Leioako Udalak udalerrian kirol-eredu berri bat sortzeko beharra mahaigaineratu du.
Denborak aurrera egin ahala Leioaren errealitatea aldatu egin da eta udalerriak zein leioaztarrek konponbide, zerbitzu eta, batez ere, kirol-eredu berriak behar dituzte.
Testuinguru horretan, partaidetza-prozesu bat abiaraztea proposatu dugu, zuzen-zuzenean jakiteko zeintzuk diren Leioako bizilagunen premiak kirol-arloan.
Espazio publikoen erabilera posibleak, kiroljarduera berriak… eta abar.
Zuzenean ezagutu nahi ditugu zure iradokizunak, guztiontzat ahal den kirol-eredurik onena lortzeko xedez. Honakoei buruz duzun iritzia zein den jakin nahi dugu.
- Kirol-eredua Leioa udalerrirako.
- Proposamenak eta beharrak egitekoak diren kirol-eraikuntzen bitardez erantzuteko modukoak.
Nork har dezake parte?
- Leioan erroldatuta dauden pertsona guztiek, 16 urtetik gorakoak izanez gero.
- Leioan egoitza soziala duten elkarteek, fundazioek edota bestelako erakundeek
Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da.
Nola har dezakezu parte?
Hainbat bide jartzen dizkizugu eskura iradokizunak helaraz diezazkiguzun:
AURREZ AURREKO:
- UDALETXEA HAZ (Elexalde auzoa, 1)
- GAZTELUBIDE HAZ (Langileria kalea, 202) Behin-behinean Maiatzaren bata kalea, 3)
- POSTONTZIAK: Hainbat tokitan nahiz udal-eraikinetan atondutako postontzietan utziz.
- KARPAK: Ekainak 20 eta 21, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Sakoneta kiroldegiaren sarreran. Photocall bat ere egongo da zure ekarpena utzi ahal izateko. Zatoz!
ON LINE:
- Proposamena/-ak (eranski eskaneatu gisa) leioa.zabalik@leioa.net helbide elektronikora bidaliz
- Formulario honen bidez.
- Sakoneta kiroldegiaren sarreran egongo den totemaren bitartez parte hartuz.
Halaber, Ondiztorrean (Independentzia kalea, 64) egingo den partaidetza-tailerrean har dezakezu parte ekainaren 27an 18:00etan duzu horretarako aukera.
Hemen daukazu behin betiko txostena.