AGINTE PLANA 2019-2023

Irudia AGINTE PLANA 2019-2023

Dokumentu honetan legealdi honetarako Aginte Plana laburbiltzen da, zer ekintza gauzatuko diren eta zein Ardatzi erantzuten dioten. Dokumentu honen xedea da helburuak lortzearen jarraipena erraztea eta udal politikaren komunikazioa erraztea.

Leioa hiri adimentsuaren eredu baten aldeko apustua egiten ari da, aldaketetara egokitzeko ahalmena daukana, lurraldeko talentua eta baliabiadeak aprobetxatuz.

Garapen urbanoaren eredua batez ere kualitatiboa eta iraunkorra izango da, efizientzia handiago batean bermatuz zerbitzu urbanoak teknologia berrien erabileraren bidez.

Hiri-eredu honek gaur egungo ekosistema ekintzailea sustatu, behar du berrikuntzari eta ekintzailetzari irekiagoa den ekoizpen jarduera bat bultzatzeko.

Herritarren ongizateari eusteko, elkartasunaren balioa eta hiriarekiko konpromisoa indartu beharko dira. Belaunaldien artean, kolektiboen artean eta baita auzoen eta espazio sozio-ekonomikoen artean ere.

Azkenik, Udalak gobernu eredu berri bateranzko eta administrazio irekiranzko bidea hartuko du; gardentasunean oinarrituta egongo da eta zerbitzuen kalitateari berrikuntzaren, parte-hartzearen eta herritarren arteko lankidetzaren bidez eusteko gai izango da.

Azken batean, kudeaketa iraunkorraren printzipioan oinarritzen gara iraunkortasun hori hainbat ikuspegitatik ulertuta, hau da:

1 Iraunkortasun ekonomikoaren printzipioa.

2 Ingurumen iraunkortasunaren printzipioa.

3 Lurralde iraunkortasunaren printzipioa.

4 Iraunkortasun kulturalaren printzipioa.

5 Iraunkortasun instituzionalaren printzipioa.

Helburu horiek guztiak lortzeko, 28 proiektu traktoreren eta 109 ekintzaren bidez garatuko diren Plan honen 5 ardatzak bultzatu beharko dira; ondoren, xehetasunez aurkeztuko dira.

Irekitasun, gardentasun eta ardura printzipioei jarraituz, Aginte Plana ezin da helburuen eta ekintzen formulazio hutsean geratu, eta kontu-emate estrategia bat ezartzen du, haren emaitzetarako eta aurrerapenerako sarbidea ematen duten tresnen bidez, interes-talde guztien aldetik eta haietako bakoitzari dagokion esparruan.

“Erakunde berritzaile batek bere bidaiari ekin dio galdera zintzoak eginez hainbat gairi buruz: zergatik existitzen den, nori zaion baliagarri eta nola jakin arrakasta duen” (LIGHT, PAUL C. 1998)