Bizi baldintzen gaineko ardura, orokorrean, eta bereziki, ingurumenaren kalitatearen gainekoa hazten ari dira. Hori dela-eta, bereziki garrantzitsua da herritarrei sarbide gardena ematea ingurumenaren kalitateari buruzko informaziora.
Atal honetan leioaztarrentzat interesgarria izan daiteken ingurumen informazioa aurkitu daiteke.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzak badauka Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna, Erkidego Autonomoek beren lurraldeko airearen kalitatea neurtzeko betebeharra baitute. Sare horrek airearen kalitateari buruzko araudiak zehazten dituen kutsatzaileak neurtzeko aztertzaile eta sentsoreak ditu, batez ere, sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa, karbono monoxidoa (CO), bentzenoa eta suspentsioko partikulak (PM10 y PM2.5). Gainera, beste parametro meteorologiko batzuk neurtzen dira, hala nola, haizearen abiadura eta noranzkoa, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta euria. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea euskal lurralde osotik banatuta dauden 50 estazioz osatuta dago. Leioan estaziorik ez badago ere, gertuen daudenek, Erandiokoak kasu, gure udalerriko airearen kalitateari buruzko informazio hurbila eman dezakete.
Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitateko aplikaziorako sarbidea denbora errealean