Jolas parkeen estalkiak, zein duzu gogokoen?
Leioako Udalak partaidetza prozesua jarri du martxan leioaztarrek jolas parkeen estaltzerako ze aukera nahiago dugun jakiteko. Horretarako, eta Euskal Etxeen plaza zein Txorierriko parkeen estalketarekin hasita, sei proposamen ezberdin aurkezten dira parke bakoitzerako eta leioaztarrek gogokoen dutena aukeratu ahal izango dute.
Zure iritzia gureganatzeko ezinbestekoa da leioaztarra izatea (Leioan erroldatuta egotea) eta NAN zenbakia izatea. Horrekin nahiko da zure botoa emateko, berdin da adina. Parke bakoitzarentzat estalki mota bat aukeratu behar da, datu pertsonalak jarri eta iritzia bidali.
Zure iritzia gureganatzeko azken eguna ekainaren 16a izango da.
Gogoratu NAN zenbaki bakoitzak boto bakarra eman ahal duela parke bakoitzarentzat. NAN zenbaki batek boto bat baino gehiago ematen baditu parke baterako, NAN zenbaki horren botoa baliogatua geratzen da. Bestalde, NAN zenbaki batek boto bat baino gehiago ematen badio aukera bati, bakarra modura zenbatuko da.
Emaitza hauek, informe teknikoekin batera, Txorierri eta Euskal Etxeen plazako estalketa zein izango den erabakiko dute, eta zentzu honetan leioaztarrek dituzten gustuak jakin ahal izango ditugu hurrengoko estalketetan kontutan izateko.