Irudia Modificación PGOU Duplicate 1

2020ko azaroaren 26ko Udalbatzaren erabakiaren bidez, Lamiako eremuko hirigintza-eraldaketako prozesua osatzeko hitzarmena onartzea erabaki zen, eta, hitzarmen horretan jasotako aurreikuspenak garatuz, Plan Orokorra aldatzeko proposamen bat aurkeztu da, bertan adierazitako helburuak lortze aldera:

  • Metroaren trenbideak lurperatzea, Lamiakoko eta Leioako geltokien arteko tartean.
  • Itsasadarraren ondoan berdegune publiko handi bat sortzea, Lamiakoko Dartsena izeneko eremuan.
  • Gobela ibaiaren bokale berri bat diseinatzea, espazio berde publiko handi berrian lehengo padura-sistema lehengoratzen laguntzeko.
  • Lamiakoko eremuaren hirigintza- eta ingurumen-berroneratzea osatzea

Urtarrilaren 31ko 332/22 Dekretuaren bidez, besteak beste, Lamiakoko Dartsenaren inguruan (17A, 17B, 18A eta 18B eremuak) Leioako Plan Orokorra aldatzeko proposamena izapidetzen hastea erabaki zen, bai eta proposamen horri buruzko Herritarren Partaidetzarako Programaren proposamena onartzea ere.

Hori dela eta, atal espezifiko hau martxan jarri da. Bertan, alde batetik, Leioako bizilagunen esku jarriko dira aurreikusitako partaidetza-proposamen eta ekintza guztiak; bestetik, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko bide bihurtuko da; eta, azkenik, prozesuan zehar sortzen den dokumentazio guztia eskuragarri jarriko da.

Hala, maiatzean zehar, aurreikusitako lehen partaidetza-ekintzak egin ziren, hain zuzen ere: informazioa udal-aldizkarian argitaratzea, informazio-panelak jartzea Leioako hainbat tokitan, informazio-saio parte-hartzailea (25ean, 18:00etan, Leioako Kultur Prentsa Aretoan), paperezko galdetegia eta postontzi digitala iradokizunak/ekarpenak jasotzeko. Ekintza horien guztien berri eman zitzaien Udal Plangintzako Aholku Batzordeko kideei (talde politiko guztietako zinegotziak eta udalerriko hainbat elkarteren ordezkariak), maiatzaren 18an egindako bilkuran.

Aldi horretan, honako dokumentazio hau jarri zen herritarren eskura:

2022ko irailaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez formulatzen baita Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren irismen-dokumentua Lamiakoko dartsenaren inguruan (17A, 17B, 18A, 18B eremuak), eta haren webgunean argitaratu zen: https://www.euskadi.eus/eaed-176net-bizkaian-lamiakoko-dartsenan-17a-17b-18a-eta-18b-eremuak-leioako-hapoaren-aldaketaren-ohiko-ingurumen-ebaluazio-estrategikoa/web01-a2inginp/eu/

Irismen-dokumentu hori jaso ondoren, parte hartzeko prozesuaren bigarren faseari ekin zaio azaroan, eta honako ekintza hauek egin dira jada: informazioa argitaratu da udal-aldizkarian, informazio-panelak jarri dira Leioako hainbat tokitan, informazio-saio parte-hartzailea egin da (hilaren 9an, 18: 00etan, Leioako Kultur Auditorioan).

Jarraian, dokumentu hauek deskargatu ahal izango dituzu:

Parte hartzera animatu zaitez, eta eskura jarri dizugun galdetegia helarazi iezaiguzu, esteka honen bidez edo Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan fisikoki aurkeztuta.