Herrigune proiektuaren barne kokatzen den Bizibideak egitasmoak haurrek Leioan zehar mugitzeko eta jolasteko autonomia berreskuratu dezaten bide eta espazioak eraikitzea du xede: askatasun osoz, bere biztanle guztien beharrak ulertzen eta zaintzen dituen komunitate baten babesean.
Honetarako, ikasturte honetan hainbat eragile batera lan egiten hasi dira: alde batetik, herriko bi IGEk -San Bartolome eta Ntra. Sra. de la Merced ikastetxeak- konpromisoa hartu dute Bizibideak proiektu honetan parte hartzen, oinez zein txirrindulaz, bide osasuntsuak sustatzeko asmoz.
Bestetik, hainbat tokiko eragileak gaude egitasmo honetan murgilduta, gure komunitatea moldatzeko konpromisoa dugunok: hainbat udal ordezkari, teknikari eta langileak, herritarrak, merkatariak…
Honen inguruan zuk, guraso modura, duzun iritzia jakin nahi dugu, horretarako inkesta hau prestatu dugu abiapuntu bezala erabiltzeko: