Leioako Udalak ingurugiroarekiko konpromisoak betetzeko etxean sortutako hondakinak gaika batzea ahalbidetzen die leioaztarrei.
Horretarako honako edukiontzi hauek erabiltzen dira:
- Edukiontzi urdina: papera eta kartoia utziko dira
- Edukiontzi Berdea: bertan beira utzi behar da. Estatu osoan beirazko ontzien hondakin guztiak kudeatzeko ardura duen eta irabazi asmorik gabeko erakundea den Ecovidriok ematen du zerbitzua.
Informazio gehiago: www.ecovidrio.es
- Edukiontzi horia: Honetan metalezko eta plastikozko ontziak zein tetrabrikak. Bizkaiko Lurralde Historiko osoan kasik honelako hondakinen ardura hartzen duen Garbiker enpresak ematen du zerbitzu hau.
Informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus
- Edukiontzi marroia: Bertan etxean sortutako landare-jatorriko hondakin organikoak, gordin zein kozinaturik, utziko dira.
Informazio gehiago: eskuorria
- Edukiontzi zuria: Honetan tamaina txikiko objektu berrabilgarriak, hala nola, arropa, oinetakoak, osagarriak, bazarrekoak, liburuak, jostailuak eta gailu elektriko eta elektroniko txikiak jarriko dira. Zerbitzu hau Koopera gizarte sareak ematen du.
Informazio gehiago: www.koopera.org eta eskuorria.
- Edukiontzi laranja: Bertan etxean erabilitako olioa utziko da. Zerbitzu hau Rafrinor enpresak ematen du.
Informazio gehiago: www.rafrinor.com eta eskuorria
- Edukiontzi grisa: honetan gainontzeko edukiontzietan lagatzerik ez dagoen etxeko hondakinak utziko dira soilik.
Ondoko esteketan aurkitu ahal dituzu edukiontzien kokapena Leioan:
- Edukiontzien kokapena planoan (esteka)
- Edukiontzien kokapena kalez kale (esteka)
Ondoko esteketan aurkitu ahal dituzu lehen aipatutako edukiontzien gaikako bilketaren datuak:
Gainera, birziklagarriak, berrerabilgarriak eta balorizatuak izan daitezkeen etxeko hondakinak eta antzekoak eta aurreko edukiontzietan (tamainagatik edo motagatik) sartu ezin direnak Bizkaiko Foru Aldundiko Garbigune sarean utzi ahal dira (informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus). Leioan erreferentziako bi Garbigune ditugu:
- La Avanzada errepidea, 10. Tfnoa.: 944 635 691.
- Los Chopos etorbidea, 56. Tfnoa.: 652 774 526.
Eta ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara.
- Larunbatetan: 9:00etatik 13:30era.