SUSTAPEN PRIBATU BIDEZ, ROLIRKA S.M ENPRESAK, TELLERIA HUTSIK-HAPN-KO 42B GUNEAN, SUSTATUKO DITUEN ERREGIMEN BEREZIKO 34 UDAL ETXEBIZITZA TASATUAK ARAUTZEKO DUEN UDAL ORDENANTZA
28 azaroa 2017 Urbanísticas

Sustapen pribatu bidez, Rolirka, S.M. enpresak, Telleria Hutsik-H.A.P.N-ko 42B Gunean, sustatuko dituen 34 udal etxebizitza tasatuei (UET) aplikatuko zaien erregimena arautzen duen udal Ordenantzaren aldaketa.

Udalaren Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 3 zenbakiduna eta 2017ko ekainaren 29 datakoa, Sustapen pribatu bidez, Rolirka, S.M. enpresak, Telleria Hutsik-HAPN-ko 42B Gunean, sustatuko dituen 34 udal etxebizitza tasatuei (UET) aplikatuko zaien erregimena arautzen duen Udal Ordenantzaren Aldaketari hasierako onespena eman zen.

Jendaurrean erakusteko epealdi barruan ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, horregatik erabakia behin betikoa bihurtu dela, hori dela eta, 7/1985 Legearen 49 c) artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako Ordenantzaren edukia argitaratzen da. Berau indarrean jarriko da aipatutako legezko testuaren 65.2 artikuluan aurreikusitako epea bukatu eta hurrengo egunean.

Aldaketa honen behin-betiko onespenaren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala aurrean, (2) bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

SUSTAPEN PRIBATU BIDEZ, ROLIRKA S.M ENPRESAK, TELLERIA HUTSIK-HAPN-KO 42B GUNEAN, SUSTATUKO DITUEN ERREGIMEN BEREZIKO 34 UDAL ETXEBIZITZA TASATUAK ARAUTZEKO DUEN UDAL ORDENANTZA

ZIOEN ADIERAZPENA

2/2006 Legeko Zortzigarren Xedapen Gehigarriak Udalei ematen die udal babeseko figura desberdinak arautzeko diren Ordenantzak onartzeko eskumena.

Leioako udalerrian eraikitzen diren eta promozioak Udalaren Hitzarmen edo Akordioen menpe dauden Babes Publikoko Etxebizitzak Esleitzeko Prozedura arautzen duen Udal Ordenantzako 4. artikuluak, 2013ko maiatzaren 29ko Osoko Bilkuraren erabakiz onartua, eskatzen du etxebizitzen salmenta balioa zehaztea.

Leioako Udalak, 2013ko urriaren 2ko Osoko Bilkuraren erabakiaren bitartez, HAPNren aldaketa puntuala onartu du, Telleria Hutsik zonaldeko 42B Gunean, eta veste zehaztapen batzuen artean, bere zedea izan da Erregimen Bereziko eta babes publikoko udal etxebizitza tasatuetarako (aurrerantzean UET) eraikigarritasuna hasieratik esleitzea. Ordenantza honen bidez, Telleria Hutsik zonaldeko 42B Guneko UET horiek arautu nahi dira soilik.

Leioako Udalak, 2013ko martxoaren 21eko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, hirigintza hitzarmena onartu zuen behin-betiko ROLIRKA SM enpresarekin. Hitzarmen horrek, Telleria Hutsik-HAPNko 42B Guneko II. Partzelan eraikiko diren Etxebizitza Tasatuen prezioa zehazteko irizpideak ezartzen ditu. Horrez gain, UET hauen promozioa ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeko Zortzigarren Xedapen Gehigarriak, 6. paragrafoan, baimentzen duen maximoa izango da eta promozio pribatuko erregimenean egingo dira.

Beraz, ekainaren 30eko EAEko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeak gaiturik, Udal honek hau onartzen du:

1. Artikulua. — Xedea

Udal Ordenantza honen xede da Leioako Telleria Hutsik-H.A.P.N-ko 42B Gunean, sustatuko diren 34 Erregimen Bereziko UETn erregimen publikoa ezartzea, eta beraz, esparru horri bakarrik dagokio.

2. Artikulua. — Udal etxebizitza tasatuen kontzeptua eta izaerak

UET izango dira II.b partzela eraikigarrian sustatutako etxebizitzak, Telleria Hutsik- HAPNko 42B Gunea berriz partzelatzeko proiektutik eta aldaketa puntualetik ateratako partzela, eta deskribapen hau duena:

«Leioako Telleria berriz partzelatzeko proiektuaren ondoriozko lurzoru urbanoa. Laukizuzen forma dauka. Azalera 1.882,80 m2-koa da, eta BOUETrako 2.507,58 m2-ko eraikigarritasun geometrikoa dauka. Iparrean, II.a partzelaren mugakide da; hegoan, I partzelaren mugakide; ekialdean, c partzelaren mugakide; eta mendebaldean, b partzelaren mugakide».

