ADIKZIOEN PLANA (2022 - 2026 )

LEIOAKO 2019-2023 II. INMIGRAZIO PLANA

Leioako Osoko Bilkurak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamaikan egindako ohiko saioan onartu zuen 2019-2023 II. Inmigrazio Plana

2019 - 2022.ko Berdintasunerako IV. Plana

Leioako Osoko Bilkurak bi mila eta hemeretziko apirilaren hogeita bederatzian egindako ohiko saioan onartu zuen 2019-2022ko Berdintasunerako IV. Plana. 

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2018-2022

Leioako Osoko Bilkurak bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita zortzian egindako ohiko saioan presente ziren zinegotziek aho batez onartu zuten 2018-2022ko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana.

Berdintasunerako 3. Plana

 Planaren Ikuspegia.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Leioako III. Planak, erreferentzia modura, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako EAEko V. Plana dauka.

Emakume eta gizonen arteko gobernantza

Kontzeptu horrek suposatzen du genera zeharkakotasuna egikaritzeko oinarrizko aspektuak batzea suposatzen du, otsailaren 18ko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legea bete eta garatzeko.

Legeak, bere printzipio orokorren artean, barne hartzen du genero ikuspegia integratzea botere publikoek aurrera ateratzen dituzten politika eta ekintza guztietan, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko (3. artikulua).

Legearen ondorioei begira, honako hau esan nahi du: «Emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan aintzat hartzea, eta politika eta jarduera guztietan, maila guztietan eta haien plangintza, egikaritze eta ebaluazio fase guztietan, desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburu eta ekintza zehatzak gauzatzea»

Emakumeen ahalduntze eta balioak aldatzea

Esku hartzen ildo honek pertsonak bere bizitzari eragiten dioten baliabide eta erabakiei buruzko autoritatea eta boterea areagotzea dakar. Emakumeak, banaka eta talde gisa, euren egoeraren jabe egitearekin dago lotuta, horrela areagotu egingo dutelako erabakiak hartzeko prozesuetan duten parte-hartzea, bai eta boterea erabiltzeko eta eragina izateko ahalmena ere.

Antolaketa sozial erantzukidea

Antolaketa sozial erantzukidea bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzea da, hiru neurriren bidez: etxeko lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatzea, enpleguaren egiturak bizitza pertsonalaren eta familiakoaren beharretara egokitzea, eta azkenik, zerbitzu soziokomunitarioak egokitzea.

Emakumeen aurkako indarkeria

Ildo estrategiko honen bidez epe laburrean aritu nahi da, biktimak babesteko eta haiei osoko arreta eskaintzeko neurriak eta baliabideak sortuz. Gainera, emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren ondorio dela erakusten duten sentsibilizazio eta prebentzio ekintzek lehentasuna dute hura erabat desagerrarazteko bidean.

 

III. Planaren ezaugarriak eta helburuak 

Plan honen helburu orokorra da genero ikuspegia barneratzea udal kudeaketan tokiko berdintasun politikak abian jartzeko, berdintasun normatibotik harago doazenak eta xede gisa aukera eta emaitzen benetako berdintasun efektiboa bermatzea erronka daukatenak. Ezaugarriak honako hauek dira:

  • Lau urteko indarraldia du, hau da, 2013-2016 epealdirako diseinatuta dago.
  • Modu parte hartzailean landu da, aurretik egindako diagnostikoaren, datu eguneraketaren eta lehenagoko Planaren ebaluazioaren arabera. Horretarako, udal langileen eta udalerriko eragile sozialen inplikazio aktiboa egon da.
  • Berdintasun Arloa da Plana koordinatu eta sustatzeko arduradun.
  • Plan ireki eta malgua da, urtean urteko plan operatiboak definitzeke daudela.
  • Plan ebaluagarria da, eta erdietsitako helburuak neurtzen joateko aldagaiak definitzen ditu.
  • Aurreikusitako epealdian eta eskura dauden baliabideekin, Udal Atal guztiek eta Entitate arduradunek garatzeko helburu eta ekintza bideragarriak barne hartzen ditu.
  • Udalerriari eragiten dion lan tresna da, konpromiso tekniko eta politikoa eskatzen duena, baita herritarrena ere.