Ekainaren 30eko, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arabera, Udal-plangintzako aholku-batzordea, hain zuzen, aholkurako eta eztabaidarako organo lokal bat da, hirigintza-planak egin, izapidetu eta onartzeko prozedurari dagokionez kontzertazio sozialerako funtzioak beteko dituena. Nahitaez eratu beharko da plan orokorrak behin betiko onartzeko eskumena, berez edo eskuordetzan emanda, duten udalerrietan.

Udalaren plangintza orokorra egiteko ardura duten administrazioek egindako azterlan, egitarau, jarraibide eta jardunbideen berri izango du batzordeak, plangintza egiten laguntzeko, eta, nolanahi ere, txostena aurkeztuko du plan orokorraren idazketa teknikoa hasi eta gero. Hirigintza-antolamenduko tresna orori buruzko txostena eskatu eta ezagutu ahal izango du batzordeak, baita txostena berak egin ere.

Aintzat hartzen dituen gaiak aztertzeko agirien bidez esku hartuko du batzordeak. Agirietan proposamenak edo aukerak aurkeztu ahal izango ditu, baina horiek ez dira izango lotesleak herri-administrazioentzat.

Plangintza onartu behar duen administrazioari aurkeztu zaizkion baina plangintza behin betiko onartzeko ebazpenean aintzat hartu ez diren proposamen eta alternatibei dagokienez, zergatik onartu ez diren adierazi beharko da.

Udal-plangintzako aholku-batzordearen osaera.

Udal-erregelamenduaren bidez (BAO 22 zk 2009ko otsailaren 22an) zehaztu zen udal-plangintzako aholku-batzordea nork osatuko duen eta batzorde hori nola jardun, eratu eta desegingo den. 

BAO 2024ko abenduaren 2an: Udal Plangintzako Aholku Batzordeko berriztapena