Partzelaren eraikigarritasuna 2.507,58 m2 eraikikoa da, eta aurreikusita dago 34 etxebizitza eraikitzea, egin daitezkeen xehetasun-aldaketez gain, udal araudi urbanistikoarekin ados. UET izaera etxebizitza bakoitzarekin doazen garaje eta trastelekuei ere aplikatuko zaie, orokorrean, eratxiki deituak.

Telleria Hutsik-HAPNko 42B Guneko UETk, Babes Publikoko Etxebizitza mota bat diren neurrian, horien ezaugarri komunak dauzkate, honako hauek:

  1. Aplikagarriak diren xedapenen arabera sustatuak izatea, Eraikuntzako Udal Ordenantzek xedatutako eta egoki den erkidego esparruko aginduaren arabera onartutako ezaugarri tekniko eta diseinuko ezaugarriekin ados.
  2. Jabetza soileko erregimenpeko eskualdaketaren xede izatea, prezio babestuan, Ordenantza honetan eta ekainaren 30eko EAEko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeko Zortzigarren Xedapen Gehigarrian jasotako kalkulu-sistema erreferentzia harturik.
  3. Publizitate, lehiaketa aske, gardentasun eta bazterkeria-eza printzipioetan oinarrituriko prozeduraren bidez esleitzea, gutxienez, Ordenantza honek aipatzen dituen baldintzak betetzen dituzten etxebizitza eskatzaileen artean.
  4. Jabegoan etxebizitzarik ez duten kideez osaturiko bizikidetza unitateei hauek eskuratzeko aukera ematea.
  5. Ordenantza honetako 6. artikuluko lehentasun ordenaren arabera esleitzea onuradunei.
  6. Jabetzako titular direnen ohiko etxebizitza iraunkorrerako izatea. Ondore horietarako, ohiko etxebizitza iraunkortzat joko da okupatzaileen beharrizanak zuzenean eta berehala asebetetzen dituena, eta gainera, helbide legala dena eskubideak erabiltzeko edo obligazioak betetzeko lekua izateagatik.
  7. Eskualdatzerako gehienezko salneurria edukitzea honako hauek aldeko tanteo edo atzera eskuratzeko eskubideak erabiltzearen menpe egotea: lehenengo, Leioako Udala, eta edozein kasutan, modu subsidiarioan, EAEko Administrazio Orokorra.
  8. Indarrean dagoen araudiarekin ados, UETk eskualdatuko dira kalifikazio iraunkorreko jabetza erregimenean.

3. Artikulua. — Udal etxebizitza tasatuen baldintza bereziak

  1. UETk saltzeko gehienezko prezioa, behin-behineko udal kalifikazioa lortzen den unean, Erregimen Orokorreko BOEn gehienezko prezioari 1,7 indizea aplikatzetik aterako da, edo indarreko araudiak ezar dezakeena araudia aldatuz gero.
  2. UETetako onuradunen diru-sarrera maximo haztatuak, Erkidegoko araudiak xedatzen duenarekin ados kalkulatuta, ezin izango dira Erregimen Orokorreko BOE eskuratzeko indarrean dauden diru-sarrera maximoen 1,3 indizetik gora egon, edo indarreko araudiak ezar ditzakeena araudia aldatuz gero.
  3. UETetako bizikidetza unitate onuradunen gutxieneko sarrerak ezin izango dira 12.000 eurotik beherakoak izan, aurreko atalean aipatu araudiak ezarritakoaren arabera konputatuta.
  4. Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko da edo, bestela, zerga-ekitaldiari dagozkion PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofizialak, baldin eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea iraungita, lehenengo eskualdaketarako behin-behineko Kalifikazioaren dataren aurretik eman berri badira; salbu eta urtebete igaro bada behin betiko kalifikazioa egin zenetik. Kasu horretan, kontuan hartuko da kontratuak ikus-onesteko aurkeztu ziren data. Horrek eraenduko ditu, hain zuzen ere, lehenengo, bigarren eta hurrengo eskualdaketak. Bestalde, araubide orokorreko UETei aplikatzen zaizkien justifikazio-betekizunak eskatuko dira».

