Irudia AGINTE PLANA 2023 - 2027

LEIOA BIDERAGARRIA, BIZIGARRIA ETA BIDEZKOA

 

Asmo handiko Agintaldi Plana egin dugu, gida moduan erabiliko duguna leioaztarrentzat eta leioaztarren alde irmo eta konpromisoz lan egiten jarraitzeko.

Hiru esparru nagusi eta zeharkako finkatu ditugu, 15 erronka eta 70 proiektu, Leioa udalerri bideragarria, bizigarria eta bidezkoa izan dadin.

Esparruen arteko lehena Leioa irekia da. Leioa modernizatzen eta udalerri bideragarriagoa izaten lagunduko diguten hiru erronka eta 10 proiektu antolatu ditugu.

Bigarren esparru estrategikoa Leioa bizigarria da. 7 erronka eta 29 proiektu. Bizigarri kontzeptuak duen esanahi zabalaz jabetuta eta hori geure gain hartuta, herritarrentzako Leioa adeitsua eta atsegina osatzea helburu dugu. Azken batean, Leioa bizitzea da kontua, paseatzea, gozatzea, partekatzea, baliatzea.

Hiru esparruetako azkena Leioak zaindu egiten zaitu izenekoa da. Pertsonak ditugu lehentasun, horiek dauzkaten beharrei erantzutea, duten ongizatea eta bizi-kalitatea handitzea. 5 erronka eta 31 proiektu finkatu ditugu. Gure sustraiak ahaztu gabe egingo dugu,
Leioa errotik batzen jarraituz kulturarekin, gure nortasunarekin, gure izateko moduarekin.

Udal-planei lotuko zaizkie beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako ahalegina eta lana, Leioatik abiatuta, Bizkaia eta Euskadi gero eta hobeak izan daitezen aurrera jotzeko. Hurrengo lau urteetan, sakonera handiko proiektuak garatuko ditugu, orain ezagutzen dugun Leioa aldatu eta hobetuko dutenak; Avanzada estaltzea, Institutu berria eraikitzea...