LEIOAKO UDALAREN 2024-2027RAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

HITZAURREA

Azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak, diru-laguntzen emakiden eraginkortasuna hobetze aldera, diru-laguntzei buruzko plan estrategikoa egin behar dela ezartzen du, lortu nahi diren helburu eta ondorioen eta aurreikusitako gastu eta finantzaketa iturrien arteko lotura sartzeko. Horrela, diru-laguntzen bidez estali nahi diren beharrizan publikoak egokitu ahal izango dira eskuragarri egon daitezkeen baliabideen aurreikuspenekin, diru-laguntza horiek sortu baino lehen.

Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 8.1 artikuluak oinarrizko izaera dauka, eta beraz, diru-laguntzarik eman nahi duen edozein Udalek onartu egin behar du egoki den Diru-laguntzen Plan Estrategikoa, erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduera bat edo xede publiko bat sustatzeko politika publikoak planifikatzeko lan tresna gisa pentsatua. Aipatu Planaren edukiak bete behar du azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 8.1 artikuluak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, 38/2003 Legeko araudia onartzen duenak, esaten dutena.

Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra aurrera pausua da ekonomia sistemaren perfekzionatze eta arrazionalizatzean. Legea gidatzen duen printzipioetako bat gardentasunarena da; legeak artikulatzen dituen tresna guztiekin batera, zuzenean eragiten du gastu publikoa kudeatzeko eraginkortasunaren hobekuntzan.

Ildo horretan, diru-laguntzei buruzko informazioa hobetzen bada, merkatuari eragin liezaioketen distortsio eta interferentziak ezaba daitezke, eta gainera, Herri Administrazioen osagarritasun eta koherentzia erraztu, tartean sartzeak ekidinez. Eraginkortasuna hobetzeko, legediak aurreikusten du Diru-laguntzei buruzko Plan Estrategiko bat egitea, diru-laguntzak sortu baino lehen.

1. KAPITULUA. PRINTZIPIO OROKORRAK

1. artikulua-

Udal honetan, 2024 - 2027 epealdian zehar, diru-laguntzak ezarriko dira Plan honek aurreikusten duenaren arabera.

2. artikulua-

Plan honek aurreikusten dituen diru-laguntzak ezartzeko, urte bakoitzeko udal aurrekontuetan, egoki diren esleipenak sartu beharko dira, edo emakida arautzeko oinarri arautzaileak onetsi beharko dira, edo Aurrekontuan diru-laguntza izendun modura aurreikusi beharko dira eta emakida ebatzi.

3. artikulua-

Diru-laguntzak ezartzeko ezinbestekoa da aurrekontu egonkortasuneko helburuak betetzea, eta beraz, onartzen diren aurrekontu-esleipenak eta emakiden oinarri arautzaileak, une oro, helburu horietara egokituko dira.

4. artikulua-

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzeak ez dakar onuradun izan litezkeen aldeko eskubiderik sortzea, eta ezin izango dute kalte-ordain edo ordainik eskatu Plana ez bada praktikara eramaten bere terminoetan.

5. artikulua -

Hauek dira Plan honen printzipio orokorrak:

  • Publizitatea eta lehia askea, objektibotasuna, gardentasuna, publizitatea, lehia eta funts publikoen banaketa berdintasuna bermatzen dituen aurretiazko deialdi bidez. Emakida zuzena ere eman daiteke, aplikagarria den araudiarekin ados, aurretiazko aurrekontu-esleipena eduki beharko duena.
  • Deialdian, aurretik, ezarritako irizpide objektiboen araberako emakida, onuradun izan litezkeenek, aurretik, irizpide horiek zeintzuk diren jakingo dutela bermatzeko.
  • Eraginkortasuna markatutako helburuak betetzen eta baliabide publikoen esleipenean, justifikazio kuantitatibo eta kualitatiboa beharrezkoa izanik.
  • Entitate eskatzaileen helburuak, diruz lagundutako jarduerako burutzean, berdintasun eta bazterkeria ezaren printzipioetara egokitzen direla kontrolatu eta aztertzea. Eta zehazki, une oro, Plan Estrategikoaren egokitasuna egiaztatzea:
      • Planaren Justifikazioa gizarte terminoetan.
      • Herritarren zein beharrizani erantzuten dion.
      • Finantza gaitasuna.
      • Gaian udalak duen eskumenaren azalpena.
      • Diru-laguntza ildo hau ez aplikatzearen azterketa.