4. Artikulua. — UETk sustatzeko eta emateko modua

Leioako Telleria Hutsik-HAPNko 42B Guneko UETk promozio pribatu bidez sustatuko dira, bere garaian egindako Hirigintza Hitzarmenarekin ados, Gune hori antolatzetik eratortzen diren obligazioak ezartzen dituena.

5. Artikulua. — UETn esleipendunen etxebizitza-beharrizaneko baldintzak

  1. Ordenantza honen ondoreetarako, bizikidetza unitate da etxe berean bizi edo biziko diren bi pertsonak edo gehiagok osatutakoa, ezkontza bidez edo beste antzeko harreman modu iraunkor bidez lotuta daudenak, baita adopzio edo 3. gradura arteko odolkidetasun bidez ere, eta ezkontza-ahaidetasun bidez ere bai. Adiskidetasun edo bizikidetza arrazoiengatiko bizikidetza kanpo dago.
  2. UET hauetako onuradun izateko, onuradun gisa bizikidetza unitateko kide guztiak hartuta, exijituko da, gutxienez bat, adin nagusikoa izatea. Etxebizitzaren titularkide izan behar dute bizikidetza unitateko adin nagusiko guztiek, zuzeneko lerroko ondorengoak izan ezik.
  3. UETetako onuradunek, onuradun gisa bizikidetza unitateko kide guztiak hartuta, esleitutako etxebizitza eskualdatzen den unean, ezin izango dute etxebizitzarik jabetzan eduki, etxebizitza beharra definitzen duen erkidegoko araudiak ezartzen dituen terminoen arabera eta bertako salbuespen guztiekin.

6. Artikulua. — Esleipenean parte hartzeko baldintzak

Lehenik: Leioan erroldatuta egotea, gutxienez, hiru urteko antzinatasunarekin azken sei urteotan.

Bigarrenik: aurreko kolektiboari ez bazaizkio etxebizitza guztiak esleitzen, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira, gutxienez hiru urte lan egin izana Leioan azken sei urteotan.

Hirugarren eta azkenik: aurreko bi kolektiboei ez bazaizkie etxebizitza guztiak esleitzen, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, erroldako baldintza edo Leioarekiko enplegu-loturaren baldintza bete ez arren, betiere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzaren araudiak Babeseko Etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen beteta.

7. Artikulua. — Kalifikazioa

  1. UETn behin-behineko kalifikazioa Alkatetza Dekretu bidez ezarriko da.
  2. Behin-behiko Kalifikazioaren agirian, etxebizitza bakoitzaren salneurria ezarriko da, dagozkion garaje eta trastelekuarenarekin batera. Lehen erabilerako lizentzia urbanistikoa lortzeko, aurreko kasuetan, ezinbesteko baldintza izango da, promotoreak eskatuta, aurretik edo aldi berean, behin-betiko UET kalifikazioa lortzea, eta ziurtatu behar da etxebizitza Behin-behineko Kalifikazioko zehaztapenen arabera egin dela.

Behin-betiko Kalifikazioa Alkatetza Dekretuz emango da, eraikitze eta urbanizazio obrak behin amaituta, eta deklaratzen da higiezinak etxebizitzei exijitzen zaizkien ezaugarriak betetzen dituela. Lehen erabilerako lizentzia urbanistikoa lortzeko, ezinbesteko baldintza izango da Behin-betiko Kalifikazioa aurretik lortzea.

8. Artikulua. — Kontratuen oniritzia

Esleipenen eta ondorengo UETn jabetza eskualdatzeen emaitza diren kontratu guztiek behar dute Leioako Udalaren oniritzia, eta ezin izango dira Jabetza Erregistroan erregistratu oniritzi hori gabe.

9. Artikulua. — Tanteoa eta atzera eskuratzea

Esleitutako UETk ezin izango dira eskualdatu kostubidezko edo doaneko tituluen bidez, bizirik daudenen artean edo heriotza dela-eta, Leioako Udalaren aurretiazko eta beren beregiko baimenik gabe. Leioako Udalak izango ditu tanteo eta atzera eskuratzeko eskubideak jarraian zehazten diren termino, epe eta erregimen konkretuaren arabera. Lehentasunezko erosketa eskubide hori izaera errealeko eskubide legez konfiguratuko da eta Jabetza Erregistroan inskribatuko da.

UETn titularrak, edozein erregimen edukira ere, Leioako Udalari eta EAEko Administrazio Orokorrari, tanteo eta atzera eskuratze eskubideen titular subsidiario den neurrian, jakinarazi beharko diete besterentzeari ekiteko erabakia honako hauek adieraziz: prezioa, proiektatutako ordainketa modua eta aurreikusitako eskualdatzeari dagozkion beste oinarrizko baldintzak, onuradun berriak ordenantza honek zehazten dituen baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzea barne, eta jakinarazpenetarako helbidea, tanteo eskubidea erabiltzea ahalbidetzeko.

