Irudia Modificacion Area16B

Leioako Udalak partaidetza prozesua jarri du martxan Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa bat egiteko, Ibaiondoko 16B aldean, hain zuzen ere.

Joan den apirilaren 19an Udal Planeamenduaren Aholkularitza Batzordea batu zen, hau da udal teknikariak, hirigintza batzordeko kideak eta Leioako hainbat elkarteetako ordezkariak, aldaketa proposamen hau jorratzeko. Laster batzar informatiboa antolatuko da parte hartu nahi duten herritarrentzat, aldaketaren nondik norakoak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Prozesu hau amaitzerakoan Hirigintza Batzordetik pasatuko da aldaketa proposamen hau, eta azkenik, Osoko Bilkuratik pasatuko da behin-behineko onarpena jasotzeko.

Proposatutako aldaketa:

16B Aldearen eremua gaur egun finkatuta dago eta gehien bat erabilera industriala duten eraikinek osatzen dute (%62). Gainerako %38-a, merkataritza eta bulego erabileretara zuzentzen da.

Aldaketaren arrazoiak:

-     Antolamendu berriaren ezarpena

-     Erabilera nagusiaren aldaketa, industrialatik tertziariora.

-     Xehetutako antolamenduaren parametro berrien ezarpena: eraikigarritasuna, alturak, oinplanta kopurua, aparkalekuak.

-     Planeamenduaren exekuzioaren aldaketa zuzkidura-jarduketen bidez.

 

Leioako Plan Orokorraren aldaketaren proposamen hau Ingurumen Ebaluazioaren ikuspuntutik aztertu da, 2016ko urtarrilaren 15eko Erabakiaren bitartez Eusko Jaurlaritzaren aldeko txostena jasoz. Hemen daukazu dokumentazio guztia:

Informazio Saioa

Datorren astelehenean, 2016ko maiatzaren 2a, 19:00etan, Lamiakoko Ikastetxe Publikoko Ekitaldi Aretoan, Ibaiondoko 16B Guneko HAPN aldatzeko proposamenari buruzko informazio saioa egindo da. 

Etorri parte hartzera!

 

Joan den maiatzaren 2an herritarrekin batzarra egin ostean, hurrengo maiatzaren 16an, Ibaiondoko 16B guneko HAPN aldatzeko proposamenaren inguruko iradokizunak bidaltzeko epea amaitzen da.

Bidali zure proposamena!

 

Alegazioak egiteko epea hasiera

Leioako Udaleko osoko Bilkurak lehendabiziko onarpena eman dio Ibiondo aldeko HAPOren aldaketari.Orain hilabeteko epea dago alegazioak egin ahal izateko, behin behineko onarpena jaso aurretik.

Parte hartu!