6. artikulua-

Alkatetzak izango du laguntza edo diru-laguntzak emateko eskumena,ekonomi kudeaketa eta, beraz, Diru-laguntzen Estrategi Plana bideratzeko zeregina bere gainhartua duen organoa izaki, eskuordetu ere egin dezakeelarik Tokiko Gobernu Batzordean. Hala ere, Udalbatzaren eskumeneko beste gai batzuk barne hartzen dituen hitzarmen bidez ematen bada diru-laguntza, Udalbatzaren eskumena izango da diru-laguntza hori onartzea.

Edozein kasutan ere, hauen mende egongo dira diru-laguntza programak:

  • Aurrekontu-zuzkidurak egokia eta nahikoa izanbeharko du.
  • Diru-laguntzak edo emakida zuzenak eman aurretik, edo aldi berean, gastua onetsi beharko da aurrekontu arauetan aurreikusitako terminoetan.
  • Diru-laguntzak eman aurretik, emakidaren arauak edo oinarri arautzaileak onetsi beharko dira, lehiaketa bidezko diru-laguntzen kasuan.

2. KAPITULUA: PLANAREN EDUKIA

7. artikulua-

Egoki bada alda daitekeen Plan honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta laguntzak emateko, bi eranskin daude: diruz laguntzen den jarduera desglosatu egiten duena Udalaren eta Udal Erakunde Autonomoen sail emaileen arabera ordenatuta, eta aurreikusitako diru-laguntzak honako irizpide hauen arabera ordenatzen dituena:

  • Arloa: diru-laguntzaren gastu arloa adierazten du.
  • Saila:diru-laguntza kudeatzen duen udal saila adierazten du.
  • Deskribapena: diruz laguntzen den jarduera zehatza jasotzen du (zehaztuta agertzen ez direnak lehiaketa bidezko prozedurei dagozkiela ulertuko da).
  • Kudeaketa modalitatea: emakidarako aplikatu behar den prozedura adierazten du, printzipio orokor eta xede horretarako ezarritako baldintzekin ados.
  • Zenbatekoa: diru-laguntza bakoitzerako aurreikusten den esleipena.
  • Aurrekontu aplikazioa: diru-laguntza aurreikusten dengastuen aurrekontuko aplikazioa.

Eranskin horiek urtero berrikusiko/eguneratuko dira, Udal Aurrekontuetako ohiko diru-laguntza eta kapital eranskinen bidez.

3. KAPITULUA: DIRU-LAGUNTZEN ONURADUNAK ETA GAIAK

8. artikulua-

Pertsona edo Erakunde pribatuei emango die Udalak diru-laguntza, erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduerak egitea bultzatzeko edo tokiko eskumenekoak diren xede publikoen lorpena sustatzeko.

9. artikulua-

Udalak honako gai hauetarako diru-laguntzak ematen ditu: hirigintza, kultura, kirolak, herri partaidetza, gazteria, euskara, gizarte gaiak, talde politikoentzako ekarpenak, sustapen ekonomikoa eta enplegua, eta baliokideak.

4. KAPITULUA- DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN ERAGINKORTASUN AZTERKETA, EMAITZEN ANALISIA ETA FINANTZEN KONTROLA.

