Irudia AGINTE PLANA 2023 - 2027

LEIOA BIDERAGARRIA, BIZIGARRIA ETA BIDEZKOA

 

Asmo handiko Agintaldi Plana egin dugu, gida moduan erabiliko duguna leioaztarrentzat eta leioaztarren alde irmo eta konpromisoz lan egiten jarraitzeko.

Hiru esparru nagusi eta zeharkako finkatu ditugu, 15 erronka eta 70 proiektu, Leioa udalerri bideragarria, bizigarria eta bidezkoa izan dadin.

Esparruen arteko lehena Leioa irekia da. Leioa modernizatzen eta udalerri bideragarriagoa izaten lagunduko diguten hiru erronka eta 10 proiektu antolatu ditugu.

Bigarren esparru estrategikoa Leioa bizigarria da. 7 erronka eta 29 proiektu. Bizigarri kontzeptuak duen esanahi zabalaz jabetuta eta hori geure gain hartuta, herritarrentzako Leioa adeitsua eta atsegina osatzea helburu dugu. Azken batean, Leioa bizitzea da kontua, paseatzea, gozatzea, partekatzea, baliatzea.

Hiru esparruetako azkena Leioak zaindu egiten zaitu izenekoa da. Pertsonak ditugu lehentasun, horiek dauzkaten beharrei erantzutea, duten ongizatea eta bizi-kalitatea handitzea. 5 erronka eta 31 proiektu finkatu ditugu. Gure sustraiak ahaztu gabe egingo dugu,
Leioa errotik batzen jarraituz kulturarekin, gure nortasunarekin, gure izateko moduarekin.

Udal-planei lotuko zaizkie beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako ahalegina eta lana, Leioatik abiatuta, Bizkaia eta Euskadi gero eta hobeak izan daitezen aurrera jotzeko. Hurrengo lau urteetan, sakonera handiko proiektuak garatuko ditugu, orain ezagutzen dugun Leioa aldatu eta hobetuko dutenak; Avanzada estaltzea, Institutu berria eraikitzea...

Soinu-Atadia Erakunde Autonomoko lanpostuak

 

Erantzukizuneko lanpostuak
Lanpostua Lanpostu kop. Hautaketa
Musika Eskola eta Kontserbatorioko zuzendaria 1 Irakasleen artean hautatua
Gradu Profesionaleko Ikasketa ez Instrumentalen Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua
Musika Hizkuntza eta Musikoterapia Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua
Piano Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua
Kantu eta Koru-talde Artistikoen Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua
Hari-instrumentuen Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua
Haize-instrumentuen Arloko Arduraduna 1 Irakasleen artean hautatua

 

Lanpostuak
Lanpostuaren kod. Lanpostuaren izena Lanpostu kop
1 Gitarra irakaslea 2
2 Musika Hizkuntzako irakaslea 3
3 Piano irakaslea 7
4 Ganbera-musikako irakaslea 1
5 Klarinete irakaslea 2
6 Koru irakaslea eta koru-talde artistikoen zuzendaria  1
7 Akordeoi irakaslea 1
8 Flauta irakaslea 1
9 Musikoterapia irakaslea 1
10 Harmonia eta Konposizioko irakaslea 1
11 Pianista laguntzailea 1
12 Biolin irakaslea 4
13 Biola irakaslea 1
14 Biolontxelo irakaslea 1
15 Kontrabaxu irakaslea 1
16 Saxofoi irakaslea 1
17 Oboe irakaslea 1
18 Fagot irakaslea 1
19 Haize-talde, Klarinete eta Saxofoi irakaslea 1
20 Tronpeta irakaslea 1
21 Tronpa irakaslea 1
22 Tronboi irakaslea 1
23 Perkusio irakaslea 1
24 Txistu irakaslea 1
25 Kantu irakaslea 1
26 Koru-kantuko irakaslea 1
27 Musikaren Historiako irakaslea 1
28 Akonpainamendu/Azterketa/Harmonia irakaslea 1
29 Kudeaketa administraria 1
30 Administrari laguntzailea 1
31 Atezaina 2