Leioako Udalak, 2018ko maiatzaren 31an egindako Osoko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:
1.- Udal Musika Eskolako zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzea.
2.- Udal kirol instalazioetako zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen Zergaren Ordenantza Arautzailearen aldaketa behin-behinean onartzea.
3.- Larrialdi sozialeko egoera arretarako harrera pisu erabileragatiko ordenantza fiskalaren ezarpena eta bere ezarpenerako ikerketa tekniko ekonomikoa behin-behinean onartzea
4.- Udal Euskaltegiko zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzea.
5.- Larrarte izeneko kale berria bigarren kategorian sartzea, jarduera ekonomikoei buruzko zergaren ondorioetarako (JEZ) behin-behinean onartzea.
Eta hau guztia jakitera ematen da apirilaren 2ko 7/1985 Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 2 zk. artikuluak eta abenduaren 16ko Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauaren 16 zk. artikululak diotenarekin ados. Iragarki hau "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, interesdunek hogeitamar egun balioduneko epea izango dute espedienteak aztertu eta udal-bulegoetan egoki deritzeten erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko.
Jendaurreko azalpenaldia amaitu ondoren, Udal Korporazioak bidezko diren behin betiko erabakiak hartuko ditu, ordura arte aurkeztuta dauden erreklamazioak ebatziko ditu eta ordenantzen behin betiko idazkuntza, horien indargabetzeak eta aldarapenak onetsiko.
Erabaki horien aurka erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.
Fasea | Araudia | Espediente | Iragarkia | Web-orrian argitaratze data | Epe bukaera data |
Aldaketaren hasierako onespena | Zega-Ordenantzak | | BAO | 2018.06.04 | 2018.07.12 |
Aldaketaren behin betiko onespena | Zerga-Ordenantzak | | BAO | 2018.07.27 | |