Udal Arkitektoak egindako txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio:
"7/1985 Legeak, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak Arautzen dituenak eta 2/2016 Legearen 25. artikuluak xedatzen dutenez, hiri barruko garraio kolektiboa udalen eskumena da.
2/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, udalei ematen die bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraio bidea edozein dela– antolatzeko, planifikatzeko, programatzeko, kudeatzeko eta sustatzeko eskumena, eta horien inguruko diziplina ezartzeko, beti ere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik.
Halaber, martxoaren 18ko Errepideko Bidaiarien Garraioaren 4/2004 Legeak xedatzen duenez, udalek eskumena izango dute, herri barruko garraioaren arloan, bidaiari-garraio publikoaren zerbitzuak antolatu, kudeatu eta ikuskatzeko eta dagozkion zehapenak ezartzeko; orobat, dagozkion titulu gaitzaileak esleitzeko eta tarifa-araubidea finkatzeko, gai horri buruzko legeria aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Era berean, bidaiari-geltokien inguruan IX. Kapituluan ezartzen diren eskumenez ere baliatuko dira.
Hori guztia kontuan hartuta, otsailaren 23ko Alkatetzaren 525/18 Dekretuaren bidez, Leioako udal barrutiko Herri Garraioa kontratatzea erabaki zen erregulazio harmonizatuari lotutako prozedura irekiaren bidez.
Aldi berean, Leioako Udalak 2018ko maiatzaren 20an kolaborazio-hitzarmen bat sinatu zuen Bizkaiko Garraioen Partzuergoarekin, biek, Leioako Udalak eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoak, elkarrekin lan egiteko bidaiarien hiri barruko garraio kolektiboaren zerbitzu erregular iraunkorrean Barik txartela —eta txartel horrek barne hartzen dituen tituluak— ezartzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko. Eta hitzarmen hori asmo nagusi batekin sinatu zen: erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua erraztea eta hobetzea.
Kontuan hartuta Leioako Udalaren 2018ko Urteko Plan Arau emailean (2998/17 Dekretuaren bidez onetsi zena) aurten onestea aurreikusi diren arauen artean, besteak beste, "Hiri garraio publikoari dagozkion araudiak" jaso dela.
Kontuan hartuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 133. artikuluak esaten duena, hau da, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeko prozedurak arautzen duena.
Kontuan hartuta azaroaren 28ko Alkatetzaren 3017/2017 Dekretuaren bidez, 2673/15 Dekretuz onetsitako Leioako Udalaren Prozeduren Gidan, guztien eskura dagoena www.leioa.net/udalzerbitzuak helbidean, jarraian dauden prozedurak sartzea: "araudia onartzeko prozeduraren aldez aurretiko kontsulta publikoa" eta "araudia onartzeko prozeduraren jendaurreko informazioa".
Hori guztia kontuan hartuta eta legez aitortutako tokiko araugintzarako ahalmenean oinarrituta, teknikari honek proposatzen du, dagozkion organoak, hau egin dezan: hiri barruko garraioaren araudia egiteko eta onesteko beharrezkoak diren tramiteei hasiera ematea; eta kontsulta publiko bat bideratzea Gardentasun eta Gobernu Irekiaren webgunearen bitartez (leioazabalik.leioa.net/partaidetza), subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek etorkizuneko arauaren gainean zer iritzi duten jasotzeko, bereziki puntu hauei buruz:
a) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak
Dagokigun arloari buruzko estatuko eta autonomia erkidegoko araudiek bidaiarientzako herri barruko garraio kolektiboaren arloari buruzko kontuak arautzen dituzte, eta arau horiek garapen bat behar dute.
b) Onesteko beharra eta egokitasuna
Herrian bidaiarientzako herri barruko garraio kolektiboaren zerbitzua emateko zabaldutako lizitazio irekiaren bidezko prozedurak justifikatzen du hura onartu beharra.
c) Arauaren helburuak
Dagokigun arloko bete behar legalak betetzeaz gain, Leioako Udalak arlo horretan esparru juridikoa seguru bat ezartzea lortu nahi da. Hala, bada, legez ezarri eta finkatu nahi dira honako hauek: zein baldintzatan erabili daitekeen garraio-zerbitzua; delako garraio horiek erabiltzen dituzten pertsonen eskubideen eta betebeharren araubidea; zerbitzuaren erabiltzaileen eta zerbitzua ematen duten enpresen arteko harremanen araubidea; eta enpresa horien eta Leioako Udalaren arteko harremanen zenbait arlo.
d) Araudi-arloko eta araudiz bestelako alternatiba posibleak.
Ez da aintzat hartzen araudiz bestelako alternatiba posibleen aukera; izan ere, apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, Euskadiko Tokiko Erakundeei Buruzkoak, xedatutakok dioenaren arabera, tokiko erakundeen araubide-ahalmena araubide garatzen da, zerbitzu publikoak nola eman behar diren arautze aldera."
Udal Idazkariak emandako udal araudia onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta aipatutako araudia egiteko beharra, eta ikusita 2018ko Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Araudia | Espediente | Web-Orrian argitaratze data | Epe bukaera data |
Leioako hiri barruko garraioaren araudia | 2018/AI/11/235 | 2018.09.26 | 2018.10.10 |