri ere eman beharko du. Horrez guztiaz gain eta bidezkoa bada, tributu urratzeak eta bidezko diren zehapenak ere ezarriko dituzte.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Goian aipatu den 9.1 artikuluan xedatu denaren ondorioetarako eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onetsi duen Foru Araua indarrean dagoen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:

1. a) Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 2a, baina 100eko 70a gainditu gabe.

b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean eta hori gutxituz joango da, hortik gorako urte bakoitzeko 100eko 1eko proportzioan; muga  balio osoaren 100eko 10ekoa izango da.

c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.

2. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko aldearen bidez konputatuko da.  Era berean eta aldi baterako diren biziarteko gozamenetan jabetza soila neurtzeko, goian aipatu diren lehen zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.

3. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, aldi baterako gozamenaren edo biziartekoen gozamenaren –bata edo besteari, kasuaren arabera- balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.

4. Arrazoia edozein dela ere, katastro-baliorik ezarrita ez duten ondasun higiezinetan, lurzoruaren balioa zehaztuko da 8/89 Foru Arauaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera zehaztutako unitateko balio-tasen indizea aplikatuz.

Hala ere, behin-behineko likidazioa izango da. Aipatutako higiezinari Bizkaiko Foru Aldundiko  Katastro eta Balorazio Zerbitzuak katastro-balioa ezartzen dion unetik aurrera, behin betiko likidazioa egingo da, eta subjektu pasiboari aldea itzuliko zaio, bere aldekoa bada, edo Administrazioak bere alde duen diferentziaren bidez.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hiri Lurren balioaren gehikuntza zehaztea.

Bat. Zerga honen zerga-betebehar nagusia sortzeko beharrezkoa izango da lurren balioaren gehikuntza izatea, berorien jabetzaren eskualdatzearen ondorioz edozein titulugatik agerian jarritakoa edo lurren gainean jabaria mugatzen duen eduki-eskubidea eratzen edo eskualdatzen delako, xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren arabera zehaztua.

Bi. Aurreko atalean xedatutakoaren helburuetarako, lurren balioaren gehikuntza jabetzaren eskurapen-prezioaren alderaketaren bidez zehaztuko da, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki- eskubide erreal baten eraketarenaz edo eskualdaketarenaz, eta eskualdaketa-balioarenaz, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubidearen eraketaz edo eskualdatzeaz.

Zergen foru-administrazioak egoki jo ditzakeen balio-egiaztapenak alde batera utzi gabe, eskurapen-balioak eta eskualdatze-balioak dagozkien jabetza-tituluetan edo jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa egiaztatzen dituzten dokumentuetan jasotakoak izango dira. Atal honi dagozkion balioen gainean ez da ezein gastu-gehikuntzarik egingo, ez hobekuntzagatik edo bestelako kontzepturengatik, eta ez da eguneratuko denboraren joanagatik.

Bigarren atal honetan aipatzen diren lurzoruen balioaren gehikuntza zehazteko erreferentzia moduan hartutako balioetan berariaz desberdintzen ez bada eraikuntzari eslei dakiokeen balioa eta lurzoruari eslei dakiokeenaren artean, Zerga honen sortzapen unean indarrean dagoen katastro-balioari dagokion proportzioa hartuko da erreferentzia moduan, lurzoruaren katastro-balioarena eta eraikuntzaren katastro-balioarena. Lurzoruaren katastro-balioa eta eraikuntzarena banakatu ezingo balira, hura aplikatu ahal izango da 100eko 60ko murriztapenarekin.

Hiru. Aurreko bigarren atalean aipatzen diren balioak zehazteko helburuarekin kontuan hartu beharreko datak lurzoruaren eskurapenarenak izango dira, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealaren eraketarena edo eskuratzearena, eta eskudaldatzearen data, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealaren eraketarena edo eskualdatzearena.

Lau. Lurzoruaren prezioaren gehikuntzarik ez badago, xedapen gehiarri honetan xedatutakoaren arabera eta etorkizunean egon daitezkeen eskualdatzeen ondoreetarako, eskualdaketa egongo duenaren aldetik aintzat hartuko dira lurzoruaz jabetzeko eta eskualdatzeko uneetako balioak.