10. artikulua-

Onuradun guztiek diruz lagundutako jardueraren memoria, justifikazio kontua eta beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, hori guztia diru-laguntza arautzen duten oinarriekin edo emakida ebazpen edo hitzarmenarekin ados, baita aplikagarria den araudiarekin ados ere. Halaber, diru-laguntza bakoitzaren eraginkortasuna hobeto neurtzeko, diru-laguntzak aipatzen dituen Sailek hauei buruzko arrazoi-txostena eska diezaiokete onuradunei: garatutako jarduera kopurua, diru-laguntza zenbat herritarrengana iristen den, eta lortutako helburuen zuribidea, aurreko justifikazioarekin batera.

Hori dela-eta, Alkatetzaren edo egoki den arloko arduradun politikoaren aginduz, diru-laguntza kudeatzen duen sailak beharrezkoa den informazioa eskatuko dio onuradunari diru-laguntza ebaluatzeko, honako hauek jasoko dituen ebaluazio txostena egin ahal izateko:

  • Xedea
  • Erakunde onuraduna, edo hala badagokio, laguntzailea.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoarekin burututako ekintza zehatzak.
  • Aipatu diru-laguntza zenbat herritarrengana iritsi den.
  • Erakunde emailearen balorazioa, diru-laguntza eman zen garaiko xedeetara egokitzeari buruzkoa eta laguntzen duen programari eutsi edo bertan behera uztearen egokitasunari buruzkoa.

Diru-laguntza kudeatzen duen saileko teknikariak egin dezake ebaluazio txostena, diru-laguntza ematearen aldeko txostenarekin batera, edo aurretiazko emakiden kasuan, diru-laguntzaren lorpen zuzen edo okerrari, helburuari edo justifikazioari buruzko txostenarekin batera.

11. artikulua-

Diruz lagundutako programen finantza kontrola Udal Kontu-hartzailetza Orokorraren eskumena da. Horretarako lehenik, aldez aurretik egindako txosten teknikoetan izango du oinarri. Kontuahartzaileak aztertuko ditu diru-laguntzaren zenbatekoak ordaintzeko epe errealak, espediente bakoitzean aurreikusitako datekin alderatuta.

Kontu-hartzailetza Orokorrak diru-laguntzak justifikatzeko ereduak egin ahal izango ditu, horien fiskalizazioa errazte aldera.

5. KAPITULUA: INFORMAZIOA ETA PUBLIZITATEA

12. artikulua-

Alkatetzak edo diru-laguntza bakoitza kudeatzen duen saileko zinegotzigoak emango dio diru-laguntzaren eskaera eta emakidaren berri egoki den saileko informazio batzordeari.

13. artikulua-

Diru-laguntza den arloko teknikariak bidali beharko dio deialdi bakoitzari eta emakida ebazpenei buruzko behar den informazio guztia Diru-laguntzein Datu Base Nazionalari, aplikagarria den araudiak aurreikusten duenarekin ados.

Halaber, aipatu teknikaria, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko espedientea kudeatzearen arduraduna izango da.

14. artikulua-

Udalak deitzen eta ematen dituen diru-laguntza guztien informazioaren gaineko publizitatea egingo da legeak ezartzen duen modura.

LEIOAKO UDALAREN 2021-2024RAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

Udal honetan, 2021-2024 epealdian zehar, diru-laguntzak ezarriko dira Plan honek aurreikusten duenaren arabera.

LEIOAKO UDALAREN 2017-2020RAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

Horregatik, Leioako Udalak Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen du. Hona hemen Plan horren artikuluak:

1. KAPITULUA. PRINTZIPIO OROKORRAK

1. artikulua-

Udal honetan, 2017-2020 epealdian zehar, diru-laguntzak ezarriko dira Plan honek aurreikusten duenaren arabera.

2. artikulua-

Plan honek aurreikusten dituen diru-laguntzak ezartzeko, urte bakoitzeko udal aurrekontuetan, egoki diren esleipenak sartu beharko dira, edo emakida arautzeko oinarri arautzaileak onetsi beharko dira, edo Aurrekontuan diru-laguntza izendun modura aurreikusi beharko dira eta emakida ebatzi.