Eskubide hori erabil daiteke hilabeteko epean, jakinarazpena Leioako Udaleko eta EAEko Administrazioko erregistroetan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Prozedura eta Udalak ezarritako baldintzak errespetatu ez badira, Udal Administrazioak erabili ahal izango du bere erosteko lehentasunezko eskubidea, bi hilabeteko epean, eskualdatze eskritura jakinarazi edo aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.

10. Artikulua. — Udal etxebizitza tasatua esleitzeko prozedura

UETk esleitzeko prozedura Hitzarmen bidez arautuko da, Leioako Udalean eraikitzen diren Babes Publikoko Etxebizitzak esleitzeko prozedura, Udalaren hitzarmen edo akordioen menpe dauden promozioen kasuetan, arautzen duen Udal Ordenantzako 4. Artikuluarekin ados.

11. Artikulua. — UETk okupatzeko obligazioa

  1. UETek titularren ohiko helbide iraunkorra izan behar dute, eta ezin izango zaizkio beste edonori utzi, hutsik geratu, bigarren bizileku izan edo bizilekurako ez den veste edozein erabilera eman, inondik inora.
  2. Udalak aurreko paragrafoan zehaztutako terminoak egiaztatzeko ikuskapen eskumena dauka. Aurreko baldintzak betetzen ez badira, existitzen den edozein kontratu indargabetuko da, eta Leioako Udalak desjabetzeko eskumena izango du, legeak ezarritako terminoen arabera.
  3. Kontratuetan, baldintza-klausula bat erantsiko da, eta horren bidez, onuraduna konprometitu egiten da, sinatu eta bi hilabeteko epean, etxebizitza okupatzera eta bertan erroldatzera. Baldintza hau betetzen ez bada, kontratua indarrik gabe geratuko da eta etxebizitzako jabe edo onuradun izaera galduko da.

XEDAPENAK IRAGANKORRAK

Lehenengoa: 2014ko ekainaren 9an egindako zozketan onartutako adjudikaziodunek, beren gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak justifikatzeko, 2012. urtekoak egiaztatuko dituzte».

Bigarrena: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 68. artikuluan xedatutako prozeduraren arabera egiten diren adjudikazioetan —etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da agindu hori—, diru-sarrerak justifikatzeko, kontuan hartuko dira adjudikazioaren, salerosketa-kontratuaren edo hori ikus-onesteko aurkeztutako dataren aurreko zergaldikoak.

Hirugarrena: Behin betiko kalifikazioa egiteko orduan jabetza osoko araubidean adjudikatu ez diren etxebizitzak alokairura bideratu ahalko dira; gutxienez, 10 urtez alokatu beharko dira, behin betiko kalifikazioaren egunetik zenbatzen hasita, eta honako arau hauei jarraituko zaie:

  1. Adjudikaziodunek ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dute etxebizitza.
  2. Urteko gehieneko errenta finkatzeko, Etxebizitza sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko Agiduak 21. artikuluan ezarritako ehunekoak aplikatuko zaizkio —edo agindu hori ordeztu dunearenak— etxebizitzak eta berorien eranskinak jabetza osoan kalifikatzeko prezioari.
  3. Alokatzeko lagatzen diren etxebizitzei ordenantza honen xedapenak aplikatu beharko zaizkie, ondoko gaiei dagokienez —betiere, ez badira araubide iragankorrarekin bateraezinak—: etxebizitza-beharra, bizikidetza-unitateen gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak, adjudikazioan parte hartzeko errolda-baldintzak, kalifikazioa, kontratuak ikus-onestea, lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea, adjudikazio-prozedura, errentaria etxebizitzan bizitzeko beharra eta araubide osagarria.
  4. Etxebizitzak eta berorien eranskinak kudeatzeko, titulartasuna merkataritza-sozietate espezializatu bati eskualdatu ahalko zaio.

AZKEN XEDAPENETAKO

Lehenengoa: Ordenantza honek aurreikusten ez duen orotarako, eta ondoren izan ditzakeen garapenen edukiei eragin gabe, Babes Publikoko Etxebizitzen gaian indarrean dagoen Erkidegoko araudia aplikatuko da.

Bigarrena: Ordenantza hau indarrean sartuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar lan-egun igaro ondoren.

Leioan, 2017ko irailaren 14an. — Alkatea, María Carmen Urbieta González