1.- AURREKONTU PROIEKTUAREN PRESTAKUNTZA

Leioako Udaleko alkateak, Gobernu Taldearekin batera, behin aztertu ondoren Erakunde Autonomo bien Lehendakaritzek (1) egindako proposamenak, gastu-beharrak, diru-sarreren aurreikuspenak eta aurreko ekitaldiko aurrekontuaren betearazpenak, Aurrekontu Orokorra egiten du legez eskatzen diren eranskin eta dokumentu guztiekin (2):

a) Ekitaldian zehar likidatu behar diren eskubide ekonomiko desberdinen gutxi gorabeherako Diru-Sarreren Egoera.

b) Gastu Egoera, bai ordainketa betebeharrei, bai konpromisozkoei erantzuna emateko beharrezkoak diren kredituak jasotzen dituena.

c) Programa-taldeen deskribapen-koadroak, 12.2 artikuluak ezartzen duena betez.

d) Argibide-memoria bat, aurrekontuaren edukiari buruz eta aurreko aurrekontuaren aldean dauden aldaketa nagusiei buruz, hala nola, berau egiteko jarraitu diren irizpide nagusiei buruz.

e) Onartu eta erabilitako konpromiso-kredituen eranskina. Eranskin honetan jaso behar dira, dagozkien urte desberdinak bereizita, izaera horrekin Erakundeak erabilita dituenak Aurrekontua aurkezten den datan; likidatu gabeko aurrekontuen kasuan, data berean indarrean dauden konsignatze guztiak agertu behar dira.

f) Ekitaldian zehar egin behar diren inbertsioen eranskina, Lurzoruaren Ondare Publikoari dagozkionak eta gainerakoak bereiziz.

 g) Transferentzia eta diru-laguntza arrunten, eta kapital-transferentzien eranskina, Aurrekontuan kapitulo hauetan aurreikusten diren gastuak zehaztuz, hala nola, aplikagarria den araudia eta emakida-prozedura.

h) Zorpetze-eranskina, erakundearen aurreikustako finantza-zorraren maila jasoz aurrekontu-ekitaldiaren hasieran eta amaieran, aurreikusten diren aldaketak eta interesen ordainketak zehaztuz.

i) Pertsonal eranskina, aurrekontuan zenbatekoa duten postuen banan-banako zerrendarekin, ordainsariak eta gastu sozialak bereiziz.

 (1) Soinu Atadia Erakunde Autonomoaren eta Euskararen Erakunde Autonomoaren aurrekontuak Artezkaritza-Kontseiluak onartuko ditu Osoko Bilkuraren erabakiaren aurretik, erakunde bakoitzaren estatutuak betez. Hala egin da kasu bietan 2017ko abenduaren 21ean.

 (2) Abenduaren 2ko 10/2003 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.

2.- TXOSTEN TEKNIKOA

Alkatetza/Presidentetzak egindako Aurrekontu Orokorra Kontu-hartzailetzara bidaliko da haren gaineko txostena egiteko.

3.- 2018ko AURREKONTU OROKORRA UDAL TALDE GUZTIEI AURKEZTEA

2017ko azaroaren 20ko Ogasun Informazio Batzordean talde politiko guztiei pendrive batean 2018ko aurrekontu orokorrari buruzko informazioa eman zitzaien, hala nola oinarrizko informazioa paperean.

Jarraian, udal arloetako arduradun politiko bakoitzak bertaratutakoei bere saileko ildo estrategiko eta aurrekontuei buruzko xehetasunak azaldu zizkien

Azkenik, epe bat jarri zen oposizioko taldeek aurrekontuari ekarpenak egin ahal izateko eta arduradun politiko guztiek jarritako epean edozein zalantza argitzeko prest daudela adierazi zuten: abenduaren 5era arte 10:00etan.

4.- TALDEEN EKARPENAK

2017ko abenduaren 5ean Udal Talde guztiek euren zuzenketak aurkeztu zituzten.

Kontu-hartzailetzara bidali ziren haien gaineko txostena egiteko.

5.- 2018ko AURREKONTU OROKORRAREN IRIZPENA

2017ko abenduaren 18an berriro bildu zen Ogasun Informazio Batzordea Aurrekontu Orokor Finkatuaren gaineko irizpena emateko.

Aldez aurretik, oposizioko taldeek aurkeztutako bai osoko zuzenketa, bai zuzenketa partzialak onartu/ez onartzeko bozketa egin zen. Halaber, Gobernu Taldeak negoziatzea proposatzen dituen zuzenketak bozkatzeko jarri ziren.

Aurrekontu Orokor Finkatuak, behin onartutako zuzenketa partzialak eta negoziatutakoak eta onartuak sartu ondoren, aldeko irizpena izan zuen eta Osoko Bilkurara bidali zen onartzeko, zuzenketa izateko, edo itzultzeko, abenduaren 2ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 10/2003 Foru Arauaren 14 artikuluaren 4. talean ezarritakoa betez.

6.- HASIERAKO ONARPENA OSOKO BILKURAN

2018ko abenduaren 28an izango da.

2018ko Aurrekontu Orokor Finkatuak hasierako onespena baldin badu, honako hau bete behar da:

a)       Abenduaren 2ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 10/2003 Foru Arauaren 15 artikuluan ezarritakoa betez, horrela onartutako aurrekontuak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarpena jarri ondoren, jendaurrean jarri behar dira hamabost eguneko epean interesatuek aztertu eta erreklamazioak Osoko Bilkuran aurkeztu ahal izan ditzaten.

b)      Halaber, apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 50-61 artikuluetan ezarritakoa betez, Aurrekontu Proiektua hasierako onespena jaso eta berehala argitaratuko da, Erakundearen webgunea edo egoitza elektronikoaren bidez.

Aurrekontua behin betiko onartutzat joko da aurretik aipatutako hamabost eguneko epealdian erreklamaziorik aurkeztu ez bada, eta aurkako kasuan, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izango du haiek ebazteko.