3. artikulua-

Diru-laguntzak ezartzeko ezinbestekoa da aurrekontu egonkortasuneko helburuak betetzea, eta beraz, onartzen diren aurrekontu-esleipenak eta emakiden oinarri arautzaileak, une oro, helburu horietara egokituko dira.

4. artikulua-

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzeak ez dakar onuradun izan litezkeen aldeko eskubiderik sortzea, eta ezin izango dute kalte-ordain edo ordainik eskatu Plana ez bada praktikara eramaten bere terminoetan.

5. artikulua -

Hauek dira Plan honen printzipio orokorrak:

  1. Publizitatea eta lehia askea, objektibotasuna, gardentasuna, publizitatea, lehia eta funts publikoen banaketa berdintasuna bermatzen dituen aurretiazko deialdi bidez. Emakida zuzena ere eman daiteke, aplikagarria den araudiarekin ados, aurretiazko aurrekontu-esleipena eduki beharko duena.

  2. Deialdian, aurretik, ezarritako irizpide objektiboen araberako emakida, onuradun izan litezkeenek, aurretik, irizpide horiek zeintzuk diren jakingo dutela bermatzeko.

  3. Eraginkortasuna markatutako helburuak betetzen eta baliabide publikoen esleipenean, justifikazio kuantitatibo eta kualitatiboa beharrezkoa izanik.

  4. Entitate eskatzaileen helburuak, diruz lagundutako jarduerako burutzean, berdintasun eta bazterkeria ezaren printzipioetara egokitzen direla kontrolatu eta aztertzea. Eta zehazki, une oro, Plan Estrategikoaren egokitasuna egiaztatzea:

-       Planaren Justifikazioa gizarte terminoetan.

-       Herritarren zein beharrizani erantzuten dion.

-       Finantza gaitasuna.

-       Gaian udalak duen eskumenaren azalpena.

-       Diru-laguntza ildo hau ez aplikatzearen azterketa.

6. artikulua-

Alkatetzak izango du laguntza edo diru-laguntzak emateko eskumena,ekonomi kudeaketa eta, beraz, Diru-laguntzen Estrategi Plana bideratzeko zeregina bere gainhartua duen organoa izaki, eskuordetu ere egin dezakeelarik Tokiko Gobernu Batzordean. Hala ere, Udalbatzaren eskumeneko beste gai batzuk barne hartzen dituen hitzarmen bidez ematen bada diru-laguntza, Udalbatzaren eskumena izango da diru-laguntza hori onartzea.

Edozein kasutan ere, hauen mende egongo dira diru-laguntza programak:

  1. Aurrekontu-zuzkidurak egokia eta nahikoa izanbeharko du.

  2. Diru-laguntzak edo emakida zuzenak eman aurretik, edo aldi berean, gastua onetsi beharko da aurrekontu arauetan aurreikusitako terminoetan.

  3. Diru-laguntzak eman aurretik, emakidaren arauak edo oinarri arautzaileak onetsi beharko dira, lehiaketa bidezko diru-laguntzen kasuan.

2. KAPITULUA: PLANAREN EDUKIA

7. artikulua-

Egoki bada alda daitekeen Plan honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta laguntzak emateko, bi eranskin daude: diruz laguntzen den jarduera desglosatu egiten duena Udalaren eta Udal Erakunde Autonomoen sail emaileen arabera ordenatuta, eta aurreikusitako diru-laguntzak honako irizpide hauen arabera ordenatzen dituena:

  1. Arloa: diru-laguntzaren gastu arloa adierazten du.

  2. Saila:diru-laguntza kudeatzen duen udal saila adierazten du.

  3. Deskribapena: diruz laguntzen den jarduera zehatza jasotzen du (zehaztuta agertzen ez direnak lehiaketa bidezko prozedurei dagozkiela ulertuko da).