Bost. Lurzoruaren prezioaren gehikuntzarik ez badago, xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren arabera, Foru Arau honetako 7 artikuluan ezartzen diren betebehar formalak bete beharko dira, eta bereziki, bai eskurapen-balioa, bai eskualdatze-balioa justifikatzen dituzten dokumentuak atxikitu behar dira.

Sei. Lurzoruen balioaren gehikuntzarik baldin badago, artikulu honetan ezarritakoarekin ados, zerga-oinarria, zerga-kuota eta hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga osatzen duten gainerako elementuak zehaztuko dura, ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauan ezarritakoaren arabera.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.: Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergari dagokionez Erregimen iragankor aplikagarria.

1. 2017ko ekainaren 22aren aurretik sortutako zergei dagozkien likidazio irmoak.

2017ko ekainaren 22aren aurretiko sortzapenei dagozkien Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioei buruz, data horren aurretik irmotasuna dutenak, ez zaie aplikatuko Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarria, eta ondorioz hurrengo arau hauek aplikatuko dira:

1ª Ez dira bidezkoak izango Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarrian oinarritutako zuzenketak edo itzulketak.

2ª Haiei dagozkien zerga-bilketako prozedurak amaitu arte jarraituko dute eta osorik exijituko dira atzeratutako edo zatikatutako zerga-zorrak.

2. 2017ko ekainaren 22aren ondoren Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioak, data horren aurretiko sortzapenei dagozkienak.

Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikagarria izango da 2017ko ekainaren 22aren ondorengo Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioei, data horren aurretiko sortzapenei dagozkienak, beti ere aurretik sortzapen horiei dagokien irmotasuna iritsi duen likidaziorik eman ez bada.

3. Bide administratiboan dauden eta helegitea jarrita duten likidazioak, ebazpenaren zain.

2017ko ekainaren 22an ebazpenaren zain, bide-administratiboan dauden helegiteak, likidazioaz arduratzen den administrazio-organoari bidaliko zaizkio, hala badagokio, likidazio berria egin dezan Zerga Ordenantza honen bigarren xedapen gehigarrian eta xedapen iragankorrean ezarritakoa aintzat hartuz.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2017ko urriaren 26an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA 2022

I. PORTZENTAJEEN KOADROA.

DENBORALDIA

URTEKO PORTZENTAJEA

   a) 1-5 urte

3,7

   b) 10 urte arte

3,5

   c) 15 urte arte

3,2

   d) 20 urte arte

3,0

II. KARGA TIPOA

Zergaren kargako tipoa 

% 6,26tako izango da

 

 

06.- ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURTAEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurraldeko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGAGAIA

3. artikulua.

Udalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak ertzen du zergagaia, dela eskatuaizan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbituaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan, obren eraikitzaileak eta kontratistak.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo husegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo husegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenanza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

KUOTA

9. artikulua.

1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Ernskinean ezarritakoaren arabera.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1. Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua

Udalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arua partikularrei jarraituz.

TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2013ko azaroaren 8an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

06.02.- AUTOTAXI ETA ALOGERAKO GAINERAKO IBILGAILUEN LIZENTZIAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2023ko Tarifa

A) Lizentziak eta alogerako gainerako ibilgailuen lizentziagatiko tasa (lizentzia bakoitzeko):

1. A motakoa ...........................................................................

164,56

2. B motakoa ............................................................................

204,42

3. C motakoa ............................................................................

409,87

B) Lizentzia ustiapenaren erabilpena (lizentzia bakoitzeko urteko):

1. A motakoa ...........................................................................

40,88

2. B motakoa ............................................................................

70,53

3. C motakoa ............................................................................

82,79

C) Ibilgailuen ordezkapena:

1. A motakoa ...........................................................................

82,79

2. B motakoa ............................................................................

58,26

3. C motakoa ............................................................................

82,79

D) Lizentzia-eskualdaketa:

Edozein motatakoa .................................................................

409,87

E) Herriko bideetan jartzea:

Edozein motatakoa .................................................................

101,19