Leioako Umeen Kontseilua 10 eta 12 urte bitarteko 22 pertsonek osatzen duten lantaldea da. Hamabi ikastetxetatik datoz eta ikastordutan hilean behin biltzen dira. Pertsona horiek iritziak, ikuspuntuak eta nahiak alkatearekin elkar aldatzen dituzte eta erabakiak hartzen laguntzen dizkiote, haurren begiradatik abiatuta, bere udal-erantzukizunean aberastu eta ikasteko. Leioak duela sei urte proiektu honen aldeko apustua egin zuen. Bere egunetan Italian hasi zuen Francesco Tonuccik, pentsalari eta pedagogoak, eta orain Euskadiko beste udalerri batzuetan abian jartzen hasi dira.
Umeen Kontseiluan lurralde berdinari, hau da, batera bizi diren herriari buruz bi ikuspegi oso desberdin daude. Alkateak "erabakiak har ditzaketenei eta, noski, hartu behar dituztenei" ordezkatzen die eta neska-mutilak "bestea, agintetik kanpokoa" ordezkatzen dute. Hala eta guztiz ere, ez dira haurrak entzunak izatea eskatzen dutenak; izan ere, helduek eskatzen diete aholkua herria aldatzeko: konpromiso politikoa da. Herria hobetzea, haurren proposamenen bitartez helduen ezagutzak areagotzea du helburu.
https://www.youtube.com/watch?v=_jOiuqikp9c
https://www.youtube.com/watch?v=FqO0TtmquTE
http://issuu.com/herrigune/docs/sandra_bordelweb
http://issuu.com/herrigune/docs/africa_enri__quez_web