  4. Kudeaketa modalitatea: emakidarako aplikatu behar den prozedura adierazten du, printzipio orokor eta xede horretarako ezarritako baldintzekin ados.

  5. Zenbatekoa: diru-laguntza bakoitzerako aurreikusten den esleipena.

  6. Aurrekontu aplikazioa: diru-laguntza aurreikusten dengastuen aurrekontuko aplikazioa.

Eranskin horiek urtero berrikusiko/eguneratuko dira, Udal Aurrekontuetako ohiko diru-laguntza eta kapital eranskinen bidez.

3. KAPITULUA: DIRU-LAGUNTZEN ONURADUNAK ETA GAIAK

8. artikulua-

Pertsona edo Erakunde pribatuei emango die Udalak diru-laguntza, erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduerak egitea bultzatzeko edo tokiko eskumenekoak diren xede publikoen lorpena sustatzeko.

9. artikulua-

Udalak honako gai hauetarako diru-laguntzak ematen ditu: hirigintza, kultura, kirolak, herri partaidetza, gazteria, euskara, gizarte gaiak, talde politikoentzako ekarpenak, sustapen ekonomikoa eta enplegua, eta baliokideak.

4. KAPITULUA- DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN ERAGINKORTASUN AZTERKETA, EMAITZEN ANALISIA ETA FINANTZEN KONTROLA.

10. artikulua-

Onuradun guztiek diruz lagundutako jardueraren memoria, justifikazio kontua eta beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, hori guztia diru-laguntza arautzen duten oinarriekin edo emakida ebazpen edo hitzarmenarekin ados, baita aplikagarria den araudiarekin ados ere. Halaber, diru-laguntza bakoitzaren eraginkortasuna hobeto neurtzeko, diru-laguntzak aipatzen dituen Sailek hauei buruzko arrazoi-txostena eska diezaiokete onuradunei: garatutako jarduera kopurua, diru-laguntza zenbat herritarrengana iristen den, eta lortutako helburuen zuribidea, aurreko justifikazioarekin batera.

Hori dela-eta, Alkatetzaren edo egoki den Saileko Alkateordearen aginduz, diru-laguntza kudeatzen duen sailak beharrezkoa den informazioa eskatuko dio onuradunari diru-laguntza ebaluatzeko, honako hauek jasoko dituen ebaluazio txostena egin ahal izateko:

  1. Xedea

  2. Erakunde onuraduna, edo hala badagokio, laguntzailea.

  3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  4. Diru-laguntzaren zenbatekoarekin burututako ekintza zehatzak.

  5. Aipatu diru-laguntza zenbat herritarrengana iritsi den.

  6. Erakunde emailearen balorazioa, diru-laguntza eman zen garaiko xedeetara egokitzeari buruzkoa eta laguntzen duen programari eutsi edo bertan behera uztearen egokitasunari buruzkoa.

Diru-laguntza kudeatzen duen saileko teknikariak egin dezake ebaluazio txostena, diru-laguntza ematearen aldeko txostenarekin batera, edo aurretiazko emakiden kasuan, diru-laguntzaren lorpen zuzen edo okerrari, helburuari edo justifikazioari buruzko txostenarekin batera.

11. artikulua-

Diruz lagundutako programen finantza kontrola Udal Kontu-hartzailetza Orokorraren eskumena da. Horretarako lehenik, aldez aurretik egindako txosten teknikoetan izango du oinarri. Kontuahartzaileak aztertuko ditu diru-laguntzaren zenbatekoak ordaintzeko epe errealak, espediente bakoitzean aurreikusitako datekin alderatuta. Horrez gain, erabili diren ordaintzeko moduak eta onuradun bakoitzari, diru-laguntza eskuratzeko, eskatzen zitzaizkion baldintzen behar bezalako zuribidea aztertuko ditu.